54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

40/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasten baita desjabetze prozedura eta jendaurrean jartzen baita honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Iruña-Irurtzun tartea, "Saratsa-Iruña azpitartea".

Nafarroako Gobernuak, 2010eko maiatzaren 10ean hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen Plazaola Turismo Partzuergoak sustatutako "Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Iruña-Irurtzun tartea" proiektua, eta haren onura eta interes soziala deklaratu zituen (2010eko 64. NAO, maiatzaren 24koa). Ondoren, 2014ko apirilaren 16an, Nafarroako Gobernuak proiektuaren ibilbidea aldatu zuen Aitzoaindik eta Saratsatik igarotzen den tarteari dagokionez (2014ko 82. NAO, apirilaren 29koa).

Nafarroako Gobernuak, 2023ko otsailaren 15ean hartutako erabakiaren bidez, aipatu proiektu sektorialaren beste aldaketa bat onetsi zuen, Berriobeitiko udalerritik igarotzen den tartean, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak sustatuta (2023ko 42. NAO, otsailaren 28koa).

Proiektu sektorial honen xedea da Plazaolako trenbide zaharra berreskuratzea Iruña eta Irurtzun tartean, herritarrek aisialdirako erabil dezaten.

Proiektuaren exekuzioa bi tartetan banatu zen: Irurtzun-Saratsa eta Saratsa-Iruña. Saratsa-Iruña tarteak, egiteke dagoenak, 9,650 km inguruko luzera du, eta bertan beharrezkoa da titulartasun pribatuko zenbait lursail desjabetzea, mugarte hauetakoak: Saratsa (Itza), Añezkar-Oteitza, Elkarte, Ballariain, Berriogoiti, Aitzoain, Artika, guztiak Berriobeitiko udal-mugartean, eta Berriozar.

Jarduketa hori sartua dago "Helmugan Turismo Jasangarritasuna sustatzeko Plana, Helmugen arteko Kohesio Ekintzak, Nafarroako Landa-eremua" izeneko planean (Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak, ekainaren 20ko 93E/2022 Ebazpenaren bitartez onetsia), eta plan hori finantzatua dago Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoaren bidez. Mekanismo hori Europako Kontseiluaren 2020ko abenduaren 14ko 2020/2094 (EB) Erregelamenduak ezarri zuen (erregelamendu horren bidez Europar Batasuna COVID-19aren krisiaren ondoren suspertzeko tresna bat ezarri zen), eta arautzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak, zeinaren bidez ezartzen baita Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.

Hortaz, jendaurrean jartzen da desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen erregelamenduko 56. artikuluan ezarritakoarekin.

Bestalde, Garapen Ekonomikoko kontseilariaren uztailaren 15eko 83/2019 Foru Aginduaren bidez, "Saratsa-Berriogoiti" azpitarteak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioa hasi zen, eta jendaurrean jarri zen aipatu azpitarteak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (2019ko 157. NAO, abuztuaren 13koa). Ondasunen zerrenda hori ez zen behin betiko onetsi, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak beharrezkotzat jo zuelako trazadura berria aldatzea bide berdeko hainbat tartetan, bai eta jarduketa Iruñeko mugarteraino eramatea ere. Horrek ekarri zuen beste aldaketa bat tramitatu behar izatea "Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Iruña-Irurtzun tartea" proiektuan, eta, beraz, beharrezkoa da berriz ere desjabetze prozedura hastea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak okupatu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuaren 49. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hasiera ematea honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedienteari: "Plazaolaren trazadura zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala. Iruña-Irurtzun tartea. Saratsa-Iruña azpitartea".

2. Jendaurrean jartzea honako proiektua honek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: "Plazaolaren trazadura zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala. Iruña-Irurtzun tartea. Saratsa-Iruña azpitartea". Zerrenda hori eranskinean dago, eta eskura egonen da https://gobiernoabierto.navarra.es/es/transparencia/tramite-informacion-publica/relacion-bienes-y-derechos-afectados-exp-fge-23005 helbidean, hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edozeinek egoki irizten dituen alegazio guztiak aurkez ditzan.

