82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

72E/2023 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, laguntza deialdia onesten duena 2023-2026 aldian I+G proiektu estrategikoak egiteko. DDBN identifikazioa: 685960.

Laguntza hauen bidez eragin handiko proiektuak sustatu nahi dira, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (S4) identifikaturiko sektoreekin lerrokatuak eta, gainera, zerikusia dutenak "Horizon Europe"rekin (ikerketaren eta berrikuntzaren arloko Europar Batasunaren esparru programa 2021-2027 aldirako).

Nafarroako Gobernuak 2022ko azaroaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez baimendu zuen deialdi honetarako behar diren urte anitzeko gastu konpromisoak hartzea, baita aurretiazko tramitazioa ere.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzen 2023-2026 aldirako deialdia onestea.

2. Laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. Honako gastu hau baimentzea (betiere, 2023tik 2026ra bitarteko urteetako Nafarroako aurrekontu orokorretan kreditu nahikoa egotearen menpe):

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

820005 82600 7701 467310, I+G proiektu estrategikoetarako dirulaguntzak. Nafarroako EGEF 2021-2027 PE

2023

1.800.000

2024

6.000.000

2025

7.000.000

2026

1.800.000

Orobat, 2.000.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen da gehienez. Zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik.

4. Baimendutako gastua honela banatuko da erronken artean:

1. erronka (VOLTA VII)

2.150.000 euro

2. erronka (AERO VII)

2.150.000 euro

3. erronka (GEMA VII)

2.150.000 euro

4. erronka (ALPES VI)

2.150.000 euro

5. erronka (IRIS V)

2.150.000 euro

6. erronka (IDEA V)

1.550.000 euro

7. erronka (SIBERIA V)

2.150.000 euro

8. erronka (ZIRKULAR I)

2.150.000 euro

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 31n.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Laguntza hauen xedea da I+G proiektuak egin daitezen sustatzea (industria-ikerketaren eta garapen esperimentalaren alorrean), gizarteak dituen erronketako batzuei konponbide berritzaileak emateko. Proiektuak Nafarroarentzat estrategikotzat joko dira lerrokaturik egoteagatik S4 estrategiarekin (Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia) eta "Horizon Europe"rekin (ikerketaren eta berrikuntzaren arloko Europar Batasunaren esparru programa 2021-2027 aldirako).

Azken batean, teknologia berrien garapena sustatu nahi da, eta haien bitartez produktu, prozesu eta zerbitzu berriak sor daitezela. Halaber, ezagutzaren transferentzia bultzatu nahi da enpresen eta SINAIko (Nafarroako I+G+b Sistemako) exekuzioko eragileen artean, I+G proiektuak elkarrekin eginen baitituzte.

Deialdi honetan erronka hauek hautatu dira diruz lagundu beharreko proiektuen esparru izan daitezen (erronka bakoitzaren deskribapena dago laguntzen fitxan):

1. erronka: mugikortasun jasangarri eta konektatua (VOLTA VII).

2. erronka: energia berdearen industria (AERO VII).

3. erronka: medikuntza pertsonalizatua eta terapia aurreratuak (GEMA VII).

4. erronka: elikadura osasungarri eta jasangarria (ALPES VI).

5. erronka: berrikuntza digitala S4 sektoreetan (IRIS V).

6. erronka: azaleratzen ari diren ideia disruptibo aplikatuak (IDEA V).

7. erronka: bioteknologiako konponbide berritzaileak (SIBERIA V).

8. erronka: ekonomia zirkularra (ZIRKULAR I).

1. erronkako eta 2. erronkako proiektuek Europar Batasunaren finantzaketa jaso dezakete Nafarroako EGEF 2021-2027 programaren bitartez, %40ko finantzaketa tasarekin.

4. erronkako proiektuetarako dirulaguntza Nafarroak Nekazaritzako Elikagaien Plan Osagarria finantzatzeko egiten duen ekarpenaren parte da. Plan hori apirilaren 19ko 287/2022 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen. 2. erronkako proiektuetarako dirulaguntza, berriz, Nafarroak Energiaren eta Hidrogeno Berdearen Plan Osagarria finantzatzeko egiten duen ekarpenaren parte da. Plan hori azaroaren 16ko 991/2021 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen. Instituzioak eraldatzea eta zientzia, teknologia eta berrikuntza sistema nazionalaren gaitasunak indartzea helburu duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) 17. osagaiaren parte dira autonomia erkidegoekin baterako plan osagarriak.

2. oinarria.–Onuradunak.

1. Proiektu estrategikoa egiteko partzuergoa osatzen duten entitate guztiak izanen dira laguntzen onuradun. Honako entitate hauek izaten ahalko dira:

a) Enpresak.

Haien tamaina zehazteko, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko ETEaren definizioan ezarritakoari eutsiko zaio.

b) SINAIko (Nafarroako I+G+b Sistemako) exekuzioko eragileak, halakotzat egiaztaturik daudenak Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren otsailaren 28ko 2E/2020 Foru Aginduak araututako erregistroan (hemendik aurrera, SINAIko eragileak).

c) Lehentasunezko elkarteak (LE), ekainaren 27ko 550/2014 Errege Dekretuan definituta daudenak (2014ko 173. Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 17koa), baldin eta 4. erronkako proiektuetan parte hartzen badute.

2. Onuradun izateko, laguntza eskatzen duten entitateek betekizun hauek bete behar dituzte:

a) Nafarroan lantokia izatea eta lantoki horretan garatzea diruz lagundutako proiektua.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku-kasuetan ez egotea.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, eskatzaileak baimena ematen dio departamentuari hura frogatzen duten datuak dirulaguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko. Eskatzaileak berariaz uko egiten badio baimen hori emateari, betebehar horietan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

c) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

d) Haren jarduera ekonomikoak ez dezala kalte nabarmenik eragin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan adierazitako ingurumen-helburuetan. Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua (Taxonomiari buruzko Erregelamendua) aldatzen du.

e) Enpresa bada, Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egon beharko du hala badagokio, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak Nafarroako Industria Erregistroa sortzeko apirilaren 30ean emandako 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera.

f) SINAIko eragilea bada eta jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak egiten baditu, bi jarduera mota horiek eta bakoitzaren kostuak eta finantzaketa argi bereizten dituen kontabilitatea izan beharko du.

3. Betekizun horiek proiektua justifikatzeko aldia amaitu arte (2026ko apirilaren 1era arte) bete behar dira, eta laguntzen eskabideari erantsitako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko dira.

4. Ezin dira onuradun izan:

a) Betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mende dauden entitateak, Europako Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta merkatu erkidearekin bateraezintzat jo ondoren; ez eta, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. apartatuan definitzen den gisan, krisian dagoen enpresatzat sailkaturik daudenak ere.

b) "Krisian dauden enpresak", Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. puntuan ezarritako definizioaren arabera. Salbuespena izanen dira 2019ko abenduaren 31n krisian ez zeuden baina 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean krisian dauden enpresak izatera pasatu direnak.

c) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzen ez dituzten enpresak (lege horrek merkataritza eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen ditu).

Honela frogatuko da ordainketa epeak bete izana:

–Kontabilitate araudiari jarraikiz galdu-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten sozietateek, dirulaguntzaren eskabidearekin batera, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko dute (2.3 oinarrian aipatutako adierazpenaren barruan dago).

–Kontabilitate araudiari jarraikiz galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateek ziurtagiria aurkeztuko dute. Agiri hori Kontu Ikuskatzaileen Erregistro Ofizialean izena emandako auditore batek eman beharko du, enpresa bezeroaren ordainketen epe eraginkorra aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere.

Debeku hori automatikoki aintzatetsiko da eta bere horretan jarraituko du hura zehazten duten inguruabarrak gertatzen diren bitartean.

3. oinarria.–Partzuergoaren baldintzak.

1. Proiektu estrategikoa garatzen duen partzuergoak baldintza hauek bete beharko ditu:

1.1. Osaera.

Gutxienez elkarren artean independenteak diren hiru entitatek osatuko dute partzuergoa, eta beharrezkoa izanen da bi enpresak edo gehiagok parte hartzea, eta enpresa horietako bat gutxienez enpresa txikia edo ertaina (ETEa) izatea.

Beharrezkoa izanen da gutxienez SINAIko eragile bat izatea proiektuan, dela partzuergoko kide gisa, dela partzuergoko kideren batek haren zerbitzuak kontratatuta. Bi kasuetan ere eragile horrek bere gain hartu beharko ditu proiektuko gastu diruz lagungarrien %20, gutxienez.

