Ley Foral 11/2007, de Administración Electrónica

11/2007 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan administrazio elektronikoa ezartzekoa

2007ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 18an

[...]

43. artikulua. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren bertsio elektronikoa.

Nafarroako Gobernuko web zerbitzuen atarian dagoen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren bertsio elektronikoak paperezko argitalpen inprimatuak dituen lege ondorio berak izanen ditu. Bereziki, izaera ofiziala eta benetakoa izanen du, eta argitalpenak honakoetan aurreikusitako publizitate ondorioak izanen ditu: Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 22. artikulua, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 57. artikulua, eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarria.

Lege osoa ikusteko