71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- C O R E L L A

Jarduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko apirilaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabortz egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horren barnean bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Bodega Cooperativa San Miguel de Corella. Jarduera: ardandegia abiatzea. Tokia: El Villarreko errepidea, z.g.

Corellan, bi milako maiatzaren hogeita seian. Alkatea, Javier García Arellano.

Iragarkiaren kodea: A0005169