Dena dela, eragile horiek onuradun gisa jasotzen duten laguntza haien jarduera ez-ekonomikoetara bideratuko da, Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko Esparruaren (2014/C 198/01) 2.1.1 atalean ezarritako moduan.

1.2. Partaidetza.

Honako hau izanen da partzuergoa osatzen duten entitateen partaidetza:

a) Enpresek eta SINAIko eragileek parte hartzen badute partzuergoan, enpresen partaidetza handiagoa izanen da proiektuaren kostu diruz lagungarrien %60 baino. 3. eta 7. erronketako proiektuetan ez da baldintza hori bete beharko.

b) 3. erronkako proiektuetan, gutxienez Nafarroako ospitale edo klinika batek parte hartu beharko du.

1.3. Benetako lankidetza.

Beharrezkoa izanen da proiektuak partzuergoko entitateen arteko benetako lankidetzan egitea. Ondorio horietarako, kontuan hartuko da 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 90. apartatuko definizioa ("Benetako lankidetza").

1.4. Koordinazioa eta lidergoa.

Proiektuan parte hartzen duten enpresetako bat arituko da koordinazioan eta lidergoan. 3. eta 7. erronketako proiektuetan ez da baldintza hori bete beharko.

2. Baldintza horiek proiektua justifikatzeko aldia amaitu arte (2026ko apirilaren 1era arte) bete beharko dira. Bestela, proportzionaltasun printzipioaren arabera itzuli beharreko dirulaguntza zatia itzuliko da.

4. oinarria.–Proiektu estrategikoen betekizunak.

1. "Industria-ikerketako" eta "garapen esperimentaleko" proiektuak izanen dira laguntza hauen xede, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 85. eta 86. apartatuetako definizioen arabera.

Proiektu horiek Nafarroarentzat estrategikotzat joko dira lerrokaturik egoteagatik S4 estrategiarekin (Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia) eta "Horizon Europe"rekin (ikerketaren eta berrikuntzaren arloko Europar Batasunaren esparru programa 2021-2027 aldirako).

2. Proiektuek 1.000.000 eurotik gorako aurrekontu diruz lagungarria izan beharko dute, laguntzak kudeatzen dituen organoak oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera zehaztua.

Proiektua amaitutakoan justifikatzen den gastua hori baino txikiagoa bada, proportzionaltasun printzipioaren arabera itzuli beharreko dirulaguntza zatia itzuliko da.

3. Proiektu bat aurkezten den 1. oinarriko erronka bakoitzeko eskabide bat aurkeztuko da.

5. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Hauek izanen dira proiektuko gastu diruz lagungarriak:

a) Langileen gastuak (ikertzaileak, teknikariak eta gainerako laguntzaileak), proiektuan zuzenean aritzen diren neurrian eta denbora horretan.

Gastu horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Gehienez ere 40 euroko dirulaguntza emanen da ordu bakoitzeko.

–Kudeaketa administratibo eta finantzarioan aritzen diren langile propioak identifikatuko dira eta haien ordu dedikazioa zehaztuko da. Kudeaketa administratibo eta finantzariorako gastu diruz lagungarriak, guztira, ez du gaindituko onartutako aurrekontuaren %4 onuradun bakoitzeko.

–Proiektua gauzatuko duten langileak kontratatzeko garaian, onuradunak kontuan hartu beharko du zenbat emakume eta zenbat gizon dauden lantaldean, eta saiatuko da bi sexuen ordezkaritza parekidea edo orekatua ezartzen (%40 eta %60 bitartekoa).

–Erakunde publikoetako langileen gastuei, oinarri honetako 2. apartatuan ezarritakoa aplikatuko zaie.

b) Proiektuan erabilitako materialen gastuak: lehengaiak eta beste hornigai batzuk. Material horiek proiektutik kanpoko beste jarduera batzuetan ere erabiltzeko erosten badira, banaketarako erabilitako irizpidea justifikatu beharko da.

c) Ekipamendu, patente eta baliagarritasun-modeloen amortizazio gastuak, haiek proiekturako erabiltzen diren denborari dagozkionak.

Gastu horiei dagokienez, honako hau hartu beharko da aintzat:

–Laguntza hauen ondorioetarako, taulen araberako amortizazioa aplikatuko da, Sozietateen gaineko zergaren Erregelamenduaren (abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuak onetsia) 3. artikuluan adierazitako koefiziente eta aldien arabera.

–Proiektua gauzatzeko behar den ekipamenduaren amortizazioa diruz lagunduko da, salbu eta erabilera orokorreko gailu informatikoena (PCak, ordenagailu eramangarriak, inprimagailuak, etab.). Ekipamendu hori errentamendu finantzarioan, operatiboan edo gisakoan erabiltzen bada, ez da diruz lagunduko interesei dagokien kuota zatia.

–Ez dira diruz lagunduko beste edozein laguntza publiko jaso duten gastuak.

d) Kanpoko kolaborazioen gastuak, proiektuan I+Gko lanak eta ezagutza teknikoaren gaineko ekarpenak egiten dituzten beste entitate batzuenak.

Kontzeptu honetan sartuko dira bai kontratazioak bai 12.1 oinarrian aipatzen diren azpikontratazioak. Halaber kategoria honetakoak dira Nafarroatik kanpoko ikerketa-erakundeek egiten dituzten lanak.

Lankide diren erakunde publikoetako langileen gastuei, oinarri honetako 2. apartatuan ezarritakoa aplikatuko zaie.

e) Eskualdeko, Estatuko edo Europako azpiegitura zientifiko eta tekniko bereziak erabiltzearen ondoriozko gastuak.

f) Proiektuak sortutako patenteak eskatzeko gastuak. Gastu horrek ez du dirulaguntzarik izanen enpresa handientzat.

g) Proiektuarekin zuzenean lotutako beste gastu batzuk, baldin banan-banan hari eslei badakizkioke. Honako gastu hauek sartuko dira kategoria honetan, adierazten diren mugekin:

–Laguntza-eskaera prestatu eta aurkeztearekin lotutako aholkularitza-gastua; gehienez ere 1.500 euroko dirulaguntza ematen ahalko da onuradun bakoitzeko.

–Proiektuaren kudeaketa administratibo eta finantzariorako hirugarren pertsonak kontratatuta eskatzaileak egiten duen gastua. Kudeaketa administratibo eta finantzariorako gastu diruz lagungarriak, guztira, ez du gaindituko onartutako aurrekontuaren %4 onuradun bakoitzeko.

–Zabalkunde gastuak, 18. oinarrian aipatzen den proiektuari buruzko bideoa barne. Gehienez 4.000 euro jasoko dira. Partzuergoko liderrak eskatuko du laguntza hori.

–14.2 oinarrian aipatzen diren auditoretzako txostenen gastua.

h) SINAIko eragileen kasuan, langile gastuen %15eko dirulaguntza emanen da zeharkako kostu gisa.

2. Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik edo beste funts publiko batzuetatik finantzatzen diren erakunde publikoen langile gastuak ez dira diruz lagunduko (baina proiektuaren aurrekontuan sartu beharko dira, zenbatekoari eta partaidetzari dagokienez kontuan har daitezen). Proiektua gauzatzeko langile berrien kontrataziorako soilik emanen da dirulaguntza.

Halaber, 3. erronkako proiektuetarako, diruz lagungarriak izanen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek proiektuan ematen duten denbora areagotzearen ondoriozko gastuak, Osasun Departamentuak urteko deialdien bidez arautzen duenaren arabera.

3. Ekipamenduko ondasunengatiko edo zerbitzuak emateagatiko gastu diruz lagungarrietakoren bat 12.000 eurotik gorakoa denean (BEZa kanpo), onuradunak "Hornitzailea hautatzeko justifikazioa" izeneko inprimakia bete beharko du, egiaztatua izan dadin efizientziaren eta ekonomiaren irizpideak baliatuz egin dela hautaketa. Horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu beharko dira, eta hautatzen den eskaintza justifikatuko da.

Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintza aurkeztera, baldin eta merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude, dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik. Edonola ere, hori justifikatu egin beharko da aipatutako inprimakian.

Gastua laguntzaren eskatzailearekin lotutako enpresa batekin egiten bada, 12.2 oinarrian (eta ez honetan) ezarritako moduan eginen da justifikazioa.

