49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa honako deialdi honetan: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, familia-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 20an egin bilkuran, onetsi zuen deialdi bat, Zizur Nagusiko Udaleko familia-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat, oposizio-lehiaketa bidez, eratzeko. Deialdiaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 9an. Ikusirik onetsi zela aipatu gabe beste zerrenda eratzea, alegia, euskarako nahitaezko B2 hizkuntza-eskakizuna duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrenda, eskakizun hori plantilla organikoan jasota dagoelarik 45102 lanposturako.

ERABAKI DA:

1.–Honako deialdi hau eta haren oinarriak aldatzea: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, Zizur Nagusiko Udaleko familia-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko; haren iragarkia argitaratu zen 2023ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 9an. Honela aldatzen da:

"Honako deialdi honen onespena: deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, Zizur Nagusiko Udaleko familia-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko, zerrendetako batek euskarako nahitaezko B2 hizkuntza-eskakizuna izanik".

2.–Hori zabaltzea oinarrietako paragrafoetara ukituak gertatzen diren orotan, idazketa berria emanez, eta bere horretan uztea aldatu beharrik ez duen oro.

3.–Halaber, jarduketei eustea izangaiek egin dituzten izapideei dagokienez, aldatzeko erabaki honek ez baditu haien jarduketak aldarazten, eta epe berria irekitzea, hamabost egun naturalekoa, eskabideak aurkezteko.

4.–Agintzea erabaki hau jendaurrean jar dadila, Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorriz eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratuz.

Zizur Nagusian, 2023ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2302946