52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Zerga-tasak, tasa eta prezio publikoak 2023rako

Irunberriko Udalak, 2022ko abenduaren 20an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal zergen ehunekoak eta karga-tasak, tasa eta prezio publikoak, eta egutegi fiskala, 2023ko ekitaldirako. 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten dira udal zergen ehunekoak eta karga-tasak, tasa eta prezio publikoak, eta egutegi fiskala 2023ko ekitaldirako, eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Irunberrin, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ZUZENEKO ETA ZEHARKAKO ZERGEN TASAK

(Joan den urteko karga-tasa berak mantentzen dira)

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,34.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,70. Gutxieneko tasa, 50,00 euro.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,40ko indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak aplikatzea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Karga-tasak:

  • 0tik 3 urtera bitarte: %12.
  • 4tik 15 urtera bitarte: %25.
  • 16tik 17 urtera bitarte: %17.
  • 18 urtetik gora: %12.

Tasak eta prezio publikoak

–Agiriak eman eta izapidetzea:

  • Kopiak eta fotokopiak: A4, 0,20 euro; A3, 0,40 euro.
  • Agiriak konpultsatzea: 0,40 euro orriko.

–Hirigintzako lizentziak:

  • Hirigintzako kontsulta, planorik aztertu edo egin behar ez bada: 90,00 euro.
  • Hirigintzako kontsulta, planoak aztertu eta/edo egin behar badira: 170,00 euro.
  • Xehetasun-azterketa: 170,00 euro.
  • Aldaketak planeamenduan: 290,00 euro.
  • Plan partzialak eta plan bereziak: 250,00 euro.
  • Banantzeko lizentziak, planorik egin gabe: 130,00 euro.
  • Lehen erabilerako lizentziak, jabetza horizontaleko egoeran: 130,00 euro.
  • Lehen erabilerako lizentziak, familia bakarreko etxebizitzetan eta etxebizitza atxikietan: 220,00 euro.
  • Lehen erabilerako lizentziak, 25 etxebizitza kolektibo bitarte: 450,00 euro.
  • Lehen erabilerako lizentziak, 25 etxebizitza kolektibotik gora: 700,00 euro.

–Eremu publikoa okupatzea:

  • Terraza: mahai bateko eta lau aulkiko multzoa: 35,00 euro urtean.
  • Beladoreak: %50eko gehikuntza terrazaren tarifaren gainean.
  • Bide publikoa okupatzea hiri-lurzoruan: 0,31 euro/m².
  • Bide publikoa okupatzea landa-lurzoruan: 0,10 euro/m².
  • Kalea ixtea, 2 eta 8 ordu bitarte: 30,00 euro.
  • Kalea ixtea, 8 ordutik gora: 60,00 euro.
  • Familia bakarreko etxebizitzen pasabideko lizentzia: 25,00 euro urtean.
  • 3 eta 25 plaza bitarteko lokalen pasabideko lizentzia: 70,00 euro urtean.
  • 25 plaza baino gehiagoko lokalen pasabideko lizentzia: 100,00 euro urtean.

–Jarduera-lizentzia:

  • Jarduera-lizentzia: 150,00 euro.
  • Berritik jartzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran:
    • Lehen 50 m²-ak, m² bakoitzeko: 4,21 euro.
    • 51 eta 100 m² bitarte, m² bakoitzeko: 4,11 euro.
    • 101 eta 400 m² bitarte, m² bakoitzeko: 3,36 euro.
    • 401 eta 1.000 m² bitarte, m² bakoitzeko: 3,00 euro.
    • 1000 m²-tik gora, m² bakoitzeko: 3,10 euro.
  • Jarduera handitzea, negozioa eskualdatzea, izenaren edo sozietate-izenaren aldaketa eta titular aldaketak:
    • Lehen 50 m²-ak, m² bakoitzeko: 2,10 euro.
    • 51 eta 100 m² bitarte, m² bakoitzeko: 2,05 euro.
    • 101 eta 400 m² bitarte, m² bakoitzeko: 1,68 euro.
    • 401 eta 1.000 m² bitarte, m² bakoitzeko: 1,50 euro.
    • 1000 m²-tik gora, m² bakoitzeko: 1,55 euro.

–Kalez kaleko salmenta eta feriako atrakzioak:

  • Merkatu txikia eta postuak eremu publikoan:
    • Postu finkoak: 60,00 euro hilean.
    • Finkoak ez diren postuak: 20,00 euro/eguna.
  • Izozki-salmentarako, txurrotegietarako eta uso-tiroketarako postuak: 20,00 euro/eguna.
  • Barrakak: 35,00 euro/eguna.

–Lurzoruko aprobetxamendu berezia:

  • Zabor-legarraren eta lur naturalaren salmenta: 1,69 euro/m².
  • Erlauntzak jartzea herri-lurretan: 0,179 euro/m².

–Hilerriko zerbitzuak erabiltzea:

  • Ehorzketa, lurrean edo panteoian: 220,00 euro.
  • Ehorzketa, nitxoan: 158,00 euro.
  • Gorpu-hondakinak ehorztea: 75,00 euro.
  • Hobitik ateratzea: 140,00 euro.
  • Gorpu-hondakinen poltsa: 25,00 euro.

