39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- G A L A R

Ordenantzen behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat etorriz, argitara ematen da ondotik aipatzen diren ordenantzen testu osoa; izan ere, hasierako onespena 1999ko abenduaren 22an 159. zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, haien kontrako inolako erreklamaziorik edo alegaziorik jaso ez zenez, behin betikoz onetsi ziren, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legea aldatzen duen apirilaren 21eko 11/1999 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez.

Getze-Galarren, bi milako otsailaren hamalauan. Alkate udalburua, Pedro José Erice Rípodas.

IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Ordenantza hau honako lege testuen babespean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 122. artikulua, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onartutako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 93-96 artikuluak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

2. art. Zergagaia eremu publiko edo erabilera publikoko lurretan honako aprobetxamendu hauek egitea da:

a) Erabilera pribatuko eraikin eta orubeetan 2 gurpil edo gehiagoko ibilgailu eta gurdiendako sarrera edo pasabidea, sestra aldaketa eginez nahiz gabe.

b) Enpresek edo partikularrek eskaturik, salgaien zamalanak egiteko erabilera publikoko bide eta lurretan lekua erreserbatzea.

c) Erakunde edo norbanakoentzat ibilgailuak aparkatzeko lekua erreserbatzea erabilera publikoko bide eta lurretan.

3. art. Hona hemen ordaindu behar dutenak:

a) Udal lizentzien titular diren pertsona natural edo juridikoak.

b) Ibilgailuendako sarrera eta pasabideak zer eraikinetan ezarri diren, haien jabeak.

c) Ordenantza honen 2. artikuluko b) eta c) ataletan emandako aprobetxamenduen onuradun diren erakunde edo norbanakoak.

4. art. Ordenantza honen prezio publikoaren zenbatekoa finkatzeko erreferentziatzat hartuko da ordenantzan aipatzen diren aprobetxamendu bereziak egiteko beharrezkoa den espaloiaren edota eremu publikoaren erreserbaren azalera, Ordenantza honen eranskinean xedatutakoari jarraikiz.

5. art. Halako pertsona, entitate publiko edo pribatu batzuk ez dira behartuak egonen prezio publiko hauek ordaintzera baldin eta Udalbatzak, osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, deklaratzen badu horiek eskaintzen dituzten zerbitzuak mesedegarriak direla komunitatearentzat.

6. art. 1. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak udal jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura ekar dezaketenean, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere, dagokion prezio publikoa ordaindu beharra kendu gabe.

2. Kalteak konponezinak badira, suntsitutako ondasunek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan toki entitateari.

Toki entitateak ez ditu inolaz ere barkatuko artikulu honek aipatzen dituen kalteordainak eta diru itzulerak.

7. art. Prezio publikoa ordaindu beharra aprobetxamendua ematen denean sortzen da, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasten bada.

Hala ere, toki entitateak aprobetxamenduari dagokion zenbateko osoa edo horren zati bat eskatzen ahalko du aurretik.

8. art. 1. Espaloian barna ibilgailuak sartzen ahal izateko obrak egin behar eta horien ondorioz zoladuran mugimendu egin beharra baldin badago, aldi berean pasabidea egiteko lizentzia eskatuko da eta ezarritako prezio publikoak ordainduko dira.

2. Pasabidearen lizentzia emateko baldintzak izanen dira, horren ondorioei dagokienez, pasatzeko baimena izatea, prezio publikoak ordaintzea eta gordailuaren sarrera egitea.

3. Indarra duen araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezartzen diren zehapenak ordaintzeko xedea ematen ahal zaio gordailuari.

9. art. Lizentziaren titularrak aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude eta, behar izanez gero, Udalak utzitako diskoak itzultzera eta espaloia eta espaloi-ertza zeuden bezalaxe uztera. Horrela egiten ez bada, aprobetxamenduak segida duela ulertuko da harik eta espaloiak eta espaloi-ertza zeuden bezala utzi eta diskoak itzuli arte.

10. art. Halako egoitza edo leku batean pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori egiten badute, Udalaren edo Kontzejuen zerbitzuek horren berri emanen diote beti ere Udalari.

11. art. Iruzurtzat hartuko da behar den baimenik eskatu gabe aprobetxamendua egitea.

12. art. Gainerako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikustekoa duten afera orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio edo, bidezko denean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeari eta horrekin bat heldu diren arauei.

13. art. Lizentzia emateko baldintzak. Pasabiderako lizentziak emateko, indarrean jarraitzeko eta hartaz baliatzeko, ondoko baldintzak bete behar dira:

a) Pasabidearen luzera, espaloiaren ertzean neurtua, gehienez ere izan daiteke etxabearen sarbidearen zabaleraren % 25 handiago.

b) Pasabidearen ezaugarria paratu beharko da lokalera sartzeko atean.

c) Seinalatu eginen dira udaltzainen jarraibideei segituz eta beti ere eskatzailearen kontura.

d) Pasabiderako lizentzia modu diskrezionalean emanen da, prekarioan eta onuradunei eskubide gehiago eman gabe. Beraz, Udalak edozein unetan deuseztatu dezake, horregatik inolako erantzukizun edo kalteordainik izan gabe.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du.

Hirugarrena.-Ordenantza honek indarra hartu aitzin zeuden pasabideen litzentziak hari egokitu beharko zaizkio, beti ere Udalak horretarako emanen dituen jarraibideen arabera.

Laugarrena.-Pasabidea ematerakoan, kasu bakoitza aztertuko da, eskabidea egin ondotik, eta ematen denean trafikoaren antolamenduari eta eremu hartan aparkatzeko ezaugarriei begiratuko zaie.

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

Ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak honakoak dira:

-Lekua erreserbatzea.

II.1.-Gau eta eguneko erreserba.

Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean 3.000 pezeta.

II.2.-Denbora mugatuko erreserba.

Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean 2.400 pezeta.

II.3.-Behin-behineko erreserba.

Noizean behinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, aitzineko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren ariora zatikatuko da. Nolanahi ere, eskubideetarako gutxienez ere 500 pezeta ordainduko da.

Aparkamendu aldea txandaka debekatua duen karrika batean erreserba bi aldeetan baimendua badago, zenbatekoa alde bakarreko luze-zabalen gainean kalkulatuko da, hain zuzen ere luzeenean.

ZIRKULAZIOAREN GAINEKO ORDENANTZA

Aplikazio eremua

1. artikulua. Ordenantza hau, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bideko Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onesten duen martxoaren 2ko 339/90 Errege Dekretu Legegileak xedatutakoaren osagarri da, eta herriko bide publiko guzietan aplikatzen ahalko da.

Seinaleak

2. art. 1. Aginduzko seinaleak ezarriko dira bereziki, udalerriko bide-sarearen tarte zehatz batzuetan, edo orokorrean, herri osoan, azken kasu honetan seinaleak herriko sarrera guztietan paratuko direlarik.

2. Zirkulazio murriztuko eremuaren sarreran diren seinaleek, oro har, eremu horietako perimetro osoan dute indarra.

3. Seinaleak etzanak edo zutikakoak izan daitezke. Galtzadako pintura horiko seinaleak adieraziko du aparkatzeko debekua eta pintura urdineko eremuak, berriz, aparkatzeko baimena ematen du baina gehienez ere hogei minutuz.

3. art. 1. Ezin da seinale aginduzkorik ez informatiborik paratu aldez aurretik Udalaren edo Kontzejuen baimenik izan gabe.

2. Paratzen ahalko diren seinale informatibo bakarrak, udal agintaritzaren iritzian, benetako interes orokorra dutenak dira.

3. Debekatuta dago seinaleen gainean edo alboetan publizitatea paratzea.

4. Debekatuta dago erabiltzaileei semaforoak edo seinaleak behar bezala ikustea oztopatu edo haien arreta galaraz dezaketen panfleto, kartel, iragarki edo nolanahiko mezuak paratzea.

4. art. 1. Behar bezala baimendu gabe edo indarrean dauden arauak betetzen ez dituzten seinaleak Udalak berehala kenduko ditu.

Oztopoak bide publikoan

5. art. 1. Debekaturik dago oinezkoen edo ibilgailuen zirkulazioa eragotz dezakeen edozein oztopo edo gauza bide publikoan paratzea.

2. Aurrekoa hala izanik ere, behar bezala justifikatutako arrazoiak direnean, baimentzen ahalko da bide publikoa aldi baterako okupatzea zenbait lekutan, baldin eta okupazioak inolako arriskurik sortzen ez badu eta, trafikoari begira, ahal den nahasmendurik ttikiena gertatzen bada. Okupazio hori arautuko da Galarko Udalak onetsiko duen Bide publikoaren okupazioaren gaineko ordenantzaren bitartez.

6. art. Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa eragotz dezakeen edozein oztopok behar bezala seinalaturik egon beharko du.

7. art. A) Udal agintaritzak oztopoak kentzen ahalko ditu ondoko kasu hauetan:

1.-Bide-erabiltzaileendako arriskutsuak badira.

