100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

230/1998 FORU DEKRETUA, uztailaren 6koa, Nafarroako Natur Erreserbak Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzaileak onesten dituena.

Apirilaren 10eko 6/1987 Foru Legeak, lurraldea babestu eta erabiltzeko Eskualdeko Hirigintza Arauei buruzkoak, bere Lehen Xedapen Gehigarriaren bidez, Nafarroan hogeita hemezortzi gune Natur Erreserba deklaratu zituen.

Gune bat Natur Erreserba deklaratzeak berekin dakar Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gune hori Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzaile bat egin beharra. Plan horretan sartzen dira delako gunearen balio naturalen deskribapena, aplikatu behar zaion berariazko arautegia eta, orobat, gunearen barnean izan daitezkeen jardueren erregulazioa eta hura kontserbatu, kudeatu, mantendu eta zaintzeko behar diren administrazio jarduketak.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeak 11. artikuluan Natur Erreserben araubide berariazkoa biltzen du. Era berean, 19. artikuluak dioenez, Natur Erreserbak nola erabili eta kudeatu, bakoitzaren Plan Zuzentzailean xedatzen denaren arabera eginen da. Plan horiek, Foru Lege honen zehaztapenei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak onetsiko ditu, Foru Dekretu bidez, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Ingurugiro Kontseiluak txostena egin ondotik. Azkenik, Lege horrexen 20 artikuluan finkatzen da Erabilpen eta Kudeaketarako Planen edukia eta indarraldia.

Orain arte, Natur Erreserben kudeaketan honako hauek aplikatu izan dira: 138/1991 Foru Dekretua, apirilaren 11koa, Nafarroako Natur Erreserbak Erabili eta Kudeatzeko Plangintzen arautegi orokorra onetsi zuena; 164/1991 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa, Natur Erreserbak diren Arquillo eta Barbaraces (NE-28), Lobera eta Sotillo (NE-29), Gil eta Ramal Hondo (NE-30), El Ramalete (NE-32), La Remonta (NE-33), El Quebrado, El Ramillo eta La Mejana (NE-38) izeneko Ibarbasoak Erabili eta Kudeatzeko Plangintzen Arautegi berariazkoa onetsi zuena; eta 151/1991 Foru Dekretua, apirilaren 18koa, Natur Erreserbak diren Itsusi (NE-2), Iñarbeko Arroila (NE-9), Txintxurreneko Arroila (NE-10), Gaztelu (NE-11), Arbaiungo Arroila (NE-16), Benasako Arroila (NE-17), Burgiko Arroila (NE-18), La Piedra eta San Adriango Amildegiak (NE-24), Irunberriko Arroila (NE-25) eta Kaparreta (NE-26) Erabili eta Kudeatzeko Plangintzen Arautegi berariazkoa onetsi zuena. Foru Dekretu horien indarraldia mugatua denez berritu behar dira. Ondoko hauek, ordea, indarraldi mugagabekoak direnez ez dago zertan berritu: 209/1993 Foru Dekretua, uztailaren 5ekoa, Larrako Natur Erreserba (NE-12) Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailea onetsi zuena eta 301/1996 Foru Dekretua, irailaren 2koa, Pitillasko Aintzirako Natur Erreserba (NE-27) Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailea onetsi zuena. Dena den, Larrako Natur Erreserba (NE-12) Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailean zenbait aldaketa egin beharra dago Nafarroako Naturguneei buruzko 9/1996 Foru Legeari egokitzeko, hori Erabilpen eta kudeaketarako planaren ondorioz onetsi baitzen.

Oraingo Foru Dekretu honek 6/1996 Foru Legearen babesean deklaratutako Natur Erreserbak, Pitillasko Aintzirako Natur Erreserba (NE-27) izan ezik, Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzaileak garatzen ditu. Bertan ezartzen dira alde batetik Arautegi orokor bat (1. eranskina) nahitaez bete beharrekoa, garrantzi handienekotzat jotzen dena Natur Erreserbak kontserbatzeko helburuak lortzeko paisaje, ingurune fisiko, ingurune biotiko eta baliabide berriztagarrien gaineko ekintzei eta kirol, josteta, merkataritza, irakaskuntza edo zientziaren arloko jarduerei dagokienez, eta beste aldetik berezko Arautegi bana (2. eranskina) Natur Erreserbentzat, bakoitzaren ezaugarri ekologikoak kontuan hartuta.

Horrenbestez, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren seiko bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. 1. Lurraldea babestu eta erabiltzeko Eskualdeko Hirigintza Arauei buruzko apirilaren 10eko 6/1987 Foru Legeak deklaratutako Nafarroako Natur Erreserbak Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzaileak onestea.

2. Natur Erreserbak Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzaileen edukia Foru Dekretu honen eranskinean agertzen da.

3. Erabilpen eta Kudeaketarako Plan Zuzentzaile horiek kontuan hartuko dituzte iraupen eta kudeaketa planak, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 22.3 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

2. artikulua. Erabilpen eta Kudeaketarako Plan Zuzentzaile horien indarraldia mugagabea izanen da, eta berrikusi beharko da Nafarroako Aniztasun Biologikoaren iraupen eta erabilpen orekaturako Estrategiarekin bat, eta hala eskatzen duten inguruabar berriak agertzen diren aldiro, Natur Erreserbak ahalik eta hobekien kontserbatzeko. Nolanahi ere, lau urtetik behin Plan horiek berrikusi beharko dira.

3. artikulua. Erabilpen eta Kudeaketarako Plan Zuzentzaile horiek garatu eta aplikatzeko behar diren jarduketak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak burutuko ditu.

Plan Zuzentzaileak aplikatu eta betearazteko behar diren gastuen eta inbertsioen finantzazioa Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko aurrekontuaren urteko kontusail arrunten kargura izanen da.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Rafael Gurrea Induráin.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

I. ERANSKINA

Natur Erreserbak erabili eta kudeatzeko arautegi orokorra

1.-Paisajean eraginik duten ekintzak.

1.1. Debekaturik daude, paisajea aldatu, ikus-eremua mugatu, ingurunearen berezko harmonia desitxuratu edo hausten duten nolanahiko ekintza edo instalazioak.

1.2. Debekaturik dago edozein publizitate, iragarki edo antzekorik paratzea. Gaur egun bertan dagoena kendu eginen da edo babesturiko eremutik eta haren ikuspegitik kanpora eramanen.

1.3. Debekaturik dago, prozedura nolanahikoa bada ere, harrietan, zuhaitzetan edo naturguruneko beste edozein osagaitan inskripzio, seinale, zeinu edo marrazkirik egitea.

1.4. Ibilaldi ekologikoak egiteko bereziki prestatzen diren bidaxka edo bideetan, argibide taulak, zutolak eta seinale adierazgarriak paratuko dira.

1.5. Debekaturik dago hesi berririk paratzea, salbuespen gisa, Natur Erreserba zaintzeko arrazoiengatik, aldi baterako baimentzen direnak salbu. Babesturiko eremuan edota ingurune hurbilean dagoeneko daudenak kendu, beste norabait eraman edota aldatu egin beharko dira, basa faunaren berezko joan etorriak galarazten baldin badituzte.

2.-Ingurune fisikoan eraginik duten ekintzak.

2.1. Debekaturik daude honelako ekintzak edo hutsegiteak: geomorfologia aldatu edo desitxuratzen dutenak, zuzenean edo zeharka higadura areagotu edo lurzoruaren kalitatea hondatzen eta azpizoruko barrunbeen edo haiei loturiko faunaren berezko oreka aldatzen dutenak.

2.2. Debekaturik dago erabili eta botatzeko diren gauzak edo materialak eskutik uztea eta hondakinak, zaborrak, isurkiak sortu edo kutsadura dakarren edozein ekintza edo hutsegite egitea.

2.3. Debekaturik daude, lur azpi edo lur azaleko uren zirkulazio erregimena edo berezko osaera, edota haiei loturik osagai biotikoak, zuzenean edo zeharka kaltetzen dituzten nolanahiko jarduerak.

2.4. Debekaturik dago airearen edo naturgunearen kalitatea kaltetu dezaketen gas, ke edo zatikiak atera eta erradiazioa eragiten dituzten jarduera guztiak.

2.5. Debekaturik dago faunaren ohiko portaera aldarazi dezaketen ozentasun handiko hotsak, ultrasoinuak edo zaratak sortzen dituzten megafonoak edo beste edozein baliabide edo tresna erabiltzea.

2.6. Debekaturik dago argi edota diztirarik egitea, zientzi, segurtasun, zaintze, salbamendu edo halabeharrezko arrazoiengatik ez bada.

3.-Flora eta faunan eraginik duten ekintzak.

3.1. Debekaturik daude landare-komunitateak, landareak, haziak edo hedakaiak aldatu, desegin edo kaltetzen duten nolanahiko jarduerak.

3.2. Debekaturik dago faunaren atzetik ibiltzea, animaliak harrapatu, tratu txarrak eman, zirikatu edo kalte egiten dieten jarduera guztiak.

3.3. Debekaturik dago naturgunea arrotza zaion animali edo landare-espezierik sartzea. Orokorki debekatu egiten da hezituriko animaliak sartu edo bertan izatea. Horren salbuespenak dira, ehiza-zakurrak eta artzain zakurrak, eta kasu horietan Natur Erreserba bakoitza Erabili eta Kudeatzeko Plangintzetako arautegi berariazkoa hartuko da kontuan.

3.4. Debekaturik dago harri, mineral, fosil, landare edo animalirik edo ekosistemetako edozein hondakin, puska, egitura edo antolamendu biologikoaren nolanahiko zeinu dena, helburu jakinik gabe biltzea. Helburu bati begira hautaturiko laginen bilketa egiteko baimena ematen ahal da, baldin eta Natur Erreserba zaintzeko xedea eragozten ez badu. Baimena jaso ahal izateko, behar den eskabidea aurkeztuko da, eta bertan behar bezala arrazoituriko lagin bilketarako programa zehaztuko.

4.-Ehiza, arrantza, abeltzaintza, nekazaritza eta oihan-probetxamenduak modu berezian arautuko dira Natur Erreserba bakoitza Erabili eta Kudeatzeko Plangintzetako Arautegi berariazkoan, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak baimena eman ondotik.

5.-Kirol eta josteta jarduerak.

5.1. Debekaturik dago bakarka edo taldean akanpatzea eta antolaturik dagoen kirol jarduera edo lehiarik burutzea.

5.2. Debekaturik daude herriz-herriko salerosketa jarduerak.

5.3. Argazkigintza, zine eta bideo jardueretarako baimena ematen ahal da, baldin eta delako jarduerak ez badu Natur Erreserba zaintzeko helbururik oztopatzen. Baimena jaso ahal izateko, behar den eskabidea aurkeztuko da, eta bertan, garatu gogo den jardueraren Programa zehaztuko, behar bezala arrazoiturik.

5.4. Natur Erreserbaren gainean hegan ibiltzea kirol motako aireontziekin eta ultrarinekin edo beste hegagailu batzuekin, 500 metro baino gutxiagoko garaieran.

6.-Irakaskuntzako jarduerak.

Ingurugiroari buruzko heziketarekin zerikusia duten irakaskuntzako jarduerek Natur Erreserbetan burutzeko baimena jasotzen ahal dute, baldin eta delako jarduerak ez badu Natur Erreserba zaintzeko helbururik oztopatzen. Baimena jaso ahal izateko, behar den eskabidea aurkeztuko da, eta bertan, behar bezala arrazoituriko irakaskuntz programa zehaztuko.

7.-Zientzi jarduerak.

Zientzi edo ikerketa jarduerek baimena jasotzen ahal dute, baldin eta delako jarduerak ez badu Natur Erreserba zaintzeko helbururik oztopatzen. Baimena jaso ahal izateko, behar den eskabidea aurkeztuko da, eta bertan, behar bezala arrazoituriko ikerketa programa zehaztuko. Baimena erdiesteko, behar bezala arrazoitutako ikerketa- programan oinarritu eskaera aurkeztu beharko da.

8.-Ekosistemen erabilera.

Ohiz kanpoko desoreka jasaten ari den Natur Erreserba bateko ekosistemen edo horiek osatzen dituzten osagaietakoren baten egitura eta eginkizun orekatua berregin, zaindu edo mantentzea beharrezkoa denean, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak baimena ematen ahal du edozein jarduera burutu dadin, baldin eta natur orekak berriz ezartzeko eta Natur Erreserba zaintzeko helburuak lortzeko lagungarri baldin bada.

9.-Jarduera eta erabilpenen araubidea, inguruko babes- eremuan.

Natur Erreserben inguruko babes-eremua Nafarroako Naturgunei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen eranskinean zehaztua dago.

Inguruko babes-eremu horien barnean jarduera eta erabilpenak erregulatuko dituen araubide juridikoa aipatu Foru Legearen 18. artikuluaren 3 eta 4. zenbakian finkatu zen.

Plangintza ekonomikoa

Eragin ekonomikoa duten Erabilpen eta Kudeaketarako Plan Zuzentzaileen arautegian bildu aurreikuspen guztiak bete aurretik horiek ekar ditzaketen ondorio ekonomikoak aztertu beharko dira. Alde horretatik kontuan hartu beharko dira onetsitako arautegiaren ondoren geldiarazten diren irabazpideen gaineko balorazioak ez ezik baita horiek abian jartzeko behar diren aurreikuspen ekonomikoak ere.

II. ERANSKINA

Natur Erreserbak erabili eta kudeatzeko berezko arautegia

LABIAGA (NE-1)

Deskribapena

Natur Erreserba hori Ibantelli mendiko ipar hegian dago, Labiaga izeneko parajean, Berako udalerriaren barnean.

Alderdi babestu horren helburua da ikazkaiz tartekaturiko eta pteridofita eta Estefaniense garaiko flora fosil ugarikoa den arbel-hobi bati iraunaraztea.

Iraganean ikatz-hobi hori zela-eta maila apaleko meategi bat jarri zen eta horren ondorioz meategiko atakaren inguruan hondakindegi bat pilatuz joan zen.

Gaur egun eremu hori abeltzaintza estentsiboan erabiltzen da. Fosilei iraunarazteko beste arriskurik ez da laginen bilketa ez bada.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Debekaturik dago ibilgailuetan zirkulatzea Natur Erreserbaren barnean seinalizatutako bideetatik kanpora.

Irakaskuntzako jardueretan ez dago ibili behar dauden sarbideetatik kanpora.

Natur Erreserbaren plano topografikoak eginen dira geologiaren aldetik interes handieneko alderdiak identifikatuko direlarik.

Interes zientifikoa duten fosilen inbentarioa eginen da.

ITSUSI (NE-2)

Deskribapena

Itsusiko Haitzak Aldude-Kintoko mendikate paleozoikoaren malkar sendo baten hegoaldean daude, Frantziako mugatik oso gertu.

Buntsandstein garaiko hareharrizko azaleramendu permo- triasikoak eta konglomeratu permikoak dira Itsusiko alde honetako paisaje geologikoan nagusitzen den harri amaren osagai.

Alde honetako plubliometria altua eta onbroklima oso hezea izateagatik euriak lurzoruak erabat erasotzen ditu, ranker eta lur arre azidoak sortuz, eta horren ondorioz topografia malkartsuenetan litolurrak eta sakonuneetan zohikaztegiak agertzen dira, zeinetan ur freatikoak biltzen baitira.

Botanikaren aldetik interesgarria da Nafarroako alderdi silizeo hiperhezearen ezaugarri diren izaera atlantikoko komunitateen mosaikoa. Bertako landaredia pagadiek (Saxifrago hirsutae-Fagetum) eta, malkartsuenak ez diren fisiografietako lurzoru sakonenetan bakarrik kokatuak, harizti azidofiloek (Hyperico-Quercetum roboris) osatzen dute. Larre oligotrofoek, irazelaiek eta ote-txilardiek janzten dute eremuaren gainerakoa, alde atlantikoaren landa subserialean ezaugarri ezaguna baita. Harkaiztegi soilaren gainean, Atlantiko aldekoak diren espezie kasmofita eta kasmokomofita silizikolak dira gehien nabarmentzen diren osagai botanikoak.

Faunari dagokionez, interes haundikoa da sai arreek (Gyps fulvus) osatutako kolonia garrantzitsua. Delako kolonia Nafarroako ipartarrena dugu.

Taxozenosi ornitikoa beste espezie habigile garrantzitsuek hornitzen dute, ondoko hauek, alegia: ugatza (Gypaëtus barbatus), belatz haundiak (Falco peregrinus), sai zuriak (Neophron percnopterus), arrano sugezaleak (Circaetus gallicus), mirotz zuriak (Circus cyaneus), gabiraiak (Accipiter nissus), belatxinga mokogorriak (Pyrrhocorax pyrrhocorax), urubiak (Strix aluco), hontza ertainak (Asio otus) eta miru gorriak (Milvus milvus).

Erabilpen eta kudeaketa plangintza

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Debekaturik daude egur probetxamenduak. Basoko produktuak biltzea zilegi izanen da horretarako ohikoa den lekuetan.

-Debekaturik dago Erreserbaren barrenean motordun ibilgailuak edo ibilgailu mekanikoak aparkatzea eta haietan zirkulatzea, baita harkaitzetan kirol eta aisirako jarduerak burutzea ere.