4. Lortutako azpiproduktuen, hondakinen eta berreskuratze materialen salmentagatik edo produkzioan aprobetxatzeagatik onuradunak lortutako diru-sarrerak proiektuaren gastu diruz lagungarrietatik kenduko dira.

5. Honako gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Langileen prestakuntzarako gastuak.

b) Administrazio gastuak eta bulegoko materialarenak.

c) Bidaia gastuak, dietak eta kilometrajea, egonaldia eta joan-etorriak.

d) Merkatu-azterlanak, sustapen gastuak, azoketan parte hartzea.

e) Proiektua dela-eta prototipoak fabrikatzeko erabilitako materialen kostua, gero merkaturatzen badira edo entitatearen ekoizpen jardueran erabiltzen badira.

f) EE marka.

g) Zeharkako kostuak, aurreko 1.h) apartatukoak izan ezik.

6. oinarria.–Proiektuaren eragin pizgarria eta hura gauzatzeko epea.

1. 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz, laguntza hauek ondorio pizgarria izan behar dute; hortaz, laguntzen eskaera aurkeztu baino lehen abiatzen diren proiektuak ez dira diruz lagunduko.

Ondorio horietarako, 5.1.g) oinarrian aipatzen den aholkularitza-enpresak laguntza-eskabideak tramitatzeko egiten dituen lanak ez dira lanen hasieratzat hartuko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 23. definizioari jarraikiz. Era berean, aurretiazko bideragarritasun azterketak egiten ahalko dira, horiek ez dutelako dirulaguntzarik jasotzen.

2. Proiektuak gauzatzeko epea hau izanen da:

–Hasierako eguna (laguntza-eskaeraren data baino geroagokoa): eskatzaileek proiektuaren memoria teknikoan adierazten dutena.

–Bukaerako eguna: 2025eko abenduaren 31ra arte.

3. Proiektuko liderrak, laguntzen fitxaren bitartez, proiektua gauzatzeko epea luzatzeko eskatzen ahalko du. Epea inola ere ez da luzatuko 2026ko otsailaren 28tik hara. Luzapena baimentzen bada, proiektuaren azken justifikazioa aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 31ra artekoa izanen da.

4. Proiektuak hiru urtekotan gauzatuko dira; hona hemen horien iraupena:

–1. urtekoa: proiektua hasten denetik 2023ko abenduaren 31ra arte.

2. urtekoa: 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra arte.

–3. urtekoa: 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra arte.

7. oinarria.–Laguntzen intentsitatea eta gehieneko zenbatekoa.

Laguntzak kudeatzen dituen organoak diruz laguntzeko modukotzat jotako gastuei aplikatuko zaien laguntzaren intentsitatea honako hau izanen da, entitate onuradunaren motaren arabera:

1. Enpresak eta lehentasunezko elkarteak (LE):

Laguntzaren intentsitatea, I+G proiektu motaren arabera eta enpresaren tamainaren arabera, hau izanen da:

I+G proiektuaren kalifikazioa

Laguntzaren intentsitatea

Txikia

Ertaina

Handia

Industria-ikerketa

%70

%60

%50

Garapen esperimentala

%60

%50

%40

Proiektua gauzatu bitartean enpresaren tamaina aldatzen bada, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu eta laguntzaren intentsitatea doitu eginen da hurrengo urtekotik aurrera. Kasua bada, adieraziko da emandako laguntza-soberakina jasotzeko eskubidea galdu dela.

Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (GTIZ) proiektuaren finantzaketan parte hartzen badu, ordea, hauek izanen dira intentsitateak enpresaren tamainaren arabera:

Txikia

Ertaina

Handia

GTIZk kofinantzatutako proiektua

%20

%15

%10

GTIZren finantzaketa laguntza emateko ebazpena baino geroagokoa bada, ebazpena aldatu eginen da, laguntzaren intentsitatea muga horietara egokitzeko. Kasua bada, jasotako laguntza-soberakina itzultzeko eskatuko zaio onuradunari.

2. SINAIko eragileak:

Laguntzaren intentsitatea %100ekoa izan daiteke jarduera ez-ekonomikoak badira, betiere Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko Esparruaren 2.1.1 ataleko definizioaren arabera (2014/C 198/01).

8. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta mugaegunaren hilabetean argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko da.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

3. Hauxe da aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzen fitxan eskura dauden ereduen araberakoa, betiere:

3.1. Laguntzaren eskatzaile bakoitzak agiri hauek aurkeztuko ditu:

a) Eskabide telematikoa, 2.3 oinarrian aipatu den erantzukizunpeko adierazpena barne duela.

b) Eskatzailearen eta proiektuaren datuak biltzen dituen inprimakia, gastuaren aurrekontua barne.

c) Eskatzaileak garatzen dituen I+G+b proiektu guztietan langileek duten dedikazioa adierazten duen inprimakia, laguntzaren xedeko proiekturako dedikazioa barne.

d) ETEen kasuan: itxitako azken hiru ekitaldietan itxi, sinatu eta merkataritza-erregistroan gordailutu diren urteko kontuak (auditatuak, hori nahitaezkoa denean), eta langileen kopurua, bai eskatzailearena, bai hari lotutako edo harekin elkartutako enpresena.

Enpresaren tamaina zehazte aldera, eskatzaileak dokumentazio hori edo Nafarroako Merkataritza Ganberaren ziurtagiria aurkezten ahalko du. Hala egin ezean, 7. oinarrian enpresa handientzat adierazitakoa izanen da emanen zaien laguntzaren intentsitatea.

e) Merkataritzako eragiketetan ordainketa epeak betetzeari buruzko auditoretzaren ziurtagiria, baldin eta eskatzaileak ezin badu 2.4.c) oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu hori egiaztatzeko.

3.2. Partzuergoko liderrak, gainera, honako hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Proiektua deskribatzen duen memoria teknikoa.

b) Proiektua zabaltzeko eta sustatzeko plana.

c) Lankidetza akordioa edo konpromisoen agiria, proiektuan parte hartzen dutenek sinatua.

d) Horizon Europe programan dauden proiektu europarrekin jarraitutasuna, harremana edo lotura izatearen balorazio memoria.

e) 3. erronkan (GEMA, medikuntza pertsonalizatua eta terapia aurreratuak) parte hartzen duten ikerketa erakundeen kasuan, ikertzaile nagusia zein zentrotakoa den, bertako Ikerketaren Etika Batzordeak luzatutako txostena. Zentroan Ikerketaren Etika Batzorderik ez badago, Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Batzorde Etikoak eginen du ebaluazioa. Laguntza eskatzeko unean, Batzordeari txostena eskatu izanaren kopia erantsiko da, eta baimena aurkeztu beharko da 14.1.a) oinarrian adierazitako tarteko lehen txostenarekin batera.

4. Aurkeztutako dokumentazioak betebehar horiek betetzen ez baditu, laguntzen organo kudeatzaileak eskatzaileari errekerimendua eginen dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Partzuergoko liderra bada 3.2 apartatuko dokumentazioa zuzentzen ez duena, proiektuak ez du dirulaguntzarik jasotzen ahalko. Proiektuak ez du dirulaguntzarik jasoko, ezta ere, eskatzaile batek 3.1 apartatuko dokumentazioa ez zuzentzeagatik gainerako eskatzaileek ez badute betetzen partzuergoaren osaerari buruz 3. oinarrian eskatutakoa.

9. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzeko, erronka bakoitzeko, 10. oinarrian ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Emanen diren laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, hurrenkera bakoitzean balorazio handiena eskuratu duten eskaerei aplikatuko zaie 7. oinarrian ezarritako laguntzaren intentsitatea, deialdirako aurrekontuan erronka bakoitzerako erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

1. erronka (VOLTA VII)

2.150.000 euro

2. erronka (AERO VII)

2.150.000 euro

3. erronka (GEMA VII)

2.150.000 euro

4. erronka (ALPES VI)

2.150.000 euro

5. erronka (IRIS V)

2.150.000 euro

6. erronka (IDEA V)

1.550.000 euro

7. erronka (SIBERIA V)

2.150.000 euro

8. erronka (ZIRKULAR I)

2.150.000 euro

2. Erronka bakoitzeko eskaerei erantzun ondoren gelditzen diren saldoak batu eginen dira, eta haien erronkan behar adina kreditu ez izateagatik laguntzarik jaso ez zuten proiektuak diruz laguntzeko erabiliko dira. Proiektu horiek zerrenda bakarrean elkartuko dira, 10. oinarriaren arabera lortu zuten puntuazioen araberako hurrenkeran.