Ahal dela, alegazioak telematikoki aurkeztu behar dira Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein tokitan. Halaber, espedientea aztertzeko aukera izanen da Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren bulegoetan (Navarrería kalea 39 behea, 31001 Iruña) eta Itzako, Berriobeitiko eta Berriozarko Udaletan.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta dagokion iragarkia Foru Komunitatean gehien saltzen diren bi egunkaritara bidaltzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzura eta Itzako, Berriobeitiko eta Berriozarko Udaletara, iragarki-tauletan jar ditzaten.

Iruñean, 2023ko martxoaren 7an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda

ERANSKINA

Plazaolaren ibilbide zaharra berreskuratzeko proiektua Irurtzun-Iruña tartea.
Saratsa-Iruña azpitartea

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKA
KODEA

TITULARRA/K

UKIPENAK

KATASTROA

ES

Behin bet. okup.

O/P

Pol.

Lurz.

Lur mota

Herria: Saratsa (Itza)

SAR-08

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

JP

36,35

-

12

289

Errepidea

SAR-07

Jesús María Sagüés Erro

DES

2256,72

P

12

252

Leh. alorra

SAR-09

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

JP

90,66

-

-

-

Erreka

SAR-06

Jesús María Sagüés Erro

DES

16,99

P

12

81

Leh. alorra

SAR-05

Francisco Javier Gomez Hoyos

DES

2568,49

G

12

82

Eraikina, aurrei egoeran

SAR-04

Jesús María Sagüés Erro

DES

93,14

P

12

83

Leh. alorra

SAR-03

Jesús María Sagües Erro

DES

2474,42

P

12

84

Lurzorua-Leh. alorra

SAR-10

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

JP

277,6

-

12

284

NA-4109 errepidea

SAR-01

María Teresa García Cerdán

DES

2122,65

G

12

85

Lurzorua-Larreak

Javier Luis Cía García

Rocío Cía García

María Mar Cía García

Alvaro Cía García

SAR-02

José María Macaya Ameztegui

DES

716,95

P

12

86

Lurzorua-Leh. alorra

SAR-11

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

JP

107,9

-

-

-

Erreka

Herria: Añezkar-Oteitza (Berriobeiti)

OTZ-01

María José Lecumberri Eslava

DES

1341,93

P

2

103

Leh. alorra

María Ángeles Lecumberri Eslava

Pablo Lekunberri Eslaba

Rosalia Lekunberri Eslaba

Jesús María Lekunberri Eslaba

María Sagrario Lecumberri Donazar

José María Lecumberri Donazar

OTZ-02

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

JP

194,73

-

2

250

Altxonbidea

OTZ-03

Oteitzako Kontzejuaren herri-lurra

DES

402,85

P

2

104

B. Larreak

Añezkarko Kontzejuaren herri-lurra

OTZ-04

Oteitzako Kontzejua

JP

52,67

-

-

-

Bidea

OTZ-05

Oteitzako Kontzejuaren herri-lurra

DES

618,86

P

2

101

Larreak

Añezkarko Kontzejuaren herri-lurra

OTZ-06

Oteitzako Kontzejuaren herri-lurra

DES

520,12

P

2

105

Leh. alorra

Añezkarko Kontzejuaren herri-lurra

OTZ-07

José Javier Pérez de Zabalza Musquiz

DES

1126,62

P

2

106

Leh. alorra

OTZ-08

Oteitzako Kontzejua

JP

11469,45

-

-

-

Bidea

OTZ-09

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

JP

215,79

-

2

25

NA-4508 errepidea

OTZ-10

Oteitzako Kontzejua

JP

4180,11

-

-

-

Bidea

Herria: Elkarte (Berriobeiti)

ELR-01

Elkarteko Kontzejua

JP

6594,99

-

-

-

Bidea

Herria: Ballariain (Berriobeiti)

BAL-01

Ballariaingo Kontzejua

JP

6981,05

-

-

-

Bidea

Herria: Berriogoiti (Berriobeiti)

BRS-05

Berriogoitiko Kontzejua

JP

4718,38

-

-

-

Bidea

BRS-06

Santiago Lopez Morgado

DES

3092,12

G

14

165

B. Larreak-Bidea

BRS-07

Berriogoitiko masa amankomuna

DES

278,63

P

14

163

Leh. alorra-Bidea

BRS-08

Lydia Lopez de Ipiña Bramon

DES

194,08

P

14

211

B. Larreak

María Asuncion Lopez-ipiña Bramon

BRS-09

Berriobeitiko Udala

ZG

2550,96

-

-

-

Bidea

BRS-04

Bapi Sociedad de Alquileres SL

DES

632,52

G

14

328

Elkorra

BRS-03

María Dolores Martinez de Azagra Irujo

DES

87,71

P

14

191

Leh. alorra

BRS-02

Danone SA

DES

456,29

P

14

50

B. Larreak

BRS-01

Danone SA

DES

659,2

P

14

192

B. Larreak

Herria: Aitzoain (Berriobeiti)