Irakaskuntzako jardueretan dauden bideetatik kanpoko aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketaren oinarri, harkaitzetako hegazti babestuen populazioari iraunaraztea, bai eta bertako flora eta landaredi atlantikoa ere. Behar diren neurriak hartuko dira jendea harkaitzetako goiko zatira hurbildu ez dadin, habien aldea ahalik eta bakartuena gera dadin. Irakaskuntzako jarduerak habien aldeetara ez dira gerturatuko eta dauden bideetan zehar burutuko dira.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

-Harkaitzetako hegazti babestuen jarraipena eginen da aldian-aldian.

-Ugatzak (Gypaëtus barbatus) Natur Erreserba honetaz egiten duen erabileraren jarraipena ere eginen da, indarra duen Ugaltze Planaren barnean

SAN JUAN XAR (NE-3)

Deskribapena

San Juan Xarreko Natur Erreserba Latsa errekako ezkerraldean dago. Erreka hori Arantza ibarrean zehar doa, Mendaur mendiaren barrenetik. Babesgunea Igantziko herrilurretan dago, Arantza dermiotik gertu eta ezaguna da bertan San Juan Xarreko leizeko baseliza dagoelako.

Babesaren xede nagusia da ibar barreneko baso mistoaren oihan ekosistema, zeinetan xarma arruntaren (Carpinus betulus) populazioa errotua baitago, kararri karbonifero marmorizatuez osatutako lurzoruetan.

Zuhaitz hori Europako erdialdean agertzen da eta Iberiar Penintsulan, horren eremu biogeografikoaren alderdirik mendebaldekoenean, aurkitutako lehenbiziko lekunea Arantza-Igantzi da.

Arantza-Igantzietako xarma zuhaitzaren basoa mendi- muino mesofitiko sail baten osagai da, foliolo zabaleko lizarra nagusi denekoa (Fraxinus excelsior). Polysticho setiferi-Fraxinetum excelsioris elkartearen barnean, Carpinetosum betuli azpielkartean sartzen da.

Baso misto honek, Kantauri aldeko eremuan aski zabaldua baitago, zuhaitzen estratuan xarma arruntaz gainera honako hauek daude: gaztainondoa (Castanea sativa), lizarra (Fraxinus excelsior), haritz kanduduna (Quercus robur), astigar arrunta (Acer campestris), ezkia (Tilia platyphyllos), hurritza (Corylus avellana), zumar ostozabala (Ulmus glabra), iparraldeko elorri zuria (Crataegus monogyna) eta basa gereziondoa (Prunus avium). Zuhaixken estratuan honako hauek: intsusa beltza (Sambucus nigra), ezpela (Buxus sempervirens), basarana (Prunus spinosa) eta zuhandor gorria (Cornus sanguinea). Belarren estratuan bereziki interesgarriak dira Hypericum androsaemum, Pulmonaria longifolia, Arum italicum, Lamiastrum galeobdolon eta Daphne laureola, lurra emankorra dela adierazten baitute, eta iratze mota ugariak, hala nola, Polystichum setiferum, Dryopteris affinis, iratze arra (Dryopteris filix-mas) eta orein- mihia (Phyllitis scolopendrium), denak bioerakusle bikainak, izotz gutxikoa eta eguratsa hezetasunez betetzen euri ugariko klima ozeanikoa adierazten dutenak.

Eremu horretako faunak ez du berezitasun aipagarririk hegazti eta ugaztunen taldeetan. Ugaztunetan bisoi europarra (Mustela lutreola) ageri da. Herpetofaunaren barrenean daude arrabioa, txantxiku arrunta, baso-igel gorria, sugandila bizierrulea eta horma-sugandila, iparraldeko suge leuna eta sugegorri kantabriarra.

Xarma arruntaren populazioren kokaleku den oihan ekosistemaren alde adierazgarri baten zaintza segurtatua dago espezie hori ugarien dagoen eremua Natur Erreserba deklaratzearekin. Dena den, ekosistema hauskor horien bilakaera aztertu beharra dago horien babesa hobetzeko alboetako alderdietan sasien formazioak ugalduz kararri marmorizatuean gainean, horietan xarma arrunteko basoko landaredia galdu delako.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Larratzeko eta egurra egiteko baimena emanen da baldin eta jarduera horiek Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez badira.

Irakaskuntzako jardueretan dauden bideetatik kanpoko aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

-Aldian-aldian xarma arruntaren populazioa ebaluatuko da, inbentario normalizatuaren bidez.

IRUBETAKASKOA (NE-4)

Deskribapena

Natur Erreserba horren funtsezko helburua da Aritzakun eta Urritzate erreken gainean, iparraldera jotzen duen hegian muino-zoruetako haltzadi berezi bat babestea, Nafarroan ekosistema mota horretako lagin urria baita.

Nafarroako alderdi horretako klima oso hezeak, 2.200 mm-tik goiti, eta izozterik apenas izateak laguntzen dute era horretako basoa eta horrekin batera lehorteak, hotza eta eguzki gehiegi nekez jasaten duen flora izatea. Espezierik aipagarrienen artean ditugu Cystopteris viridula eta Stennogramma pozoi iratzeak, Euskal Herrian endemismo arraroa den Soldanella villosa delakoarekin batera. Oihanpean iratze hauek ugari dira: Phyllitis scolopendrium, Thelipteris limbosperma, Athyrium filix foemina, Dryopteris affinis eta zoru istiltsuak behar dituzten hainbat espezie, hala nola, Luzula henriquesi, Carex remota, Carex laevigata, Cardamine pratensis, C. raphanifolia eta Chrysosplenium oppositifolium.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Larratzeko eta egurra egiteko baimena emanen da baldin eta jarduera horiek Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez badira.

Irakaskuntzako jardueretan dauden bideetatik kanpoko aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

LANTZEKO BASAJAUN ETXEA LEIZEZULOA (NE-5)

Deskribapena

Natur Erreserba honen osagaia da Txorrostarriko erreka arroaren inguruan dagoen barrunbea, Aierdi mendiko iparraldeko hegian. Alde horretan burdin meategi garrantzitsu bat egon zen erromatarren garaian eta ordukoak dira meategiko sarrera ugariak, mea-bilaketak eta sarbideko galtzada bat Lantz herritik heldu dena. Herri horretan, erromatarren hirigintzaren erara eraikitako kanpamendu-lotoki bat zegoen meatzariendako.

Barrunbe karstikoaren hartzuloak eta galeriek 425 metroko luzera dute eta hainbat maila, azpiko ur-laster baten gainean. Nafarroako Espeleologi Katalogoan Aierdi III izenekoa gaur egun Lantzeko Basajaun Etxea leizezuloaren Natur Erreserba deritzona.

Arlo honen berezitasuna eta iraupenaren xedea da leizezuloaren sabaia estalaktitez eta funtsean aragonitoz osatutako morfologia anitzeko kristalizazioez tapizatua dagoela. Aragonitoaren matrizean txertaturik aurkitzen dira, proportzio desberdinetan, kobre eta beste metalen deribatuak eta horiek kristalei tonalitate urdin eta berde arrun politak ematen dizkie. Aldaera horiek arraroak eta mineralogiaren arloan interesgarriak izateak Natur Erreserba horri balio berezia ematen dio. Aztertu den troglobioen fauna interes handikoa da osaketaren aldetik.

Formazio mineral fin horietaz egiten den ebaste eta suntsitzea saihesteko, barrunbearen sarrera itxi egin da eta barnera sartzeko aldez aurretik eta helburu zientifikoaren kariaz eskatu beharko dira baimenak.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Natur Erreserba horren ezaugarriak direla-eta debekaturik dago barnera sartzea, zientzia edo irakaskuntzako helburuengatik ez bada.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Kudeaketaren xedea Erreserba eta haren ingurunea zaindu eta hobetzea izanen da.

Dauden formazio mineralogikoen inbentarioa eta balorazioa eginen da.

MENDILATZ (NE-6)

Deskribapena

Mendilazko Natur Erreserba Mendilatz mendian dago, Aezkoako komunitatean. Haren ezaugarri nagusia da bertan pagadi zabal bat dagoela, ongi iraun duena, Erreserbaren xede behinena hura zaintzea delarik, eta bertako fauna eta flora aski berezia da.

Kararrizko harkaiztiaren karstifikazio bortitzaren arrazoia da alde horrek hartzen duen plubiositate handia, urtean 2.300 mm euri baino gehiagoko erregimen ozeanikoa jasaten baitu. Topografia arrunt kaotiko eta puskatua da, dolina zabal eta sakon ugari ditu, eta orobat osinak eta azal pitzatuak. Horiek guztiek harako sarbidea eta oihan ustiapena zailtzen dute oso.

Harkaitzen arteko zorua urria eta jarraipenik gabea da eta bide ematen du tamaina ederreko pagoz osatutako baso klimazikoa izateko bertan, beste zuhaitz espezie askorekin batera: ezki, hagin, gurbe, zumar ostozabal, basa gereziondo, gorosti, hurritza eta astigarrarekin batera, hain zuzen ere. Baso horretako loreak pagadi basofilo piriniarretan izan ohi dena da, mendiko zoruetan hedatzen dena, Scillo liliohyacinthi-Fageto S., eremu horretan distribuzioaren mendebaldeko muga duena, eta horren ordez indarra hartzen dute Carici sylvaticae- Fageto S. sailko Kantauri aldeko bikarianteek.

Mendilazko faunaren osagairik adierazgarrienak dira orein arrunta (Cervus elaphus), orkatza (Capreolus capreolus), lepahoria (Martes martes) eta muxar grisa (Glis glis) ugaztunen artean. Hegaztietan interes berezikoak dira okil beltza (Dryocopus martius), okil gibelnabarra (Dendrocopos leucotos), urubia (Strix aluco), buztanluzea (Aegithalos caudatus) eta basoetako gerri-txoria (Certhia familiaris). Horrek adierazten duenez, baso ozeanikoko fauna dagoela, piriniar ñabardurekin, nagusi den baso formazioari dagokiona. Floraren taxon interesgarriak daude, esate baterako Galanthus nivalis, baina Erreserbako floraren azterketa osoa egiteke dago oraindik.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Abeltzaintzako probetxamendurako baimena emanen da baldin eta jarduera horrek Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez baditu.

Irakaskuntzako jardueretan dauden bideetatik kanpoko aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

PUTXERRI (NE-7)

Deskribapena

Erreserba zaintzearen helburua da paraje horren gailurretan sortu den habitata, non hagin baso txikiak baitaude. Aralarko hegoaldeko ertza osatzen duten gailurren lerroan dago Putxerri mendiaren erliebe nabarmena. Hegoaldeko malda, zeinen barrena zabaltzen baita Natur Erreserba, jatorri arrezifaleko (Behe Kretazeoa) kararri zuri nabarrez osatua dago. Iparraldean berriz, horien ordez tarteka margak eta adin bereko hareharrizko azaleramenduak dituzten kararriak daude.

Sustratu geologiko horren gainean eta alderdi horrek dituen malda gogorrak direla-eta harkaiztiko ordeka eta pitzaduretan litolurzoruak eratu dira, gogorki karstifikatuak makroklima arras ozeanikoaren menpean. Iparraldean bilakaera handiagoa izan duten zoruak ageri dira (lur arreak) pagadiaren pean.

Urteko hozberoa batezbeste 6ºC ingurukoa da. Izozteak udazkenean hasi eta udaberrian oso aurrera egin arte izaten dira. Eremu horretan 2.000 mm baino gehiago jasotzen dira, horietako zati bat elurra izan ohi da, neguan zehar aldizkako denboraldi laburretan irauten duena. Behelainoa usu izaten da leku laiotzetan, ez ordea eguteran, jeneralean oskarbi egoten baita. Iparraldera jotzen duten tokien topoklima askoz ere freskoago, hezeago eta goibelago izaten da hegoaldea baino, hor, noski, eguzkiak gehiago jotzen du eta Sakanako korridoreko haizeak gogor astintzen.

Klimak eta zoruak landaredi mota baldintzatzen dute. Aralar mendiko eta Putxerriko alde handiko landaredi potentziala pagadi eurizale eta basofiloa da, ikuspegi fitosoziologikotik Carici sylvaticae-Fagetum deritzona. Pagadi mota hori udaberriko loratze ikusgarriko espezie geofitikotan aberatsa da, adibidez astatipula (Scilla lilio-hyacinthus), hartz-baratxuria (Allium ursinum), baso-anemona (Anemone nemorosa), isopiroa (Isopyrum thalictroides) edo garatxo-belarra (Daphne laureola), eta gainera beste hauek: Corydalis cava, Galeobdolon luteum, Lilium martagon, Cardamine impatiens, Euphorbia amygdaloides eta Helleborus viridus occidentalis.

Leku eguteran hurritzez, gurbez, ezkiz (Tilia platyphyllos), astigar arruntez (Acer campestris) eta haginez (Taxus baccata) osatutako baso txikiak daude. Azken espezie honetako zuhaitz gazte eta zaharrak izatea Natur Erreserba horren ezaugarririk nabariena da. Haginaren presentzia eta iraupena aipatutako baldintza ekologikoei zor zaio.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Basoko fruituak biltzeko eta larratzeko baimenak emanen dira baldin eta jarduera horiek Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez badira. Baimena lortzeko ezinbestekoa da dagokion eskaera aurkeztea.

Irakaskuntzako jardueretan dauden bideetatik kanpoko aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

TRISTUIBARTEA (NE-8)

Deskribapena

Tristuibarteko Natur Erreserba Petxuberro mendiko iparraldeko hegian dago, Aezkoako Hiriberriko herrilurretan. Piriniar paraje horretan ametz ilaunduneko baso bat dago, zeinen iraupena baita Erreserbaren funtsezko helburua.

Maila gogorretan azaleratzen diren materialak karearriak eta dolomitiko paleozenoak dira, beheko zatietan eta ibarretan berriz material bigunak daude, Kretazeoko margez osatutakoak. Lurrak kararri arrezkoak dira, zenbat eta ibar barrenetik hurbilago eta sakonera eta garapen handiagoko perfilekoak.

Dagoen basoa ameztia da, ametz ilaunduna, (Quercus humilis), Nafarroako mendi zoruetan hagitz hedatua, eta Natur Erreserban zabalera eta garapen apartekoa dauka, ongi iraun duen eremu bati dagokiona eta bere klimaxetik gertu.

Oihanpean ezpelaz gainera (Buxus sempervirens) beste hauek daude: arrosa arbearra (Rosa arvensis), otsababa emea (Helleborus viridis occidentalis), udaberri-lore usainduna (Primula veris canescens), baso-bioleta (Viola reichembachiana), eta gainera Lathyrus linifolius, Lathyrus niger, Melica uniflora eta Brachy eta Brachypodium sylvaticum. Soilunetan ametz ilaundunarekin batera daude elorria (Crataegus monogyna), astigar arrunta (Acer campestris) eta gurbeak. Pagoa orientazio egokieneko goiko aldeetara iristen da, biotopo freskoen eta hezeenen bila.

Basoak eta haren inguruneak piriniar estaiari dagokion fauna du, baina azpimarratzeko osagai berezirik gabe.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Debekaturik dago abeltzaintza. Basoko fruituak biltzeko baimena emanen da baldin eta jarduera horrek Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez baditu. Baimena lortzeko ezinbestekoa da dagokion eskaera aurkeztea.

Debekaturik dago ibilgailu motordun eta mekanikoak aparkatzea eta horiekin zirkulatzea, egur probetxamendurako ez bada.

Irakaskuntzako jardueretan dauden bideetatik kanpoko aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Kudeaketaren oinarria ekosistema zaindu eta hobetzea izanen da. Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Aldian-aldian basoetako hegaztien zentsuak eginen dira.

IÑARBEKO ARROILA (NE-9)

Deskribapena

Orotz-Betelu eta Artozki herrien artetik doan Irati ibaiko Arroilaren alde banatan dauden amildegi eta basoak biltzen ditu.

289 hektareako hedadura du, Orotz-Betelu eta Artzibarko udalerrietan zehar banatuak (Gorraitz, Lakabe, Muniain eta Artozki).

Erreserban nagusitzen den landaredia eurosiberiarra da eta estaia bioklimatiko menditarrari dagokio. Arroilaren barneko aldean sortzez mediterraniarrak diren formazioak daude, bertako topoklima xerotermikoaren gerizean, topografia malkartsua eta lur eskasia dagoen tokietan sortzen baitira.

Arroilaren sarreran, Orotz-Betelutik Artozkira doan bidetik sartuta, nagusitzen den landaredia Quercus humilis (Roxo-Quercetum humilis) haritz piriniarra da. Arroila estu bilakatzen den lekuetan eta arroila-hegalen beheko aldeetan, sakontasun gutxi eta malda haundiko lurzoruen gainean, aurrepirinioko arroiletan ohikoak diren artadiak (Spiraeo-Quercetum rotundifoliae arbutetosum unedi) agerten dira. Arroila-hegalen goiko aldeetan, litolurzoruetan erroturik, perennifolio mediterraniarra sartu egiten da kaduzifolio eurosiberiar- atlantikoen artean.

Arroilaren alde estuan, kararrizko malkarretan, eta artadia hobekien iraun duen lekuetan, maiz agertzen dira zuhaixka esklerofilo-termofiloak oihanpe usua osatuz: Viburnum tinus, Phyllirea media, P. latifolia, Rhamnus alaternus, Arbutus unedo eta oihan-ertzean Viburnum lantana eta Cornus sanguinea.