–Ezkontza zibilaren espedientearen tramitazioa: 80,00 euro.

  • Ur-hornidura eta ur-hustuketa:
  • Kuota finkoa: 9,33 euro lauhilekoa.
  • Etxeko kontsumoa:
    • 64 m³ bitarte: 0,46 euro/m³.
    • 64 m³-tik gora: 0,78 euro/m³.
  • Kontsumo konbinatua, etxekoa eta ureztapena:
    • 64 m³ bitarte: 0,46 euro/m³.
    • 64 m³-tik gora: 1,16 euro/m³.
  • Industriako kontsumoa: 0,64 euro/m³.
  • Ureztatzeko eta aisiarako erabilera finka partikularretan: 1,14 euro/m³.
  • Soberako urak, kontsumoak: 1,52 euro/m³ lauhilekoan.
  • Soberako urak, lotune eskubideak: 40,00 euro.
  • Ur-harguneak: 365,00 euro.
  • Estoldak: 18,44 euro urtean.

–Irunberriko arroilako aparkalekua:

  • Autoak: 3,00 euro.
  • Autobusak: 5,00 euro.
  • Motozikletak: 1,00 euro.
  • Autokarabanak: 5,00 euro.

–"Iturbero" kirolgunea:

KATEGORIAK

Haurrak

3-13 urte

Gazteak

14-17 urte

Helduak

18 urte edo gehiago

Erretirodunak

Desgaitasuna dutenak

URTEKO ABONUAK

HASIERAKO SARRERA

HILEKOA

Haurrak

40,00 euro

20,90 euro

Gazteak

50,00 euro

25,20 euro

Helduak

60,00 euro

29,40 euro

Erretirodunak

50,00 euro

25,20 euro

Desgaitasuna dutenak

45,00 euro

23,90 euro

UDAKO ABONUAK

BAKARRA

HILEKOA

HAMABOSTALDIKOA

Haurrak

64,50 euro

43,00 euro

30,50 euro

Gazteak

85,50 euro

59,00 euro

38,00 euro

Helduak

102,00 euro

63,50 euro

43,00 euro

Erretirodunak

85,50 euro

59,00 euro

38,00 euro

Desgaitasuna dutenak

75,00 euro

49,50 euro

35,00 euro

NEGUKO ABONUAK

HILABETEKOA

8 HILABETEKOA

Haurrak

53,50 euro

177,00 euro

Gazteak

69,50 euro

241,00 euro

Helduak

74,50 euro

290,00 euro

Erretirodunak

69,50 euro

225,00 euro

Desgaitasuna dutenak

58,50 euro

198,00 euro

EGUNEKO SARRERAK

ASTELEHENETIK IGANDERA

Haurrak

4,00 euro

Gazteak

5,00 euro

Helduak

6,00 euro

Erretirodunak

5,00 euro

Desgaitasuna dutenak

5,00 euro

10 BAINUALDIKO BONUAK

Astelehenetik igandera

Haurrak

35,00 euro

Gazteak

45,00 euro

Helduak

55,00 euro

Erretirodunak

45,00 euro

Desgaitasuna dutenak

45,00 euro

KALE ERRESERBAK

Abonatuak

30,00 euro

Abonatu gabeak

45,00 euro

DUTXA

4,00 euro

Irunberrin erroldatu berriak

10 bainualdiko bonu bat oparitan, urtebeterako balioa izanen duena, ematen den egunetik zenbatzen hasita

2023KO ZERGA-EGUTEGIA

ZERGA/TASA

KOBRATZEKO EPEA

ORDAINAGIRI HELBIDERATUAK

Zirkulazioaren gaineko zerga

Martxoaren 1etik 15era

Martxoaren 5a

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunak

Lehen seihilekoa: ekainaren 1etik 15era

2. seihilekoa: abenduaren 1etik 15era

Lehen seihilekoa: ekainaren 5a

2. seihilekoa: abenduaren 5a

Herri-lurrak

Urriaren 1etik 15era

Urriaren 5a

Herri-lur ureztatuak

Azaroaren 1etik 15era

Azaroaren 5a

Ekonomia-jardueren gaineko zerga

Abuztuaren 1etik 15era

Abuztuaren 5a

Gainbalioak

Irailaren 1etik 15era

Irailaren 15a

Bide publikoa okupatzea (mahaiak, aulkiak eta beladoreak)

Irailaren 1etik 15era

Irailaren 5a

Pasabideak

Urtarrilaren 1etik 15era

Urtarrilaren 15a

Lurren eta zakurtegien alokairua

Apirilaren 1etik 15era

Apirilaren 5a

Ur-hornidura

Lehen lauhilekoa: maiatzaren 1etik 15era

Bigarren lauhilekoa: abuztuaren 1etik 15era

Hirugarren lauhilekoa: abenduaren 1etik 15era

Lehen lauhilekoa: maiatzaren 10a

Bigarren lauhilekoa: abuztuaren 10a

Hirugarren lauhilekoa: abenduaren 10a

Iragarkiaren kodea: L2303296