3. S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzua arduratuko da balorazioa egiteaz, eta aditu independenteen laguntza eskatzen ahalko du, aurkeztutako eskabideen ebaluazioari buruzko aholkularitza jasotzeko.

Halaber, entitate eskatzaileei eskatzen ahalko die proiektuak baloratzeko egoki iruditzen zaizkion agiri eta informazio guztiak.

10. oinarria.–Balorazio irizpideak.

1. Aurkeztutako proiektu estrategikoak irizpide hauen arabera baloratuko dira (II. eranskinean zehaztuta ageri dira):

Balorazio irizpideak

Gehieneko puntuazioa

Gutxieneko puntuazioa

A. Erronka bakoitzerako irizpide berariazkoak

20

10

B. Proiektuaren kalitate zientifikoa eta teknikoa

30

17

C. Aurrekontuaren egokitasuna

10

6

D. Proiektuaren bideragarritasuna eta eragina

10

-

E. SINAIko exekuzioko eragileen koordinatzaileak proiektuan parte hartzea (Zientziari eta Teknologiari buruzko Foru Legearen 12. artikulua)

3

-

F. Proiektuaren ekarpena ekonomia zirkularrerako trantsizioari

5

G. Enpresen partaidetzaren portzentajea

3

-

H. Proiektua zabaltzeko eta sustatzeko plana

4

-

I. Doktoreak ikerketa taldean

5

-

J. Genero berdintasuna I+Gn

5

-

K. Azpiegitura zientifiko-tekniko bereziak edo SIESS (Scientific Infrastructure and Equipment Sharing System) sisteman dauden Nafarroako azpiegiturak edo IRIS berrikuntza digitalaren poloa erabiltzea

3

-

L. Horizon Europe programan dauden proiektu europarrekin jarraitutasuna, harremana edo lotura

2

-

GUZTIRA

100

50

2. A), B) eta C) irizpideetan gutxieneko puntuazioa lortzen ez duen proiektua ez da beste ataletan baloratuko, eta eskaera baztertuko da.

3. Proiektuei ematen zaien puntuazioan berdinduz gero, A) atalean lortutako puntuazioa kontuan hartuta ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, B) atalean lortutakoa hartuko da kontuan, eta horrela hurrenez hurren, berdinketa desegin arte.

11. oinarria.–Laguntzak ematea.

1. S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuak (laguntzak kudeatzen dituen organoa) organo eskudunari igorriko dio ebazpen proposamena. Bertan adieraziko da onuradunek dirulaguntza eskuratzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Ebazpen proposamenean honako hauek jasoko dira gutxienez:

a) Onuradunen zerrenda, erronka bakoitzekoa, lortzen duten puntuazioaren arabera ordenatuta, eta haietako bakoitzaren proiektuaren titulua eta laguntzaren zenbatekoa adierazita, azken hori laguntza ordaindu behar den lau aurrekontu-ekitaldietan banatuta (2023ko, 2024ko, 2025eko eta 2026ko ekitaldietan).

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanik. Haien artean, aurrekontuko baliabideen mugengatik baztertu direnak ere jasoko dira.

2. Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruz ebazteko. Gehienez hiru hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, ebazpena eman eta eskatzaileei jakinaraziko zaie telematika bidez.

Epealdi horretan berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskabidea ezetsitzat joko da. Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

3. Urte jakin baterako eman beharreko laguntza aurrekontu-baliagarritasunak mugatuta badago, partzuergoari aukera emanen zaio materialen eta kanpoko kolaborazioen gastua beste urte bati egotzi ahal izateko.

Horretarako, laguntzak kudeatzen dituen organoak berariaz komunikazioa igorriko dio partzuergoko liderrari, eta partzuergoko liderrak 5 egun balioduneko epean erantzun beharko du.

4. Ekitaldi bateko aurrekontu-kreditua proiektuari laguntza osoa emateko nahikoa ez bada, partzuergoko kideei ekitaldi horretan baliagarri dagoen saldoa eskainiko zaie, bakoitzari bere partaidetzaren araberako proportzioan. Dena dela, proiektua osorik eta kalitate galerarik gabe gauzatu beharko da.

Partzuergoko liderrak laguntza partzial horren onarpena edo ukoa aurkeztu beharko du, partzuergoko kide guztiek sinatuta, hilabeteko epean, hura emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

5. Baldin eta laguntza esleitu ondoren deklaratzen bada laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela edo onuradunen batek laguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, nahikoa kreditu askatzen bada, diru hori erabiltzen ahalko da laguntza partziala jaso zuten onuradunen finantzaketa osatzeko, lehentasun hurrenkerari jarraikiz.

Laguntza horiek noiz ematen diren kontuan hartuta, beste epe batzuk finkatzen ahalko dira diruz lagundutako jarduketa egiteko eta hura justifikatzeko, baina betiere 6. eta 14. oinarrietan adierazitako gehieneko epeak gainditu gabe.

12. oinarria.–Azpikontratazioa eta lotutako enpresekiko harremana.

1. Onuradunek diruz lagundutako kostuaren %50eraino azpikontratatzen ahalko dute. Ondorio horietarako, ulertuko da azpikontratazioa egiten dela onuradun batek hirugarrenekin hitzartzen duenean diruz lagundutako jardueraren zati bat gauzatzea, nahiz eta berez egin ditzakeen jarduerak izan, horretarako baliabideak dituelako.

Azpikontratazioa 60.000 eurotik gorakoa eta onuradunari emandako dirulaguntzaren %20tik gorakoa denean, kontratua egin beharko da idatziz, eta frogagiriekin batera aurkeztu.

Partzuergoko kideek ez dituzte inoiz beren artean proiektuko jarduketak azpikontratatzen ahalko.

2. Onuradunek diruz lagundutako jarduketaren gauzatze partziala kontratatu edo azpikontratatzen ahalko diete haiekin lotutako enpresei, inguruabar hauek gertatuz gero:

a) Gastu diruz lagungarriak izatea, 5. oinarrian zehazten den bezala.

b) Laguntza-eskaeran jasotzea, eta baimentzea, gastu hori diruz lagungarritzat hartuz laguntzak emateko ebazpenean.

c) Gastua justifikatzea, onuradunaren eta hari lotutako enpresaren arteko faktura eta ordainagiria aurkeztuta. Gainera, fakturaren kontzeptuei dagozkien frogagiriak aurkeztuko dira, onuradunak zuzenean justifikatuko lituzkeen moduan (esaterako, langileria kostuak justifikatzen dituzten nominak, hirugarren baten faktura materialetarako, etab.).

d) Ez da onartuko kostuak garestitzea industria mozkina aplikatzeagatik edo beste arrazoi batzuengatik.

Bigarren apartatu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, "lotutako enpresa" izanen dira Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan ezarritako loturaren bat dutenak (erregelamendua uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

13. oinarria.–Diruz lagundutako proiektua aldatzea.

1. Laguntza emateko ebazpenean ezartzen den epean eta moduan gauzatu behar dira proiektu estrategikoak. Nolanahi ere, laguntza emateko orduan kontuan hartutako funtsezko baldintza teknikoak edo ekonomikoak aldatzen dituzten inguruabarrak gertatzen direnean, baimena eskatu beharko zaio organo kudeatzaileari aldaketa egin aurretik.

Ez da inoiz onartuko aldaketa-eskaera bat baino gehiago onuradun bakoitzeko eta urteko.

2. Hauek dira baimendu daitezkeen aldaketak:

a) Laguntza emateko ebazpenean sartuta dauden 5.1 oinarriko gastu diruz lagungarrien aldaketa: laguntzen eskaeran erabili den adinako zehaztasunaz azaldu behar dira aldaketak.

b) Ikerketa taldearen osaeraren aldaketa, baldin berarekin badakar 10.1.I) eta J) oinarrietako irizpideen arabera lortutako puntuazio gehigarria jaistea (proiektuan doktoreak izateagatik eta I+Gko sexu/genero berdintasunarengatik lortutakoa).

c) Partzuergoaren osaeraren aldaketa, baldin partaide batek proiektua uzten badu eta beste batek ordezten badu; horrek derrigorrez bete beharko ditu laguntzen onuradun izateko eskatzen diren betebehar guztiak.

d) Proiektua gauzatzeko aldiaren aldaketa; luzapena eska daiteke, baina asko jota 2026ko otsailaren 28ra arte.

