49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, zuzenbidean lizentziadunen 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak 2023ko otsailaren 20ko ebazpen bidez onetsi zuen deialdia, honako oinarri hauekin bat:

OINARRIAK

1. Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Zuzenbidean Lizentziadunen 6 lanpostu oposizio bidez betetzea, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako, funtzionario araubidekoa eta A mailakoa. Deialdia honako arau hauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuena; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honetako oinarriak.

1.2. Lanpostuak, Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Alorrari atxikiak eta plantilla organikoan 100.500-1, 100.500-3, 100.500-4, 100.500-5, 100.500-7 eta 100.500-17 zenbakiekin identifikatuak, honako txanda hauetan banatuko dira:

–2 lanpostu txanda irekian.

–3 lanpostu igoera-txandan.

–1 lanpostu desgaitasun-txandan.

1.3. Igoera-txandan bete gabe gelditzen diren lanpostuak, izangaiek hautapen-probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Orobat, desgaituendako erreserba-txandako izangaiek hautapen probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen ez badute, hutsik gera daitekeen lanpostua dagokion txandako lanpostuei gehituko zaie, Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarrita dagoen banaketa-ordenari jarraikiz.

Bestalde, igoera-txandako edo desgaituendako erreserba-txandako probak gainditzen dituzten izangaien kopurua lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa baldin bada, txanda horietako probak gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuetan lehiatzeko, betiere txanda horretako izangaiekin lehian arituz eta guztira lortutako puntuazioari jarraikiz.

Halaber, txanda irekiko lanpostu hutsetarako lehiatzen ahalko dira, aurreko paragrafoan zehaztutako eran, agiriak aurkezteko epea amaitutakoan deialdi honetako 2.1.2 oinarrian berariaz ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiak.

1.4. Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dituzte izendatuak, Iruñeko Udaleko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie bertan, aipatu araubide horretan aurreikusitako babesaren pean.

Aurrekoa gorabehera, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko Bederatzigarren Xedapen Gehigarriaren 3. puntuan ezarritakoarekin bat, baldin eta Montepio bateko eskubide pasiboen araubidean afiliatuta badaude, Montepio horretan geratzea aukeratzen ahalko dute, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

2. Baldintzak.

2.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte oposizio honetan onartuak izateko:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikagarria duen eremuko estatu batekoa.

Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, beren ondorengoek eta ezkontideenek -zuzenbidez bereizita ez badaude-, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Gradudun edo Lizentziadun titulua Zuzenbidean edo horien baliokidea den titulu bat edukitzea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiria, eskaerak aurkezteko mugaegunean.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.

d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar dituzten eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabeturik ez egotea, ezta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizita ere.

2.1.2. Berariazko betekizunak igoera-txandako izangaiendako:

Igoera-txandako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitakoez gain, honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finko izatea, eta borondatezko nahiz behartutako eszedentzian ez egotea igoera zein lanpostutatik egin nahi den eta horretan.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoak edo beheragokoak izatea.

c) Administrazio Publikoetan 5 urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak, horiek zortzi urtez benetan zerbitzu emanak eduki beharko baitituzte kidego horietan.

2.1.3. Berariazko betekizunak desgaitasuna duten pertsonei erreserbatutako txandako izangaientzat.

Desgaitasuna duten pertsonendako erreserba-txandako izangaiek, 2.1. apartatuan adierazitako betekizunez gain, ofizialki aitortua izan beharko dute % 33ko desgaitasuna edo handiagoa.

2.2. Betekizun horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, eta plazaren jabetza hartu arte mantendu beharko dira.

Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 9.2 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Izendatuak izateko proposatutako izangaiek deialdi honen oinarriek zehazten duten unean egiaztatu beharko dituzte aurreko betekizun horiek.

3. Eskabideak.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Eskaerak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute, Internet bidez, www.pamplona.es webgunean, honako nabigazio-bide honi jarraiki: "Izapideak eta lizitazioak’’, "Lan-eskaintzak’’, "Enplegu publikoa’’, "Enplegu publikoko deialdiak’’, deialdi honi dagokion aipamenean.

Desgaitasuna duten izangaiek denboraren nahiz bitartekoen egokitzapenak eskatuz gero horiek beharrezkoak diren probetarako, hala jakinarazi beharko dute eskaeran, eta zehaztu, horretarako prestatutako espazioan, zein den eskatutako egokitzapena edo zein diren eskatutako denboraren eta/edo bitartekoen doikuntzak. Horretarako, izangaiak egoki jotzen dituen agiriak aurkezten ahalko ditu eskaera aurkezteko unean, 3.4 puntuan ezarritakoarekin bat.

