66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Bete beharrez Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Deialdia iragartzen da udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lukinen, 2023ko martxoaren 20an.–Alkate udalburua, Aurelio Ramón Pardo Gil.

Iragarkiaren kodea: L2304644