Quercus humilis motako hariztiaren gainetik pagadi lehor basofiloak eta ezpela (Epipactidi helleborines- Fagetum) agertzen dira.

Baso kaduzifolioan, ametz ilaunduna eta pagoaz gain, beste zuhaitz batzuk ere agertzen dira: gurbeak (Sorbus aria, S. aucuparia, S. torminalis), astigarrak (Acer campestris) eta eihar italiarra (Acer opalus). Hezeagoak diren lurzoruetan hurritzak nagusitzen dira. Arroilatik atereaz, bazkatokitako erabiltzen diren eremu leunagoetan, basoak galtzen du bere izaera eta Genistion occidentalis motako sastraka da nagusi, eta bertan ezpela eta ipurua erruz aurkitzen dira, Genista scorpius, G. occidentalis, Prunus spinosa, Crataegus monogyna, laharrak eta arrosak, belardi joriak (Brometalia erecti) tarteka direla, eta hondarreko horien artean albitz belarra (Brachypodium pinnatum rupestre) eta Helictotrichon cantabricum nabarmentzen dira.

Arroila honetako harkaitzetan interes haundiko hegazti mota zenbaitek egiten dute beren habia, hauexek, alegia: sai arreak (Gyps fulvus), sai zuriak (Neophron percnopterus), belatz haundiak (Falco peregrinus), harkaitz-zozo urdinak (Monticola solitarius) eta malkar- sorbeltzak (Apus melba). Zapelatz arrunta (Buteo buteo), aztore arrunta (Accipiter gentilis) eta urubia (Strix aluco) basoan agertzen dira.

Leku honetan bizi diren ugaztun haragijaleen komunitatea garrantzitsua da hagitz, horien artean katajineta arrunta (Genetta genetta), basakatua (Felis sylvestris), ipurtatsa (Mustela putorius) eta lepazuria (Martes foina) daude.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak ehiza barruti bakoitzari dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Debekaturik dago abereak bazkatzea, egur probetxamenduak eta bertako produktuak biltzea.

Debekaturik dago alde horretan eskalatzea.

Irakaskuntzako jardueretan dauden bideetatik kanpoko aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketaren oinarria, harkaitzetako hegazti babestuen kopurua zehazki ezagutzea eta gaur egun dauden landare komunitateak kontserbatzeko izanen da.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Aldian-aldian harkaitzetako hegazti babestuen eta mastofaunaren zentsuak eginen dira eta Natur Erreserba hau ugatzak (Gypaëtus barbatus) nola erabiltzen duen jarraitzea. Ikerketa jarduera guztiak espezie hori Nafarroan Ugaltzeko Plangintzaren barrenean eginen dira.

TXINTXURRENEKO ARROILA (NE-10)

Deskribapena

Urrobi izeneko errekak sortua, 1,3 km-ko luzera duena, Nagore eta Orbaizko herrien artean, ongi mugatutako arroila da, paretak karearrizkoak eta dolomitikoak dituela, eten haundirik gabea eta ez altuegia (bataz bestekoa 30m-koa, eta gehienez ere 50 m-koa). Harkaitzetan leize eta erlaizak franko badira, bertan hegaztiek beren habia egiteko egokiak bai eta fauna eta flora interesgarriak errotzeko ere.

71 hektareako hedadura du, Artzibarko udalerriko Nagore eta Otsako Kontzejuei eta Longidako udalerriko Orbaizko Kontzejuari dagozkien lurretan.

Arroilaren barrenean agertzen den landaredia arroilako artadia da (Spiraeo-Quercetum rotundifoliae arbutetosum unedi) usua eta ongi egituratua, arroilaren hegalak erabat estaltzen dituela, eta zenbait puntutan artadia ibai-ertzera ere iristen dela.

Basoaren beheko aldean, lurzorua hezeagoa den tokietan eta arteen tartean, zenbait astigar agertzen dira (Acer campestris, A. opalus) eta arroilaren hegaletan, lurzoru sakonagoetan, han-hemenka zenbait pago eta ametz, baita ler gorriz (Pinus sylvestris) osatutako gune batzuk ere.

Zuhaixketan maiz agertuko zaizkigu ezpela, gurbitza, gogortxua, iparraldeko elorri zuria eta zuhandorra.

Faunari dagokionez, haragijaleen populazioaz gain (basakatua, katajineta, lepazuria, ipurtatsa eta azeria) nabarmentzekoa da harkaitzetan badirela egunez jarduten duten hegazti harraparien lau espezie: sai zuria (Neophron percnopterus), belatz haundia (Falco peregrinus), arrano beltza (Aquila crysaetos) eta sai arrea (Gyps fulvus).

Oihanetako espezieen artean aipatu beharra dago okil beltza (Drycopocus martius), oihanetako hegaztirik bada horixe da, hain zuzen ere, mendietako basoetan beti agertzen baita, eta Nafarroan espezie honek alde honetatik hurbil du bere hegoaldeko muga.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak ehiza barruti bakoitzari dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Debekaturik dago abereak bazkatzea, egur probetxamenduak eta bertako produktuak biltzea.

Debekaturik dago ibilgailu motordunak edo mekanikoak aparkatzea eta haietan zirkulatzea eta harkaitzetan kirol jarduerak burutzea.

Irakaskuntzako jardueretan harkaitzetako habigintzako aldeak eta habi ugari metatzen direnekoak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketaren oinarri, harkaitzetako hegazti babestuen kopurua zehazki ezagutzea eta gaur egun dauden landare komunitateak kontserbatzea izanen da.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Erreserbaren kudeaketarekin ikustekoa duten azterketa eta aldian aldiko jarraipenak eginen dira:

Aldian-aldian harkaitzetako hegazti babestuen eta mastofaunaren zentsua.

GAZTELU (NE-11)

Deskribapena

Irati ibaiak sortutako arroilaren mazelak biltzen ditu, Usozko presatik beheiti. 103 hektareako hedadura du, Artzibarko udalerriko Artozki, Usotz eta Otsako Kontzejuei eta Longidako lurretan.

Usozko presatik beheiti, erliebearen ezaugarriek ematen dute aukera arroiletako artadia (Spiraeo-Quercetum rotundifoliae arbutetosum unedi), oso ongi hornitua eta kalitate haundikoa, iraunarazi eta hazteko, lurzoru hauetan izan daitezkeen landaredietan espero litekeen ederrenetakoa izanik. Oso interes haundikoa da, landare eta animalietan diren espezie mota askoren erlikia biogeografikoa baita.

Oihanpean, zuhaixka esklerofilo mediterraniarrak diren espezie zenbait agertzen dira: Arbutus unedo, Pistacia lentiscus, Viburnum tinus, Phyllirea media eta, artadien artean, astigar batzuk (Acer campestris).

Altuago dauden aldeetan, artadiaren gainetik, eta oso aldapatsuak ez diren alderdietan, haritzak eta pagoak agertzen dira, arroilak babesten duen gerizpetik aldenduak.

Fauna, Mediterranio aldekoa da. Denen artean nabarmentzen dira hontza haundia (Bubo bubo), espezie honek Nafarroan duen iparraldeko muga eta artadiarena berbera izanik. Gazteluko arroilaren kasuari dagokionez, hementxe du hontzak Nafarroako iparraldeko muga.

Sai zuria (Neophron percnotperus), belatz gorria (Falco tinnunculus), malkar-sorbeltza (Apus melba) eta belatxinga mokogorria (Phyrrocorax phyrrocorax) harkaitzetan aurkitzen dira. Basoan barrena ornodun sail haundiak badaude: txepetxa (Troglodytes troglodytes), txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla), buztanluzea (Aegithalos caudatus), eskinosoa (Garrulus glandarius), okila (Dendrocopos major), musker berdea (Lacerta viridis), aspis sugegorria (Vipera aspis), eskailera- sugea (Elaphe scalaris), soro-muxarra (Eliomys quercinus), basakatua (Felis sylvestris), azkonarra (Meles meles), lepazuria (Martes foina) eta basurdea (Sus scrofa) dira espezie garrantzitsuenetakoak.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak ehiza barruti bakoitzari dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Debekaturik dago abereak bazkatzea, egur probetxamenduak eta bertako produktuak biltzea.

Debekaturik dago Erreserbako eremuan eta ilaundunetan ibilgailu motordunak edo mekanikoak aparkatzea eta haietan zirkulatzea.

Irakaskuntzako jardueretan harkaitzetako habigintzako aldeak eta habi ugari metatzen direnekoak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketaren oinarria, harkaitzetako hegazti babestuen kopurua zehazki ezagutzea eta gaur egun dauden landare komunitateak kontserbatzea izanen da.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Erreserbaren kudeaketarekin ikustekoa duten azterketa eta aldian aldiko jarraipenak eginen dira:

Harkaitzetako hegazti babestuen eta mastofaunaren zentsua burutzea eta Natur Erreserba hau ugatzak (Gypaëtus barbatus) nola erabiltzen duen jarraitzea. Ikerketa jarduera guztiak espezie hori Nafarroan Ugaltzeko Plangintzaren barrenean eginen dira.

LARRA (NE-12)

Deskribapena

Aldatu egin da Erabilpen eta kudeaketarako plana alderdi hauetan:

Erabilpen plana

3.-Abeltzaintza eta nekazaritzako probetxamendua debekatu bada ere, debekua ez dagokio larratze tradizionalari. La Contienda eta Arlas mendateko fazerietan Erronkari eta Baretous Ibarren arteko ohiko itunetan finkatutako baldintzak beteko dira.

5.-Debekaturik daude ehiza jarduerak, Nafarroako naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen Bigarren Xedapen Gehigarrian adierazten dena deusetan galarazi gabe.

9.-Debekaturik daude antolatutako kirolak eta akanpatzea.

10.-Kendu egin da.

LASIAKO ARROA

Deskribapena

Natur Erreserba honen helburu behinena da Ega ibaiaren arro eta bazterretako artadien baso mediterraniarraren ekosistema gerizatu eta mantentzea.

Bioklima mediterraniar azpiheze motakoa da, izozte goiztarretatik erreka-arroko topoklimak babestua. Landaredi klimazikoa artadi supramediterraniarrari dagokio, Spiraeo hispanicae-Quercetum rotundifoliae landaredi sailean sartzen dena, arbutetosum unedi azpielkartean. Azken horren ezaugarria da hosto larrukara distiratsuko eta lauroide motako zuhaixka esklerofilo franko izatea, hala nola: Gurbitza (Arbutus unedo), gogortxua (Viburnum tinus), gartxuak (Phyllirea media, P. latifolia eta P. angustifolia), ezpela (Buxus sempervirens), arbustu arrunta (Ligustrum vulgare), txorbeltza (Rhamnus alaternus), abaritza (Quercus coccifera), jasmina (Jasminum fruticans) eta koronilla (Coronilla valentina glauca), taxon garrantzitsuenen artean.

Horri loturiko faunaren ezaugarri nagusia da ugaztun komunitate ongi egituratu bat, lepazuria (Martes foina), basakatua (Felis sylvestris), eta katajineta arrunta (Genetta genetta) basoan eta igaraba arrunta (Lutra lutra) erreka sisteman.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak ehiza barruti bakoitzari dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Egur probetxamendurako eta abereak bazkatzeko baimenak eman ahalko dira, Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez badira.

Irakaskuntzako jardueretan dauden sarbideetatik kanpoko aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira eta bertako faunaren aldian aldiko zentsua eginen da.

UREDERRA IBAIAREN ITURBURUA (NE-14).

Deskribapena

Urederraren Iturburua urak modelaturiko zirku bat da, Urbasa mendiko hegoaldeko gailurraren hegoaldeko hegalean kokatua. Mendiko alderdi aparta honen geomorfologia berezi-berezia da eta paisajea berriz hagitz ederra, ekosistema diferentekoak eta ongi iraun dutenak.

Kararriek eta dolomia paleozenoek erlaiz airosoak eratzen dituzte, Goi Kretazeoko margazko material iragazkaitzen gainean. Ukipen litologikoan aurkitzen da Urbasako akuifero gatibu zabaleko ur-sorburu garrantzitsuenetako bat. Urak eragindako goranzkako higadurak modelatu du paraje geologiko ospetsu hori, non kokatu baita Natur Erreserba.

Babestutako gunearen barnean botanika eta faunaren arloan biodibertsitate handia dago amilburuan, haren hartxingadi eta malda basotsuetan, ur-sorburu eta uharren aldean barrena sortzen diren ingurune ekologiko aberatsen ondorioz.

Zuhaitzen aniztasuna agerian gelditzen da udazkena aldera, hostoen kontraste kromatikoak bide ematen baitu eremu txiki batean hainbat zuhaitz mota identifikatzeko, espezie garrantzitsuenak honako hauek: ezkia, haritza, gurbea, astigarra, pagoa, lizarra, zumar hostozabala, makala, sahatsa, hurritza, elorria, hagina, ezpela eta ipurua. Zuhaixken eta belarren flora arrunt bariatua da eta interesgarria botanikaren ikuspuntutik, landare bitxiak ageri direlako, adibidez Lathraea squamaria bizkarkoia. Eremu horretan landare komunitate hedatuena pagadia da, karezale eta xerofilo motakoak barne. Horiek Kantauri aldeko mendi lurzoruan banatuta daude eta Epipactido helleborines-Fagetum izena dute.

Natur Erreserbako fauna haragijaleen artean, besteak beste, lepazuria (Martes foina) eta basakatua (Felis sylvestris) agertzen dira espezie berezienen artean, baita azkonarra eta basurdea ere. Harkaitzetan bere habia egiten du sai zuriak (Neophron percnopterus) eta basoan gabiraiak (Accipiter nissus). Ur-zozoak ur lasterrak eta bazter goroldiotsuak arakatzen ditu zomorro bila. Paseriformeak ugari dira basoan, esate baterako, pinu- kaskabeltza (Parus ater), amilotx mottoduna (Parus cristatus), kaskabeltz handia (Parus major) eta amilotx urdina (Parus caeruleus).

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak ehiza barruti bakoitzari dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Egur probetxamendurako eta abereak bazkatzeko baimenak eman ahalko dira, Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez badira.

Debekaturik daude kirol jarduerak eta bereziki eskalada eta erreka-arroetako jaitsierak.

Irakaskuntzako jardueretan dauden sarbideetatik kanpoko aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira, harkaitzetako hegazti babestuen zentsua eginen da eta Natur Erreserba honetaz ugatzak (Gypaëtus barbatus) egiten duen erabileraren jarraipena. Ikerketa jarduera guztiak espezie hori Nafarroan Ugaltzeko Plangintzaren barrenean eginen dira.

Erreserbaren kudeaketarekin loturiko aldian aldiko jarraipen eta azterketa hauek eginen dira:

-Bertako ekosistementzat bereziki interesgarria den florari buruzkoak.

BASAURA (NE-15)

Deskribapena

Basaurako Natur Erreserbaren ezaugarria da bere baso mediterraniarra. Ameskoabarrenen dago, mendiko Kretazeoko kararrietan irekitako erreka-arro baten barnean eta paisajearen aldetik balio handikoa da. Eremu osoa oso berezia da mendia-ibarra multzoaren paisajea menderatzen duen oihan jarraian.

Arte hostobiribilak (Quercus rotundifolia) menderatzen dute landare-paisajea. Spiraeo-Quercetum rotundifoliae sailekoa da. Lurzoru freskoa eta sakona dagoen ibarretan erkametza (Quercus faginea) ere egokitu da, Spiraea obovata delakoarekin batera.

Arte hostobiribilaz gainera artea agertzen da (Quercus ilex) eta bien arteko hibridoa (Q. x ambigua), gurbeak (Sorbus torminalis, S. aria), ezkia (Tilia platyphyllos), eihar frantsesa (Acer monpessulanum), ipurua (Juniperus oxycedrus), sabina (Juniperus phoenicea), ezpela (Buxus sempervirens), eta gainera Prunus mahaleb, Ligustrum vulgare, Amelanchier ovalis, Jasminum fruticans eta Rhamnus alaternus.

Harkaitzetako larre, hartxingadi, zapalda eta pitzaduretan errotua dagoen flora belarkara eta sufrutikoa oso anitza da. Besteak beste, hartxingadietan Sesleria argentea eta Linaria propinqua agertzen dira eta iratze pitzadurazaleetan Asplenium ceterach eta A. trichomanes.

Basaurako erreka-arroan ongi iraun duen baso mediterraniarreko fauna espezieak daude. Horietan garrantzitsuenak hauek: arrano beltza (Aquila chrisaetos), hontza ertaina (Asio otus), arrano txikia (Hieraetus pennatus) eta miru gorria (Milvus milvus). Inguru horietako bizilagunak dira basakatua (Felis sylvestris), lepazuria (Martes foina), katajineta (Genetta genetta), azkonarra (Meles meles), azeria (Vulpes vulpes) eta basurdea (Sus scrofa).

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak ehiza barruti bakoitzari dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Egur probetxamendurako eta abereak bazkatzeko baimenak eman ahalko dira, Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez badira.

Debekaturik daude kirol jarduerak eta bereziki eskalada eta erreka-arroetako jaitsierak.

