82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MIRANDA ARGA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Amaitu da lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari dagokion prozesua (deialdia alkatearen 2022ko azaroaren 7ko 124/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an, eman zen argitara), bat etorriz kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin.

Alkateak 2023ko apirilaren 5ean emandako ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:

Lehena.–Miranda Argako Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzea Rosa Blanca Domínguez Oliva, Cristina Arconada Armendáriz eta Antonio Esteban Aldave, administrari laguntzaileen eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuetan aritzeko. Lanpostuak jasotzen dituen deialdia Alkatearen 2022ko azaroaren 7ko ebazpen baten bidez onetsi zen, eta 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 14an.

Bigarrena.–Esleitzea Miranda Argako Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaileen lanpostu hutsak, D mailakoak, lan araubide finkoan eta lanaldi osoz:

–Administrari laguntzailea, 1 zenbakikoa: Rosa Blanca Domínguez Oliva.

–Administrari laguntzailea, 2 zenbakikoa: Cristina Arconada Armendáriz.

Hirugarrena.–Esleitzea Miranda Argako Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa, D mailakoa, lan araubide finkoan eta lanaldi osoz:

–Zerbitzu anitzetako enplegatua, 1 zenbakikoa: Antonio Esteban Aldave.

Laugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko apirilaren 17an jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Miranda Argan, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2305599