Ley Foral 7/2001, de Tasas

7/2001 FORU LEGEA, martxoaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzkoa

Argitaratua 2001eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 30ekoan,eta Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 27ko 16/2017 FORU LEGEAK eguneratua

Aplikatzekoak diren artikuluen laburpena

[...]

11 artikulua. Zerga-onurak.

Tasak ordaintzetik salbuetsirik daude Nafarroako Foru Komunitatea, Nafarroako toki entitateak, Estatua, lurraldeko gainerako ente publikoak eta horien menpeko erakunde autonomoak. Zilegi da salbuespena kasu batzuetan aplikatzeko baldintza jartzea.

Hala ere, tasa bakoitzaren arauketa berariazkoak jasotzen ahal ditu beste zerga onura batzuk, zerga-egitatearen ezaugarriak zein diren edo subjektu pasiboak nor diren.

[...]

V. TITULUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUAREN TASAK.

II. KAPITULUA. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa

32. artikulua. Zerga-egitatea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratzea da zerga-egitatea

33. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasaren subjektu pasiboak izanen dira iragarkiak argitaratzea eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak edo, halakorik eskatu ez dutenean, argitaratzearekin onura berezia hartzen dutenak.

34. artikulua. Sortzapena.

Iragarkiak jartzeko eskatzen den unean sorraraziko da haiek argitaratzeko tarifa. Argitaratu eta zenbateko zehatza kalkulatu ondoren ordainduko da. Dena dela, tarifa aurretik finkatuta duten iragarkietan, eskaera aurkeztearekin batean ordaintzea eska daiteke.

35. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen arabera eskatuko da tasa:

KONTZEPTUA

EUROTAN

1.–Tarifa orokorra

60,00

2.–Aurrez ezarritako tarifa

2.1.–Jarduera sailkatuaren udal lizentziari buruzko iragarkiak (ordainaldi bakarra, lizentzia ematean):

50,00

2.2.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea betetzeko argitaratu beharreko iragarkiak (ordainaldi bakarra araudiaren behin betiko onespenarekin eta bidezkoa bada, argitalpenarekin)

80,00

Osagarriak:

 

TAULAK

Orrialde osoa

60 euro

Orrialde erdia

30 euro

IRUDIAK

Edozein neurri

30 euro

Eranskinak PDFn

60 euro

 

Ikusi testu osoa