64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

559E/2023 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2023ko gastua, kontratazio bidez, langile autonomoei, laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, dirulaguntzak emateko deialdirako, eta aldatzen baitira deialdiaren oinarri arautzaileak, irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez onetsiak. DDBN identifikazioa: 677440.

Azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, honako arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan-merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, bitartekaritza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko; horien oinarri arautzaileak 2023. urtea baino lehen onetsi dira.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hori dela eta, bidezkoa da 2023rako honako gastu hau baimentzea: kontratazio bidez, langile autonomoei dirulaguntzak emateko deialdia, laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren deialdi horren oinarriak, eta ondoren deialdi hori aldatu zuten abuztuaren 28ko 2615E/2020 Ebazpenak (2020ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 17koa) eta ekainaren 8ko 8880E/2022 Ebazpenak (2022ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 21ekoa).

Deialdiarekin izandako esperientzia kontuan hartuta, bidezkoa da zenbait aldaketa egitea haren eragina eta aplikazioa hobetzeko.

Horregatik guztiagatik, irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako 2.2 eta 3. oinarri arautzaileak aldatu behar dira.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 225.000,00 euroko gastua baimentzea, 2023ko gastuen aurrekontuko "autonomoentzako laguntzak lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko" izeneko 950001 96100 4709 241110 partidaren kargura, kontratazio bidez, langile autonomoei, lan-bizitza eta familia bateragarri egiten laguntzeko, dirulaguntzak emateko deialdirako. Deialdiaren oinarri arautzaileak irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. DDBN zenbakia: 677440.

2. Irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren oinarri arautzaile hauek aldatzea:

2.1. 2.2 oinarria, honela:

Honako hau dioen tokian: "Kontratatutako pertsona altan egonen da Gizarte Segurantzan edo etxeko langileen araubide berezian", honakoa esan behar du: "Kontratatzen den pertsonari alta emanen zaio Gizarte Segurantzan dagokion araubidean".

2.2. 3. oinarriari paragrafo hau gehitzea:

"Eskatzaileak dirulaguntza behin jasotzeko eskubidea izanen du bere ardurapean duen pertsona bakoitzeko, aipatutako baldintzak betetzen baditu".

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2023ko otsailaren 24an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2303597