Irakaskuntzako jardueretan dauden sarbideetatik kanpoko aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Erreserbaren kudeaketarekin loturiko aldian aldiko jarraipen eta azterketa hauek eginen dira:

-Harkaitzetako hegaztien eta mastofaunaren zentsua egitea.

-Bertako ekosistementzat bereziki interesgarria den florari buruzkoak.

ARBAIUNGO ARROILA (NE-16)

Deskribapena

Leireko Mendikatearen iparraldeko magalean Zaraitzu ibaiko urek 6 km-ko arroila sakon bat sortu dute, kantil malkartsuak dituela, baita zapalda zabalak, hegalkinak eta leizezuloak ere ukipen litologikoetan.

Malkarretako geomorfologiaren aberatsa, harkaitzen heterogeneotasunak emana da, bertan diren pakete litologiko desberdinek higadura desberdina baitute.

Goi Kretazeoko materialak (Maastritchtiense) azaltzen dira, kararrizko hareharriak eta dolomiak baitaude, eta Paleozeno eta Eozeno garaietako litologiak, gogortasun desberdinekoak, horien artean kararriak, margo-kararriak, kalkarenitak eta dolomiak.

Ikuspuntu bioklimatiko batetik, alde honen klima mediterrianiar hezetsua da oro har, eta arroilaren barrenean topoklima desberdinak badaude, pareten orientazioaren arabera. Lurralde honen paisajea, landarediari dagokionez, mediterraniarra da, Gaztela- Kantauri aldekoak diren formazioak, nahiz eta hurbilean duten Piriniotako aldearen eraginagatik hangoak oso- osorik ez izan, ikus daitezkeelarik.

Arroilaren barrenean dagoen landaredia artadia da, (Spiraeo hispanicae-Quercetum rotundifoliae, arroilaren faziazioan, bertan gurbitza (Arbutus unedo), gogortxua (Viburnum tinus) eta ahuntzadarra (Pistacia terebinthus) usu daudela. Arbaiungo arroila inguratzen duen artadia landare elkarte horrexen ohiko faziazioari dagokio.

Arroilaren sarreraren iparraldeko tartean sortu diren lurzoru sakonetan harizti piriniarra badago (Roso- Quercetum humilis), eta lurzoru idorragoak diren aldeetan Gaztela-Kantauri aldeko ameztiak, horietan Spiraeo hispanicae-Quercetum fagienae nagusi izanik, eta abaritz txaparroa ere agertzen dela, bere mota lehorrenean.

Arroilaren barreneko hartxingadi eta lurzoru kolubialetan aurrebasoak eta komunitateak biltzen dira, besteak beste ondoko hauek agertzen direla: ezkia (Tilia platiphyllos), lizar arrunta eta lizar hostotxikia (Fraxinus excelsior eta Fraxinus angustifolia), astigarrak (Acer opalus, A. campestre, A. monspessulanum), gurbeak (Sorbus aria, S. mougeotii, S. torminalis, S. aucuparia), baita gartxuak (Phyllirea major, P. media, P. angustifolia), intxaurrondoak, hurritzak eta zumar hostozabala ere. Zuhaitz-geruzak erakusten duen aberastasuna, arroilaren barrenean sortzen diren giro desberdinen seinale da. Ilarako basoa edo galeria basoa estu antzean dago topografiaren eraginez, eta galeria moduko basoaren ordez zumez osatutako landaredia agertzen da, hori baita uraldi indartsuen eraginez sortutako higadurari besteak baino hobeki aurre egiten ahal diona.

Badira beste espezie batzuk, bai endemikoak edo arraroak bai posizio biogeografiko marginalekoak izateagatik, interes botaniko haundia dutenak eta harkaitzetako zapalda eta artesietan errotu egiten direnak, esate baterako: Saxifraga longifolia, Sarcocapnos enneaphylla, Saponaria glutinosa, Stipa offneri, Petrocoptis hispanica eta Valeriana longiflora.

Fauna ornitikoak ere garrantzi haundiko espezieak biltzen ditu, arroilaren abegikortasun maila apartekoa baita. Sai arrearen kolonia (Gyps fulvus), 140 bikotek baino gehiagok osatzen dute eta hauxe da Nafarroan gaur egun dagoen kopururik haundiena eta Iberiar Penintsulan daudenen artean garrantzitsuenetarikoa. Lurralde hau ugatz bikote batek ere (Gypaëtus barbatus) bisitatu egiten du.

Halaber, kolonia edo bikote habigile zenbait badaude, adibidez: zapelatz liztorjalea (Pernis apivorus), miru beltza (Milvus migrans), miru gorria (Milvus milvus), sai zuria (Neophron percnopterus), arrano sugezalea (Circaetus gallicus), arrano txikia (Hieraetus pennatus), arrano beltza (Aquila chrisaetos), mirotz urdina (Circus pigargus), mirotz zuria (Circus cyaneus), aztorea (Accipiter gentilis), belatz haundia (Falco peregrinus), zapelatz arrunta (Buteo buteo) eta hontza haundia (Bubo bubo). Oraintsu arte Bonelli arranoak ere (Hieratus fasciatus) arroila honetan egiten zuen bere habia.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak ehiza barruti bakoitzari dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Egur probetxamendurako, abereak bazkatzeko eta basoko fruituak biltzeko baimenak eman ahalko dira, Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez badira.

Debekaturik daude kirol jarduerak labarretan.

Irakaskuntzako jardueretan horretarako dauden sarbideak erabiliko dira eta horietatik kanpoko aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Erreserbaren kudeaketarekin loturiko jarraipen eta azterketa hauek eginen dira:

-Harkaitzetako hegaztien eta mastofaunaren aldian aldiko zentsua egitea.

-Bertako ekosistementzat bereziki interesgarria den florari buruzkoak.

BENASAKO ARROILA (NE-17)

Deskribapena

Nabaskozetik hegoaldera dago, Illongo mendikatearen magalean, ekialdetik mendebalderaino Zaraitzu ibaiaren adarra den Benasa izeneko errekak uberra janez sortua. Sakana zabala da, muturretan estutu egiten dena, kararri, dolomia eta Paleozeno eta Eozeno garaietako kalkarenitazko pareta malkartsuak dituela.

Ikuspuntu biogeografiko batetik, Benasako arroila bi alderen artean kokatua dago, batetik mendebaldeko Pirinioa, Illongo mendikatearen iparraldean duela azkeneko muturra, eta bestetik meditarraniar aldea, Aragoiko harana aldera hedatzen dena. Haran honek segitzen du ibaien zehar iparralderantz, Illongo mendikatearen ekialde eta mendebaldeko muturrak ukitzen dituzten Ezka eta Zaraitzu ibaien zintzur eta arrarteetan barna.

Benasako Arroilaren ingurunea piriniarra da oro har, bere barrenean mediterraniarrak diren landare motak babesten ditu, xerotermikoagoak diren biotopoetan sartuak. Piriniar eta mediterraniar landareen prototipoak diren izeia eta artea aurki daitezke arroila honetan. Gertaera paradigmatiko hau Nafarroako leku gutxitan suertatzen da.

Arroilaren inguruan dagoen pagadia Pirinio mendietako sail basofilo eta onbrofiloari dagokio, eta horren lekuko Scillo liliohyacinthi-Fageto S. da. Arroilaren ingurune hurbila eta lurzoru sakonenak, Pirinio mendietako eta Nafarroa-Arabako aldekoa den Roso-Quercetum humilis S. izeneko ametz ilaundunak betetzen ditu.

Artadi erreliktuala, meso-supramediterraniarra, menditarra eta basofiloa, Gaztela-Kantauri aldean eta Nafarroan hedatzen ohi dena, Spiraeo hispanicae-Querceto rotundifoliae S. motakoa da, Quercux humilis ere harekin batean agertzen dela.

Ler gorriz (Pinus sylvestris) osatutako lerdiak, gaur egun arroilaren barrenean eta inguruan aurki daitezkeenak, azaldutako ereduaren aldagarri ditugu, gaur egun garai batean baino hedatuago baitaude gizonak haien egurraz zuzenean nahiz zeharka probetxatzeko.

Arroilaren barrenean toki batetik bestera giro desberdinak aurki daitezke, egutera-geriza, labar- hartxingadi-ordoki jokoan eta ibai eta ibai-ertzetan, eta horregatik sortzen da mosaiko ekologiko bat, bertan zuhaitz eta zuhaixka mota desberdinekin, besteak beste, ondoko espezie hauek agertzen direla: Acer campestris, A. opalus, Sorbus aria, S. torminalis, Fraxinus excelsior, Quercus ilex, Q. rotundifolia, Q. x ambigua, Juniperus communis, J. oxycedrus, J. phoenicea eta Buxus sempervirens.

Benasako arroilan dagoen fauna, muga biogeografikoaren izaerari lotua dago, arroilak berak mota horretako izaera baitu. Arrano beltza (Aquila chrysaetos), sai zuria (Neophron percnopterus) eta sai arrea (Gyps fulvus) badira eta ugatzak (Gypaëtus barbatus) hegaldiak burutzen ditu hemen barna, guzti hori hego-luzera haundiena duten espezien artean. Belatz haundia (Falco peregrinus), hontza haundia (Bubo bubo), zapelatz liztorjalea (Pernis apivorus), arrano sugezalea (Circaetus gallicus) eta miruarentzat izan daiteke leku hau bizigune. Oraindik ugaztunen komunitatea sobera ongi ezagutzen ez bada ere, badirudi ongi egituratua dagoela, behintzat hala erakusten du floraren biozenosien iraupen mailaren onak.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak ehiza barruti bakoitzari dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Egur probetxamendurako eta basoko fruituak biltzeko baimenak eman ahalko dira, Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez badira. Baimena lortzeko ezinbestekoa da eskaera aurkeztea.

Debekaturik daude kirol jarduerak labarretan

Barrunbeetako espeologi jarduerak eta bisitaldiak behar bezala baimendu beharko dira.

Irakaskuntzako jardueretan horretarako dauden sarbideak erabiliko dira eta landaredi usu eta habigintzako aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketaren oinarri, babestutako fauna zehazki ezagutzea eta gaur egun dauden landare komunitateak kontserbatzea izanen da.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Erreserbaren kudeaketarekin loturiko jarraipen eta azterketa hauek eginen dira:

-Babestutako harkaitzetako hegaztien zentsua egitea.

-Natur Erreserba honetaz ugatzak (Gypaetus barbatus) egiten duen erabileraren jarraipena. Ikerketa jarduera guztiak espezie hori Nafarroan Ugaltzeko Plangintzaren barrenean eginen dira.

-Bertako ekosistementzat bereziki interesgarria den florari buruzkoak.

BURGIKO ARROILA (NE-18)

Deskribapena

Burgiko arroila, Nafarroa eta Aragoiren artean dagoen mendi zintzurra da, neurri ikaragarriak dituena, Illongo eta Peñako mendikateen artean Ezka ibaiak irekia, santoniense garaiko kararriak eta dolomiak eta materiale berriagoak, hau da, kararriak, margo-kararriak, kalkarenitak, buztin gorriak eta Paleozeno garaiko flysch-ak higatuz sortua dena.

Ikuspuntu biogeografiko batetik, arroila eurosiberiarra den lurraldean dago, Pirinioetako probintzian, Pirinioetako mendebaldeko azpisektorean.

Eremu honetako landarediak Pirinioetako eta Nafarroa- Arabetako mendietan aurkitzen diren motetako ametz ilaundunak baditu (Roso-Quercetum pubescentis) bere faziazio arruntean. Amezti hauek malkartsuegi ez diren lurzoru ongi egituratuak betetzen dituzte eta haiekin batean ezkiak (Tilia platyphilos), astigarrak, gurbeak, hurritzak eta lizarrak, errekagune fresko eta ibaien inguruetan. Arroilaren gainerakoa arte mediterraniarrak kolonizatuta dago, zuhaitz horrek alde honetan mendietakoen itxura hartzen du, eta gurbitzak, gogortxua, hagina, eta alde piriniarreko zenbait landare, esate baterako, Coronilla emerus agertzen dira bertan. Aipatu artadiak Spiraeo hispanicae-Quercetum rotundifoliae arbutetosum unedi motatakoak dira eta mendia babestaile bihurtzen dute, hartxingadiak finkatu eta harkaitz soilduetako estratoak kolonizatuz. Kararrizko higakin aktiboenak landaredi errizomatosoetan errotuak agertzen dira, eta hauetan Acnaterum calamagrostis da nagusitzen dena.

Burgiko arroilako biozenosi ornitikoa Nafarroako aberats eta jorienetariko bat da. Arestian azaldutako inguruabar biogegrofikoak itxuratzen du haren osaketa. Gehien nabarmentzen den harrapakaria sai arrea da, 135 bikoteko kolonia agertzen dela, Nafarroan dagoen bigarrena eta Europan direnen arteko usuenetakoa. Alde honetan ondoko hegazti hauek egiten dute beren habia: sai zuriaren lau bikote (Neophron percnopterus), arrano beltzaren hiru bikote (Aquila chrysaetos), belatz haundiaren bi bikote (Falco peregrinus), hontza haundiaren bikote bat (Bubo bubo), eta klase honek hementxe du bere iparraldeko muga, ugatzaren bikote bat (Gypaëtus barbatus), eta bele familiako aunitz, horien artean belatxinga mokogorrien kolonia (Pyrrhocorax pyrrhocorax) nabarmentzen dela.

Udan, harkaitzetan malkar-sorbeltzen kolonia batek (Apus melba) egiten du bere habia, tokia beste batzuekin banatzen duela: enara azpizuria (Delichon urbica), haitz- enara (Hirundo rupestris) eta enara (Hirundo rustica). Halaber, harkaitz-zozo gorria (Monticola saxatilis) eta harkaitz zozo-urdina (Monticola solitarius) hementxe agertzen dira.

Basoetan mustelidoak, batez ere lepazuria (Martes foina), ohiko bizilagunak ditugu. Inguru hauetan basakatua (Felis sylvestris) agertzen da, baita basurdea eta orkatza ere.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak ehiza barruti bakoitzari dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Debekaturik dago abereak bazkatzea, egur probetxamendua eta basoko fruituak biltzea.

Debekaturik dago ibilgailu motordun eta mekanikoak aparkatzea eta horiekin zirkulatzea iparraldetik hegoaldera arroila zeharkatzen duen errepidetik kanpora.

Debekaturik daude kirol jarduerak labarretan.

Irakaskuntzako jardueretan dagoen errepideari eta alboetako tokiei jarraituz eginen dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketaren oinarri, babestutako fauna zehazki ezagutzea eta gaur egun dauden landare komunitateak kontserbatzea izanen da.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Erreserbaren kudeaketarekin loturiko jarraipen eta azterketa hauek eginen dira:

-Babestutako harkaitzetako hegaztien zentsua egitea.

-Natur Erreserba honetaz ugatzak (Gypaetus barbatus) egiten duen erabileraren jarraipena. Ikerketa jarduera guztiak espezie hori Nafarroan Ugaltzeko Plangintzaren barrenean eginen dira.

-Bertako ekosistementzat bereziki interesgarria den florari buruzkoak.

PEÑALABEJA (NE-19)

Deskribapena

Natur Erreserba Cabredoko udalerrian dago.

Landaredia ameztiari (Quercus pyrenaica) dagokiona da, lurzoru sakon eta azidotuetan garatua (lur nabar azidoak). Goragoko aldeetako lur idorragoetan artadiak agertzen dira (Quercus rotundifolia).

Amezti hori Nafarroan hagitz urri dagoen baso mota baten lagin adierazgarria da. Melampyro-Quercetum pyrenaicae elkarteari dagokio, zeinen endekatzearen etapa txilardia baita, ote zuria (Ulex europaeus) eta (Ulex cantabricus) tartean dela. Horrez gainera badaude Erica arborea, Daboecia cantabrica, Cistus salvifolius eta Cistus psilosepalus. Azken txara mota horrek Nafarroan duen kokagune bakarra da Erreserba hau.

Artadia Spiraeo-Quercetum rotundifoliae motakoa da, gurbitzez aberatsa, erratz-txilarra (Erica scoparia) agertzen delarik lurzoru hareatsuenetan. Oihanpean ipurua ageri da (Juniperus communis), astigarrak (Acer campestris, A. monspessulanum), gogortxua (Viburnum tinus) eta atxaparrak. Belarren eta azpizuhaixken artean hauek: Tuberaria lignosa, Thymus mastichina, Teucrium scorodonia, Deschampsia flexuosa, Melica uniflora eta Luzula forsteri.

Fauna ornitikoan gaueko harraparien artean honakoak: urubia (Strix aluco) eta hontza ertaina (Asio otus). Eguneko hegazti harraparietan, horietako habigile nabarmenenak gabiraia (Accipiter nissus) eta miru gorria (Milvus milvus), buztanluzea (Aegitalos caudatus), pagausoa (Columba palumbus) eta txio lepazuria (Phyloscopus bonelli). Ameztiko ugaztun garrantzitsuenak dira katajineta (Genetta genetta), azkonarra (Meles meles) eta basurdea (Sus scrofa).

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak ehiza barruti bakoitzari dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Egur probetxamendurako eta abereak bazkatzeko baimenak eman ahalko dira, Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez badira.