2.-Behar den baimenik erdietsi ez bada.

3.-Oztopoak zuen justifikazioa galdu badu.

4.-Baimendutako epea amaitu bada edo baimenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira.

B) Oztopoak kentzeagatik, bai eta haiendako seinale bereziak paratzeagatik ere, sortutako gastuak interesatuaren kontura izanen dira.

Horrelakoetan jarraituko zaio Galarko Udalak onetsiriko Ibilgailuak bide publikotik kendu eta ondoren altxatzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantzari.

Oinezkoak

8. art. Oinezkoek espaloitik zirkulatu behar dute, ahal dela eskuinaldetik. Bide publikoak espaloirik ez badu, oinezkoak galtzadaren ezkerretik joanen dira.

Aparkamendua

9. art. Ibilgailuak aparkatzeko arau hauek begiratu behar dira:

1.-Ibilgailuak ilaran aparka daitezke, hau da, espaloiarekiko paraleloan; baterian, hots, espaloiarekiko perpendikularrean eta erdibaterian, zeharka.

2.-Aparkatzeko modua zehazten duen seinalerik ez bada, ilaran aparkatu behar da.

3.-Zoladuran seinalaturik, aparkamendutako moldatutako lekuetan, ibilgailuak seinalatutako perimetroaren barnean utziko dira.

4.-Ibilgailuak aparkatzean, espaloitik ahal den hurbilen jarriko dira, baina tartetxo bat utziz, galtzadaren zati hori garbitzen ahal izateko.

5.-Nolanahi ere, gidariek beren ibilgailuak berez ez abiatzeko moduan aparkatu beharko dituzte.

6.-Ibilgailu astunak aparkatzeko antolamendua Udalak arautuko du, eta horretarako lekua jarriko du. Nolanahi ere, horrelako ibilgailuen pisua dela eta, seinaleak eta trafikoaren ardura duten udaltzainen jarraibideak bete beharko dituzte.

10. art. Guztiz debekatuta dago baldintza hauetan aparkatzea:

1.-Behar den seinaleak debekaturik dagoenean.

2.-Zirkulazioa trabatzen edo oztopatzen den tokietan.

3.-Beste gidariak erregelamenduaren aurkako maniobrak egitera behartzen direnean.

4.-Bigarren lerroan, lehenbiziko lerroan ibilgailua nahiz edukiontzia dagoenean, baita beste objekturen bat edo babeseko beste elementuren bat dagoenean ere.

5.-Aparkatzeko lekua ez den galtzadako beste edozein tokitan.

6.-Norabide bakarreko kaleetan, galtzadaren zabaleragatik ibilgailu-lerro bat pasatzea ezinezkoa egiten denean.

7.-Norabide biko karriketan, galtzadaren zabaleragatik bi ibilgailu-lerro pasatzea ezinezkoa denean.

8.-Kale-kantoietan, beste ibilgailuren bati biratzea eragozten edo trabatzen zaionean.

9.-Erregelamenduaren arabera aparkatutako beste ibilgailuei aterabidea oztopatzen zaienean.

10.-Oinezkoen pasabide diren galtzada-tokietan.

11.-Espaloietan, kaietan, babestokietan, erdiko nahiz alboetako pasealekuetan eta zolan zerrendaz margotutako eremu seinalatuetan.

12.-Garraio publiko, eskola-garraio, taxi, zamalan, pasabide eta, oro har, erreserbako leku izateko seinalatu eta mugatutako geralekuetan.

13.-Toki berean zortzi egun edo gehiago jarraian.

14.-Aldi batez jarduera baimenduek okupatu beharreko eremuetan, eta konpondu, seinalatu edo garbitu behar diren tokietan. Kasu horietan debekua behar bezala eta nahikoa garaiz seinalatuko da.

11. art. Gehienez ere bi ibilgailu-lerro eduki eta zirkulazioa norabide bakarrekoa duten kaleetan, ibilgailuak kalearen alde batean bakarrik aparkatuko dira, udal agintaritzak zehaztutako aldean.

Halaber, espaloiaren bi ertzetako herritarrek eta bizilagunek pasatzeko eta aparkatzeko eskubide berberak izan ditzaten, erabaki daiteke aipatu aparkalekua txandakako hilabeteetan egitea edo urtearen sei hilabetetan alde batean eta gainerakoetan bestean.

12. art. Arestiko 10. artikuluko 13. atalean agintzen dena ez betetzeagatik ibilgailu bat ukitua gertatzen bada bera dagoen tokiaren antolamendu berria aldatzeagatik edo norabidea edo seinaleak aldatzeagatik edo obrak egiteagatik nahiz bestelako aldaketengatik, hau da, horren ondorioz udal altxatokira edo, bestela, baimenduta dagoen beste toki batera eramaten bada, gidaria izanen da egindako arau-haustearen erantzule.

13. art. Ordutegi mugatuko aparkaldiak, erabilpen librekoekin batera egonen direnak, ondoko baldintzen arabera egin beharko dira:

1.-Aparkaldia orduaren egiaztagiriarekin eginen da, eta horrek Udalak emanen dituen modu eta ezaugarriak izanen ditu.

2.-Ibilgailuaren gidaria behartuta dago egiaztagiria jartzera aurreko leihoaren alboan edo barrualdean, kanpotik ongo ikus dadin.

Aparkatzeko mota honen arau-hauste espezifikoak dira:

-Orduaren egiaztagiria ez izatea.

-Egiaztagiri itxuraldatuak edo indarrik gabekoak erabiltzea.

-Egiaztagirian ezarritako ordutik pasatzea.

15. art. Ordenantza honetan ezarritakoa gorabehera, orduaren egiaztagiria zuzenean eman dezakete Udalaren langileek, hau da, zerbitzu horretan aritzen direnek, baina eremu horretan izanagatik ez dute inolako obligaziorik bertan aparkatuta dauden ibilgailuak zaindu edo begiratzeko.

16. art. 1. Ezindu fisikoendako erreserbatutako lekuetan aparkatzeko udal baimena duten titularrek, denbora mugarik gabe aparkatzen ahalko dituzte beren ibilgailuak, bai haiendako eremuetan, bai eta aparkatze murriztuko eremuetan ere.

2. Aipatu gidari horien helmugatik hurbil ezindu fisikoak aparkatzeko leku erreserbaturik ez balitz, udaltzainek baimena eman lezakete zirkulazioari trabarik ttikiena egiten zaion lekuetan aparkatzeko, baina inoiz ere ez aparkatzeko debekuak, ordenantza honetan aurrikusitakoaren arabera, ibilgailua kentzea eskatzen duen lekuetan.

17. art. Trafikoaren ardura duten udaltzainek, egin behar duenak egiten ez badu, ibilgailuak bide publikotik kendu eta Udal Altxatokira eramaten ahalko dituzte honako kasu hauetan:

1.-Istripuren bat izan eta joan ezinik gelditzen denean edota ibilgailua bera hondatu delako, ibili ezinik gelditzen bada.

2.-Martxoaren 2ko 339/1990 E.D.L.aren 67.1 artikuluaren hirugarren lerroaldeak xedatzen duenari jarraikiz, ibilgailua geldiarazi ondotik, arau-hausleak isunaren zenbatekoa ordaindu nahi ez duenean edo hura ordaintzeko bermerik eman nahi ez duenean.

3.-Arriskutsua denean edo traba larria egiten baldin bazaio zirkulazioari nahiz zerbitzu publiko baten funtzionamenduari, eta orobat ibilgailu hori bide publikoan abandonatuta dagoela uste izatekoa denean.

19. art. Beste kasu batzuk aipatzeagatik, baina zerrenda mugatzeko asmorik gabe, ondorengo egoerak martxoaren 2ko 339/1990 Errege Lege-Dekretuaren 71. artikuluaren 1. a) atalean sartutzat hartuko dira, eta, beraz, bidezko izanen da ibilgailua kentzea.

1.-Ibilgailua bigarren lerroan eta gidaririk gabe aparkatuta dagoenean.

2.-Beste gidariei maniobra gehiegi, arriskutsu eta erregelamenduaren kontrakoak eginarazten dizkienean.

3.-Seinalatutako orduen barnean pasabide bat osorik edo zati batean okupatzen duenean.

4.-Zamalanetarako tokietan aparkatuta dagoenean, haiek erabiltzen diren orduetan.

5.-Garraio publikoko geltoki seinalatu eta mugatu batean aparkatuta dagoenean.

6.-Premiazko edo segurtasun zerbitzuetarako propio erreserbatutako tokietan aparkatuta dagoenean.

7.-Ikuskizun publikoetako lokalek larrialdietarako dituzten aterabideen aitzinean, emanaldietako orduetan aparkatuta dagoenean.

8.-Espaloi, ibiltoki, babesgune, pasealeku, arretaz ibiltzeko gune edo zoladuran zerrendak pintatuta dauden tokietan, osorik nahiz zati baten gainean aparkatuta dagoenean, baimenik izan gabe.