3.3. Tasak.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasa 25 eurokoa da. Tasa telematikoki ordainduko da, eskaera formalizatzeko unean, telematikoki ordaintzeko sistema seguru baten bidez.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–c) Gradudun edo Lizentziadun titulua Zuzenbidean edo horien baliokidea den titulu bat, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiria, eskaerak aurkezteko mugaegunean.

Atzerrian eskuratutako tituluen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

–Horrez gain, baldin eta deialdian igoera-txandan parte hartu nahi duten izangaiak Iruñeko Udala ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren baldintzak betetzen dituztela frogatzeko egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera.

–Desgaitasun bat aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria -organo eskudunak emana- aurkeztu beharko dute.

3.5. Agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arte haiek gauzatutako egintza guztiak, eskabidean egindako faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

3.6. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4. Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute hamar egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko, eskaerak aurkezteko 3.2 oinarrian adierazitako izapide elektroniko beraren bidez.

4.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien gainean ebatzitakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5. Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Gonzalo Pérez Remondegui, Iruñeko Udaleko Aholkularitza Juridikoko zuzendaria.

Epaimahaiburu ordezkoa: Rebeca Sánchez Ruiz, Hirigintza Gerentziako Erakunde Autonomoko legelaria.

Epaimahaikidea: Paula Unanua Albéniz, Iruñeko Udaleko Aholkularitza Juridikoko legelaria.

Epaimahaikide ordezkoa: Paloma Sánchez Ruiz, Iruñeko Udaleko Aholkularitza Juridikoko legelaria.

Epaimahaikidea: Begoña García Revuelto, Iruñeko Udaleko Aholkularitza Juridikoko legelaria.

Ordezkoa: María Carmen Martínez Arcelus, Iruñeko Udaleko Aholkularitza Juridikoko legelaria.

Epaimahaikidea: Rosa Chaler Blasco, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Ainhoa Larrañeta Zaratiegui, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide idazkaria: Juan Luis Guijarro Salvador, Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrari Laguntzeko organoaren titularra.

Epaimahaikide idazkari ordezkoa: Antonio Armendáriz García, Iruñeko Udaleko Aholkularitza Juridikoko legelaria.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izatera, haien ordezkoek, kontuan harturik ordezko izan daitezkeela, baita ere, epaimahaikide ordezko gisara izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. Oposizioaren garapena.

6.1. Oposizioa 2023eko irailetik aurrera hasiko da.

6.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira oposizioko lehen proba egiteko tokia, eguna eta ordua.

Oposizioko proba bakoitzaren kalifikazio-aldia amaitutakoan, Epaimahaiak argitara emanen du, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es), proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortu duten behin betiko puntuazioarekin batera, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, betiere, gutxienez, hura egin baino 48 ordu lehenago.

Oposizioko probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.3. Hautaprobak egin bitartean, beharrezko egokitzapenak ezarriko dira, probak egiteko denboraren nahiz bitartekoen aldetik, desgaitasuna aitortua eduki eta eskabidean halakorik eskatu duten izangaiendako.

6.4. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiaren eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eginen dira.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

6.5. Oposizioak honako proba hauek izanen ditu:

6.5.1. Lehen proba.

Izangaiek deialdi honen eranskinean jasotako gai-zerrendaren gaiei buruzko 100 galdera erantzun beharko dituzte idatziz. Galdera bakoitzak erantzun posible batzuk izanen ditu aukeratzeko, baina bat bakarra izanen da baliozkoa.

Erantzun zuzen bakoitzak 0,3 puntu gehituko ditu. Zuzena ez den bakoitzak 0,1 puntu kenduko ditu.

Proba honetan gehienez ere 30 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 15 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

6.5.2. Bigarren proba.

Idatziz azaldu beharko dira, gehienez 4 orduko epean, deialdiaren eranskinean jasotako bi gai. Horretarako, Kalifikazio-epaimahaiak 1. ataleko bi gai eta 2. ataleko gai bat aukeratuko ditu zozketa bidez, eta izangaiek honako hauek garatu beharko dituzte:

–1. ataleko gaietako bat, hautatzen duten hura.

–2. ataleko gaia.

Bigarren proba honetan gehienez 30 puntu eskuratzen ahalko dira (15 puntu gai bakoitzeko). Probak izaera baztertzailea edukiko du, eta 15 puntu lortzen dutenek gaindituko dute, betiere ez badituzte 1,5 puntu baino gutxiago lortu bi gaietako edozeinetan.

6.5.3. Hirugarren proba.

Izaera praktikokoa, gehienez 5 orduko epean, bi irizpen edo txosten juridiko idatzi beharko dira, Epaimahaiak gai-zerrendako gaiei inguruan planteatzen dituen suposizioei buruz.

Proba honetan gehienez 40 puntu eskuratzen ahalko dira (20 puntu suposizio bakoitzeko). Probak izaera baztertzailea edukiko du, eta 20 puntu lortzen dutenek gaindituko dute, betiere ez badituzte 2 puntu baino gutxiago lortu bi suposizioetako edozeinetan.

