Argitaratutako azkeneko aldizkaria

83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

128E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez José Manuel Morales Pastora jauna izendatzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasunerako Sistemen eta Teknologien zuzendariorde.

129E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Francisco Javier Turumbay Ranz jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasunerako Sistemen eta Teknologien zuzendariordea.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1244/2024 EBAZPENA, martxoren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Garaine Jorajuria Elizondo andreak jarri duen eta 104/2024 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Bigarren izendapen proposamen osagarria.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 3691/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen ingeniariaren lanpostu bat (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria-higienea), gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzen aurka. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 89/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren barruan eskaera ukatu izanaren aurka. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 89/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuko zortzi gelazain-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak, horietako bi euskarako B2 hizkuntza-eskakizundunak, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

39/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena trazadura proiektu hau: "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)".

71E/2024 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Erripagañako Udalez Gaindiko Plan Sektorialeko AR-2 banaketa-areako UM-KL unitate morfologikoaren gaineko xehetasun azterketa, UGANA XXI SLk sustatua.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

101/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, 2024tik 2027ra bitarteko urteetarako, familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onesten dituena.

103/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, gastua baimendu eta laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onesten duena, 2024. urterako, familia gurasobakarretan kontziliazioa laguntzeko. DDBN identifikazioa: 751166.

104/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, 2024ko deialdia onesten duena aldizka ordaintzeko zuzeneko laguntza batzuk emateko, langileen lana eta familia bateragarri egiteko neurri osagarri gisa, langileak eszedentzian daudenean lehen mailako ahaideak zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko, eta horretarako behar den gastua baimentzen duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 751174.

105/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez familiaren esparrurako laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onesten baita, familia ugarietan eta gurasobakarretan 2024. urtean sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko, eta horretarako behar den gastua egitea baimentzen baita. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 751181.

259E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, 2024. urterako, toki entitateei dirulaguntzak emateko enplegu sozial babestuko proiektuak gara ditzaten. DDBN identifikazioa: 750805.

283E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 3koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko deialdia. DDBN identifikazioa: 752640.

285E/2024 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez finantzaketa emateko deialdi bat onesten baita 2024. urtean erizaintzako langileen zainketen berrikuntzaren arloko ikerketa lana areagotzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 754638.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

64C/2024 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Oberena erakundearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

35/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, jendaurreko aldia ebazten duena "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubide osagarrien ondorioetarako.

36/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, jendaurreko aldia ebazten duena "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI. Sektorean, Ega 7A alderdian, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubide osagarrien ondorioetarako.

118/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean adinekoei egoitza-arreta emateko titulartasun pribatuko zentroen eremurako funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzen dituena, 2024ko apirilaren 10ean, 17an eta 24an egitekoa den greba dela-eta (apirilaren 10ean eta 17an bi orduz, eta apirilaren 24an 24 orduz).

117/2024 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibide batzuk onesten baitira 2024-2025 ikasturteko egutegia eta ordutegia prestatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetarako.

261E/2024 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen-inpaktuaren txostena formulatzekoa "Tafalla transformazio-azpiestazioaren barneko 66 kV-eko Tutera 1 linea, Azkoien transformazio eta banaketako azpiestazioaren eta 62. euskarriaren artean, Azkoiengo udal-mugartean" proiektuari, zeinaren sustatzailea baita I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

JENDAURREKO INFORMAZIOA: Corellako udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa (SAT11511 espedientea).

EPEA IREKITZEA Annecyn (Frantzia) ekainaren 9tik 15era eginen den Annecy Animation International Film Market 2024 jaialdian parte hartzeko.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak.

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Akats zuzenketa, 2024rako hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren aldaketaren hasierako onespenean

ANTSOAIN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Zur-aroztegirako lantegia

AGOITZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen garajea

ARAKIL

Gazte kooperanteentzako bekak. Laburpena

ARROITZ

Baratzeentzako ureztalurren enkantea

BURLATA

Aldaketa, honako ordenantza honetan: Udal ordenantza, hirigintza-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak gauzatzea ezinezkoa izateagatik eman beharreko diruaren kalkulua arautzen duena. Hasierako onespena

GAZTELUBERRI

2024ko karga-tasak. Hasierako onespena

CORTES

Ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

EZKABARTE

Aldaketa, Azozko Udal Plan Orokorraren AZO-1 unitatean. Behin betiko onespena

IRURTZUN

Jarduera-lizentzia ematea. Produktu metalikoak eraldatzeko lantegia

MENDIGORRIA

Herri-lurrak errentan hartzeko eskabideak

OTSAGABIA

Jarduera-lizentzia ematea. Gazta-lantegia

ORKOIEN

IrriSarri Land kanpaldiaren prezio publikoak

Aldaketa, Udalaren lokalak lagatzea arautzen duen ordenantzan, zehazki María Mira kultur etxeari dagokion eranskinean. Behin betiko onespena

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Merkataritzako biltegi garajedunerako eraikina eraikitzea

Jarduera-lizentziaren eskaera. Lokal bat handitzea taberna izateko

Jarduera-lizentziaren eskaera. Tatuajeak eta piercingak egitea

UKAR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 542. lurzatian. Behin betiko onespena

UHARTE ARAKIL

Akats zuzenketa, beka deialdi batean

EGUESIBAR

Aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko AR-2ko S–1 sektoreko I.7 intsulari dagokion xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

Plan Partzialaren aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues zonaldeko AR-2 arearen 4. intsulari dagokiona. Behin betiko onespena

ZIZUR NAGUSIA

Jarduera-lizentzia ematea. Garajea eta trastelekuak

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo deuseztatzeko lanak eta zerbitzu horri loturik egiten diren gainerako jardueren tasak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hondakinak biltzeko zerbitzuak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Hornidurako eta saneamenduko hargune berriei buruzko arau eta jarraibideak. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

AGRÍCOLA SANTO CRISTO, SOCIEDAD COOPERATIVA DE CAPARROSO

Fusión por absorción