9.-Bidean doazen gainerako erabiltzaileei trafiko seinaleak ikustea eragozten dienean.

10.-Oinezkoen pasabide seinalatu batean aparkatuta dagoenean.

11.-Gelditzea galarazita dagoen tokiren batean aparkatuta badago.

12.-Beste bide batetik datozen gidariei hartzen duten bidea ikustea galarazten dienean.

13.-Bihurgunea hartzea eragotzi edo hura hartzeko maniobra bereziak egitera behartzen duenean.

14.-Eraikin bateko sarrera osorik nahiz zati bat oztopatzen duenean.

15.-Alkatetzak bando baten bidez arreta handiz ibili beharreko bidetzat edo antzeko beste izen batez kalifikatutako toki debekatuetan aparkatuta dagoenean.

16.-Galtzadaren erdian aparkatuta dagoenean.

17.-Oinezkoendako kale batean baimendutako orduetatik kanpo aparkatuta dagoenean, espreski baimendutako aparkalekuetan izan ezik.

18.-Ezinduendako aparkaleku erreserbatuan aparkatuta dagoenean.

19.-Aparkaleku arautuetan ordu eta erdi bat baino gehiago ematen duenean, horrelako aparkaleku bateko arauak hausteagatik salaketa jartzen den unetik aurrera kontatuta.

20.-Beti ere, eta aurreko kasuetan bezala, arriskurik edo zirkulaziorako zein zerbitzu publiko baten funtzionamendurako eragozpen handirik sortzen baldin badu.

20. art. Udalak, halaber, bide publikotik ibilgailuak kentzen ahal ditu kasu hauetan:

1.-Behar bezala baimendutako ekitaldi publiko bat burutzeko erreserbatu den toki batean aparkatuta baldin badaude.

2.-Bide publikoa garbitu, konpondu edo seinaleak paratzen ahal izateko ibilgailua kendu beharra dagoenean.

3.-Larrialdietan.

Inguruabar hauen abisua, kasuaren arabera, lehenbailehen egin beharko da, eta baimendutako tokirik hurbilenera eramanen dira ibilgailuak, gidariei jakinarazita. Eramate horrek ez du inolako ordainketarik sorraraziko, ibilgailua edonora eramanda ere.

21. art. Aurreikusitako salbuespenak galarazi gabe, ibilgailua kentzeagatik eta Udal Altxatokian edukitzeagatik sortutako gastuak titularraren kontura izanen dira, eta hark ordaindu beharko ditu edo ordainketa ziurtatuko du ibilgailua berreskuratzeko baldintza gisa, bidezko diren errekurtsoak jartzeko eskubidea baztertu gabe.

22. art. Ibilgailua kentzea bertan behera utziko da baldin eta gidaria agertzen bada ibilgailua estekatu eta garabia abiatzen hasi baino lehen eta behar diren neurriak hartzen baditu autoa lehen zegoen egoera okerretik ateratzeko.

Ibilgailu abandonatuak

23. art. Ibilgailu bat abandonatutzat har daiteke ondoko inguruabar bat suertatzen denean:

1.-Bideko toki berean hamabost egun baino gehiagotan aparkatuta baldin badago.

2.-Halako hondaketak baditu, non abandonatuta dagoela antzeman baitaiteke.

24. art. 1. Abandonatutako ibilgailuak kendu eta Udal Altxatokira eramanen dituzte. Berehalaxe titularra nor den zehazteko izapideak egiten hasiko dira eta jakinarazpenetik hilabeteko epearen barnean ibilgailua ken dezala aginduko diote.

2. Ibilgailua eraman eta edukitzeagatik sortutako eskubideak titularraren bizkar izanen dira.

3. Jabeak ibilgailua kentzeari uko egiten badio, Udalak ibilgailua besterenduko du sortutako gastuak ordaintzeko.

Neurri bereziak

25. art. Inguruabar bereziek hala eskatzen dutenean, trafikoa antolatzeko behar diren neurriak hartzen ahal dira, ibilgailuen zirkulazioa debekatuz nahiz murriztuz, edo hiriko alderdi bateko sarrerak beste leku batera desbideratuz, bai eta aparkalekuak berrantolatuz ere.

26. art. Herriko alderdi bateko ezaugarri bereziak kontuan hartuz, udal administrazioak bere esku izanen du ibilgailuen zirkulazioa nahiz aparkaldiak erabat edo zati batean debekatzea, edo biak batera, aipatu alderdiaren barneko bide publiko guztiak edo batzuk erreserbatzen ahal izateko, bertan bizi direnek edo, oro har, oinezkoek erabil ditzaten. Neurri berak hartzen ahal dira beste kasu batzuetarako ere.

27. art. Kasu horietan, kaleok behar diren seinaleak beharko dituzte sarreran eta irteeran, alderdi horretan ibilgailuen zirkulazioa eragozten duten beste elementu mugikor nahiz finkoak erabiltzeko aukera ukatu gabe.

28. art. Aipatu murriztapenak:

1.-Beren esparruan dauden bide guztietarako edo bakarrik haietako batzuetarako izaten ahal dira.

2.-Aurrez ezarritako ordutegi batera mugatzen ahal dira.

3.-Eguneroko edo bakarrik egun batzuetarako izan daitezke.

29. artikulua. Xedatutako debekuen ezaugarriak edo hedapena edozein direla ere, ez dute eraginik izanen ibilgailu batzuen zirkulazioan ez eta aparkaldietan ere. Hauek dira salbuetsiak:

1.-Su-itzaltze eta salbamendu zerbitzukoak, Polizia eta Udaltzaingoarenak, anbulantziak, eta oro har, zerbitzu publikoak emateko beharrezko direnak.

2.-Inguruko eraikin batetik eriak nahiz ezinduak garraiatzen dituztenak.

3.-Inguruko ostalaritzako establezimenduetara bidaiariak garraiatzen dituztenak, sartzeko nahiz irteteko.

4.-Hor bertan garaje edo aparkaleku publiko nahiz pribatu baimenduetako erabiltzaile direnenak.

5.-Merkataritzako gaien zamalanetarako baimendutakoak.

Garraio publikoaren geralekua

30. art. 1. Udal Administrazioak zehaztuko du taxien eta garraio publiko nahiz eskolakoaren geralekuak non izanen diren.

2. Haietan bidaiariek igotzeko edo jaisteko behar duten denbora baino gehiago ez daitezke geratu, salbu eta lineako abiapuntu edo helmuga badira.

3. Taxiendako geralekuetan, ibilgailu horiek bidaiarien esperoan daudela bakarrik gelditu ahal izanen dira.

4. Geralekuan pausa daitezkeenak baino ibilgailu gehiago ez dira han inola ere geratuko.

Zamalanak

31. art. 1. Merkataritzako gaien zamalanak horretarako jarritako tokietan bakarrik egiten ahalko dira.

2. Horri buruz, aipatu jarduera bide publikoan eta nolabaiteko maiztasunez egin beharra dagoenean, denda, industria edo lokalen jabeek beharrezkoa den erreserba eskatu beharko diote Udalari.

3. Erreserbatutako tokietatik at, zamalanetarako baimena horretarako propio finkatutako egun, ordu eta tokietarako baizik ez da emanen.

4. Oro har, geratu edo aparkatzea debekaturik dagoen tokietan ez da inola ere eta ezein arrazoirengatik zamalanik egiten ahal.

32. art. Zamalanetan erabiltzen diren merkataritzako gaiak, materialak edo gauzak ez dira zoruan utziko, baizik eta zuzenean eraikinetik ibilgailura edo alderantziz eramanen dira.

33. art. Zamalanak behar den arretaz eginen dira ahalik eta traba gutxien egitearren, eta erabilitako lekua garbi utzi beharko da.

34. art. Merkataritzako gaien zamalanak espaloitik gertuen dagoen aldetik burutuko dira, eta behar diren baliabideak erabiliko, lana ahalik eta lasterren egitearren eta oinezkoen zein ibilgailuen zirkulazioa ez oztopatzen saiatuz.

35. art. Alkatetzak zamalanetarako toki erreserbatuak zehatz ditzake, zeinetan aplikatuko baita ordutegi mugatuko aparkaldien araubide orokorra. Halaz ere, eta kontuan izanik egoera, erreserbatutako beste toki batzuekiko hurbiltasuna edo erabileraren maiztasuna bezalako inguruabarrak, aipatu erregimen orokorrean aldaketak egin daitezke.

Ibiak

36. art. Udalak baimena emanen du, horretarako ordenantzaren bitartez, garaje, finka eta higiezinetako sarbideetarako behar diren erreserbak egiteko bide publikoan.

Erreserba horiek behar bezala seinalatuta egon beharko dute.

Edukiontziak

37. art. 1. Altzariak edo etxeko tresnak, eta, orobat, obra eta etxeko hondakinak biltzeko edukiontziak, udal organo eskudunak erabakita, bide publikoko puntu jakin batzuetan paratu beharko dira.

