52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

39C/2023 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Zuraren Industrien Sektoreko Hitzarmen Kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Zuraren Industrien Sektoreko Hitzarmen Kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31004805011981), Erregistro honetan 2022ko abenduaren 30ean sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen (ELA eta CCOO) ordezkariek 2022ko abenduaren 30ean izenpetu zutena, eta 2023ko otsailaren 6an zuzendu zena, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratzearen eta gordailutzearen gaineko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Iruñean, 2023ko otsailaren 19an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zu­zen­dari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Zuraren Industrien Sektoreko Hitzarmen Kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2302973