3. Ez da aldaketatzat joko partida bat handitzea, diruz lagundutako gastuen guztizko zenbatekoaren %10 gainditzen ez badu eta beste partida bateko gastua jaitsiz konpentsatzen bada. Desbideratze horiek behar bezala arrazoituko dira laguntza justifikatzeko dokumentazioan, eta ez dute ekarriko emandako laguntza handitzerik. Ondorio horietarako, 5.1 oinarrian adierazitako gastuetako bakoitza hartuko da partidatzat.

4. Aldaketa egin aurretik eskatu beharko da baimena, laguntzen fitxaren bidez, kasuan kasuko urtekoa bukatu baino bi hilabete lehenago gutxienez.

5. Proiektuko liderrak eginen du eskaera, eta aldaketek partaide guztiengan izanen dute eragina.

14. oinarria.–Diruz lagundutako proiektua justifikatzeko epea eta modua.

1. Onuradunek ondoren azaltzen diren epeetan justifikatu beharko dute proiektua gauzatu izana. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, laguntzen fitxaren bitartez eta eskura dauden ereduei jarraikiz:

a) 2023ko azaroaren 2ra arteko epean (egun hori barne): tarteko lehenbiziko txostena.

2023ko urriaren 31ra arte (egun hori barne) gauzatutako proiektuaren agiri teknikoak eta egindako gastuarenak aurkeztuko dira. Ondorio horietarako, egindako gastutzat joko da kontabilitateko agiria (faktura edo nomina) sortu duena, nahiz eta oraindik ordaindu gabe egon. Ez da kontabilitateko agiri horiek aurkeztu beharrik izanen, baina haien datuak inprimaki egokian jarriko dira.

Agiri teknikoen edukia eta gastu-inprimakiarena laguntzen fitxetan zehaztuta daude.

b) 2024ko apirilaren 1era arteko epean (egun hori barne): lehenbiziko justifikazio partziala.

Onuradunak proiektuaren hasieratik 2023ko abenduaren 31ra arte egindako eta 2024ko martxoaren 31ra arte (egun hori barne) ordaindutako jardueraren eta gastuaren agiri tekniko eta ekonomikoak aurkeztuko dira.

c) 2024ko azaroaren 2ra arteko epean (egun hori barne): tarteko bigarren txostena.

2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra arte (egun hori barne) gauzatutako proiektuaren agiri teknikoak eta egindako gastuarenak aurkeztuko dira a) letran adierazitako moduan.

d) 2025eko apirilaren 1era arteko epean (egun hori barne): bigarren justifikazio partziala.

Onuradunak 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra arte egindako eta 2025eko martxoaren 31ra arte (egun hori barne) ordaindutako jardueraren eta gastuaren agiri tekniko eta ekonomikoak aurkeztuko dira.

e) 2025eko azaroaren 2ra arteko epean (egun hori barne): tarteko hirugarren txostena.

2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko urriaren 31ra arte (egun hori barne) gauzatutako proiektuaren agiri teknikoak eta egindako gastuarenak aurkeztuko dira a) letran adierazitako moduan.

f) 2026ko apirilaren 1era arteko epean (egun hori barne): azken justifikazioa.

Onuradunak 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra arte egindako eta 2026ko martxoaren 31ra arte (egun hori barne) ordaindutako jardueraren eta gastuaren agiri tekniko eta ekonomikoak aurkeztuko dira.

Azken justifikazioarekin batera 17. oinarriaren lehen apartatuko a), b) eta c) letretan adierazitako agiriak aurkeztuko dira, bai eta organo kudeatzaileak estatistikarako edo kontrolerako eskatzen dituen beste informazio guztiak ere.

2. Onuradunek, gainera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte justifikazio partzialekin eta azken justifikazioarekin batera:

a) Auditoretzako txostena, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 17ko 136/2013 Foru Aginduaren eranskinean xedatuarekin bat (2013ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa).

b) Justifikazio kontua.

c) Auditoreak emandako egiaztapen zerrenda, laguntzen fitxan eskuratzen ahal den ereduaren araberakoa.

d) Gastua frogatzeko agiriak (fakturak eta ordainagiriak).

Auditoretzako txostenen gasturako dirulaguntza 5.1 oinarrian ezarritako moduan emanen da.

15. oinarria.–Laguntzaren ordainketa.

1. Taula honetan adierazitako moduan ordainduko da laguntza:

Urtea

Laguntzaren ordainketa

Tarteko lehen txostena

Lehenbiziko
justifikazio
partziala

Tarteko bigarren txostena

Bigarren
justifikazio
partziala

Tarteko
hirugarren
txostena

Azken
justifikazioa

2023

a) Konturako lehen ordainketa

-

-

-

-

-

2024

-

b) 2023ko likidazioa

c) Konturako bigarren ordainketa

-

-

-

2025

-

-

-

d) 2024ko likidazioa

e) Konturako hirugarren ordainketa

-

2026

-

-

-

f) 2025eko likidazioa

a) Konturako lehen ordainketa: tarteko lehen txostena ikusirik, 2023ko urriaren 31ra arte egindako gastuari dagokion laguntza ordainduko da. Gauzatu gabeko proiektu zatiari dagokion laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

b) 2023ko laguntzaren likidazioa: lehen justifikazio partziala ikusirik, 2023ko laguntza likidatuko da, kontura ordaindutakoa aintzat hartuta. Aurreratu den zenbatekoa esleitutako laguntza baino txikiagoa bada, aldea ordainduko da. Bestela, ordaindutako soberakina konturako hurrengo ordainketatik kenduko da.

c) Konturako bigarren ordainketa: tarteko bigarren txostena ikusirik, 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra arte egindako gastuari dagokion laguntza ordainduko da, a) letran aurreikusitako ondorioarekin.

d) 2024ko laguntzaren likidazioa: bigarren justifikazio partziala ikusirik, 2024ko laguntza likidatuko da, kontura ordaindutakoa aintzat hartuta, b) letran adierazitako moduan.

e) Konturako hirugarren ordainketa: tarteko hirugarren txostena ikusirik, 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko urriaren 31ra arte egindako gastuari dagokion laguntza ordainduko da, a) letran aurreikusitako ondorioarekin.

f) 2025eko laguntzaren likidazioa: azken justifikazioa ikusirik, 2025eko laguntza likidatuko da, kontura ordaindutakoa aintzat hartuta, b) letran adierazitako moduan.

Konturako ordainketek onuradunari azkenean dagokion dirulaguntza gainditzen badute, 2025eko likidazioari buruzko ebazpenean eskatuko da ordaindutako soberakina itzul dadila, kasuan kasuko berandutze-interesekin batera.

2. Laguntzaren %100erainoko aurrerakinak egin daitezke, baldin eta onuradunek justifikatzen badute dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar dituztela.

Aurreratutako dirulaguntzari dagokion gastuaren justifikazioa 14. oinarrian adierazitako moduan eginen da.

3. Laguntzak gehienez ere sei hilabeteko epean ordainduko dira, 14. oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezten denetik hasita.

16. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hasita hilabeteko epean, telematikoki aurkeztea dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori adieraziko da adierazpenean).

3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituztenek ez badute betetzen foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ez da ordaintzen ahalko onartutako dirulaguntza, eta, kasua bada, aurrerakina itzuli beharko da.

b) Laguntza emateko ebazpenean aurreikusi bezala gauzatzea diruz lagundutako proiektuak, eta proiektu horiek 14. eta 15. oinarrietan ezarritako moduan eta epean justifikatzea.

c) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.

d) Azken justifikazioan aurkeztea sortutako datu guztiak eta deialdi honetan diruz lagundutako proiektuen emaitzak.

e) Proiektuan adierazitako helburu zientifiko-teknikoak, dirulaguntza onartzea ekarri zutenak, betetzea. Laguntzak kudeatzen dituen organoak egiaztatuko du ea betebehar hori bete den, proiektua bukatutakoan.

f) S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuari aditzera ematea proiektuari lotutako beste laguntza batzuk lortu direla, laguntzen eskabidean berean, edo kanpoko laguntza jaso bezain laster, eta, betiere, 15. oinarrian ezarritako frogagiriak aurkezterakoan.

g) Emandako laguntzei uko eginez gero, horren berri ematea S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuari.

h) Dirulaguntzaren xedeko I+G proiektuaren emaitzak zabaltzea 17. oinarrian adierazitako moduan.

i) Enpresen kasuan, enpresa deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzea, Enpresak sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezartzen dena kontuan hartuta.

j) Laguntzaren ebazpenean adierazten denean hura Europar Batasuneko egitura funtsen bidez kofinantzatzen ahal dela, 18. oinarrian ezarritakoa ere bete beharko da.

k) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Dirulaguntzen oinarri arautzaileetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta aldez aurretik kobratutakoa itzuli beharko da foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aurreko betebehar horietakoren bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki:

a) Arau orokor gisa, gauzatutako proiektuaren aurrekontua laguntza emateko ebazpenean onartutakoa baino txikiagoa denean, zigor hau aplikatuko da:

–%40 edo gutxiago gauzatuta: jasotako laguntza osoa itzultzeko eskatuko zaie onuradun guztiei.