Irakaskuntzako jardueretan horretarako dauden sarbideak erabiliko dira eta landaredi usu duten aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

EL SALOBRE EDO LAS CAÑAS URTEGIA (NE-20)

Deskribapena

Las Cañasko aintzirak beste izen hauek ere baditu: "El Salobreko putzua" eta "El Salobreko urtegia", izen hori, El Salobre alegia, duen dermio batean dagoelako, Vianako lurretan.

Horren hasiera izan zen ureztatzeko putzua bat, Pedro Saez de Viguera jaunak XVI. mendean egin zuena, eta horren berri ematen du hiri horretako udal agiritegian dagoen 1562ko dokumentu batek. Handik urte gutxira Udalak desjabetu zuen eta ordutik hona "Balsa del Salobre" izenarekin da ezaguna.

1988an, Udalak milioi bat metro kubiko ur hartzeko adinako urtegi bat egitea erabaki zuen, Los Arcos herrikoa zen S. Miguel Gorosabel ingeniariak proposatuta. Eta horixe da Urtegi Zaharra, hegoaldean dagoena.

1921ean, Gorosabelen enpresak uko egin ondoren Udala egin zen urtegiaren jabe.

1944an, Udala Urtegi Berria egiten hasi zen, milioi eta erdi metro kubiko hartzeko adinakoa. Obrak Manuel Sáez de los Terreros jaunak zuzendu zituen. Urtegirik ipartarrena da.

Bere balio ekologikoengatik Lurraldea Babestu eta Erabiltzeko Eskualdeko Hirigintza Arauei buruzko apirilaren 10eko 6/1987 Foru Legearen bidez Natur Erreserba (NE-20) deklaratua izan zen. 138/1991 Foru Dekretuak Nafarroako Natur Erreserbak Erabili eta Kudeatzeko Plangintzen arautegi orokorra onetsi zuen. Natur Erreserba horretako aisialdi eta jostetako jardueren antolamendua apirilaren 11ko 139/1991 Foru Dekretuan bildu zen.

1990ean Hegaztiak Babesteko Alde Berezien sarean (ZEPAS) sartu zen, Basa Hegaztiak Kontserbatzeko 79/409/EEE Zuzentarauaren barnean.

1996an, Nazioarteko Garrantzia duten Eremu Hezeen zerrendan sartu zen Ramsar-eko Hitzarmenaren arabera, amiltxorien eta lertxun gorrien koloniak daudelako, bai eta txori zezenak eta ur-oilanda espezie batzuk ere.

El Salobre edo Las Cañas Urtegiko Natur Erreserba Nafarroako hezeguneetan garrantzitsuenetakoa da, 1996az geroz Nazioarteko Garrantzia duten Eremu Hezeen zerrendan sartutakoa. El Salobre parajean dago (Vianako udalerrian), Ebroko sakonguneak osatzen duen unitate geologikoaren iparraldean, Miozeno garaiko lurraldetik (iparraldean) Ebro ibaiaren (ezkerraldean) goiko terrazetara bitarteko igaroaldian. Erreserba honek, jatorriz aintzira endorreikoa, bere izaera galdu du eta gaur egun erregulatutako urtegi bat da bi dikeren bitartez, horietako bata barnekoa (urtegi zaharra) eta bestea kanpokoa (urtegi berria) eta drenajeko erretenen bitartez, zeinen ura erabilia izan baitzen aldea ureztatzeko lagungarri gisa. Gaur egun urtegiko uraren mailari atxikitzeko Ebroko uraren punpaketa ordaintzen da ureztatzeko beharra dagoenean. Uraren sakonera ez da 5-6 metro baino handiagoa izaten.

Erreserbako esparruak 100,9 hektarea hartzen ditu. Horietarik, 99,6 Ha. ur libreak eta zingiretako landareek betetzen dituzte eta 1,3 Ha., larreek. 385 metrora dago itsas mailaren gainean, Vianako Udalaren herrilurretan.

Geologiari dagokionez, eremu hezea sarturik dagoeneko arroa Tertziario kontinentaleko hareharri mailetako buztinez dago osaturik. Tertziarioko material horiek buztinez, lohiz eta hareharriz dago osaturik paleokanaletan eta kararriz geruza meheetan. Material horien jatorria ibai eta ibai-aintzira izaerako arroan metatzea da. Arro horren bilakaera iparretik hegora izan zen, norabide horixe agertzen baita granolometrian. Izan ere, arroaren iparraldean hareharri dentsitatea handiagoa da, hegoalderantz bikorren tamaina gero eta txikiagoa da eta hareharrizko paleokanalak, ahulagoak. Horrela, arroaren hegoaldean buztina da nagusi, kararrizko geruza finekin eta kararrizko geruzaren batekin batera. Tertziarioko material horien gainean, Koaternarioko estalki batzuk garatu dira, oso lodiak ez direnak, 5 metrokoak gehienez ere, ibarra betetzeko materialek eragin dituztenak, ibaiadarrek eta lats txikiek metatuak, baita izaera endorreikoko metaketak ere, litologikoki buztinez eta lohiz osatuak, barneko aldeak uharri solteak dituztenak.

Tertziarioko materialak, haien porositatearen eraginkorra apala denez, iragazkaitz den unitate bat izanen balira bezala portatzen dira. Koaternarioko materialak, aldean dagoen estalki detritikoa osatzen dutenak, bertan nolabaiteko iragazkarritasuna duen maila bakarra osatzen dute. Hala ere, osagai diren materialen granulometriaren fina dela eta, metaketa horien gaitasuna akuiferoak izateko urria da edo bat ere ez.

Elikatze arroa Ebroko sakonunean dago, Kodesko mendi katearen eta ibai bereko ezker aldearen artean. Haren esparruak 6.602 hektarea egiten du.

Hiru lats nagusi ditu, Perizuelas, Valdevarón eta Longar eta Valdibañez hain zuzen ere, Castillo de La Poblacioneko mendixkatik eta Llanasetik, iparretik, Las Cañasko aintziraraino, arroaren hegoaldean. Hortxe isurtzen dute ura. Agorraldietarako, arro lagungarri bat dauka, Valdearas latsak osatzen duena, aintziraren beharren arabera, ura bertara isur dezakeena.

Haren morfologia arro dentritiko fina da. Zuhaitz formako adarrak erakustea da haren ezaugarria, non ibaiadarrak ibai nagusiari batzen baitzaizkio, angelu zorrotzak osatzen.

Salobreko aldeko ezaugarri bioklimatikoak, Rivas-Martinez-ek (1994) proposaturiko tipologiari jarraikiz, Mediterranioko aldearen barruan sartzen dira, goiko mailako mesomediterraniarra deritzon estaia bioklimatikoan. Euria urria izaten da, eskuarki hegoekialdeko haizeei loturiko Mediterranio aldeko eta udako ekaitzek eragiten dutela. Urteroko prezipitazioa 443 mm.koa da, behe mailako ombroklima lehorrari dagokiola, beraz, haren aldea 350 mm.tik 450 mm.ra bitartekoa delarik. Urteroko batezbesteko hozberoa 13ºCtik 14ºCra bitartekoa da, gutxieneko hozberoen batezbestekoa, hilabeterik hotzenetan, 1,5ºCkoa delarik. Haren neguak freskoak dira, beraz. Termizitate indizea (Ti) 235ekoa da eta kontinentaltasun indizea (Ki), 46,4koa. Ebapotranspirazio potentziala (ETP) 786 litro/metro karratukoa da, Arroizko eta Logroñoko estazio meteorologikoetan harturiko datuen arabera. Antziretako benetako ebapotranspirazioen balioak ebaporimetroetan lorturikoak baino handiagoak dira, lurrintze esparruagatik eta sakontasunaren txikiagatik. Hori dela eta ura berotu egiten da eta, horren ondorioz, errazago lurrindu.

Ikuspegi hidrokimiko batetik Salobre edo Las Cañasko urtegiko uraren pH balioak 8.0tik 8.5era bitartekoak izaten dira. Balio horiek normalak dira Nafarroako lur azaleko uretan. Konduktibitatea 800tik 1.100 milimhos/cm.ra bitartekoa izaten da. Ondoriozko gazitasuna isurketan eramaniko gatzengatik izaten da batik bat.

Biogeografiari dagokionez, Salobre edo Las Cañasko Urtegia Mediterrianio aldean dago, Bardeak-Monegros sektorean. Balio bioklimatiko horiei dagokien landaredi klimatofiloaren multzoa amezti meso-supramediterraniar basofilo, lehor, gaztelau-aragoitarra da (Querceto rotundifoliae sigmetum). Ametz mota hori oinarrietan joriak diren sustratuetan garatzen da eta iraganean osa zezakeen aintziraren inguruko landaredia. Gaur egun ez dirau formazio horren hondar batek ere. Urtegiaren inguruko sasiak nitrofiloak dira eta larreak nekazaritzak eragin ditu. Poetalia, Brometalia eta Lygeo-Stipetalian sarturiko espartzudiak daude.

Landaredi ekosistema hezeko berezkoa da eta landare orletan banaturik dago. Urtean gehienetan ur azpian egoten diren urtegiko aldeak, uraren sakonera normalean bi metro besterik izaten ez duten horiek, belardi murgilduek betetzen dituzte. Espezierik ugarienak hauexek dira: Chara sp., belardi zabalak osatu ohi dituena, eta Polygonun amphibium ur gaineko poligonazeoa, Las Cañasen oso zabaldua, lore arrosako buruxkak ur gainean dituena. Potamogeton pectinatus urtegiko ur azpiko espezierik ugarienetariko bat da. Urrebotoi espezie batzuk egoten dira han-hemenka ibai ertzaren ondoko aldeetan. Erdiko ur orearen inguruan landare zerrenda zabal bat dago, nagusiki lezkek, Pragmites comunis, osatzen dutena, lezka hostoestua, Typha angustifolia, toki askotan nagusi dela. Beste landare batzuk, hala nola Scirpus tabernaemontani eta Scirpus maritimus ziperazeak nahasten dira horiekin. Ezaguturiko elkarte halofitikoa Typho angustifoliae- Pragmitetum australis da, ur eutrofikoetako berezkoa dena eta luzaz ur azpian egoten dena. Urak aldian-aldian bakarrik hartzen dituen aldeetan junkazeoen eta ziperazeoen familietako monokotiledoneoen landare zerrenda bat aurkitzen dugu, Scirpus maritimus, lezkadiaz kanpoan, baina horren ondoan, lur handiak kolonizatzen dituena, delarik nagusi. Orla bereko beste espezie bat, uretatik aldenduagoa dagoena, paludikola bada ere zingiratarra ez baita, Scirpus holoschoenus da, Nafarroako urmael guztietan dagoena, alde horietan lurzoruaren hezetasuna nabarmena bada, baina uraren mailak harrapatzen ez baditu. Landare unitate horri dagokion elkartea Scirpetum maritimi da. Kubetetako ibarrak Tamarix canariensis zuhaitzetako espezieak kolonizatzen ditu, Natur Erreserban ardeidoen, bereziki amiltxoriaren habietarako garrantzi berezia duenak. Milazkadi hori Inulo-Tamaricetum canariensis elkartean sartzen da. Inguruko larreak lehorrekoak dira eta bertan gramineoak dira nagusi, hala nola Hordeum secalinum, Agropyrum repens eta Agrostis stolonifera.

Natur Erreserbaren inguruko lurrak landaketa trinkoko zelaiak dira, mahastiekin nahasten direnak. Mahastiek %10 hartzen dute gutxi gora-behera. Ipar mendebaldeko muturreak hiru bat hektareako lerdia dago.

Nafarroako bigarren eremu hezea da garrantziari dagokionez, uretako landareen biodibertsitate eta ugaritasunagatik.

Ezteien ondoko migrazioetako hilabeteetan, Nafarroako Pirinioaldeko pasabidetik barna iragaten diren migratzaile uhinei loturiko hegazti multzo handia hartzen du, Pirinioez harantzagoko mendebaldeko bidean. Eguraldia bereziki txarra denean are garrantzitsuagoa izaten da, migratzaileen ezteien aurreko ibilbideak erabiltzea ezinezkoa izaten baita.

1986az geroztik Natur Erreserba honetan hegazti habigileei buruz sistematikoki eginiko erroldak direla eta esan daiteke Nafarroako bigarren eremu hezea dela espezie habigileen aniztasunari dagokionez eta bertan gure Komunitatean hazten diren ardeido guztiak agertzen direla. Ardeido eta podizipedido bikote gehien ditu.

Kolonia hauek dira aipatzekoak: amiltxoria (Nycticorax nycticorax) eta lertxun gorria (Ardea purpurea). Amiltxori txikiak (Ixobrychus minutus), txori zezenak (Botaurus stellaris), lertxuntxo txikiak (Egretta garcetta), zingira-mirotzak (Circus aeruginosus), txilinporta txikiak (Tachibaptus ruficollis), murgil handiak (Pordiceps cristatus), lertxun hauskarak (Ardea cinerea), basahateak (Anas platyrhynchos), uroilanda handiak (Rallus aquaticus), uroilanda txikiak (Porzana pusilla), uroilanda pikartak (Porzana porzana) eta kopetazuri arruntak (Fulica atra) ere habiak egiten dituzte.

Espezie negutarrik arruntenak basahatea, kopetazuri arrunta eta ubarroi handia dira (Phalacrocorax carbo). Lertxuntxo itzain batzuek (Bubulcus ibis) urtebeteko ziklo osoan irauten dute azken urte hauetan.

1987az geroztik 75 baino gehiago amiltxori bikote (Nycticorax nycticorax) daude, 1989az geroztik 25 lertxun gorri bikote, 1998az geroztik txori zezenik badago (horren ugaltzea 1994an frogatu zen) eta, aldian-aldian, uroilandak (Porzana porzana, P. parva eta P. pusilla). Balio horiek direla eta Las Cañasko Urtegiko Natur Erreserba Nazioarteko Garrantziko Eremu Hezeen zerrendan sartu zen, 1996ko azaroaren 18an.

Ugaztunei dagokionez, berez urtar den espezie bakarra dago, mendebaldeko ur-arratoia (Arvicola sapidus), hain zuzen ere. Umaldian uretako espezieen kume eta arraultzen harrapakari bihur daiteke. Erdigunetik urrunen dauden orletan espezie hauek daude: trikua (Erinaceus europeus), satitsu arrunta (Crocidura rusula), satitsu etruriarra (Suncus etruscus), arratoi beltza (Rattus rattus), etxe- sagua (Mus musculus), basasagua (Apodemus silvaticus), etab. Urtegiaren inguruan egoten diren beste ugaztun batzuk azeria (Vulpes vulpes), basurdea (Sus scrofa), erbinudea (Mustela nivalis), azkonarra (Meles meles), katajineta (Genetta genetta) eta ipurtatsa (Putorius putorius). Batzuetan ur-ipurtatsa (Mustela lutreola) egoten da eta aldian-aldian, igaraba (Lutra lutra).

Anfibioei dagokienez, espezie hauek daude Natur Erreserban: uhandre palmatua (Triturus helveticus), uhandre marmolairea (Triturus marmoratus), txantxikua (Alytes obstetricans), apo pikarta (Pelodytes punctatus), apo ezproidun arrunta (Pelobates cultripes), apo lasterkaria (Bufo calamita), apo arrunta (Bufo bufo), zuhaitz-igel arrunta (Hyla arborea), igel arrunta (Rana perezi), apoarmatu istilzale (Emys orbicularis) eta apoarmatu korrontezalea (Maremys leprosa).

Natur Erreserban eta horren inguruan aipatzen ahal diren narraztiak hauexek dira: eskinko hiruhatza (Chalcides chalcides), gardatxoa (Lacerta lepida), sugandila iberiarra (Podarcis hispanica), txaradi- sugandila (Psamodromus algirus), hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica), eskailera-sugea (Elaphe scakarus), suge gorbataduna (Natrix natrix), suge biperakara (Natrix maura) eta Montpellierko sugea (Malpolon monspessulanus).

Arrainei dagokienez, urtegian zamo arrunta, perka amerikarra, aingira, tenka, barboa eta zamo txiki arrunta daude. Hala ere, espezie batzuk egon edo ez egoteak ez du argibiderik ekartzen ekosistemaren jatorrizko ezaugarriei buruz, interes batengatik sartu baitziren bertan, arrantzagatik, hain zuzen ere.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Debeku da Natur Erreserban arrantzan aritzea, kanaberaz ez bada, diketik aurrera.

Debeku da Natur Erreserban abereak sartzea.

Debeku da beste edozein probetxamendu Erreserbaren barruan.

Irakaskuntzako jarduerak hegazti behatokian eta horretarako egoki diren aldeetan egiten ahalko dira bakar-bakarrik.