2. Horretarako egokituriko tokietan ezin izanen da, inolaz ere, aparkatu.

Motozikleten zirkulazioa

39. art. 1. Motozikletek ezin izanen dute kategoria gehiagoko ibilgailuez osatutako bi lerroren artean zirkulatu, ez eta lerro baten eta espaloiaren artean ere.

2. Debekatua dute, halaber, traba egitea, zakarki azeleratuz, ke-hodiak itxuraldatuta eta normalak ez diren beste inguruabarren bidez.

3. Nolanahi ere, motozikleta eta motorretako gidariak nahiz lagunak kaskoa eraman beharko dute jantzia, indarrean dagoen legeriak baimendua eta agindua duen modukoa.

4. Zikolomotorrak eta bizikletak aparkatu daitezke espaloietan, bide-ertzeetan eta pasealekuetan, baldin eta zabalera gutxienez hiru metrokoa badute, eta galtzadarekin paraleloan, 50 cm-tara, beti ere oztopo ez badira oinezko, bizikleta, umeen kotxe, erosketako gurditxo eta abarrendako.

5. Aurreko atalean azaldutako moduan aparkatuta dagoen motozikleta batek gutxieneko distantzia gorde behar du seinalatuta dagoen oinezkoen bide batetik edo garraio publikoko geratoki batetik, hain zuzen ere, bi metrokoa.

6. Espaloi, bide-ertze eta pasealekuetan, ibilgailua bultzatuz aparkatu beharko da, motorra itzalita eta eserlekuan jarri gabe. Galtzadan egiten den aparkamendua erdibaterian eginen da eta gehienez ere metro eta erdiko eremua okupatuz.

7. Espaloirik gabeko kaleetan, aparkatu beharko da ibilgailuak galtzadaren ertzetatik ahalik hurbilen utziz, beti ere gainerako ibilgailuentzat trabagarri ez bada eta ondoko finketako ate, leiho, erakusleiho eta horrelakoei irteera emanez.

Bizikletak

40. art. 1. Bizikletak ezin izanen dira espaloietatik ibili. Bide ertzeetatik eta pasealekuetatik zilegi izanen dute ibiltzea nahiz eta horretarako bide berezirik ez izan, beti ere oinezkoak ibiltzeko tokia nahikoa bada eta haiendako arriskurik sortzen ez bada. Dena den, beti ere lehentasuna oinezkoek izanen dute.

2. Bizikletek galtzadatik zirkulatzen badute, espaloitik ahalik eta hurbilen joanen dira, salbu eta beste ibilgailu batzuentzako erreiak dauden kasuetan. Horrelakoetan, erreserbaturik dagoen erreiaren albokotik joan beharko dute.

3. Parke publiko eta oinezkoendako kaleetan seinalaturik dauden tokietatik joan beharko dute eta horrelakorik ez bada, oinezkoek daramaten abiada berean. Edozein kasutan ere, oinezkoek beti izanen dute pasatzeko lehentasuna.

Zirkulatzeko baimen bereziak

41. art. Erregelamenduz baimendutakoak baino pisu eta tamaina handiagoko ibilgailuek ezin zirkulatuko dute herriko bide publikoetan udal baimenik gabe.

Aitzineko puntuan adierazitako baimenak erabilpen bakarrerako edo aldi jakin baterako bakarrik izanen dira.

Animaliak

42. art. Bide publikoetan barna, ondasun nahiz jende garraiorako baimendutako animaliak baizik ezin dira ibili. Laguntasuneko animaliak beti euren jabeekin joanen dira, lotuak eta lepokoa jarrita, eta debekatua da loturik gabe ibiltzea, horrelakoetan jabea izanen delarik erantzule.

Eskola garraioa

43. art. Herri barnean eskola-garraiorako zerbitzuak egiten ahal izateko, udal-baimena beharrezkoa da.

44. art. Hiriko eskola-garraioa garraio diskrezional jarraitua da, ibilgailu automobil publikoetan edo zerbitzu partikularrekoetan egina, abiapuntu edo helmuga ikastetxeak izanik, ibilgailuak udalerriaren barnean tartekako geraldiak egin edota ibiltzen bada.

Ibilgailura igo eta jaistea Udalak berariaz zehazturiko tokietan bakarrik eginen da.

Erabilera debekatuak bide publikoetan

45. art. 1. Oinezkoen ibiltoki erreserbatuetan eta galtzadetan, nola ibiltarientzat hala jolasean dabiltzanentzat arriskurik ekar lezaketen jolas eta jostetak debekatuta daude.

2. Patinak, patintxoak, monopatinak edo haurren trizikloak eta antzekoak, motordunak izan ala ez, ezin izanen dira erabili espaloietan, bide-bazter edo pasealekuetan, eta beti ibili beharko dute oinezko baten abiaduran. Halaber, ordenantza honen 9. artikuluan horiendako ezarritako arauen menean egon beharko dute.

Prozedura

46. art. Ordenantza honen xedapenen aurkako arau-hausteak alkateak zehatuko ditu isuna paratuz, beti ere ordenantza honen eranskineko isunen tarifen arabera.

47. art. Espediente zehatzaileetan emandako ebazpenek administrazio-bideari amaiera emanen diote eta horien aurka berraztertze errekurtsoa paratu ahal izanen da inpugnatzen den egintza administratiboa eman zuen organoari zuzendua, beti ere Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legean xedatutakoaren arabera.

Ohartarazpenak

Lehenbizikoa.-Zenbait egintzaren planteamendua alda daiteke zeharbideak daudenean.

Bigarrena.-Udalak, bideei buruzko antolamendurako azterlanaren bidez, oraingo trafikoa berrantolatzeko ahalmena beretako gordeko du.

E R A N S K I N A

Arau-hausteen zerrenda

Arau-hausteen eta zehapenen zerrenda, Galarko Udal mugapean erabiliko dena, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeko artikuluekin bat datorrena.

1. artikulua. Jokabidea zirkulazioan; axolati/era beldurgarrian gidatzea.

1. atala (A).-Zirkulazioa galaraziz jokatzea: 3.000 pezeta.

1. atala (B).-Besteak arriskuan jarriz, kaltetuz edo gogaituz jokatzea: 6.000 pezeta.

1. atala (C).-Ondasunei kalte eginez jokatzea: 9.000 pezeta.

2. atala (A).-Edozein kalte galarazteko ardura eta arreta gabe gidatzea: 9.000 pezeta.

2. atala (B).-Axolagabe gidatzea: 15.000 pezeta.

2. atala (C).-Era beldurgarrian gidatzea: 30.000 pezeta.

2. art. Debekaturiko obrak eta jarduerak

1. atala (A).-Zirkulatu, gelditu edo aparkatzea galaraz dezaketen gauzak edo gaiak bideetan bota, utzi edo lagatzea. Bereziki debekatuta dago ibilgailuak bide publikoan garbitzea: 6.000 pezeta.

1. atala (B).-Zirkulatu, gelditu edo aparkatzea arriskutsu bihur dezaketen gauzak edo gaiak bideetan bota, utzi edo lagatzea: 6.000 pezeta.

1. atala (C).-Bidea edo bertako instalazioak honda ditzaketen gauzak edo gaiak bideetan bota, utzi edo lagatzea: 6.000 pezeta.

1. atala (D).-Zirkulatu, gelditu edo aparkatzeko baldintza egokiak alda ditzaketen gauzak edo gaiak bideetan bota, utzi edo lagatzea: 6.000 pezeta.

2. atala (A).-Oztopo edo arriskua sortzea bideetan, lehenbailehen hura desagertzeko behar diren neurriak hartu gabe: 6.000 pezeta.

2. atala (B).-Oztopo edo arriskua sortzea bideetan, gainerako erabiltzaileak ohar daitezen behar diren neurriak hartu gabe: 6.000 pezeta.

2. atala (C).-Oztopo edo arriskua sortzea bideetan, zirkulazioa galaraz ez dadin behar diren neurriak hartu gabe: 6.000 pezeta.

3. atala.-Zarata egin, gasak, gai kutsakorrak edo asaldura elektromagnetikoak bideetan sortzea, arauzko mugetatik goiti: 3.000 pezeta.

3. art. Gidarien arau orokorrak.

1 atala (A).-Ibilgailuak zein animaliak gidatzea, une oro haiek kontrolatzeko moduan egon gabe: 3.000 pezeta.

1. atala (B).-Behar den arretarik gabe gidatzea errepidean doazen beste erabiltzaileengandik hurbil: 3.000 pezeta.

2. atala (A).-Ibilgailua gidatzea, norberaren mugimenduak kontrolatzeko askatasunik gabe: 3.000 pezeta.

2. atala (B).-Ibilgailua gidatzea behar den ikus eremurik izan gabe: 3.000 pezeta.

2. atala (C).-Ibilgailua gidatzea, hura eramateko une oro behar den arretarik gabe: 3.000 pezeta.

2. atala (D).-Ibilgailua gidatzea, gorputza behar bezala jarri gabe: 3.000 pezeta.