–%40 baino gehiago eta %60 baino gutxiago gauzatuta: jasotako laguntzaren zati hau itzultzeko eskatuko zaie onuradun guztiei:

Gauzatuta (%)

Jasotako laguntzaren itzulketa (%)

%40

%100

%42

%90

%44

%80

%46

%70

%48

%60

%50

%50

%52

%40

%54

%30

%56

%20

%58

%10

%60

%0

b) SINAIko eragileen kasuan, ez badira iristen 3. oinarriaren 1.1 apartatuan eskatzen den gastu diruz lagungarrien %20 horretara, jasotako laguntzaren zati hau itzultzeko eskatuko zaie onuradun guztiei:

Gastu diruz lagungarriak (%)

Laguntzaren itzulketa (%)

< 15

100

15

25

16

20

17

15

18

10

19

5

20

0

c) 1. erronkan, 2. erronkan, 4. erronkan, 5. erronkan, 6. erronkan eta 8. erronkan aurkezten diren proiektuen kasuan, enpresen partaidetza-ehunekoen batura proiektuaren aurrekontu osoaren %60 baino gehiago ez bada, 3. oinarriaren 3.a) apartatuak eskatzen duen bezala, onuradun guztiek jasotako laguntza itzuli beharko dute proportzio hauetan:

Enpresen partaidetza (%)

Laguntzaren itzulketa (%)

< 50

100

50

90

52

80

54

60

56

40

58

20

60

0

17. oinarria.–Proiektu estrategikoaren emaitzen zabalkundea.

1. Laguntzen onuradunek ondoko jarduketa hauek egin beharko dituzte diruz lagundutako proiektu estrategikoaren emaitzak zabaltzeko:

a) Diruz lagundutako proiektuaren nondik norainokoari eta emaitzei buruzko dokumentu idatzia aurkeztea.

b) Proiektuaren emaitzen inkesta betetzea, laguntzen fitxan prest egonen dena. Inkesta horretatik, emaitza agregatuak emanen dira aditzera soilik, helburu estatistikoetarako.

c) Diruz lagundutako proiektuaren bideo bat aurkeztea, bertan jasota, gutxienez ere, parte hartzen duten entitateen eta ikertzaile taldearen aurkezpena, proiektuaren helburuak eta lortu diren emaitzen deskripzioa.

d) Urtean proiektu bakoitzeko prentsa ohar bat bidaltzea ohiko hedabideetara edo argitara ematea hedabide digitaletan, Nafarroako Gobernutik eta Europar Batasunetik jasotako laguntzak aipatuta.

2. Aurreko apartatuan adierazitako dokumentazioa proiektuaren azken justifikazioarekin batera aurkeztu beharko da, eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen atarian zabalduko da (www.nafarroa.eus).

3. Nolanahi ere, proiektuaren emaitzak zabaltzeko materialetan ez da emakumea diskriminatzen duen irudirik azalduko, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta rol aniztasuna sustatuko dira. Halaber, hizkera sexista erabiltzea saihestuko da diruz lagundutako proiektuaren gainean prestatzen den dokumentazio guztian.

18. oinarria.–Europar Batasuneko egitura funtsen kofinantzaketa.

1. Laguntza hauek Europar Batasunaren %40ko kofinantzaketa jasotzen ahalko dute Nafarroako EGEF 2021-2027 programako 1.1 helburu espezifikoaren barnean ("Ikerketarako eta berrikuntzarako gaitasunak garatu eta hobetzea eta teknologia aurreratuak ezartzea").

2. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak Nafarroako EGEF 2021-2027 programaren bidez kofinantzatuko dituen proiektuak hautatzean lehentasuna emanen zaie zenbateko handieneko eragiketei eta Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako (S4) sektoreak ordezkatzen dituztenei.

3. Laguntza hauen onuradunak, betiere laguntza onesten duen ebazpenean hala zehazten bada, Europako funts horren finantzaketaren onuradunak ere izanen dira, eta horregatik ondokoa aplikatuko zaie:

a) Dirulaguntza hartzeak berarekin ekarriko du honako hauek egiten dituzten kontrol jarduketen xede izatea onartzea, baita kontrol horietan lagundu beharra ere, kasua bada: Nafarroako Gobernua, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioa, Europako Batzordea edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko kontroleko eta fiskalizazioko edozein organo.

b) Eragiketen frogagiriak 3 urtez gorde beharko dituzte, data honetatik hasita: Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioak Europako Batzordeari kontuak, eragiketaren gastuak barne, aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik aurrera. Hiru urteko epe hori hasteko data Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak jakinaraziko die.

c) Webgunean, halakorik badute, eta hedabide sozialetako beren kontuetan, eragiketaren deskribapen laburra jarri beharko dute, laguntzaren mailaren, helburuen eta emaitzen neurrikoa, eta Europar Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduko dute.

d) Europar Batasunaren laguntza nabarmenduko duen adierazpena jarriko dute eragiketa gauzatzearekin lotutako komunikaziorako materialetan eta agirietan, herritarrei zuzenduak nahiz parte-hartzaileei zuzenduak izan.

e) 500.000 eurotik gorako kostua duten eragiketetarako laguntza jasotzen dutenean, inbertsio fisikoekin lotutako eragiketen gauzatze fisikoa hasi bezain laster edo erosi dituzten ekipamenduak instalatu bezain laster, publizitate plaka edo hesi sendoak jarriko dituzte jendeak ongi ikusteko moduko tokietan, eta haietan Europar Batasunaren ikurra agertuko da, Europar Batasunaren eta Kontseiluaren 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren IX. eranskinean azaltzen diren ezaugarri teknikoekin.

f) Aurreko letran egokitzen ez diren eragiketetarako, jendeak ongi ikusteko moduko toki batean jarriko dute, gutxienez ere, kartel bat, A3 tamainakoa edo handiagoa, edo tamaina bereko pantaila elektroniko bat, eragiketari buruzko informazioarekin, funtsetatik jasotako laguntza nabarmenduta.

g) Konpromisoa hartuko dute kudeaketaren arloan eraginkorrak diren neurri proportzionalak aplikatzeko iruzurraren kontra: kalitate kontrola eta gardentasuna kontratazioaren arloan, gerta litezkeen interes-gatazken kontrola, faltsutzeen kontrola, etab.

4. Laguntza onartzeak esan nahi du onartzen dela EGEF 2021-2027 funtsak kudeatzen dituen agintaritzak argitaratutako eragiketen zerrendan agertzea.

19. oinarria.–Bitarteko elektronikoen bidezko harremanak.

1. Laguntza-eskaera eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia modu telematikoan aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko laguntzen fitxaren bidez.

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak modu telematikoan eginen dira, entitate eskatzaileen GHEBaren bidez (gaitutako helbide elektroniko bakarraren bidez). Jakinarazpen edo komunikazioaren bidalketaren berri emanen da eskaera-inprimakian jarritako helbide elektronikoaren bitartez.

20. oinarria.–Laguntzen bateragarritasuna.

1. Oinarri hauek arautzen dituzten laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz besteko administrazio publikoek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, emandako beste dirulaguntza batzuekin.

Kasu horretan aplikatzekoak izanen dira Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 8. artikuluan ezarritako metatze arauak: laguntza hauek metagarriak dira diruz laguntzen ahal diren bestelako kostu identifikagarriei erantzuten dietenekin, edo kostu diruz lagungarri berberei osorik edo partez erantzuten dietenekin baldin eta metaketak ez badu gainditzen laguntzaren intentsitatea edo aipatu erregelamenduak kategoria bakoitzerako xedatutakoaren arabera aplikatu daitekeen laguntza kopururik handiena.

Betiere, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ez du gainditzen ahalko egin beharreko jardueraren kostua.

2. Helburu bererako laguntza bat baino gehiago dauden egiaztatzeko, diruz laguntzen diren gastuen beren gainean eginen da, ez daitezen gainditu 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako intentsitateak.