6.6. Bigarren eta hirugarren ariketa plika-sistemaren bidez eginen dira.

6.7. Proba guztietara tinta urdina duen boligrafo batekin joan beharko da.

Telefono mugikorrak deskonektatu beharko dira, eta ezinen da erloju adimendunik eraman.

Hirugarren probarako bakarrik, izangaiek egoki jotzen dituzten legeria-liburuak eramaten ahalko dituzte. Nolanahi ere, aleek ez dute doktrinazko edo jurisprudentziazko inolako iruzkinik izan beharko.

Probak egiteari buruzko edozein argibide behar besteko denboraz jakinaraziko da www.pamplona.es helbidean.

6.8. Behin proba bakoitza amaituta, Epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es) argitaratuko ditu izangaiek eskuraturiko puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea emanen du interesdunek erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten balorazioei buruz.

7. Gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Behin hautaprobak bukatuta, Kalifikazio-epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es) argitaratuko du probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, txandaka, oposizioan lortutako kalifikazioekin eta eskuratutako puntuazio-hurrenkerarekin bat, eta zerrenda hori Giza Baliabideetako zuzendariari bidaliko dio, betekizunak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak aukeratzeko izapideak egin ditzan.

7.2. Emaitzetan puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren ariketan puntuazio handiagoa lortzen dutenen alde ebatziko da; eta, hala ere, berdinduta segitzen badute, gainerako probetan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, hurrenez hurren eta beren ordenaren arabera. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, zozketa bakar batez ebatziko da horretarako deituko den ekitaldi publikoan.

Zozketaren emaitzak Iruñeko Udalaren webgunean argitaratuko dira.

8. Betekizunen egiaztapena eta lanpostu hutsen hautaketa.

8.1. Giza Baliabideetako zuzendariak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek aurkez ditzaten, horretarako ezarriko den bidea baliatuta, bete beharreko baldintzak egiaztatzeko agiri hauek:

a) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatutako tituluetako baten fotokopia konpultsatua edo hura erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiriarena, edo, bestela, eskaera aurkezteko epea amaitu baino lehenago hura lortzeko egoeran egotearen gaineko ziurtagiria, salbu eta aurrez aurkeztu bada.

8.2. Behin izapide hori bete ostean, Giza Baliabideetako zuzendariak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia eginen du, eta horretarako argitara emanen ditu hautatu beharreko lanpostu hutsak -haien kopurua handitzen ahalko da, gerora onets daitezkeen lan-eskaintza publikoei jarraikiz-, izangaien zerrenda -lanpostu hutsak hautatzeko puntuazio-ordenaren arabera daukaten lehentasun-hurrenkerarekin bat eta txandetan banatuak- eta lanpostu hutsak hautatzeko izangaiei ematen zaien epea.

Informazio hori Udalaren webgunean argitaratuko da.

Ondoren, izangaiek adierazi beharko dute, horretarako zehaztutako epean, deitutako lanpostuetatik zein nahiago duten.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, aipatutako desgaitasuna duten izangaiak badaude eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, haien desgaitasunera hobekien egokitzen direnak eskainiko zaizkie, balorazio- eta orientazio-talde eskudunak horri buruz egindako txostenarekin bat.

8.4. Bestalde, probak igoera-txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute txanda libreko izangaien aurrean deialdi honetako lanpostu hutsak aukeratzeko, desgaitasuna duten izangaiendako kontuan hartutako salbuespen-kasuan izan ezik.

9. Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, Epaimahaiak Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izendapen-proposamena, probak gainditu eta puntuazio handienak erdietsi dituzten izangaiak izendatze aldera, deialdian zenbat lanpostu eskaini eta horren arabera.

Aipatutako izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratuko da.

9.2. Proposatzen diren izangaiek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Iruñeko Udaleko zerbitzu medikoek egindako txostena, lanpostuaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatuta.

c) Zinpeko adierazpen bat edo adierazpen solemnea, eginkizun publikoetarako ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan ez dela adierazirik.

d) Zin egiteko edo hitza emateko agiria Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela adierazita.

9.3. Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, halaber, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria aurkeztu beharko dute. Egiaztagiri hori balorazio- eta orientazio-talde eskudunek emanen dute, ofizioz, eta espedienteari erantsiko zaio.

9.4. Agiri horiek aipatu epean -salbu behar bezala justifikatuta egon behar duten ezinbesteko kasuetan- aurkezten ez dituztenak eta deialdiaren 2. oinarrian eskatutako betekizunen bat betetzea egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatuak izan, eta haien egintza guztiak baliogabeturik geldituko dira, betiere ezertan galarazi gabe haien eskabideetan egindako faltsutasunarengatik legokiekeen erantzukizuna.