Urtero ekinaldi bat antolatuko da ikastetxeetarako. Horietan "El Bordón" hegazti behatokiko langileek zuzenduko dituzte bisitak eta jarduerak. Ekinaldi horretatik kanpo dagoen edozein irakaskuntzako jarduerak espreski Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren baimena eduki beharko du.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Urtegiari eusteko eta uraren kalitateari atxiki eta hori hobetzeko, urtar hegaztiak, bai habigileak, bai negutarrak, biltzeko garrantziagatik, Nafarroako Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak kudeatzeko jarduera hauek eginen ditu:

Erreserbako uraren kontrolari dagokionez:

a) Ura hilean-hilean kontrolatuko da, parametro fisiko-kimiko nagusien bilakaera ezagutzeko. Ekosistemaren erabilpena eta ur arroan erabiliriko bioziden eragina kontrolatuko dira.

b) Uraren helburua ureztatzeko ura erabiltzea da. Uraren maila jaits ez dadin, Vianako Udalari, urtean- urtean, ureztatzeko Ebroko uraren ponpaketak sorturiko argi gastua ordainduko zaio. Horrela urtegiko ura erabiltzea saihestuko da.

c) Abereak edatera Erreserban sar ez daitezen, ura Las Cuevas bazkalekuraino eramanen da. Horrela abereek florari eragiten dioten kaltea eta faunari eragiten dizkioten eragozpenak iraungiko dira.

d) Kubetaren altxatze topografikoa eginen da, haren morfometria ezagutzeko.

Habitaten zainketa eta kudeaketari dagokionez:

a) Fauna eta flora aztertuko dira eta, Natura 2000 sarean eta Nafarroako korridore biologikoen sarean sartzeko, landaredi eta haren erabilpenak baloratuko.

b) Ekosistemen egitura eta funtzionamenduaren bilakaera aztertuko da, bereziki, lurraren eta landarediren arteko harremanak, Natur Erreserban eta inguruan ezaguturiko landare elkarte bakoitzerako.

c) Ur arroko lore azterketa zehaztua eginen da.

d) Ur azpiko eta ur gaineko landarediaren tokiz tokiko bilakaeraren jarraipena eginen da aldian-aldian eta behar den eskalan kartografiatuko.

e) Urtero uretako hegazti negutar eta habigileen inbentarioa eginen da, baita migrazioaren kontrol eta jarraipena ere.

Mantenimendu eta zainketari dagokionez:

a) Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua arduratuko da Natur erreserba mantentzen, garbitzen eta zaintzen.

b) Inguruko landaketen bilakaeraren jarraipena eginen du (nekazaritzako jarduera mota, ingurugiroko neurriak betetzen diren, lurrak eskutik uzten diren, etab.)

Jendearendako harrerari dagokionez:

a) Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua arduratuko da jendeari harrera egiten, bai gizabanakoei, bai talde antolatuei, El Bordongo hegazti behatokian, eta taldeei, urtegiaren inguruko ibilbidean.

b) Ingurugiroko Zaintzako langileen bidez, behatokiaz kanpoko Erreserbari buruzko argibideez arduratuko da.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak urtero kalteordain bat emanen dio Vianako Udalari, ohiko erabilpen batzuk ez egiteagatik, hala nola, larreen, ureztatzeko urtegiko uraren, ehizaren, arrantzaren, lezka mozketaren probetxamenduak eta murritz litekeen beste edozein erabilpen, 9/1996 Foru Legeko 28. artikuluko 3. puntuan adierazirikoaren arabera. Urteroko kalteordainak ordaintzeko, baita Udalarekin batera kudeatzen laguntzeko, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eta Vianako Udalak lankidetza hitzarmen edo itunak izenpetzen ahalko dituzte.

OLLETAKO MENDIA (NE-21)

Deskribapena

Olletako Natur Erresebako esparruak, Leozko udalerrian dagoenak, 28 hektarea hartzen ditu Olletako mendiko mazela eta ibar batean, hegoekialdera begira. Erliebe gogor gainditzaileak konglomeratuz eta hareharriz daude eginak. Ibar eta mazela bigunetan litologian aro bereko buztina eta hareharria dira nagusi.

Esparru horretan erkameztiaren lagin adierazgarri batek (Quercus faginea) iraun du, kasu batzuetan Quercus humilis delakoarekin hibridaturik, Quercus X subpyrenaica sortzeko. Oihan formazioa ongi egituraturik agertzen da eta antolaketa helduaren ezaugarriak baditu. Erkametzarekin eta ametz ilaundunarekin batera, astigarra (Acer campestris eta A. monspessulanum), otsalizarrak (Sorbus aucuparia, S. torminalis, S. aria), arbustua (Ligustrum vulgare), Viburnum lantana eta atxapar mota batzuk agertzen dira. Basoa Spiraeo-Quercetum fagineae izeneko erkamezti meso-supramediterraniar eta Gaztela- Kantauri aldekoen artean sartzen da. Ordezte zuhaixka etapa sasiarte bat da, Genista hispanica occidentalis, Genista scorpius, ezkaia, axarioa eta gramineo batzuk, hala nola, Brachypodium pinnatum rupestre, B. phoenicoides eta Helictotrichon cantabricum berezko ezaugarriak dituena.

Lur urriko konglomeratuzko irtenune harritsuetan artea (Quercus rotundifolia) sartzen da, basorik osatu gabe.

Ornodun komunitatea ongi egituraturik dago eta katajineta (Genetta genetta), lepazuria (Martes foina), basakatua (Felis sylvestris) eta basurdea (Sus scrofa) dira osagairik nabarmenenak.

Ornitofauna negutar eta habigilearen dagokionez, hauexek: sai zuria (Neophron percnopterus), hontza handia (Bubo bubo), belatza (Falco tinnunculus), aztorea (Accipiter gentiles), gabiraia (Accipiter nissus), hontza ertaina (Asio otus), miru beltza (Milvus migrans), miru gorria (Milvus milvus), arrano txikia (Hieraetus pennatus) eta zapelatza (Buteo buteo), harraparien artean. Arrano beltzaren (Aquila chrysaetos) eta arrano sugezalearen (Circaetus gallicus) hegalaldietako lurraldea da.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Larratzeko eta egurra egiteko baimena emanen da baldin eta jarduera horiek Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez badira.

Irakaskuntzako jarduerak dauden sarbideei lotuz eginen dira, landaredi trinkoko aldeak saihestuz.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Ekosistemen egitura eta funtzionamenduaren bilakaera eginen da eta Natur Erreserbako fauna habigilearen aldian aldiko jarraipena ere bai.

EL CONDE MENDIA (NE-22)

Deskribapena

130 hektareako Natur Erreserba hau, jabeduna, Leozko udalerrian dago, Santsoaingo mendebaldera, Puiuko udalerriko mugan. Nafarroako Erdialdean hobekien dirauten baso mediterraniarretariko bat da.

Artez (Quercus rotundifolia) eta erkametzez (Quercus faginae) osaturiko baso trinko bat da, ongi egituratua, mendebalderantz begira dagoen mazela batean.

Ikuspuntu bioklimatikoa alde hori maila supramediterraniarrekoa da, onbroklima azpiheze-hezekoa. Artedia Spiraeo-Quercetum rotundifoliae Gaztela-Kantauri aldeko elkartea da. Erkameztia, askozez txikiagoa, ibarraren hondoko lur sakon eta freskoetan kokatzeko joera du. Artadiaz gain, astigarrak (Acer campestris, A. monspessulanum), hostazuria (Sorbus aria), abaritza (Quercus coccifera), orreak (Juniperus communis, J. oxycedrus), miter feniziarra (Juniperus phoenicea), ezpela (Buxus semervirens) eta atxaparrak dira basoaren osagarri.

Basoan mediterraniar izaerako ornodun komunitate bat dago, katajineta (Genetta genetta), azkonarra (Meles meles), lepazuria (Martes foina), soro-muxarra (Eliomys quercinus), azeria eta basurdea daudela. Ornitofauna oso joria da. Arrano sugezaleen (Circaetus gallicus), arrano txikien (Hieraaetus pennatus), zuhaitz-belatzen (Falco subbuteo), miru beltzen (Milvus nigrans), miru gorrien (Milvus milvus), zapelatz arrunten (Buteo buteo), zapelatz liztorjaleen (Pernis apivorus) bikote batzuek habiak egiten dituzte bertan. Horiexek dira espezierik adierazgarrienak. Gainera, arrano beltzaren (Aquila chrysaetos), gabiraiaren (Accipiter nissus), mirotz zuriaren (Circus cyaneus) eta mirotz urdinaren (Circus pygargus) hegalaldietako lurraldea da. Okil berdea, okil handia, buztanluzea, amilotxa, gerri-txori arrunta, eskinosoa eta belea ere ez dira falta alderdi horretan.

Herpetofaunan txaradi-sugandila (Psammodromus algirus), sugandila iberiarra (Podarcis hispanica), gardatxoa (Lacerta lepida), eskailera-sugea (Elaphe scalaris) eta Montpellierko sugea (Malpolon monspessulanum) dira aipatzekoak.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Larratzeko eta egurra egiteko baimena emanen da baldin eta jarduera horiek Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez badira.

Irakaskuntzako jardueretan dauden bideetatik kanpoko aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Ekosistemen egitura eta funtzionamenduaren bilakaera aztertukoa da eta Natur Erreserbako fauna habigileren aldian aldiko jarraipena eginen.

EL JUNCALEKO AINTZIRA (EN-23)

Deskribapena

El Juncaleko aintzira Tafallako udalerrian dago. Nafarroako probintziako eta Iberiar Penintsulako aintzira endorreikorik ipartarrena da. Haren interesgarritasun ekologikoa dela eta urtarrilaren 13ko 4/1997 Foru Dekretuaren babesean sorturiko Nafarroako Eremu Hezeen Inbentarioan sartu da.

Nahiko txikia da, 2,5 hektarea gutxi gora behera, eta metro bat baino gutxiago sakon. Eremu hezea da, berez, urlehorreko izaerarako bilakaera izan duena. Inguruko mendixketako ur isuriaz eta ondoko Koaternarioko terrazetatik datorren iturburu txiki batetik elikatu da.

Buztinezko material oligo-miozenikoen gainean dago osaturik. Elikatze arroak 217 hektarea hartzen ditu eta, Ebroko Sakonuneko unitate geologikoaren iparraldean egoteagatik, Tertziario kontinentaleko buztin eta igeltsuz dago osaturik.

Urez beteriko lurrak kararrizko lurzoru nabar hidromorfoen sailean daude. Eskualdeko klima mediterraniarra. Bi hilabete baino gehiagotan lehorrak izaten dira, udan gehien bat. Urteroko bataz besteko euri kopurua 526 mm.koa da eta hozberoa, 13,4ºC. Lehorraren eta azpihezearen arteko igarotze onbroklimako maila bioklimatiko mesomediterraniarraren barruan dago.

El Juncal hondo lauko oso beteriko putzu bat da, Typho-Scirpetum tabernaemontani elkarteko lezkadiak inbaditurikoa, ia-ia. Ur libreetarantz Potamogeton pectinatus agertzen da. Aintziraren inguruko lur gazi eta tinkoetan sasiarte herrestari eta urdinxka bat osatzen da, non Artemisia caerulescens gallica eta Puccinellia festuciformis tenuifolia baitira nagusi. Komunitate horren eta lezkadiaren artean ihitza batzuk agertzen dira tarteka, Juncus maritimus eta Schoenus nigricans. Lurzorurik gazienetan urteroko espezie halofiloak ugari dira, Suaeda splendens eta Salicornia ramosissima. Aintziaren eraginaren menpean ez dauden aldeetan espartzudi halofiloak (Lygeum spartum) jarri dira.

Hegazti habegileen artean txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis), basahatea (Anas platyrhynchos), uroilanda handia (Rallus aquaticus), uroilanda hankaberdea (Porzana pusilla), uroiloa (Gallinula chloropus) eta kopetazuria (Fulica atra) agertzen dira.

Negualdian txilinporta txikia, basahatea, zertzeta arrunta (Anas crecca) eta zingira-mirotza (Circus aeruginosus) aipatu dira.

Erabilpen eta kudeaketa plana

Irakaskuntzako jarduerak sarbideetan eginen dira, faunaren habigintza eta atseden lekuetan sartu gabe.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez. Natur Erreserbako fauna habigilearen aldian aldiko jarraipena eginen da.

Dauden ekosistemen egituren eboluzioa eta funtzionamendua aztertuko dira.

LA PIEDRA ETA SAN ADRIANGO AMILDEGIAK (NE-24)

Deskribapena

Leireko Mendikatearen mendebaldeko muturreko mazel failatuek, bere kararri eta kalkarenitak agerian dituztela, Natur Erreserbaren barrenean sartzen diren harkaitzak osatzen dituzte. Haren inguruan eta haitzen magala osatuz, material bigunagoak agertzen dira.

Eremu honetako landaredi potentziala, lurzoru sakon eta freskoetan, Nafarroa eta Gaztela-Kantauri aldeko artadiek osatutakoa da, Spiraeo hispanicae-Quercetum rotundifoliae sailekoak. Eguteretan, Nafarroako eta Aragoiko artadi supramediterraniarra izaten ahal da, baita Leireko Mendikatearen hegoaldeko mazelan, abaritza ere, Querceto rotundifoliae S. nagusitzen dela.

Eguteretan, bertako landaredi helduaren ordez abaritzak, ezpelak eta formazio kamefitiko eta paszikola apalak agertzen dira, behar-aldietan nekazaritzako ustiapenak, ardiak bertan bazkatuak izan eta mendeetan zehar landarediaren gainean eragindako suteak egin baitira.

Harkaitzetan agertzen den faunak honako kolonia hauek biltzen ditu: sai arrea (Gyps fulvus), sai zuria (Neophron percnopterus), hontza haundia (Bubo bubo) eta arrano beltza (Aquila chrysaetos).

Eremu hau, ugatzak (Gypaëtus barbatus) bere hegaldietako lurraldea du.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Larratzeko eta egurra egiteko baimena emanen da baldin eta jarduera horiek Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez badira.

Motordun ibilgailuak eta mekanikoak aparkatu eta zirkulatzea debeku da eta labarretan kirola egitea ere bai.

Irakaskuntzako jardueretan dauden bideetatik kanpoko aldeak saihestuko dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketa harkaitzetako hegazti babestuen populazioen ezagutza zehatzean eta berezko landarediaren berreskurapenaren jarraipenean oinarrituko da.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Aldian-aldian azterketa eta jarraipen hauek eginen dira Erreserbaren kudeaketari buruz.

-Harkaitzetako hegazti babestuen zentsua.

-Ugatzak (Gypaetus barbatus) Natur Erreserba darabilen moduari buruz. Ikerketa guztiak Nafarroan espeziea Ugaltzeko Plangintzaren barruan eginen dira.

-Floraren eta landarediaren azterketa.

IRUNBERRIKO ARROILA (NE-25)

Deskribapena

Irati ibaiko arroilarik hegotarrena da, Irunberriko udalerrian sortua. Bi harkaitz badaude ekialde eta mendebaldera ematen dutenak. Ingurunea, artadiz osatutako sastrakek kolonizatua dute. Bertara Irunberritik, errepidez, iristen da eta arroila zeharkatzen duen pista bat ere bada. Pistaz gain gizakiak egindako beste zerbait gehiago bada, adibidez, lehenago trenbide izandakoaren tunelak, zutoinak, sare elektrikoa eta ibaian presa bat.

Arroilaren harkaitzetako zapalda eta artesietan interes haundiko espezieak babesten dira. Harkaitzetakoak diren espezie horien artean, Saxifraga cuneata, Petrocoptis hispanica eta Erinus alpinus, eta horietaz gain, terofito ugari, zenbait geofito eta hemikriptofito, eta arroilako ertzeko zurezko espezieak, guzti hori artadiak aurkitu aintzineko urratsa bezala, inguruko abariztiaren ohiko landareekin batean. Horien artean, Ephedra major, Coronilla emerus, Pistacia terebintus, Dipcadi serotinum, Aethionema saxatile, etab.

Faunari dagokionez, aipatu beharra dago harkaitzetako hegazti komunitatea. Sai arrearen kolonia garrantzitsu bat bada (Gyps fulvus), sai zuriarekin batean (Neophron percnopterus), hontza haundia (Bubo bubo) eta bele txikia (Corvus monedula) eta belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax) aunitz ikusten dira.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Larratzea, egur probetxamendua eta basa fruituen bilketa debeku dira.

Arrantza indarra duen legeriaren arabera eginen da.

Arroila iparretik hegoera zeharkatzen duen pista nagusitik (burdinbide zaharretik) aparte motordun ibilgailuak eta mekanikoak aparkatu eta zirkulatzea debeku da.

Kirola eta jokuak debeku dira labarretan.

Irakaskuntzako jarduerak horretarako egokiturik eta seinalaturik dauden sarbideei jarraikiz eginen dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketa harkaitzetako hegazti babestuen populazioen ezagutza zehatzean eta bisitarien kontrolean oinarrituko da.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Aldian-aldian azterketa eta jarraipen hauek eginen dira Erreserbaren kudeaketari buruz.

-Harkaitzetako hegazti babestuen zentsua.

-Ugatzak (Gypaetus barbatus) eta Bonelli arranoak (Hieraetus fasciatus) Natur Erreserba darabilten moduari buruz. Ikerketa guztiak Nafarroan espezieak Ugaltzeko Plangintzaren barruan eginen dira.

-Igaraba (Lutra lutra) espezieak duen populazioaren kontrola.

KAPARRETA (NE-26)

Deskribapena

Kaparretako harkaitzak, oligozeno garaikoa den Peñako Mendikatearen mendebaldeko mazeletan kokatzen dira. Alde horretan agertzen diren materialak, Zangoza eta Uxue formazioei dagozkienak, funtsean konglomeratu eta hareharriak dira, kanpora nabarmentzen diren erliebe gogorretan, eta buztinak, margak eta limoak, topografia leunetan, alde bajuetan eta sakonguneetan. Lurzoruei dagokienean, kare-nabarrak, regosol modukoak eta litolurrak dira, sestra edafikoaren bilakaera mailaren arabera.