21. oinarria.–Jakinarazteko betebeharretik salbuetsitako araubidea.

Laguntzen araubide hau salbuetsita dago jakinarazteko betebeharretik (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarria), betetzen dituelako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. kapituluan eta 25. artikuluan ("Laguntzak ikerketa eta garapen proiektuetarako") ezarritako baldintzak (erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk ezartzen ditu, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, eta 2014ko L187. Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26koan). Erregelamendu horren aplikazio aldia 2023ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2020ko uztailaren 2ko 2020/972 (EB) Erregelamenduaren bidez (2020ko L 215/3 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, uztailaren 7koa).

22. oinarria.–Kenkaria ikerketa zientifikoko eta berrikuntza teknologikoko jarduerak egiteagatik.

Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 61.6 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, deialdiaren ebazpenean adieraziko da ea ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerek behar diren betebeharrak eta baldintzak betetzen ote dituzten artikulu horretako kenkaria aplikatzeko.

Halaber, laguntzen onuradunen kasuan, ordainketa agintzen duten ebazpenetan benetan egindako gastuak adieraziko dira, I+G gisa kalifikatutako gastuei dagozkienak.

23. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publikotasuna.

S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopuruak.

24. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Proiektu estrategikoak baloratzeko irizpideak

Beheko taulan ageri dira 10. oinarrian aipatutako proiektuak baloratzeko irizpideak, eta ondoren azaltzen dira:

BALORAZIO IRIZPIDEAK

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

GUTXIENEKO PUNTUAZIOA

A) ERRONKA BAKOITZERAKO IRIZPIDE BERARIAZKOAK

20

10

B) PROIEKTUAREN KALITATE ZIENTIFIKOA ETA TEKNIKOA

30

17

B.1. Helburuak

5

3

B.2. Eragin zientifiko-teknikoa

5

3

B.2.1. Planteamenduaren sendotasuna

2

B.2.2. Berrikuntza maila

3

B.3. Partzuergoa

10

6

B.3.1. Beste I+G proiektu batzuetan izandako esperientzia

4

B.3.2. Baliabide materialak eta instalazioak

3

B.3.3. Erakunde bakoitzak proiektuan duen eginkizuna

3

B.4. Inplementazioa

10

5

C) AURREKONTUAREN EGOKITASUNA

10

6

D) PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA ETA ERAGINA

10

D.1. Konponbidea merkaturatzearen edo proiektuak arrakasta izatearen bideragarritasuna

5

D.2. Nafarroako ekonomian eta gizartean duen eragina

5

E) SINAI-KO EXEKUZIOKO ERAGILEEN KOORDINATZAILEAK PROIEKTUAN PARTE HARTZEA (ZIENTZIARI ETA TEKNOLOGIARI BURUZKO FORU LEGEAREN 12. ARTIKULUA)

3

-

F) PROIEKTUAREN EKARPENA EKONOMIA ZIRKULARRERAKO TRANTSIZIOARI

5

F.1. Baliabide naturalen erabilera modu jasangarrian kudeatzea eta bigarren mailako lehengaiak erabiltzea

2

F.2. Ingurumena hobetzea

1

F.3. Substantzia arriskutsuen edukia nabarmen gutxitzea

1

F.4. Hondakinen sorrera murriztea eta balorizazioa handitzea

1

G) ENPRESEN PARTAIDETZA-EHUNEKOA

3

-

H) PROIEKTUA ZABALTZEKO ETA SUSTATZEKO PLANA

4

H.1. Planaren kalitatea

1

H.2. Proiektua aurkezteko ekitaldi publikoak

1

H.3. Komunikabideetan eta sare sozialetan agertzea

1

H.4. Nafarroako ikus-entzunezkoen sektoreko industriarekin eta Nafarroako ikus-entzunezkoen klusterrarekin (CLAVNA) izandako lankidetza

1

I) DOKTOREAK IKERKETA TALDEAN

5

-

J) GENERO BERDINTASUNA I+Gn

5

-

J.1. Emakumeen ordu-dedikazioa proiektuan.

3

J.2. Ikertzaile nagusia (IN / IKN)

2

K) AZPIEGITURA ZIENTIFIKO-TEKNIKO BEREZIAK EDO SIESS (SCIENTIFIC INFRASTRUCTURE AND EQUIPMENT SHARING SYSTEM) SISTEMAN DAUDEN NAFARROAKO AZPIEGITURAK EDO IRIS BERRIKUNTZA DIGITALAREN POLOA ERABILTZEA

3

L) HORIZON EUROPE PROGRAMAN DAUDEN PROIEKTU EUROPARREKIN JARRAITUTASUNA, HARREMANA EDO LOTURA

2

-

GUZTIRA

100

50

A) Erronka bakoitzerako irizpide berariazkoak.

–1. erronka.–Mugikortasun jasangarri eta konektatua (VOLTA VII):

  • Nafarroako automobilgintza eta aeronautika sektoreetako hornitzaile sareak proiektuan parte hartzea (gehienez 5 puntu).
  • Automatizazio eta konektagarritasun konponbideak (gehienez 5 puntu).
  • Konponbide energetikoak eta ibilgailuaren autonomia (gehienez 5 puntu).
  • Sistemetan datuak partekatzea eta energia berriztagarriak erabiltzea (kargaguneak) (gehienez 5 puntu).

–2. erronka.–Energia berdearen industria (AERO VII):

  • Nafarroako energia berriztagarrien sektoreko hornitzaile sareak proiektuan parte hartzea (gehienez 3 puntu).
  • Energia biltegiratzeko proposatutako konponbideak (gehienez 4 puntu).
  • Energia berdearen bektoreak (biogasa, hidrogenoa, biomasa...) eta bioerregai aurreratuak garatzea (gehienez 3 puntu).
  • Instalazioen urrutiko kudeaketarako eta mantentze-lan prediktiboetarako teknologiak garatzea eta ezartzea (gehienez 3 puntu).
  • Konponbideen autonomia, kudeatzeko gaitasuna eta adimena (gehienez 4. puntu).
  • Sare adimendunak, hibridazioa, birpotentziazioa (gehienez 3 puntu).

–3. erronka. Medikuntza pertsonalizatua eta terapia aurreratuak (GEMA VII):

  • Proiektuan osasun sistemako, ospitaleetako edo kliniketako langileek parte hartzea (gehienez 4 puntu).
  • Proiektuaren xedeko medikuntza-espezialitateak, batez ere CAR-T zelulen bidezko terapiak (gehienez 3 puntu).
  • Botiken eta gailuen fabrikazio jasangarria, eta produktu edo osagai naturalen erabilera (gehienez 3 puntu).
  • Lortutako datu genomikoak merkataritzarako eta ikerketarako ustiatzeko estrategia (gehienez 3 puntu).
  • Planteatutako konponbideak bidea ematea datu genomikoak eta pazientearen historia klinikoko datuak gurutzatzeko (gehienez 3 puntu).
  • Zer sistema planteatu diren proiektuan kudeaketarako; pazienteak aukeratzeko; laginak biltzeko; datuak aztertzeko, prozesatzeko eta biltegiratzeko. Eta asistentzia sistemarekin duten lotura. (Gehienez 4 puntu).

–4. erronka.–Elikadura osasungarri eta jasangarria (ALPES VI):

  • Nafarroako nekazaritzako elikagaien sareak proiektuan parte hartzea (gehienez 3 puntu).
  • Baliabideak efizientziaz erabiltzea, ingurumen inpaktua murriztea eta lurzoruen kalitatea hobetzea (gehienez 3 puntu).
  • Elikagai osasungarriak eta funtzionalak garatzea eta nutrizio pertsonalizatuan aurrerapenak egitea (gehienez 3 puntu).
  • Doitasunezko nekazaritzaren garapena. Laboreak kudeatzeko sentsorizazioa eta teledetekzioa (gehienez 3 puntu).
  • Lehentasunezko elkarteek proiektuan parte hartzea (gehienez 2 puntu).
  • Elikagaien propietate nutrizionalak, estrukturalak eta funtzionalak babesten dituzten prozesatzeko, kontserbatzeko eta/edo ontziratzeko metodo berriak garatzea (gehienez 3 puntu).
  • Elikagaien segurtasuna eta trazabilitatea bermatzeko teknologia berriak garatzea eta ezartzea (gehienez 3 puntu).