9.5. Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuan, Tokiko Gobernu Batzarrak oposizioa gainditu dutenen zerrendan, hots, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurren dagoen eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin beteko du hutsunea, halako eran non, horri dagokiolarik, aurreko ataletan adierazitako prozedurari berari jarraituko baitzaio.

9.6. Deialdiaren xedezko lanposturako betekizunak eta baldintzak egiaztatzekoak ez diren baina Iruñeko Udalak bere eskumenak gauzatuz eska dezakeen beste edozein agiri, proposatutako izangaiari eskatuko zaio eta hark aurkeztuko du deialdiaren 9.2. zenbakian ezarritakoarekin bat.

10. Izendapena, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

10.1. Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko ditu, Zuzenbidean Lizentziadunen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleituko dizkie, erabaki bidez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiei.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutako izangaiek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena noiz jakinarazi eta hortik aitzina.

Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek Iruñeko Udaleko funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 9.5 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.3. Izangaiak funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta beraiek eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaie lanpostuaren jabetza hartzen duten egunetik beretik -indarreko araudian ezarritako kasuetan-, kasuan kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.5 zenbakian xedatzen den moduan beteko da.

10.4. Aurreko bi puntuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua, eta funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak adjudikatuko zaizkie zuzenean.

11. Jarduketen publikotasuna.

Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz Epaimahaiak eman beharreko ebazpenen eta jarduketen gaineko informazioa zein interesdunendako jakingarriak izan daitezkeen argibide orokor guztiak www.pamplona.es udal-webgunean argitaratuko dira.

12. Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin, oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, eta 2017-2019ko aldirako Iruñeko Udaleko zein haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko Hitzarmenaren eranskinean jasotako prozedurarekin -non arautzen baita Iruñeko Udaleko langileen administrazio-araubideko kontratazioa-, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek eratuko dira, hautapen-prozesuan parte hartu eta bertan lanposturik eskuratu ez duten izangaiekin:

a) Lanposturik lortu gabe gainditu duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen-prozesuko probaren bat gainditu duten izangaien zerrenda.

c) Hautapen-prozesuko lehendabiziko proban ezarritako gehieneko puntuazioaren % 30 gutxienez lortu dutenen zerrenda.

12.2. Giza Baliabideetako zuzendariaren Ebazpenaren bidez hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpen hori jakinarazi eta biharamunetik aitzina, aurreko atalean aldi baterako kontratazioetarako zerrendak osatzeko aurreikusitako izangaiei, jarraian adierazten diren agiriak aurkezteko:

–Deialdiaren 2. oinarrian eskatutako tituluen agiri originala edo administrazioak edo notarioak konpultsatutako kopia, edo horiek erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriarena, salbu eta aurrez aurkeztu bada.

Ebazpen hori argitara emanen da, dagokien langileen zerrendekin batera, Iruñeko Udalaren webgunean.

12.3. Adierazitako epearen barnean eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenak zein eskatutako betekizunak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, eta galduko dituzte deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, ezertan galarazi gabe parte-hartzeko eskabidean faltsukeria egiteagatik legokiekeen erantzukizuna.

12.4. Eskatutako betekizunak sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea noiz bukatu eta egun horretan bete behar direla ulertuko da, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio-aldiak iraun bitartean.

12.5. Behin agiriak aurkezteko epea amaituta, Giza Baliabideetako zuzendariak eman beharreko ebazpenaren bidez onetsiko dira, hala behar izatera, aldi baterako kontrataziorako honako izangai-zerrenda hauek, eta argitara emanen dira Iruñeko Udalaren webgunean:

a) Lanposturik lortu gabe gainditu duten izangaien zerrenda.

b) Lanposturik lortu gabe oposizioa gainditu ez, baina hautaprobetakoren bat gainditu duten izangaien zerrenda.

c) Hautapen-prozesuko lehendabiziko proban ezarritako gehieneko puntuazioaren % 30 gutxienez lortu dutenen zerrenda.

12.6. Probak gainditu baina lanposturik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazio altuenaren araberakoa izanen da izangaien hurrenkera. Halaber, lanposturik lortu gabe oposizioa gainditu ez eta deialdiko probetakoren bat gainditu duten izangaien hurrenkera gainditutako proba-kopuru handienaren arabera zehaztuko da, lehenik eta behin, eta, bigarrenik, gainditutako probetan guztira lortutako puntuaziorik altuenaren arabera. Era berean, aurreko ataleko c) letran ezarritako kasuan, zerrendaren hurrenkera lehen proban lortutako puntuazio altuenari jarraikiz ezarriko da.

Berdinketarik bada, deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat ebatziko dira.