2. atala (E).-Ibilgailua gidatzea, gainerako bidaiariak behar bezala jar daitezen arduratu gabe: 3.000 pezeta.

2. atala (F).-Ibilgailua gidatzea, garraiatzen diren gauzak behar bezala jarri gabe, gidatzeari oztopo egin ez diezaioten: 3.000 pezeta.

2. atala (G).-Ibilgailua gidatzea, garraiatzen den animalia behar bezala jarri gabe, gidatzeari oztopo egin ez diezaion: 3.000 pezeta.

3. atala.-Hotsak hartu edo berriro sortzen dituen aparaturen bati loturiko kasko edo aurikularrak jarrita gidatzea: 6.000 pezeta.

4. atala.-12 urtetik beheitikoren bat ibilgailuaren aurreko jezarlekuetan eramatea, gailu homologaturik gabe: 9.000 pezeta.

4. art. Edari alkoholdunak, sorgorkariak eta antzekoak.

1. atala (A).-Ibilgailua gidatzea, odoletan 1.000 c.c.-ko 0,5 gramotik gorako alkohol tasarekin, 0,7 gramo gainditu gabe: 20.000 pezeta.

1. atala (B).-Ibilgailua gidatzea, odoletan mila c.c.-ko 0,7 gramotik gorako alkohol tasarekin, 0,9 gramo gainditu gabe: 30.000 pezeta.

1. atala (C).-Ibilgailua gidatzea, odoletan mila c.c.-ko 0,9 gramotik gorako alkohol tasarekin, 1,2 gramo gainditu gabe: 40.000 pezeta.

1. atala (D).-Ibilgailua gidatzea, odoletan mila c.c.-ko 1,2 gramotik gorako alkohol tasarekin: 50.000 pezeta.

1. atala (F).-Ibilgailua gidatzea, arauzkoa baino handiagoa den gai kimikoen tasarekin: 30.000 pezeta.

2. atala (A).-Gai kimikoen intoxikazioaren maila frogatzeko ezarrita dauden arauzko probei uko egitea: 30.000 pezeta.

2. atala (B).-Gai kimikoen intoxikazioaren maila frogatzeko ezarrita dauden arauzko probei uko egitea: 30.000 pezeta.

5. art. Zirkulazioaren norabidea.

1. atala (A).-Zirkulatzeko bi norabide dituen bide publiko batean galtzadaren ezkerretik ibiltzea, ikus-tarte zabala duen zati batean: 6.000 pezeta.

2. atala (B).-Zirkulatzeko bi norabide dituen bide publiko batean ezkerretik ibiltzea, erabakitakoaren aurkako norabidean, ikus-tarte txikia duen bihurgune edo sestra aldaketa batean: 30.000 pezeta.

6. art. Erreien erabilera

1. atala (A).-Bazterbidean ibiltzea, larrialdiko arrazoirik gabe, horretara beharturik ez dagoen ibilgailu batean: 3.000 pezeta.

1. atala (B).-Herritik kanpo, eskuinekoa ez den beste errei batean zirkulatzea, trafiko edo bidearen egoerak horretara behartzen ez duenean: 3.000 pezeta.

1. atala (C).-Herritik kanpo, eskuinekoa ez den beste errei batean zirkulatzea, atzetik duen beste ibilgailu bat oztopatuz: 6.000 pezeta.

1. atala (D).-Herritik kanpo, eskuinekoa ez den beste errei batean zirkulatzea, berez errei hura erabili behar duen ibilgailu batekin, egoerak horretara behartu gabe: 6.000 pezeta.

1. atala (E).-Herritik kanpo, eskuinekoa ez den beste errei batean zirkulatzea, berez errei hura erabili behar duen ibilgailu batekin, atzetik duen beste bat oztopatuz: 9.000 pezeta.

1. atala (F).-Herri barrenean, norabide berean, lur gaineko seinaleek mugaturik, bi errei dituen galtzadan ibiltzea errei batetik bestera aldatuz, inongo arrazoi bidezkorik gabe: 3.000 pezeta.

7. art. Bazterbidearen erabilera.

1. atala (A).-Galtzadan behar baino gehiago sartuz zirkulatzea, bazterbidetik ibili behar duen ibilgailua gidatuz: 6.000 pezeta.

1. atala(B).-Galtzadan behar baino gehiago sartuz zirkulatzea, larrialdia dela eta, abiadura txikiagatik bazterbidetik joan behar duenean, zirkulazioan oztopo handiak sortzen dituela: 9.000 pezeta.

2. atala.-Beste ibilgailu baten parean zirkulatzea, horrela joatea biek debekatua izanik: 6.000 pezeta.

8. art. Zirkulazio norabidearen kasu bereziak.

1. atala (A).-Eskudun agintariak esandakoaz beste bide zati bat erabiltzea: 3.000 pezeta.

1. atala (B).-Eskudun agintariak esandakoaz beste bide zati bat erabiltzea, erabakitakoaren aurkako norabidean: 15.000 pezeta.

2. atala.-Zenbait ibilgailu eta bide jakin batzuetan zirkulatzeko murriztapen edo mugen aurka egitea: 9.000 pezeta.

9. art. Babesak, isletak edo bide erakusleak.

Babesa, isleta edo bide erakuslea ezkerretan ez uztea, zirkulatzeko bi norabide dituen errepidean: 3.000 pezeta.

10. art. Abiaduraren muga

1. atala.-Ikus-tartearen barrenean eta egon daitekeen edozein oztoporen aurrean ibilgailua gelditzea galarazten dion abiaduran zirkulatzea: 9.000 pezeta.

11. art. Tarteak eta eska daitekeen abiadura.

1. atala.-Bapateko arriskurik gabe, abiadura nabarmen jaistea, atzetik datozen ibilgailuekin jotzeko arriskua sortuz: 12.000 pezeta.

2. atala.-Beste ibilgailu baten atzetik zirkulatzea, bapatean frenatuz gero, hura jo gabe gelditzea galarazten dion tartea utzi gabe: 6.000 pezeta.

3. atala.-Ibilgailuen artean abiadura lehian aritzea, eskudun agintariak horretarako seinalatu ez duen bide publiko batean: 15.000 pezeta.

12. art. Bide lehentasunerako arau orokorrak.

1. atala.-Biderik ez ematea behar bezala seinalaturiko bidegurutze batean: 12.000 pezeta.

2. atala.-Biderik ez ematea bidegurutze batean eskuinetik datozkion ibilgailuei: 9.000 pezeta.

3. atala (A).-Zoladurarik gabeko bide batean zirkulatuz, zoladura duen beste batetik datorrenari biderik ez ematea: 9.000 pezeta.

3. atala (C).-Biribilgu batean sartzea, barrenean dauden ibilgailuei biderik eman gabe: 9.000 pezeta.

13. art. Bide lehentasuna zati estu eta malda handikoetan.

1. atala (A).-Biderik ez ematea seinalatu gabeko tarte estu batean lehendabizi sartu den beste ibilgailu bati, harekin gurutzatzea ezinezkoa edo oso zaila izanik: 9.000 pezeta.

1. atala (B).-Biderik ez ematea kontrako bidetik heldu den ibilgailu bati, bide estu batean lehendabizi sartu bada, harekin guruzatzea ezinezkoa edo oso zaila izanik: 9.000 pezeta.

14. art. Bide lehentasuna, gidari, oinezko eta animalien artean.

1. atala (A).-Oinezkoen bide lehentasunari kasurik ez egitea behar bezala seinalaturiko ibian: 15.000 pezeta.

1. atala (B).-Beste bide batean sartzeko ibilgailuarekin alde batera egitea, gurutzatzen ari diren oinezkoei bide lehentasuna eman gabe: 12.000 pezeta.

2. atala.-Oinezkoen barruti batean pasatzea, bertatik dabiltzan oinezkoei pasatzen utzi gabe: 12.000 pezeta.

3. atala (A).-Oinezkoei biderik eman gabe ibilgailuz zirkulatzea, jendeak garraio kolektibo bat hartu edo utzi behar duenean, horretarako seinalaturiko geralekuan: 12.000 pezeta.

3. atala (B).-Ibilgailuz zirkulatzea, antolaturiko segizio bati biderik eman gabe: 12.000 pezeta.

4. atala.-Animaliaren bat eramatea, ibilgailuen zati horretako bide lehentasunari kasurik egin gabe: 9.000 pezeta.

15. art. Bide lehentasuna gurutzaguneetan

1. atala (A).-Beste ibilgailu baten lehentasunari kasurik ez egitea behar bezala seinalaturiko gurutzagune batean, haren gidariari ibilbidea edo abiadura bapatean aldatzera behartuz: 15.000 pezeta.

1. atala (B).-Beste ibilgailu baten lehentasunari kasurik ez egitea seinalatu gabeko gurutzagune batean, haren gidariari ibilbidea edo abiadura bapatean aldatzera behartuz: 12.000 pezeta.