AIZ-09

Danone SA

DES

243,8

P

16

159

Leh. alorra

AIZ-08

Modesto Beperet Iribarren

DES

258,97

G

16

301

Leh. alorra-Larreak

AIZ-07

Ciudad Comercial Artesana SA

DES

1569,94

G

16

339

Leh. alorra-Larreak

AIZ-10

Aitzoaingo Kontzejua

JP

43,52

-

-

-

Bidea

AIZ-06

Ciudad Comercial Artesana SA

DES

891,48

G

16

402

B. Larreak-Bidea

AIZ-11

Berriobeitiko Udala

JP

311,31

-

-

-

Plazaola industrialdeko bidea

AIZ-05

Servifrio Iruña SL

DES

466,6

P

16

181

Leh. alorra

AIZ-04

Ciudad Comercial Artesana SA

DES

283,53

P

16

403

Leh. alorra

AIZ-03

María Carmen Iribarren Mariezcurrena

DES

906,5

P

16

343

Lurzorua-Leh. lurra

AIZ-12

Berriobeitiko Udala

JP

52,32

-

-

-

Bidea

AIZ-13

Pedro Vignau Badaran de Osinalde

DES

68,1

P

16

211

Lurzorua

Paloma María Vignau Uruñuela

Carlos Vignau Badaran de Osinalde

María Dolores Vignau Badaran de Osinalde

Joaquin María Badaran Martinez de Azagra

Ángeles Badaran Martinez de Azagra

AIZ-14

Berriobeitiko Udala

LD

651,98

P

16

612

Lurzorua

AIZ-15

Berriobeitiko Udala

LD

250,43

-

-

-

Bidea

AIZ-16

María Dolores Eslava Arce

DES

223,8

P

16

213

Lurzorua

Jesús Ramon Izquieta Anaut

Jose María Izquieta Anaut

AIZ-17

Berriobeitiko Udala

LD

784,27

P

16

470

Lurzorua

AIZ-18

Berriobeitiko Udala

JP

35,07

-

-

-

Bidea

AIZ-19

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

JP

69,52

-

16

120

NA-4100 errepidea

AIZ-20

Berriobeitiko Udala

JP

57,24

-

-

-

Bidea

AIZ-21

Berriobeitiko Udala

JP

219,15

-

-

-

Bidea

AIZ-22

Berriobeitiko Udala

JP

818,69

-

-

-

Bidea

AIZ-23

Aitzoaingo Kontzejua

JP

2552,83

-

-

-

Bidea

Herria: Berriozar

BRZ-01

Berriozarko Udala

JP

4174,46

-

-

-

Bidea

BRZ-02

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

JP

34,32

-

18

57

NA-4106 errepidea

BRZ-03

Berriozarko Udala

LD

966,81

P

18

1176

Lurzorua

BRZ-04

Berriozarko Udala

LD

1391,74

P

18

1177

Lurzorua

BRZ-05

Berriozarko Udala

LD

357,88

P

18

1178

Lurzorua

Herria: Artika (Berriobeiti)

ART-01

Berriobeitiko Udala

LD

3191,62

P

21

368

Lurzorua

ART-02

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

JP

237,81

-

21

391

Iruñeko Ingurabidea PA-30

ART-03

Berriobeitiko Udala

LD

458,86

P

21

822

Lurzorua

ART-04

Berriobeitiko Udala

JP

3719,78

-

-

-

Bidea

Laburdurak:

Pol: poligonoa; Lurz.: lurzatia; O/P: osoa/partziala; Behin bet. okup.: behin betiko okupazioa; ES: eskuratzeko sistema; DES: desjabetzea; LD: lagapena/desjabetzea; JP: jabari publikoa. Obra-baimena behar du. Leh. alorra: lehorreko alorra; G: guztira; P: partziala.

Iragarkiaren kodea: F2304059