12.7. Aurreko atalean ezarritako hurrenkerari dagokionez, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko Zazpigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoari men eginen zaio, eta, horrenbestez, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan, hiru lanpostuetako lehena erreserbatuko da % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten zerrendako pertsonentzat, baldin eta dagozkien hautaprobak gainditu eta dagozkien zeregin eta funtzioekin bateragarri direla egiaztatzen badute, betiere lortutako puntuazioa eta gainditutako proba-kopurua kontuan harturik.

13. Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta haiek aplikatzeko epaimahaia sorburu ez duten egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.

Iruñean, 2023ko otsailaren 20an.–Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

ERANSKINA

1. atala

Zuzenbide Konstituzionala eta Europar Batasunekoa.

1.–1978ko Espainiako Konstituzioa. Ezaugarriak eta egitura. Konstituzioa arau juridiko gisa. Konstituzio-printzipioak.

2.–Herritarren eskubideak eta eginbeharrak Espainiako Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak. Eskubide eta eginbehar arruntak. Politika sozial eta ekonomikoaren gida-oinarriak. Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunak.

3.–Estatuaren lurralde-antolaketa. Autonomia-erkidegoak. Autonomia-estatutuak. Estatuaren eta Autonomia-erkidegoen arteko eskumen-banaketa. Estatuak Autonomia-erkidegoen gainean duen kontrola.

4.–Espainiako ordenamendu juridikoaren iturrien sistema. Legea: kontzeptua eta motak. Lege-erreserba. Lege Dekretuak eta Legegintzako Dekretuak. Zuzenbidearen printzipio orokorrak.

5.–Estatuaren eta Autonomia-erkidegoen legegintza-ahala. Estatuko ordenamenduaren eta ordenamendu autonomikoaren arteko harreman-sistemak. Oinarrizko legeak, esparru-legeak, transferentzia- edo eskuordetze-legeak eta harmonizazio-legeak. Lege autonomikoak.

6.–Konstituzio Auzitegia. Osaera eta eskumenak. Lege-mailako arauen konstituzionaltasun-kontrola: Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa eta konstituzio-kontrakotasuneko arazoa. Konstituzio-babeserako errekurtsoa.

7.–Estatuko organoen arteko konstituzio-gatazkak. Eskumenen gaineko konstituzio-gatazkak estatuko organo zentralen eta Autonomia-erkidegoen artean eta Autonomia-erkidegoen artekoak. Autonomia-erkidegoen xedapenak eta ebazpenak aurkaratzea. Tokiko autonomia defendatzeko gatazkak.

8.–Botere Judiziala. Funtzio judiziala 1978ko Konstituzioan. Botere eta funtzio judizialaren antolakuntza eta funtzionamendurako konstituzio-printzipioak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Fiskaltza.

9.–Eskubideen babes judiziala Konstituzioan. Babes judizialaren prozedura. Konstituzio-babeserako errekurtsoa. Giza Eskubideen Europako Auzitegiari zuzendutako errekurtsoa. "Habeas corpus". Arartekoa.

10.–Europar Batasuneko zuzenbidea: printzipio informatzaileak eta iturriak. Europar Batasuneko Zuzenbidearen eta kide diren estatuen ordenamendu juridikoaren arteko harremana. Europar Batasuneko Justizia Auzitegia. Epaitu aurreko arazoa.

11.–Europar Batasuneko herritarren eskubideak eta askatasunak. Europar herritartasuna. Salgaien zirkulazio askea eta merkataritza-politika erkidea. Kokatzeko askatasuna eta zerbitzuak emateko askatasuna. Langileen zirkulazio askea. Gizarte- eta enplegu-politikak.

12.–Europar Batasunaren finantzaketa. Europako programak eta funtsak: xedeak, motak eta kudeaketa.

Zuzenbide Zibila eta Merkataritza-zuzenbidea. Lan-zuzenbidea.

13.–Estatuaren eta Autonomia-erkidegoen eskumenak zuzenbide zibilaren arloan. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria. Nafarroako Zuzenbide Zibilaren iturriak. Foru-auzotasun zibila.

14.–Hiri-errentamenduak eta horiek arautzen dituen 29/1994 Legea, arazoaren 24koa. Etxebizitzaren errentamendu-kontratua: iraupena, errenta, alderdien eskubideak eta betebeharrak, suntsiarazpena eta azkentzea.

15.–Jabetza horizontala eta hura arautzen duen 49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa. Izaera, eraketa, antolaketa, jarduketak eta erabakiak hartzeko araubidea.

16.–Jabetza-erregistroa. Titulu inskribagarriak eta erregistro-idazpenak. Hipoteka-printzipioak. Erregistroko fede publikoa.

17.–Pertsona juridikoak: kontzeptua, izaera eta motak. Fundazioak: aipamen berezia Nafarroako fundazioei. Onura publikoko elkarteak.