2. atala (A).-Ibilgailuaz gurutzagune batean sartu eta bertan geldirik geratzea, zeharkako zirkulazioa galarazi edo oztopatuz: 9.000 pezeta.

2. atala (B).-Oinezkoen pasabide batean ibilgailuaz sartu eta bertan geldirik gelditzea, oinezkoen zirkulazioa galarazi edo oztopatuz: 9.000 pezeta.

16. art. Bide lehentasuna eta larrialdi zerbitzuetako ibilgailuak Bide lehentasunik ez ematea larrialdi zerbitzuko ibilgailu bati horrelako zerbitzu bat egiten ari denean: 21.000 pezeta.

17. art. Ibilgailuak zirkulazioan sartzea.

(A).-Geldirik edo aparkatuta egonda, aldez aurretik gainerako erabiltzaileentzat arriskua sor dezakeela begiratu gabe, zirkulazioan sartzea: 3.000 pezeta.

(B).-Inguruko bide edo eremu batetik, aldez aurretik gainerako erabiltzaileentzat arriskua sor dezakeela begiratu gabe, zirkulazioan sartzea: 3.000 pezeta.

(C).-Geldirik edo aparkatuta egonda, beste ibilgailuei biderik eman gabe, zirkulazioan sartzea: 3.000 pezetakoa.

(D).-Inguruko bide edo eremu batetik, beste ibilgailuei biderik eman gabe, zirkulazioan sartzea: 9.000 pezeta.

(E).-Zirkulazioan sartzea, egitera doan mugimendua behar bezala seinalatu gabe: 3.000 pezeta.

18. art. Ibilgailuak gidatzea besteek sartu behar duten tartean.

Beste ibilgailuei, ahal den neurrian, zirkulazioan sar daitezen ez uztea: 3.000 pezeta.

19. art. Bide, galtzada eta erreiz aldatzea.

1. atala (A).-Aldez aurretik eta behar den denboraz atzetik heldu diren beste gidariei jakinarazi gabe, ibilgailua biratzea: 3.000 pezeta.

1. atala (B).-Ibilgailua biratzea, kontrako norabidean heldu direnentzat arriskua sortuz, zein abiaduratan eta distantziatara datozen ikusita: 15.000 pezeta.

1. atala (C).-Norabidea ezkerretara aldatu, behar bezala ikusteko tartea izan gabe: 9.000 pezeta.

2. atala.-Alde batera egitea erreiz aldatzeko, hartu nahi den erreitik datorrenaren lehentasunari kasurik egin gabe: 12.000 pezeta.

20. art. Norabide aldaketak.

(A).-Norabide aldaketa egitea, gidariaren asmoa aginduzko seinaleen bidez eta behar adina denboraz adierazi gabe: 9.000 pezeta.

(B).-Norabide aldaketa egitea, bidean doazen besteentzat arriskua sortuz: 15.000 pezeta.

(C).-Norabide aldaketa egitea, bidean datozenak oztopatuz: 9.000 pezeta.

21. art. Norabidea aldatzeko debekua.

(A).-Norabidea aldatzea, ikus-tarte txikiko zati batean: 9.000 pezeta.

(B).-Norabidea aldatzea, trenbide-pasagune batean: 9.000 pezeta.

(C).-Norabidea aldatzea, tunelaren seinalea duen zati batean: 9.000 pezeta.

(D).-Norabidea aldatzea, beste bat aurreratzea debekatua egon eta norabidea aldatzeko baimen espresik ez dagoen toki batean, behar adinako ikus-tarterik gabe: 15.000 pezeta.

(E).-Norabidea aldatzea, beste bat aurreratzea debekatua egon eta norabidea aldatzeko baimen espresik ez dagoen toki batean, behar adinako ikus-tartea izanik: 9.000 pezeta.

22. art. Atzeraka ibiltzea.

1. atala (A).-Atzeraka ibiltzea inongo arrazoirik gabe: 3.000 pezeta.

1. atala (B).-Atzeraka ibiltzea, egin nahi den maniobrarako aski den denboran baino luzeagoan: 3.000 pezeta.

2. atala (A).-Atzerako mugimendua mantso ez egitea: 3.000 pezeta.

2. atala (B).-Atzeraka joatea aginduzko seinaleak egin gabe: 3.000 pezeta.

2. atala (C).-Atzeraka joatea gainerako erabiltzaileentzat, ikus-tarte, espazio eta denboragatik, arriskurik sortzen ote duen begiratu gabe: 3.000 pezeta.

23. art. Aurreratzeko arau orokorrak.

(A) atala.-Aurreratzea, Erregelamenduaren aurka: 9.000 pezeta.

(B) atala.-Aurreratzea, gainerako erabiltzaileentzat arriskua sortuz: 12.000 pezeta.

24. art. Ibilgailu aurreratuarendako arauak.

Aurreratzeko unean, aurreratu dezaten galarazi edota zailtzen duten mugimenduak egitea: 9.000 pezeta.

25. art. Gelditu eta aparkatzeko arauak. Gelditu eta aparkatzeko debekuak.

1. atala.-Udal garabi zerbitzuak ibilgailua kaletik kentzea arrazoitzen duten geldialdi edo aparkatzeak, leku arriskutsuan egin badira edo zirkulazioa larriki oztopatzen badute: 9.000 pezeta.

2. atala.-Lehen lerroaldean ez dauden geldialdi desegokiak: 3.000 pezeta.

3. atala.-Lehen lerroaldean ez dauden aparkatze desegokiak: 3.000 pezeta.

26. art. Argien nahitaezko erabilera.

1. atala (A).-Eguzkia sartzen denetik ateratzen den arte arauzko argiak piztu gabe zirkulatzea: 9.000 pezeta.

1. atala (B).-Tunelean edota tunel seinalearen agindupeko bide tarteunean arauzko argiak piztu gabe zirkulatzea: 9.000 pezeta.

1. atala (C).-Hurbilerako argiek itsutzen dutela zirkulatzea: 9.000 pezeta.

2. atala (A).-Egunez motozikletan zirkulatzea arauzko argirik piztu gabe: 3.000 pezeta.

2. atala (B).-Bihurgarri den edo erreserbaturik edota salbuespenez irekita dagoen erreian barrena egunez zirkulatzea, ohikoa ez den norabidean, arauzko argiak piztu gabe: 6.000 pezeta.

27. art. Argia erabiltzeko kasu bereziak.

Arauzko argiak ez erabiltzea metereologia edo ingurugiro arrazoiengatik ikusmena nabarmen murrizten denean: 6.000 pezeta.

28. art. Gidarien ohartarazpenak.

1. atala.-Ibilgailuen gidariak ez ohartaraztea, bidearen beste erabiltzaileei, egin gogo dituen maniobrez, argi seinaleez baliatuz edo, bestela, besoaz, erregelamenduz ezarritakoaren arabera: 6.000 pezeta.

2. atala.-Arrazoirik gabe edo gehiegikeriaz erabiltzea argi eta hotsen bidezko seinaleak: 6.000 pezeta.

3. atala (A).-Arauen kontrako kasu edo baldintzetan seinale bereziak egitea: 6.000 pezeta.

3. atala (B).-Herrilanak egiteko kamioi eta makinek, edota istripu edo matxura izan duten ibilgailuak garraiatzeko ibilgailuek auto-hori koloreko argi dizdizari edo birakariaren bidez, seinalerik ez egitea erregelamenduzko kasu eta baldintzetan: 6.000 pezeta.

3. atala (C).-Seinale bereziak egiteko gailua muntatu edo erabiltzea, horretarako baimenik izan gabe: 6.000 pezeta.

29. art. Ateak.

(A) atala.-Ibilgailuaren ateak irekirik eramatea: 3.000 pezeta.

(B) atala.-Ibilgailua zeharo geldirik izan gabe ateak irekitzea: 3.000 pezeta.

(C) atala.-Ateak irekitzea edo ibilgailutik jeistea, hori beste erabiltzaileentzat arriskutsu edo trabagarri ote den aurretik begiratu gabe: 3.000 pezeta.

30. art. Motorra itzaltzea.

(A) atala.-Tunel edo leku itxi batean geldirik egonik ibilgailuaren motorra ez itzaltzea: 6.000 pezeta.

(B).atala.-Erregaiz hornitu bitartean ibilgailuaren motorra ez itzaltzea: 6.000 pezeta.

31. art. Uhala, kaskoa eta segurtasuneko gainerako elementuak.

1. atala (A).-Gidariak nahiz gainerako bidaiariek segurtasun uhala ez erabiltzea erregelamenduan zehazturiko kasu eta baldintzetan: 6.000 pezeta.

1. atala (B).-Babeserako kaskoa ez erabiltzea erregelamenduan zehazturiko kasu eta baldintzetan, motozikletan edo ziklomotorrean ibiltzean: 9.000 pezeta.

32. art. Oinezkoak.

2. atala.-Oinezkoentzat berezitako lekurik ez duen errepidean, galtzadaren ezkerraldetik ez ibiltzea: 3.000 pezeta.

