5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA
–SAN JOSÉ ZAHAR ETXEA ERAKUNDE AUTONOMOA–

Akats zuzenketa deialdi honetan: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Akatsa atzeman da deialdi honen argitalpenean (2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezia, abenduaren 19koa): lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera; eta, hortaz, zuzendu egin behar da.

–Deialdiaren 7.b) oinarrian, honela dioen tokian:

"Epaimahaiak III. eranskineko baremoarekin bat baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, merezimendu-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko."

Honela behar du:

"Epaimahaiak III. eranskineko baremoarekin bat baloratuko ditu izangaien merezimenduak; horiek guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, merezimendu-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean".

Corellan, 2022ko abenduaren 29an.–Lehendakaria, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2217906