18.–Merkataritza-sozietatea: kontzeptua, izaera, ezaugarriak eta motak. Sozietate zibilarekiko desberdintasunak. Objektu soziala. Merkataritza-sozietatearen eraketa eta inskripzioa. Merkataritza-sozietate irregularrak eta merkataritza-forma duten sozietate zibilak.

19.–Lan-zuzenbidea. Izaera eta ezaugarriak. Iturrien sistema. Hitzarmen kolektiboak. Lan-arauen aplikazioa.

20.–Lan-kontratua: kontzeptua, izaera eta modalitateak. Lan-kontratazioa administrazio publikoetan. Lan-kontratua etetea eta azkentzea: arrazoiak. Kaleratzea.

21.–Gizarte Segurantza: arau orokorrak eta aplikazio-eremua. Entitate kudeatzaileak, zerbitzu komunak eta entitate laguntzaileak. Afiliazioa eta kotizazioa. Gizarte Segurantzaren sistemaren babes-ekintza.

Administrazio Zuzenbide Orokorra.

22.–Administrazio Publikoa 1978ko Espainiako Konstituzioan. Administrazioak auzitegietan duen jarrera: autotutoretza-printzipioa; interdiktuak eta Administrazioa. Sektore publikoaren jarduketa- eta funtzionamendu-printzipioak, urriaren 1eko 40/2015 Legean.

23.–Legezkotasun-printzipioa Administrazioaren jarduketan. Jarduera arautua eta jarduera diskrezionala. Kontzeptu juridiko zehaztugabeak. Agintea desbideratzea eta administrazio-jarduketaren legezkotasunaren kontrol jurisdikzionala. Administrazioaren jarduketa juridikoa: publikoa eta pribatua.

24.–Administrazio Publikoaren legegintza-ekimena eta erregelamenduak egiteko ahala. Erregulazio onaren printzipioak. Arauen ebaluazioa. Arauen publizitatea eta planifikazioa. Herritarren parte-hartzea lege mailako arauak eta erregelamenduak prestatzeko prozeduran.

25.–Erregelamendua: kontzeptua eta motak. Legearen eta Erregelamenduaren arteko harremanak: lege-erreserbaren, eskumenaren eta arau-hierarkiaren printzipioak. Legez kanpoko erregelamenduen aurkako defentsa juridikoa. Zerbitzuko jarraibideak eta aginduak. Administrazio-zuzenbidearen beste iturri batzuk: ohitura eta administrazio-aurrekaria.

26.–Administrazio Publikoen nortasun juridikoa. Erakunde publikoen tipologia. Administrazio korporatiboa: elkargo profesionalak eta ganbera ofizialak.

27.–Estatuko Administrazio Orokorraren lurralde-antolaketa. Sektore publiko instituzionala urriaren 1eko 40/2015 Legean.

28.–Administrazioen arteko harremanak eta lankidetza-hitzarmenak urriaren 1eko 40/2015 Legean.

29.–Administrazio-organoak: kontzeptua, elementuak eta motak. Administrazio-organoak sortzea, aldatzea eta ezabatzea. Kide anitzeko organoen funtzionamendua.

30.–Administrazio-organoen eskumena. Abstentzioa eta errekusazioa.

31.–Harreman juridiko: administratiboa. kontzeptua, ezaugarriak eta elementuak. Harreman juridiko-administratiboen sorrera, aldaketa eta iraungipena. Egoera juridiko subjektiboak Administrazio-zuzenbidean. Prozeduran interesdun direnak: jarduteko gaitasuna eta ordezkaritza.

32.–Pertsonen eskubideak Administrazio Publikoekiko harremanetan. Administrazio Publikoekin elektronikoki harremanetan jartzeko eskubidea eta betebeharra. Prozeduren hizkuntza. Interesdunek agiriak aurkeztea.

33.–Ebazteko betebeharra. Ezarritako gehieneko epea mugaeguneratzearen ondorioak. Administrazio-jarduketen epe-mugak eta epeak. Preskripzioa eta iraungitzea.

34.–Administrazio-egintza: kontzeptua. Administrazio-egintza motak. Administrazio-egintzen elementuak eta betekizunak. Administrazioaren jarduterik eza.

35.–Administrazio-egintzen efikazia. Baliozkotasun-presuntzioa eta ondorioak. Jakinarazpena eta argitalpena. Administrazio-egintzen betearazpena: betearazi beharra eta nahitaez betearaztea.

36.–Administrazio-egintzen baliogabetasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Bihurketa, kontserbatzea eta baliozkotzea.

37.–Xedapen eta egintza deusezak ofizioz berrikustea. Egintza deuseztagarriak kaltegarri deklaratzea. Egintzak errebokatzea eta okerrak zuzentzea.

38.–Administrazio-prozedura erkidea (1). Kontzeptua eta izaera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea: xedea aplikazio-eremu subjektiboa. Prozeduraren hasiera eta antolamendua.