33. art. Animaliak.

1. atala.-Lege honen xede diren bideetatik tiro, zama edo zelako animaliak nahiz azienda buruak solte ibiltzea, legean debeku diren modu edo baldintzatan: 3.000 pezeta.

34. art. Sorospenik ez ematea behar edo istripuetan.

1. atala (A).-Trafiko istripu batean sarturik egon, hura ikusi edo haren berri izan eta istripua izandakoei laguntzarik ez eman edo eskatzea: 30.000 pezeta.

1. atala (B).-Trafiko istripu batean sarturik egon, hura ikusi edo haren berri izan eta laguntzarik ez ematea arrisku edo kalte gehiago galarazi edo, ahal den neurrian, zirkulazioaren segurtasuna bere onera ekartzeko: 9.000 pezeta.

1. atala (C).-Trafiko istripu batean sarturik egon, hura ikusi edo haren berri izan eta laguntzarik ez ematea gertakizuna argitzeko: 3.000 pezeta.

2. atala (A).-Istripu edo matxura dela eta, ibilgailuaz edo haren kargarekin galtzada oztopatu eta behar bezala ez seinalatzea: 6.000 pezeta.

2. atala (B).-Istripu edo matxura dela eta, ibilgailuaz edo haren kargarekin galtzada oztopatu eta gidariak, ahalik eta lasterren bidetik kentzeko neurriak ez hartzea: 6.000 pezeta.

35. art. Zirkulazio seinaleei kasurik ez egitea.

(A) atala.-Aginduzko seinale bati kasurik ez egitea: 3.000 pezeta.

(B) atala.-Debekuzko seinale bati kasurik ez egitea: 3.000 pezeta.

(C). atala.-Arauzko seinale baten mezuaren arabera ez jokatzea: 3.000 pezeta.

36. art. Arauzkoak ez diren seinaleak erabiltzea.

1. atala (A).-Legearen xede diren bideetan arauen zehaztasunak betetzen ez dituzten seinaleak erabiltzea: 6.000 pezeta.

1. atala (B).-Legearen xede diren bideetan arauen zehaztasunak betetzen ez dituzten bide-markak erabiltzea: 6.000 pezeta.

37. art. Seinaleak kendu, aldatu eta okertzea.

1. atala (A).-Erregelamenduaren kontrako seinaleak kendu edo aldatzeko agindua ez betetzea: 9.000 pezeta.

1. atala (B).-Balioa galdu duten seinaleak kendu edo aldatzeko agindua ez betetzea: 9.000 pezeta.

1. atala (C).-Hondaturiko seinaleak kendu edo aldatzeko agindua ez betetzea: 9.000 pezeta.

2. atala (A).-Seinaleak bide batean paratzea, baimenik eta bidezko arrazoirik gabe: 9.000 pezeta.

2. atala (B).-Seinaleak bide batetik kentzea, baimenik eta bidezko arrazoirik gabe: 9.000 pezeta.

2. atala (C).-Bide bateko seinaleak lekuz aldatzea baimen eta justifikaturiko arrazoirik gabe: 9.000 pezeta.

2. atala (D).-Bide bateko seinaleak gordetzea baimen eta justifikaturiko arrazoirik gabe: 9.000 pezeta.

2. atala (E).-Bide bateko seinaleen mezua aldatzea: 9.000 pezeta.

2. atala (F).-Seinaleen gainean plakak, irudiak, markak edo nahasgarri gerta daitezkeen bestelakoak paratzea: 9.000 pezeta.

2. atala (G).-Seinaleen gainean plakak, irudiak, markak edo ikuspena nahiz haien eraginkortasuna murrizt dezaketen bestelakoak paratzea: 9.000 pezeta.

2. atala (H).-Seinaleen gainean plakak, irudiak, markak edo bidearen erabiltzaileak itsu ditzaketen bestelakoak paratzea: 9.000 pezeta.

2. atala (I).-Seinaleen gainean plakak, irudiak, markak edo bidearen erabiltzaileak distraitu ditzaketen bestelakoak paratzea: 9.000 pezeta.

2. atala (J).-Seinaleen gainean plakak, irudiak, markak edo nahasgarri gerta daitezkeen bestelakoak paratzea: 9.000 pezeta.

2. atala (K).-Seinaleen inguruan plakak, irudiak, markak edo ikuspena nahiz haien eraginkortasuna murriz dezaketen bestelakoak paratzea: 9.000 pezeta.

2. atala (L).-Seinaleen inguruan plakak, irudiak, markak edo bidearen erabiltzaileak itsu ditzaketen bestelakoak paratzea: 9.000 pezeta.

38. art. Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularrak ez identifikatzea, horren eskaera egiten zaionean.

Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularrak ez identifikatzea, horren eskaera egiten zaionean: 30.000 pezeta.

39. art. Arau-hauste oso larriak.

Arau-hauste oso larriak dira, eta beraz, 50.001etik 100.000 pezeta bitarteko isuna jaso ahalko dute, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak larritzat hartzen dituenak, trafiko handia dela, bidearen ezaugarriak edo egoera dela, eguratsaren egoera edo ikus-tarte eskasa dela, ibilgailu eta beste erabiltzaile gehiago pilatzen direla, edo arau-haustea egiten den unean kasu larrietarako aurrikusia den arriskua areagotzen duen antzeko beste edozein gorabehera dela eta arriskua sortzen denean.

40. art. Zehapenak abiadura handiegian joateagatik.

Abiadura handiegian joateagatik jarriko diren zehapenak 50 km/h-ko edo txikiagoko abiadura mugak baino azkarrago zirkulatzeagatik (Zirkulazioaren Kodeko 20.II.a artikuluarekin bat egiten du).

Zehapena: arau-hauste larria, 50.000 pezeta arte eta gida-baimena 3 hilabete arte kentzea (Legeko 65.4 eta 67.1 artikuluak).

-Gehienez ere 50 km/h.:

57 km/h arte: isunik gabe.

58tik 62 km/h arte: 16.000 - 20.800 pezeta.

63tik 68 km/h arte: 20.000 - 26.000 pezeta.

69tik 73 km/h arte: 25.000 - 32.500 pezeta.

74tik 78 km/h arte: 30.000 - 39.000 pezeta.

79tik 83 km/h arte: 35.000 - 45.500 pezeta.

84tik 89 km/h arte: 40.000 - 50.000 pezeta.

90 km/h-tik gora: 50.000 - 50.000 pezeta.

-Gehienez ere 70 km/h.:

78 km/h arte: isunik gabe.

79tik 85 km/h arte: 16.000 - 20.800 pezeta.

86tik 93 km/h arte: 20.000 - 26.000 pezeta.

94tik 100 km/h arte: 25.000 - 32.500 pezeta.

101etik 107 km/h arte: 30.000 - 39.000 pezeta.

108tik 115 km/h arte: 35.000 - 45.500 pezeta.

116tik 123 km/h arte: 40.000 - 50.000 pezeta.

124 km/h-tik gora: 50.000 - 50.000 pezeta.

-Gehienez ere 90 km/h.:

99 km/h arte: isunik gabe.

100etik 108 km/h arte: 16.000 - 20.800 pezeta.

109tik 119 km/h arte: 20.000 - 26.000 pezeta.

120tik 129 km/h arte: 25.000 - 32.500 pezeta.

130etik 138 km/h arte: 30.000 - 39.000 pezeta.

139tik 148 km/h arte: 35.000 - 45.500 pezeta.

149tik 158 km/h arte: 40.000 - 50.000 pezeta.

159 km/h-tik gora: 50.000 - 50.000 pezeta.

-Gehienez ere 30 km/h.

36 km/h arte: isunik gabe.

37tik 62 km/h arte: 16.000 pezeta.

Gainontzekoa, ikus 50 km/h-ko abiadurari dagozkionak.

-Gehienez ere 40 km/h.:

47 km/h arte: isunik gabe.

48tik 62 km/h arte: 16.000 pezeta.

Gainontzekoa, ikus 50 km/h-ko abiadurari dagozkionak.

41. art. Eskumenak

Hiribideetan eginiko zirkulazio arauen kontrako arau-hausteak zehatzeko eskumena alkatearena da (Trafiko Legearen 68.2 artikulua).

42. art. Portaera ez arautuak.

Zerrenda honetan biltzen dira arau-hauste arruntenak. Honetan biltzen ez direnak ere zehatuko dira araudiari jarraikiz.

43. art. Zehapenen maila.

Zerrenda honetan aurreikusten den zehapenaren zenbatekoa paratuko da, salbu eta kasu zehatz batean ikusten bada erantzukizuna areagotu edo gutxitzen dela. Horrelakoetan, beraz, zehapena handitu edo txikituko da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta gainerako erregelamenduzko xedapenek agintzen dutena aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek indarra hartuko du eta erabateko eragin juridikoa sortuko haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

ERAIKINAK LEHEN ALDIZ OKUPATU EDO ERABILTZEKO LIZENTZIAK LUZATZEKO ORDENANTZA FISKALA

Xedea

1. artikulua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 221. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordenantza honek baldintzak eta prozedura ezartzeko xedea du eraikinak lehen aldiz okupatu edo erabiltzeko lizentziak luzatzeko.

