6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2023ko lan-egutegia

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Alkateak ohiko osoko bilkurak egiteko egunen berri eman du; horiek eginen dira, hain zuzen, martxoaren 14an, ekainaren 13an, irailaren 12an, eta abenduaren 12an.

Ikusirik 232/2022 Ebazpena, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala (2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 27koa).

Ikusirik Udalbatzak aurkeztutako proposamena, aho batez erabaki da:

Lehenbizikoa.–Tebas-Muru Artederretako Udalaren 2023rako lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2023rako:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 24a: Herriko jaieguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.

Bigarrena.–Urteko lanorduen banaketa hau ezartzea: administrazioko urteko lanaldian benetako lanorduen kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.

Tebas-Muru Artederretako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua honela banatuko da:

a) Eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.

b) Jendea hartzeko eta erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Aurreko apartatuetan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko familia-arrazoiengatik, lana eta familia kontziliatzeagatik edo zerbitzuaren beharrengatik lanaldi bereziren bat dutenei, murriztua edo malgua. Horiek berariazko lan akordioa izanen dute.

Hirugarrena.–Lanaldiko atsedenaldia honela arautzea: eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez hogei minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 13:00etara bitartean hartzen ahalko da.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tebas-Muru Artederretako Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da".

Tebas-Muru Artederretan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2217423