39.–Administrazio-prozedura erkidea (2). Prozeduraren instrukzioa: gai orokorrak, proba, txostenak eta interesdunen parte-hartzea.

40.–Administrazio-prozedura erkidea (3). Prozeduraren amaiera: gai orokorrak, ebazpena, atzera egitea, uko egitea eta iraungitzea. Izapidetze erraztua.

41.–Administrazio-errekurtsoak. Printzipio orokorrak. Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertze-errekurtsoa. Berrikuspen-errekurtso berezia.

42.–Administrazio-jardueraren motak. Administrazio-jarduera baldintzatzen duten printzipioak. Sustapena eta baliabideak. 21.–Dirulaguntzak eta haien erregulazioa azaroaren 17ko 38/2003 Legean: emateko prozedurak; egiaztatzea, justifikatzea eta itzultzea. Toki-esparruko dirulaguntzen araubide juridikoa.

43.–Mugapeneko administrazio-jarduera eta haren adierazpenak. Baimenak. Erantzukizunpeko adierazpena eta aldez aurreko komunikazioa.

Zehatzeko ahalaren printzipioak urriaren 1eko 40/2015 Legean. Zehapen-prozeduren berezitasunak urriaren 1eko 39/2015 Legean.

45.–Herritarren segurtasuna eta haren babesa martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan. Xedapen orokorrak. Segurtasuneko poliziaren ahalmen orokorrak eta bereziak. Zehapen araubidea

46.–Zerbitzu publikoa. Kontzeptuaren bilakaera. Interes orokorreko zerbitzuak eta zerbitzuak kontratazio publikorako arauetan. Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak.

47.–Administrazio publikoaren ondare-erantzukizuna. Urriaren 1eko 39/2015 eta 40/2015 Legeen bilakaera eta gaur egungo araubidea.

48.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa (1). Esparrua eta aurkaratzen ahal den administrazio jarduketa. Organoak. Justizia Auzitegi Nagusietako administrazioarekiko auzien epaitegien eta administrazioarekiko auzien salen eskumen objektiboa eta lurraldekoa.

49.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa (2). Administrazioarekiko auzi-prozedura: lehen auzialdiko edo auzialdi bakarreko prozedura eta prozedura laburtua. Ebazpen prozesalen aurkako errekurtsoak: motak. Epaiak betearaztea.

50.–Datu pertsonalak babesteko eskubidea eta nola arautzen den apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan. Datuak babesteko eta eskubideak baliatzeko printzipioak. Tratamenduaren arduraduna eta eragilea.

51.–Nahitaezko desjabetzea eta hura arautzen duen 1954ko abenduaren 16ko Legea. Kontzeptua eta izaera. Desjabetze-prozedura motak. Prozedura orokorraren faseak. Aldi baterako okupazioak.

52.–Udaletako hauteskunde-sistema. Korporazioko kide izaera hartzea, etetea eta galtzea. 24. Bateraezintasun-arrazoiak. Toki-korporazioetako kideen estatutua. Talde politikoak eta interesen erregistroa.

53.–Biztanle-kopuru handiko udalerrien antolakuntzako araubidea. Aplikazio-eremua. Beharrezko udal-organoen antolakuntza eta jarduera.

2. atala

Nafarroako Zuzenbide Publikoa.

1.–Nafarroako foru-araubidea. 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa. Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Erreforma.

2.–Parlamentua edo Nafarroako Gorteak. Legegintza-ekimena. Legegintza-prozedura. Foru legeak: izaera eta motak. Legegintzako foru-dekretuak.

3.–Nafarroako Foru Komunitateko antolamendua. Antolaketa eta funtzionamendua. Foru Sektore Publiko Instituzionala. Foru Legeen aurreproiektuak egitea. Foru-dekretuak.

4.–Nafarroako Justizia Administrazioa. Nafarroako Kontuen Ganbera. Nafarroako Kontseilua. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa.

5.–Nafarroaren ahalmenak eta eskumenak. Horien antolaketa eta zehaztapena abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoan, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoan. Estatuko Administrazioarekiko harremanak. Hitzarmen eta lankidetza akordioak Autonomia-erkidegoekin.

6.–Hitzarmen Ekonomikoaren araubidea. Hitzarmen ekonomikoak: Historia eta izaera juridikoa. Nafarroako zerga-autonomiaren printzipioak. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean indarrean dagoen hitzarmen ekonomikoa.

7.–18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Euskarari buruzkoa eta horren erregelamendu bidezko garapena. Euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan eta horiek herritarrekin dituzten harremanetan.

8.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratze-araubidea.