Eraikinak

2. art. Ordenantza honetan eraikintzat hartzen dira etxe berriak, baita handitu zein egiturez berritu direnak ere, hirigintzako lizentziaren baten babesean eginak.

Helburua

3. art. Lehen aldiz okupatu edo erabiltzeko lizentziak honako helburu hau du zehazki:

a) Eraikina eta horrekin batera egin urbanizazioa, halakorik bada, proiektu teknikoaren eta bere garaian eman hirigintzako lizentziako baldintzen arabera egin diren egiaztatzea.

b) Eraikitakoak bizigaitasun eta higiene baldintzak betetzen dituela ziurtatzea.

c) Eraikina erabilera jakin baterako izan daitekeela baieztatzea.

d) Eraikitzaileak, hirigintzako ekipamendua zein elementuak kaltetuz gero, berriro jarri dituela ziurtatzea.

Lizentziarako eskaera

4. art. 1. Obrak amaituta, eraikinak lehen aldiz okupatu edo erabiltzeko lizentzia eskuratu nahi dutenek eskaera bat aurkeztuko dute, Galarko Udaleko alkateari zuzendua; eskaerak hurrengo datu hauek izanen ditu:

a) Interesatuaren edo, hala bada, ordezkatzen duenaren izen-abizenak, baita jakinarazpenetarako zehaztuko den tokiaren izena ere.

b) Lizentzia zein eraikinetarako eskatzen den, huraxe adierazi beharko da zehatz-mehatz, argi eta garbi.

c) Eskatzailearen edo haren ordezkariaren tokia, data eta sinadura.

2. Interesatuek eskabidearekin batera hurrengo agiri hauek aurkeztuko dituzte:

a) Etxe berria egiteko, hura handitzeko edo egitura berritzeko obretarako aginduzko lizentziaren fotokopia konpultsatua.

b) Obrak bukatu direla dioen ziurtagiria -obretako azken egoeraren planoekin batera, aldaketak egonez gero-, eta, hala bada, urbanizazioarena, onetsitako proiektu teknikoaren arabera; hura teknikari eskudunak igorriko du eta bertan higiezinak okupatzeko beharrezko baldintzak betetzen dituela adierazi beharko da.

c) Hirilurretako ondasun higiezinen gaineko zergan alta eskatu dela dioen ziurtagiria.

d) Udal tasaren ordainagiria.

Lizentzia luzatzeko organo eskuduna

5. art. Lizentzia luzatzeko eskumena Gobernu Batzordeak izanen du.

Prozedura

6. art. 1. Interesatuak eskaturik prozedura hasita, ofizioz eginen dira tramite guztiak. Udalaren zerbitzu teknikoek behar dituzten datu guztiak eska ditzakete ebazpena emateko, horren komenigarritasuna azalduta.

2. Zerbitzu teknikoen txostenak obrak proiektu teknikoaren eta eman hirigintzako lizentziaren arabera egin diren adieraziko du; orobat, obren ondorioz ukituta geratu ahal izan diren hirigintzako elementuak eta hiri ekipamendua berriro jarri diren, segurtasunaren, higienearen eta apainketa publikoaren baldintzak betetzen dituen; eta eraikinak eman nahi zaion erabilera izaten ahal duen.

3. Txostenak gehienez ere hamabost eguneko epean ebaluatuko dira.

4. Aipatu txosten horren ondorioz, onetsitako proiektuaren gaineko aldaketak daudela egiaztatzen bada, egin den arau-hauste mota eta, ahal bada, horren legeztatzea adierazi beharko dira txosten teknikoan.

Era berean, lehen aldiz okupatzeko lizentzia emateko, eraikinak bizigaitasun eta higiene baldintzak betetzen dituen zehaztuko da; halaber, ur, gas, elektrizitate eta antzeko zerbitzuak kontratatzeko baimena emateko, nahiz eta dagokion zehapen espedientea izapidatzen ahalko den. Horrela baldin bada, bakarrik higiezina okupatzeko baimentzearren luzatuko da lehen aldiz okupatzeko lizentzia, higiezinak aipatu baldintzak betetzen baititu.

Ebatzi beharra

7. art. 1. Gobernu Batzordeak hilabeteko epean ebatzi beharko du eskaera.

2. Onartutako txostenak eta irizpenak ebazpenaren testuari gehitu edo erantsiko zaizkio, izan ere haien onarpena ebazpenerako arrazoitzat hartuko da.

Ustezko egintza

8. art. Ebazpenerako epea agortuta, Gobernu Batzordeak hura eman ez badu, ebazpena baietsitzat hartuko da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturakoarekin bat.

Eraikinaren titularren betebeharrak

9. art. 1. Lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia eskuratu aurretik eraikinaren titularrek ez dute eraikina okupatzen ahal.

2. Eraikinaren zati bat edo osorik besterentzean, hartzaileei espreski adieraziko zaie lehen aldiz okupatzeko lizentziarik ez duela, hura besterentzerakoan eskuratu ezean.

Argindarra eta ura banatzen duten enpresen betebeharrak

10. art. 1. Argindarra banatzen duten enpresak, hornidura horri dagokionez, aplikatzen ahal zaizkien legezko arauei men eginen diete, obretarako behin-behineko kontagailuez eta etxebizitzak lehen aldiz okupatzeko lizentzia aldez aurretik eskuratu beharraz den bezainbatean.

2. Obretarako ur-hornidura, hirigintzako aginduzko lizentzia eskuratu ondoren, Eskualdeko Mankomunitatearen eskumena da, zerbitzu publikoaren titularra baita; eta behin-behinekoz emanen da, hirigintzako lizentziaren indarraldian bakarrik.

3. Lizentzian obren amaierarako eman epea eta, halakorik bada, bidezko luzapena edo luzapenak agorturik, alkateak hornidura eteteko eskatuko die empresa banatzaileei -Iberdrolari, Mankomunitateari-, eta interesatuei hamar egun lehenago jakinaraziko.

4. Obretarako eman ur-hornidura ez da bestelako jardueretan erabiltzen ahal, etxean, batez ere.

5. Eskualdeko Mankomunitateak ez ditu urez hornitzen ahal lehen aldiz erabiltzeko lizentziarik ez duten eraikinak.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. art. Hirigintzako arau-haustea izanen da lehen aldiz okupatzeko aginduzko lizentziarik gabe eraikinak lehen aldiz okupatzea, LA.ari eta H.ari buruzko 10/94 Legearen 247. artikuluak eta hurrengoek, lege beraren 221. artikuluari eta 1978ko ekainaren 23ko Hirigintzako Diziplinaren Erregelamenduaren 90. artikuluari dagokienez, xedatutakoarekin bat.

12. art. 1. Aurreko artikuluan aipatu arau-haustea egindako obraren balioaren ehuneko batetik bostera bitarteko isunaz zehatuko da, gehienez ere berrehun eta berrogeita hamar mila pezetaz, egin jarduera legeztatzea bazen, Hirigintzako Diziplinaren Erregelamenduaren 90. artikuluak xedatutakoarekin bat.

2. Aurreko artikuluan jasotako jarduera legeztatzerik ez bada, okupatutako eraikinaren, oinaren, lokalaren edo barrundegiaren balioaren ehuneko bostekik hamarrera bitarteko isunaz zehatuko da, gehienez ere milioi bat pezetaz, Hirigintzako Diziplinaren Erregelamenduaren 79. artikuluak xedatutakoarekin bat.

3. Udalak inoiz ere ez dio uzten ahal hirigintzako ordena hautsia zuzentzeko neurriak hartzeari, eta jarduera berehala bertan behera utz dadila xedatuko du, kautelazko neurri gisa.

Erantzuleak

13. art. Lizentziarik gabeko eraikinak lehen aldiz okupatzean, erantzuleak obren sustatzailea eta okupatzailea izanen dira, pertsona ezberdinak badira, eta ezarriko den isuna bakoitzarentzat izanen da.

Organo eskuduna

14. art. Zehapen prozedura ebazteko organo eskuduna alkatea da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.k) artikuluak xedatuarekin bat, beti ere hark Gobernu Batzordea eskuordetzen ez badu eskumen honetarako.

Zehapen prozedura

15. art. Zehapen ahalmena erabiltzeko, abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren bidez horren gainean onetsi zen Erregelamenduan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

Araubide juridikoa

16. art. Ordenantza honetan aurreikusi gabeko orotan hona indarra izanen duten aginduak: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea; apirilaren 3ko 85/1994 Foru Dekretua, zeinaren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi baitzen; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea; Hirigintzako Diziplinaren Erregelamendua, 1978ko ekainaren 23koa; eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua.

Iragarkiaren kodea: A0001404