Landaredia Mediterranio aldekoa da, hegoaldera Gaztela-Nafarroa-Aragoi aldeko artadi mesomediterraniar basofiloak, Quercetum rotundifoliae espezie mota arruntean eta alde babestuetan legeltxorrarekin nahasian, agertzen direla, eta Mendikatearen iparraldean, Zangoza aldeko espeziea, honekin batean gutxitan bezala ezpela ere baduela. Alde behereetan iparraldera begira eta Aragoi ibaiak sortutako arroilaren topoklimaren gerizean, San Pedroko Mendikatearen eta Galipentzuren artean, Gaztela-Kantauri aldeko azkeneko artadien hondarrak bere Pirinio aurreko arroilako bertsioan, ikusten dira, gurbitzak eta gogortxua, honek gurbitzak tarteko dituela, gurbitz mota hau Spiraeo hispanicae-Quercetum rotundifoliae arbutetosum unedi deritzona.

Iparraldeko fatxadan, Spiraeo-Quercetum faginae espezieaz osatutako ameztia, duen kokagunearen zokoratuagatik nahiko apaldua, lurzoru sakonenetan konpentsazio edafikoaz errotzen dena. Zuhaixken endekatzearen adierazle den maila, abaritzek, ezkaiek, fenalarrek eta albitz-belarrek osatzen dute, guzti hori lurzorua, pendoitza eta orientazioaren arabera.

Gaur egun unitate-klimax gehienak desagertu egin dira, matarrasa, lerdiak landatu, suteak eta abelzaintzako jarduerak direla medio, eta heltzeko zailak diren lekuetan bakarrik gelditzen zaizkigu haien hondarrak.

Kaparretako eremuetan dauden ingurugiro desberdinek badute eragina taxozenosi ornitikoaren osaera faunistikoan eta bertako mastofaunan.

Sai arrearen kolonia haundi xamarra da, 1989. urteko zentsuan 18 bikote habigile agertzen zirela, eta Nafarroa osoan hondarreko 10 urte honetan horien kopuruak etengabe gora egin badu ere, hemengoak dira bakarrak behera egin dutenak. Ondoko hauek egiten dute hemen bere habia: sai zuriak (Neophron percnopterus), Bonelli arranoak (Hieratus fasciatus), hontza haundiak (Bubo bubo) eta belatz gorriak (Falco tinnunculus), horiek harraparien familiako garrantzitsuenen artean.

Ugaztunen artean, hauexek dira nabarmentzeko direnak: basakatua (Felis sylvestris), lepazuria (Martes foina) eta katajineta arrunta (Genetta genetta).

Umatze-kolonia guztiak oso ahulak dira leku horietara iristea oso erreza baita.

Natur Erreserba mantentzeko, egiazko arriskuak edo izan daitezkeenak hauexek dira: suteak, erresinadunen landaketa ugari egin baitira, umatzealdietan izaten ahal diren gora-beherak, habiak ebastea eta legez kanpoko ehiza-saioak.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Larratzea, egur probetxamendua eta basa fruituen bilketa debeku dira.

Motordun ibilgailuak eta mekanikoak aparkatu eta zirkulatzea debeku da.

Kirola eta jokuak debeku dira labarretan.

Irakaskuntzako jarduerak Natur Erreserbatik kanpoko sarbideei jarraikiz, habigintza aldeak saihestuz eginen dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketa harkaitzetako hegazti babestuen populazioen ezagutza zehatzean, hango basoen berreskurapenean eta bisitarien kontrolean oinarrituko da.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Aldian-aldian azterketa eta jarraipen hauek eginen dira Erreserbaren kudeaketari buruz.

-Harkaitzetako hegazti babestuen zentsua.

-Bonelli hegaztiak (Hieraetus fasciatus) tokia nola darabilen eta nola ugaltzen den.

EL ARQUILLO ETA BARBARACES IBARBASOAK (NE-28)

Deskribapena

Natur Erreserbako esparruak Arga ibaiaren bi bazterrak biltzen ditu, Falcesko udalerrian, Arquillo presaren azpiko uretan. Arga ibaiak Erriberan dituen galeriako basoen lagina urrietariko bat da.

Ibarbasoaren fisiografia askotarikoa da, uharte batzuk ditu eta. Bazterrak denetarikoak dira. Toki batzuetan erripa malkartsuak eta hondartza legartsuak daude. Beste toki batean harkaitzak ur gainera agertzen dira, bertan ubideak eta ur-lasterrak egiten direlarik.

Landaredi, osaera eta garatze mailari dagokionez, aipaturiko inguruneen aniztasunari dagokio. Lertxundiak (Rubio-Populetum albae) denetariko heltze maila du. Toki batzuetan dexente endekatu da larratzeagatik. Makalak, sahatsak, lizarrak eta zumarrak dira nagusi zuhaiztietan. Uharteetako bazterretan Typho-Scirpetum tabernaemontani elkarteko ihi eta lezken komunitateak garatzen dira. Ur libreetan landare helofitikoen komunitateak jartzen dira, Potamogeton pectinatus eta Myriophyllum spicatum direla nagusi. Faunari dagokionez, toki horietako ohiko hegaztien komunitatea da aipatzekoa, miru beltza (Milvus migrans), apo-hontza (Otus scops), usapala (Streptopelia turtur), basahatea (Anas platyrhynchos), uroiloa (Gallinula chloropus), kopetazuria (Fulica atra), anatido negutar eta habigile batzuk, txilinporta txikia (Tachybaptus ruficoliis) eta lertxun hauskaren kolonia bat.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Abeltzaintza baimenduko da Natur Erreserba kontserbatzeko helburuak oztopatzen ez badira.

Natur Erreserbako zuhaitzetako egurraren probetxamendua eta basa fruituen bilketa debeku dira. Arga ibaiak utziriko egur lehorra erauztea baimentzen da.

Babesturiko aldean, motordun ibilgailuak eta mekanikoak aparkatu eta zirkulatzea debeku da.

Kirola eta jokuak debeku dira labarretan.

Irakaskuntzako jarduerak sarbideetatik kanpoko aldeak saihestuz eginen dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketa urbazterretako landarediaren eta horri loturiko faunaren bilakaeraren azterketan oinarrituko da.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Aldian-aldian azterketa eta jarraipen hauek eginen dira Erreserbaren kudeaketari buruz.

-Uretako hegazti negutar eta habigileen zentsua.

-Ardeidoen populazioen kontrola.

LA LOBERA ETA SOTILLO IBARBASOAK (EN-29)

Deskribapena

Aldeak ibarbaso batzuk biltzen ditu, Aragoa uhaldearen bi bazterretan, Sotillo ezkerrekoan eta Lobera eskuinekoan. Sotillok ezaugarri bereziak dauzka, igeltsuzko labarretako higaduraren ondoriozko malkarren aurrean baitago. Tolestura dorpeak aipatzekoak dira.

Loberan uharka bat egotean ingurune ekologikoen aniztasun espaziala gehitzen du, floran eta faunan eragina duelarik. Bietan ibaibide lehorrak ezagutzen dira, ibaiaren bilakaeraren adierazgarri.

Erripako basoak, Rubio-Populetum albae, hobekin dirauten aldeak hartzen ditu, Brometalia rubenti-tectoriko larreekin nahasturik. Zuhaitzetako mailak makalak (Populus nigra), zurzuriak (P. alba), sahatsak (Salix alba) eta lizarra (Fraxinus angustifolia) dira nagusi. Haltzak eta zumarrak, milazkekin batera, ere badaude, baina gutxiago. Hein batean edo bestean material finak dituzten hondartzetan lezkadiak eta ihitzak sortzen dira.

Ibai handietako basoen ezagaurriak ditu faunaren osaerak, aldearen bakartasunaren mailak gehiturik, kopuruei dagokienez. Lertxun hauskararen koloniak (ardea cinerea), negutarra denak, hamar baino gehiago alde ditu. Anatidoen artean basahate kolonia bat (Anas platyrhynchos) da nabarmena, negutarra eta habigilea.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Larratzea Natur Errserbaren iraupen helburuak oztopatzen ez diren heinean baimenduko da.

Egur probetxamendua eta basa fruituen bilketa debeku dira.

Motordun ibilgailuak eta mekanikoak aparkatu eta zirkulatzea debeku da.

Irakaskuntzako jarduerak sarbideetatik kanpoko aldeak saihestuz eginen dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketa urbazterretako landarearen eta horri loturiko faunaren bilakaeraren azterketan oinarrituko da.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Aldian-aldian azterketa eta jarraipen hauek eginen dira Erreserbaren kudeaketari buruz.

-Uretako hegazti negutar eta habigileen zentsua.

-Ardeidoen populazioen kontrola.

GIL ETA RAMAL HONDO IBARBASOAK (NE-30)

Deskribapena

Argak Azkoiengo eta Funesko udalerrietan duen ibaibide zaharrak osatzen du. Barnetik meandro anastomosatuak, eskutik utziriko adarrak eta ingurune ekologiko anitz sortzen dituzten uharkak ditu. Giro horien ezaugarri fauna eta floraren aberastasuna da.

Erripako basoa (Rubio-Populetum albae) ongi garaturik eta egituraturik dago. Zuhaitzetako mailak makala (Populus nigra), zurzuria (Populus alba), sahatsa (Salix alba neotricha), haltza (Alnus glutinosa), lizarra (Fraxinus angustifolia) eta zumarra (Ulmus minor) dira nagusi. Soiluneetan milazkadi bat (Agrostiko-Tamaricetum canariensis) agertzen da, larre hezeekin nahastua. Meandroetako bazterretan, gutxi gora behera beteriko aldeetan, lezka arrunten (Phragmites communis) eta lezka hostoestuen (Typha angustifolia) orlak sortzen dira eta ur libreetan Magnapotemelia komunitateak.

Natur Erreserba hau interes handikoa da urtar hegaztiendako, batik bat lertxun gorriarendako (Ardea purpurea), lertxun hauskararendako (ardea cinerea), kopetazuriarendako (Fulica atra), uroiloarendako (Gallinula chloropus) eta basahatearendako (Anas platyrhynchos). Zentsuetan murgil handia (Podiceps cristatus), txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis) eta zingira-mirotza (Circus aeruginosus).

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Larratzea , egur probetxamendua eta basa fruituen bilketa debeku dira.

Motordun ibilgailuak eta mekanikoak aparkatu eta zirkulatzea debeku da Erreserbaren barruan.

Irakaskuntzako jarduerak sarbideetatik kanpoko aldeak saihestuz eginen dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketa urbazterretako landarearen eta horri loturiko faunaren bilakaeraren azterketan oinarrituko da.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Aldian-aldian azterketa eta jarraipen hauek eginen dira Erreserbaren kudeaketari buruz.

-Uretako hegazti negutar eta habigileen zentsua.

-Ardeidoen populazioen kontrola.

EGUARATS BARRUTIA (NE-31)

Deskribapena

Eguarats barrutia, 500 hektarea baino zerbait gehiago dituena, Bardeako Planoko hegoaldeko aldean dago, zirku txiki bat osatzen duelarik, Bardea Zuriko topografia laurantz biguntasunez irekitzen dena. Valtierrako udalerrian dago, Errege Bardeako lurrez inguraturik.

Barrutian Castillo de Peñaflor edo Castillo de Doña Blanca izeneko Erdi Aroko dorre-zaindegi bateko hondakinek diraute, horixe baita Barrutiaren izena (Vedado de Peñaflor).

Igarotze alde bat da, Bardeako erliebeko berezko bi unitate geomorfologikoak diren Plano eta Llano de la Blancaren artean. Hegoaldetik eta ekialdetik erliebe bigunek hein batean ixten dute, higadura diferentzialaren bidez sorturiko litologietan bukatzen dutenek. Labarretan buztina eta igeltsu oligo-miozenikoak ugaltzen dira. Planoko oinean sakantxo sare bat hasten da. Horrexetatik husten da ura, gatz asko daramala.

Ikuspuntu bioklimatikotik, barrutia maila mesomediterriarrean dago, Planoko berezko onbroklima lehorraren eta Berdea Zuriko erdi idorraren artean. Barrutia ziertzo hotz eta lehortzailearen menpean gelditzen da, hozbero-iraulketako itzotzaldiek babestua. Alderdian sortzen den bioklima eta topoklimak landaredian eta faunan du eragina.

Arte oihanpeko lerdia erliebe ganbilik gehienen joera da. Hain garaturiko lurretan erromerodiak, ezkaidiak eta mota batzuetako espartzudiak agertzen dira. Oihanpean komunitate honetako berezko espezie guztiak, hala nola, Ephedra fragilis, Rhamnus lycioides, Juniperus thurifera, Juniperus phoenicea, J. communis, Phyllirea angustifolia eta Cistus clusii.

Zuhaixka multzoa ezin ekotopo egokiagoa da alderdiko goi mailako faunarik gehienarendako.

Sakonuneetan, lurzoru freskoagoak eta sakonagoak dituzten horietan ezin zeharkatuzko legeltxordi bat (Pistacia lentiscus) osatzen da. Rhamno-Quercetum cocciferae pistacietosum deritzon komunitatea, legeltxordia, Aleppo pinua izan dezakeena, Eguarats Barrutiaren balio geobotaniko nagusietariko bat da, haren iraute maila ezin hobea baita.

Narcissus triandus pallidulus, Narcissus assoanus, Veronica tenuifolia, Limonium ruizii, Limonium viciosoi. Senecio auricula, Ephedra fragilis, Juniperus thurifera eta antzeko espezieek laguntzen dute esparru horren ezaugarriak osatzen, landareei dagokienez.

Lurzoru igeltsuduneko alderdien eta ur geziak diragaten sakanen ezaugarriak espartzudi halofiloen komunitateak eta ia-ia espezie bakarreko elkarte hiperhalofiloak dira, kenopodiazeo krariformeez osatuak, Salicornia ramosissima eta Suaeda braunblanqueti, kasu.

Faunak aniztasun handia du. Hegazti batzuk aipatu dira: pagausoa (Columba palumbus), zata lepagorria (Caprimulgus ruficollis), malkar-sorbeltza (Apus melba), sai zuria (Neophron percnopterus), arrano beltza (Aquila chrysaetos). Ugaztunen artean basakatua (Felis sylvestris) eta basurdea daude.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Egurra erauztea baimentzen ahalko da, baina orredietan (Junniperus thurifera) eta legeltxordietan debeku izanen da.

Irakaskuntzako jarduerak sarbideetatik kanpoko aldeak saihestuz eginen dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Flora eta landaredia aztertuko da eta interes botaniko handiena duten alderdiak kartografiatuko dira.

EL RAMALETEKO IBARBASOA (NE-32)

Deskribapena

Babesturiko alde hau Ebro ibaiko eskuineko ertzean, Tuterako udalerrian dago. Terraza baten oinean meandro handi baten osagai da.

Rubio-Populetum albae erripako basoak estalki irregularra du oso eremu guztian. Alderik itxienetan Populus nigra, Salix alba, Fraxinus angustifolia direlakoez aberasten da eta, ez hainbeste, makalez eta zumarrez.

Abeltzaintzagatik ibarbasoa argiturik eta berriturik agertzen da aldeka. Soiluneak agertzen dira eta elorriz eta milezkaz aberatsa den oihanpea osatzen, ustiaturiko esparruetako berezko megaforbiekin batera.

Landare komunitateen mosaiko espazialaren askotarikoak laguntzen du faunaren aniztasuna gehitzen, espezie kolonizatzaileak asko direlarik. Untxiarendako eta ugaztun txikiendako ezin esparru hobea da.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Egur probetxamendua eta larratzea baimentzen ahalko dira, Natur Erreserbaren helburuak oztopatzen ez badira.

Motordun ibilgailuak eta mekanikoak aparkatu eta zirkulatzea debeku da Erreserbaren barruan.

Irakaskuntzako jarduerak sarbideetatik kanpoko aldeak saihestuz eginen dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketa urbazterretako landarearen eta horri loturiko faunaren bilakaeraren azterketan oinarrituko da.

Larratzeak ibarbasoko natur balioetan duen eragina ere aztertuko da, horren erregulazioa ezartzearren.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Aldian-aldian azterketa eta jarraipen hauek eginen dira Erreserbaren kudeaketari buruz.

-Uretako hegazti negutar eta habigileen zentsua.

-Ardeidoen populazioen kontrola.

LA REMONTAKO IBARBASOA (NE-33)

Deskribapena

Tutererriko ibarbasorik hoberenetariko bat da, biltzen dituen ekosistemen heldutasun eta iraute mailagatik. Ebroko meandro bateko eskuineko ertzean kokatzen da, Tuteratik uretan gora.

Rubio-Populetum albae elkarteko basoak % 85-100eko estalkia du, elkarteko berezko espezie guztien zuhaitz urtetsuak daudela. Salix alba eta Populus alba nagusi da, aldean-aldean, uretik zer hurbila egon eta horrela. Ibarbasoak zumardi txiki bat eta milazkadi baten hondarrak ere baditu. Sakonuneetan eta putzu aldeetan lezkadiak sortzen dira, lezka hostozabala delarik nagusi bertan.

