64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Hiri-jarduketarako plan berezia aldatzea, 1. poligonoko 117. lurzatian (UO1). Hasierako onespena

Udalak, 2023ko martxoaren 14ko osoko bilkuran, erabaki zuen, gehiengo osoz, onestea hiri-jarduketarako plan bereziaren aldaketa, 1. poligonoko 117. lurzatian. Jose Felipe Sanz Ortak sustatu du aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tebas-Muru Artederretan, 2023ko martxoaren 20an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2304638