–5. erronka.–Berrikuntza digitala S4 sektoreetan (IRIS V):

  • Nafarroako IKT sektoreko industria sareak proiektuan parte hartzea (gehienez 6 puntu).
  • Konponbideen automatizazio eta adimen maila, barnean hartuta eraikuntza industrializatuaren, turismo jasangarriaren eta ikus-entzunezko industriaren garapena (gehienez 7 puntu).
  • Sistemaren ikasteko gaitasun autonomoa (gehienez 7 puntu).

–6. erronka.–Azaleratzen ari diren ideia disruptibo aplikatuak (IDEA V):

  • Nafarroako industria sareak proiektuan parte hartzea (gehienez 4 puntu).
  • Proiektu zientifiko-teknikoa zenbateraino den berritzailea eta disruptiboa (gehienez 6 puntu).
  • Konpondu behar duen erronkan zer eragin duen, barnean hartuta ikus-entzunezko teknologien garapena, turismo jasangarriari lotutako teknologiak edo eraikuntza industrializatuaren garapen teknologikoa (gehienez 6 puntu).
  • Proposamenak helburu izatea eskualdeko arazoei konponbideak bilatzea (gehienez 4 puntu).

–7. erronka.–Bioteknologiako konponbide berritzaileak (SIBERIA V):

  • Nafarroako industria sareak proiektuan parte hartzea (gehienez 6 puntu).
  • Proiektuaren berrikuntza maila. Lortu nahi den aplikaziorako dibertsitatea eta propietateak hobetzea (gehienez 3 puntu).
  • Nekazaritza, osasun, elikadura edo energia arloko aplikazioetarako teknologiak erabiltzea eta garatzea (gehienez 3 puntu).
  • Zenbateraino erabiltzen diren teknologia konbergenteak (gehienez 4 puntu).
  • Sektore estrategikoak (energia, elikadura, osasuna eta beste batzuk) elkarlanean aritzea datuak partekatzeko (gehienez 4 puntu).

–8. erronka.–Ekonomia zirkularra (ZIRKULAR I):

  • Ingurumen inpaktua eta hura neurtzeko metodologia hobetzea proiektuan (gehienez 5 puntu).
  • Bazkideen %25, gutxienez, Navarra Zirkular ekimenari atxikita egotea (gehienez 3 puntu).
  • Ekodiseinu-eskemen arabera egindako produktuak merkaturatzea, honako aukeretako bat, gutxienez, dela medio (gehienez 8 puntu):

1. Produktuen balio-bizitza luzatzea / Produktuaren bigarren erabilera.

2. Produktuen konpongarritasuna edo gaurkotzeko gaitasuna handitzea.

3. Produktu berrerabilgarrietara eta berrerabilera-ereduetara jotzea, erabilera bakarreko produktuen ordez.

4. Birziklagarritasuna hobetzea.

  • Sinbiosi industrialeko konponbideak Nafarroako industria ingurunean (gehienez 4 puntu).

B) Proiektuaren kalitate zientifikoa eta teknikoa.

B.1. Helburuak. Haien argitasuna eta egokitasuna baloratuko dira. Ongi zehaztuta eta proiektuaren helburura zuzen bideratuta egon behar dute. Haien kuantifikazioa ere baloratuko da, ahal den neurrian.

B.2. Eragin zientifiko-teknikoa. Honako hauek baloratuko dira:

b.2.1. Planteamenduaren sendotasuna.

b.2.2. Berrikuntza maila: zer neurritaraino den asmo handiko proposamena; berrikuntza-potentziala; zer zentzutan doan arte-egoeratik harago (bide berriak urratu ditzaketen helburuak eta kontzeptu eta planteamendu berriak).

B.3. Partzuergoa. Honako hauek baloratuko dira:

b.3.1. Beste I+G proiektu batzuetan izandako esperientzia.

b.3.2. Partzuergoak proiektuari heltzeko dituen baliabide materialak eta instalazioak, zehaztuz zer neurritan diren egokiak jarduerak gauzatzeko.

b.3.3. Erakunde bakoitzak proiektuan duen eginkizuna.

B.4. Inplementazioa. Proposatutako lan-planaren koherentzia baloratuko da, metodologiari, lan paketeen eta eginkizunen egiturari, entregatzekoei, gauzatze-kronogramari eta baliabideen esleipenari dagokienez.

C) Aurrekontuaren egokitasuna.

Aurrekontuaren justifikazioa, proposamena gauzatzeko giza baliabideei eta baliabide materialei dagokienez, dedikazioaren eta kostuaren ikuspegitik. Gastuaren beharra eta proiektuko partiden zenbatespena justifikatu beharko dira. Egotzitako gastu bakoitza deskribatu beharko da, eta haien zerikusia proiektuaren jarduerekin; langileen zeregin teknikoak; materialen kostuaren eta kopuruaren banakapena; kanpoko lankideen parte-hartzea.

Atal hau baloratzeko orduan, kontuan hartuko da bai gastuak ongi deskribatu diren, bai ongi egokitzen diren proposatutako helburuetara eta haien zailtasun mailara.

D) Proiektuaren bideragarritasuna eta inpaktua.

D.1. Konponbidea merkaturatzearen edo proiektuak arrakasta izatearen bideragarritasuna.

D.2. Nafarroako ekonomian eta gizartean duen eragina.

E) SINAIko exekuzioko eragileen koordinatzaileak proiektuan parte hartzea.

Baloratuko da SINAIko exekuzioko eragileen koordinatzaileak proiektuan parte hartzea. Parte-hartze hori Zientziari eta Teknologiari buruzko ekainaren 27ko 15/2018 Foru Legearen 12. artikuluan arautzen da.

F) Proiektuaren ekarpena ekonomia zirkularrerako trantsizioari.

Ekonomia zirkularrerako trantsizioari ekarpen nabarmena egiten diotela berma dezaketen proiektuetako jarduera zehatzak identifikatuz egiaztatu beharko da, bereziki, hondakinen prebentzioaren, berrerabileraren eta birziklatzearen arloetan. Honako hauek baloratuko dira:

F.1. Baliabide naturalen erabilera modu jasangarrian kudeatzea eta bigarren mailako lehengaiak erabiltzea (gehienez 2 puntu).

F.2. Ingurumena hobetzea (gehienez puntu bat).

F.3. Substantzia arriskutsuen edukia nabarmen gutxitzea (gehienez puntu bat).

F.4. Hondakinak kudeatzea, gutxienez ere berrerabileraren edo birziklapenaren bitartez, produktu berrietarako (erregaitarako izan ezik) erabiliko diren lehengai berriak sortuz (gehienez puntu bat).

G) Enpresen partaidetza.

Ez bada derrigorrezkoa enpresa-aurrekontua gutxienez aurrekontu osoaren %60 izatea 3. erronkan eta 7. erronkan bezala, enpresa-aurrekontuaren ehunekoa igo ahala igoko da puntu kopurua, honako taula honi jarraituz:

Enpresa-aurrekontua (%)

Puntuazio gehigarria

< %20

0

%20

1

%30

1,5

%40

2

%50

2,5

%60

3

H) Proiektua zabaltzeko eta sustatzeko plana.

H.1. Planaren kalitatea: azalpen argiak, lanen definizioa, horiek gauzatzeko kronograma, giza baliabideen eta materialen esleipena.

H.2. Proiektua aurkezteko ekitaldi publikoak.

H.3. Komunikabideetan eta sare sozialetan agertzea.

H.4. Nafarroako ikus-entzunezkoen sektoreko industriarekin eta Nafarroako ikus-entzunezkoen klusterrarekin (CLAVNA) izandako lankidetza.

I) Doktoreen parte-hartzea ikerketa taldean.

Doktoreen orduen ehunekoa /
proiektuko ordu guztiak

Puntuazio gehigarria

10

1

15

2

20

3

25

4

30

5

J) Genero berdintasuna I+Gn.

J.1. Emakumeen ordu-dedikazioa proiektuan: 3 punturekin baloratuko da emakumeen dedikazioa proiektuko ordu guztien %50 edo hortik gorakoa izatea.

J.2. Ikertzaile nagusia (IN / IKN): 2 punturekin baloratuko da emakumezkoak izatea proiektuko ikertzaile nagusia (puntu bat gehienez) eta ikertzailekideak (puntu bat gehienez). Ondorio horietarako, proiektuko ikertzaile nagusia bakar-bakarrik izanen da partzuergoko liderrarena, eta ikertzailekideak partzuergoko gainerako bazkideenak izanen dira.

Iragarkiaren kodea: F2305507.