Babesturiko aldean Isla de la Calva delakoa barne dago, ertz malkartsukoa, hegazkin hondeatzaileek maiz darabiltena.

Belarretako maila oparo eta trinkoa da eta bertan urbazterretako espezieak dira nagusi (Iris foetidissima, Alliaria petiolata, Lycopus europaeus, Polygonum hodropiper, etab.). Erripako ekosistema horien landa eurosiberiar askoren babeslekua dira, ingurune mediterraniarretik bakarturik.

Ibarbasoaren ezaugarriak direla eta fauna jori eta askotarikoa da, hegaztiei dagokienez batik bat. Urtarren artean hauexek agertu ohi dira: txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis), lertxun hauskara (Ardea cinerea), basahatea (Anas platyrhynchos) eta zertzeta arrunta (Anas crecca). Miru beltza (Milvus migrans), zapelatza (Buteo buteo), okil handia (Dendrocopos major), belatza (Falco tinnunculus) eta dilindaria (Remiz pendulinus). Ugaztunei dagokienez, katajineta (Genetta genetta), azeria (Vulpes vulpes) eta azkonarra (Meles meles) dira ohikoenak.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Arrantza debeku da.

Motordun ibilgailuak eta mekanikoak aparkatu eta zirkulatzea debeku da Erreserbaren barruan.

Irakaskuntzako jarduerak sarbideetatik kanpoko aldeak saihestuz eginen dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketa urbazterretako landarearen eta horri loturiko faunaren bilakaeraren azterketan oinarrituko da.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Aldian-aldian azterketa eta jarraipen hauek eginen dira Erreserbaren kudeaketari buruz.

-Uretako hegazti negutar eta habigileen zentsua.

-Ugaztun faunaren jarraipena.

AGUA SALADAKO PUTZUA (NE-34)

Deskribapena

Agua Saladako putzua Tuterako udalerrian dago, hiri horretatik iparmendebaldera eta Corellatik ekialdera. Berezko sakonune bat da, isuririko uraz eta eskualdea ureztatzeko uraz elikatzen dena. Interes ekologikoagatik urtarrilaren 13ko 4/1997 Foru Dekretuaren babesean sorturiko Nafarroako Eremu Hezeen Inbentarioan agertzen da.

Putzua ibarraren hondoaren betegarri diren Koaternarioko metaketen gainean dago, nagusiki buztinez eta lohiz egina. Eremu hezeak 17 hektareako esparrua hartzen du gutxi gora-behera eta gehienez ere 1,5 m. sakon da.

Esparru endorreiko honek ur mailaren gorabehera garrantzitsuak pairatu behar izaten ditu urtero, udan idortu ohi delarik. Arautzeko gaitasunaren urria zenbait ziorengatik da, bolumen txikia, eskualdeko ebapotranspirazio handia eta iragazketen ondoriozko ur galerak nabarmendu behar direlarik zio horien artean.

Eremu hezea lezkadiek (Phragmites australis) estaltzen dute, lezka hostozabalak (Typha angustifolia), Scirpus lacustris) eta ihi batzuk daudela. Putzuz kanpo milazka batzuk (Tamarix canariensis) agertzen dira eta larre halofilo zabalak ere bai, Sochus maritimus eta Juncus maritimus.

Agua Saladan txilinporta txikiak (Tachybaptus ruficollis), ameltxori txikiak (Ixobrychus minutus), basahateak (Anas platyrhynchos), uroilanda handiak (Rallus aquaticus), uroilanda txikiak (Porzana parva), uroiloak (Gallinula chloropus) eta kopetazuriak (Fulica atra) egin ohi dituzte habiak.

Eskualdeak garrantzia du zingira-mirotzarendako (Circus aeruginosus) negualdian.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Irakaskuntzako jarduerak sarbideei jarraikiz eta faunaren habigintza eta atseden lekuak saihestuz eginen dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Mantenimendu eta zaintzari dagokionez:

a) Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua arduratuko da Natur Erreserba mantentzen, garbitzen eta zaintzen.

b) Inguruko landaketen bilakaeraren jarraipena eginen du: nekazaritzako jarduera mota, ingurugiroari buruzko neurriak, lurrak uztea...

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Uraren kalitatearen jarraipena eginen da, hilero laginak hartuz.

Uretako hegazti negutar eta habigileen zentsuak urtero eginen dira.

EL PULGUERKO PUTZUA (NE-35)

Deskribapena

El Pulguer Nafarroako putzurik hegotarrenetariko bat da. Montes de Cierzon dago, Tuterako eta Cascanteko udalerrietako mugan eta Sindicato de Huertas Mayores de Tudela delakoarena da. Haren jatorria antzinako eremu heze endorreiko bat da, aspaldidanik handitua dagoena. Argibide batzuen arabera 1627an eraiki zen lehenbiziko presa. 50 hektarea hartzen ditu gutxi gora-behera eta urtegiaren bolumena 2 bat milio metro kubokoa da. Elikatzen duten ura Boquerón errekatik dator, hori Alhama ibaitik datorrela.

Garrantzia ekologikoagatik, urtarrilaren 13ko 4/1997 Foru Dekretuaren babesean sorturiko Nafarroako Eremu Hezeen Inbentarioan aipatzen da.

Buztinezko material oligo-miozenikoen gainean dago osaturik. Aintziraren inguruko mendi-bizkarrak buztinak, margak eta igeltsuak osatzen dute.

Putzuaren inguruko landaredi freatofitoko gerrikoak kararrizko lurzoru nabar hidromorfoetan kokatzen dira. Lurreko ekosistemetatik gertu kararrizko lurzoru nabar modalak eta kararrizko lurzoru nabar igeltsudunak ukitzen ditu.

Esparruko klima mediterraniar kontinentalizatua da. Urteroko batazbesteko euri kopurua 450 mm.koa da gutxi gorabehera eta batezbesteko hozberoa, 13,7 %Ckoa. Hiru hilabete lehor daude, udan, ekaina, uztaila eta agorrila. Onbroklima lehorreko maila bioklimatiko mesomediterraniarraren sailean dago.

El Pulguerko putzuko ur libreetan hidrofito erroituen komunitate bat ikus daiteke. Ranunculus peltatus baudotii da nagusi, maiatzeko lore zurien ugariagatik oso nabarmena dena. Alderik sakonenean Potamogeton pectinatus agertzen da, batzuetan Zannichellia palustris eta Myriophyllum verticillatum direlakoekin batera. Lezka arrunteko eta lezka hostozabaleko gerriko zabal bat dago (Typho-Scirpetum tabernaemontani), non lezka arruntaz eta lezka hostozabalaz gain, Sirpus lacustris tabernaemontani eta Scirpus maritimus compatus agertzen baitira, azken hori lehorrago diren lurzoruetan. Juncus maritimus, Juncus gerdii eta Juncus subulatus direlakoetan oinarrituriko ihitzek eta ihi larreek banatzen dute lezkadiaren eta milazkadiaren arteko lurraldea.

Guztiz gezi diren esparru txikietan Suaedo- Salicornietum ramosisimae eta Microcnemetum coralloides elkarteko espezie terofitiko krasikaulak jartzen dira. El Pulguerko kanpoko ertza Agrostio-Tamaricetum elkarte halofiloko milazkadi zabal batek mugatzen du.

El Pulguerko aintziran habiak egiten dituzten hegaztien artean hauxek aipatu dira: txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis), murgil handia (Podiceps cristatus), amiltxori txikia (Ixobrychus minutus), lertxun gorria (Ardea purpurea), lertxun hauskara (Ardea cinerea), ipar-ahatea (Anas strepera), basahatea (Anas platyrhynchos), uda-zertzeta (Anas querquedula), ahate mokozabala (Anas clypeata), ahate gorrizta (Netta rufina), murgilari arrunta (Aythya ferina), zingira-mirotza (Circus aeruginosus), uroilanda handia (Rallus aquaticus), uroiloa (Gallinula chloropus) eta kopetazuria (Fulica atra).

El Pulguerko putzuak, negualdian, txilinporta txikia, basahatea, ahate txistularia (Anas penelope), ahate mokozabala, ahate gorrizta, murgilari arrunta, murgilari mottoduna (Aythya fuligula), kopetazuria eta zingira- mirotza.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Arrantza kanaberaz egiten ahal da, diketik aurrera.

Uretako kirolak buia lerroaren eta dikearen artean egiten ahal dira.

Arrantza baimentzen ahalko da abelbidetik gertu, Natur Erreserbaren helburuak oztopatzen ez baditu.

Irakaskuntzako jarduerak sarbideei jarraikiz eta faunaren habigintza eta atseden lekuak saihestuz eginen dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Mantenimendu eta zaintzari dagokionez:

a) Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua arduratuko da Natur Erreserba mantentzen, garbitzen eta zaintzen.

b) Inguruko landaketen bilakaeraren jarraipena eginen du: nekazaritzako jarduera mota, ingurugiroari buruzko neurriak, lurrak uztea, etab.

Zaintza planaren helburua izanen da ur kopuruaren iraupena eta haren kalitatea bermatzea, baita uretako eta inguruko floraren iraupena ere, horiexek baitira fauna ornitikoaren ezarlekuak.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Aterketa eta jarraipen hauek eginen dira aldian-aldian, Erreserbaren kudeaketari buruz.

-Uretako hegazti negutar eta habigileen urteroko zentsua.

-Zozoen etzalekuen eta horiek Erreserban duen eraginaren urteroko jarraipena.

-Uraren kalitatearen jarraipena, hilero laginak hartuz.

-Arrainek landaredian eta hegaztiengan duten eraginaren balorazioa.

RINCON DEL BU (NE-36)

Deskribapena

El Rincón del Bu 460 bat hektareako esparru bat da, hegoaldetik Bardea Zuria ixten duen forma bereziko erliebe multzo batean. Topografiaren forma higadurak marga igeltsudunetan, hareharrietan, kararrietan eta buztin oligo-miozenikoetan izaniko modelaketa batengatik gertatu da. Ondoriozko paisajea sakanek, amildegiek eta tontorrek osatzen dute.

Klima mediterrianarra da, ia erdi idorra. Ziertzoak laguntzen du lehortea aregotzen.

Rincón del Buko landaredi nagusia Salsolo-Artemisietum herba albae elkarteko salsola (Salsola vermiculeta) eta artemisia (Artemisia herba alba) dira, erromerodi eta ezkaidiekin batera (Rosmarino-Linetum suffruticosi). Malda handiko mazaletan lurzoru kolubialagatik albitz larro urria (Brachypodietum retusi) osatzea ahalbidetzen du bakarrik, eta miterra (Juniperus phoenicea) agertzen da tarteka-marteka.

Alde lauetan labore landaketa txikiak badaude. Sakonuneetan eta labarren oinean espartzudiak agertzen dira, Lygeo-Stipetum lagascae elkarteko Lygeum spartum nagusi.

El Buko eta Valfondoko sakanetan ura urtaroen arabera pasatzen da. Bertan milazka ale batzuk (Tamarix canariensis), Agrostio-Tamaricetum canariensis elkartearen hondarrak eta, lurzorurik gezienetan, kenopodiazeo halofiloen multzoak daude, horietan Suaeda braum-blanquetii, Salicornia ramosissima eta, ez hainbeste, Salsola soda daudela.

Rincón del Bun Iberiar Penintsulako alde idorretako berezkoak diren Tertziarioko endemismo iberiar batzuk badaude, hala nola, Herniaria fruticosa, Limonium ruizii, L. viciosoi eta Ononis tridentata.

Labarretan arrano beltzak (Aquila chrysaetos), sai zuriak (Neophron percnopterus) eta hontza handiak egiten dituzte habiak.

Natur Erreserbako eta inguruko esparruetan estepako espezie batzuk erraz ikusten dira, hala nola: atalarra (Burhinus oedicnemus), ganga azpibeltz (Pterocles orientalis), ganga (Pterocles alchata), Dupont hegatxabala (Chersophilus duponti) eta txoriandre pispoleta (Calandrella rufescens) ikusten ahal dira.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Arrantza baimentzen ahalko da, Natur Erreserbaren helburuak oztopatzen ez baditu.

Irakaskuntzako jarduerak sarbideetatik kanpoko aldeak saihestuz eginen dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Flora eta landaredia aztertuko dira eta interes handieneko aldeak kartografiatuko.

LA NEGRAKO MALDAK (NE-37)

Deskribapena

Errege Bardeako dermioan kokaturik, 1.926 hektarea hartzen ditu, gutxi gora behera. Plana de la Negrako hegoaldeko mazelak hartzen ditu, 640 metroko garaieratik 370 metrokora, Valndenovillas sakanean. Egitura dentritikoko sakan batzuek zeharkatzen dute. Esparru horretako 284 hektarea laborea landatzeko erabiltzen dira.

Material geologikoak Tertziario kontinentalekoak dira, kararriz, margaz eta marga igeltsudunez osatuak. Geomorfologia bat dator litologiarekin. Goiko aldeek harkaitz gogorrak, kararria eta hareharria dituzte, beheko aldeek, aldiz, buztina.

Aldeko klima orokorra mediterraniar kontinentala da eta ikuspuntu bioklimatikotik maila mesomediterraniar lehorrean sartzen da.

Abaritz lerdia da La Negrako ertz eta maldak estaltzen dituen landare formazioa. Aleppo pinuarekiko (Pinus halepensis) Rhamno-Quercetum cocciferae elkarteari dagokio, Ebroko Erdialdeko ibarrean zabaldua dagoenari. Lerdia irekita dagoenean oso abarizti trinko bat agertzen da, hosto koriazeo edo espineszenteko zuhaixka batzuekin osatua, hala nola abaritza (Quercus coccifera), ena arrunta (Rhamnus lycioides), orrea (Juniperus oxycedrus), miterra (Juniperus phoenicea) eta txorbeltza (Rhamnus alaternus).

Fauna komunitatean Mediterranio aldeko basoko berezko espezie asko agertzen dira. Adibidez: basurdea (Sus scrofa), basakatua (Felis sylvestris), soro-muxarra (Elyomis quercinus), arrano sugezalea (Circaetus gallicus) eta pagausoa (Columba palumbus).

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Natur Erreserba osatzen duten kantonamenduak, kantonamendu taldeak edo zatiak kontuan hartuko dira basoaren gaineko Antolamendu Proiektuan, Antolamenduaren Berrikuspenean edo Kudeaketaren Plan Teknikoan, kontserbatzeko helburuarekin, beti ere. Dagokion Plan Berezian zehaztuko dira zuhaiztietan egin beharreko kasuan kasuko oihan jarduketak, aipatu irizpideekin bat etorriz.

Egurra erauzten ahalko da, baina jarduera hori bideetatik urrun egin beharko da eta intereseko landaredia dagoen aldeei ez zaie kalterik eraginen.

Irakaskuntzako jarduerak sarbideetatik kanpoko aldeak saihestuz eginen dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Flora eta fauna aztertuko dira eta interes handieneko aldeak kartografiatuko dira.

EL QUEBRADO, EL RAMILLO ETA LA MEJANAKO IBARBASOAK (NE- 38)

Deskribapena

Ebro ibako bi ertzetan dauden hiru ibarbasok osatzen dute erreserba, Buñuelgo eta Fustiñanako udalerrietan. Oso heterogenoa da multzoa. Tokiak abeltzaintzaren eta beste erabilpen batzuen, hala nola, harritxintxar, harea eta egur probetxamenduen eragin handia paraitu behar izan du. Hori dela eta landare komunitateak mosaikoan daude eta bilakaeraren aukerak ezberdinak dira.

Ibarbasoetan ureztatzeko bideak eta ertzetako lezkadiek kolonizaturiko uharka bat ikus daiteke. Milazkadi txiki batzuek laguntzen dute multzoa birbaloratzen.

Ongi garaturiko zuhaitzak eta estalki aldakorra La Mejanako basoan agertzen da bakarrik. Rubio-Populetum albae delakoaren hondarrak dira gainerako tokiak.

Erabilpen eta kudeaketarako plana

Ehiza jarduerak dagokion Ehiza Antolatzeko Planean erregulatuko dira.

Zuhaiztien kudeaketarako mendiaren iraupena hartuko da bakarrik kontuan, eta ez dute lehentasunik izanen izaera ekonomikoko arrazoiek zuhaiztiaren formula nagusia, egurra zenbat urterekin, nola eta non bota eta abar zehazterakoan.

Arrantza, egur probetxamendua eta basa fruituen bilketa debeku dira.

Motordun ibilgailuak edo mekanikoak Erreserbaren barruan aparkatu eta zirkulatzea debeku da.

Irakaskuntzako jarduerak sarbideetatik kanpoko aldeak saihestuz eginen dira.

Habitatak zaindu eta kudeatzeko plana

Natur Erreserbaren kudeaketa urbazterretako landarediaren eta horri loturiko faunaren bilakaeraren azterketan oinarrituko da.

Fauna eta flora aztertuko da eta landaredi eta erabilerak baloratuko dira Natura 2000 sarearen eta Nafarroako korridore biologikoen barnean sartzeari dagokionez.

Dauden ekosistemen egituren bilakaera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Azterketa hauek eginen dira Erreserbaren kudeaketari buruz:

-Uretako hegazti negutar eta habigileen zentsua.

Iragarkiaren kodea: A9806825