9.–12/2019 Foru Legea, martxoaren 22koa, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Herritarrek parte hartzeko prozesuak: aipamen berezia Toki Entitateen partaidetzako aurrekontuei. Herritarren ekimenak: aipamen berezia tokiko arau-proposamenei, tokiko udalbatzetako kideak gaitzesteko herritarren ekimenei eta Toki Entitateetan parte hartzeko prozesu bat irekitzeko ekimenari. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa: Nafarroako Toki Entitateen eginkizunak berdintasun politiken arloan; berdintasunerako eskubideak bermatzeko tresnak.

10.–Nafarroaren eskumenak Toki Administrazioaren arloan. Nafarroako udalerriak: kontzeptua, biztanleria eta udal-mugartea, ikurrak eta antolaketa. Eskumenak. Beste toki-entitate batzuk. Iruñeko udalerriari antolaketa arloan aplikatu beharreko araubidea: berezitasunak.

11.–Nafarroako Toki Entitateen Funtzionamendu Araubidea. Informazioa eta herritarren partaidetza. Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako Toki Entitateen arteko harremanak, eta, Toki Administrazioen arteko harremanak.

12.–Nafarroako Toki Entitateetako ondasunak(1). Kontzeptua, sailkapena eta araubide juridikoa. Kalifikazio juridikoa. Aldaketa. Atxikipena. Erostea. Babesa, kontserbazioa eta berreskurapena: xedapen orokorrak. Toki Entitateek beren ondasunekiko dituzten prerrogatibak.

13.–Nafarroako Toki Entitateetako ondasunak(2). Ondasunen inbentarioa eta erregistroa. Jabari publikoko ondasunak eta ondarezko ondasunak erabiltzea. Besterentzea eta karga.

14.–Nafarroako Toki Entitateen jarduerak eta zerbitzuak. Administrazioaren esku-hartzea jarduera pribatuan. Zerbitzu publikoak: alderdi orokorrak eta kudeatzeko moduak. Ekonomia-zerbitzuak. Ekintza sozioekonomikoa.

15.–Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien prozedura eta araubide juridikoa. Erabakiak eta ebazpenak. Erregelamenduak, ordenantzak eta bandoak. Eskudantzia-gatazkak eta eskumen-arazoak.

16.–Toki Entitateen jarduketen aurkaratzea eta kontrola. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

17.–Nafarroako Toki Ogasunak. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen xedapen orokorrak. Nafarroako Toki Entitateen aurrekontuak eta gastu publikoa: edukia, onespena eta betearazpena. Kontabilitatea eta fiskalizazioa.

18.–Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak eta horien erregulazioa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean. Atariko tituluko arauak. Baliabide motak eta ordainarazpen guztien amankomuneko xedapenak. Zergaz besteko baliabideak. Tributu, dirulaguntza eta kreditu-eragiketetako partaidetza.

19.–Nafarroako Toki Entitateetako Tributuak (1). Xedapen orokorrak eta tributuak kudeatzeko prozedura. Tributu-likidazioak. Diru-bilketa. Arau-hausteak eta zehapenak.

20.–Nafarroako Toki Entitateetako Tributuak (2). Tasak. Udal-zergak: exijentzia eta ezarpena. Lurraren kontribuzioa. Etxebizitza hutsen gaineko zerga. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

21.–Nafarroako Toki Entitateetako Tributuak (3). Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: izaera eta konstituzionaltasuna; erregulazioa.

22.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak (1). Funtzio publikoa: funtzionarioekiko harreman juridikoen izaera eta edukia. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua eta horren erregulazioa abuztuaren30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan: aplikazio-eremua, bazterketak eta langile-motak. Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak egiteko neurriak.

23.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak (2). Sartzea: deialdia; hautapen-organoak; hautapen-sistemak eta -prozedurak. Mailak eta graduak. Administrazio-karrera. Egoera administratiboak.

24.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak (3). Funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuen hornidura: merezimendu-lehiaketa eta izendapen askea; behin-behineko esleipena eta bitarteko hornikuntza. Aldi baterako langileentzat erreserbatutako lanpostuen hornikuntza. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak.

25.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak (4). Zehapen-araubidea. Ordezkaritza-organoak, negoziazio kolektiboa eta lan-baldintzak zehazten parte hartzea. Nafarroako Toki Entitateen zerbitzuko langileen araubidearen berezitasunak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean.

26.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (1). Atariko tituluko arauak. Botere adjudikatzaileak eta kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa.

27.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (2). Kontratu publikoen kontratu-kudeaketaren printzipioak eta arauak. Publikotasun-arauak eta esleipen-prozedurak.

28.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (3). Kontratuak gauzatzeko printzipioak. Prezioen berrikuspena. Kontratu-aldaketak. Betearazteko arau orokorrak. Kontratisten ordainsaria. Kontratuak azkentzea.

29.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (4). Administrazio Publikoen kontratuen araubide juridikoa: aipamen berezia obra-, hornidura- eta zerbitzu-kontratuei.

30.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (5). Erreklamazioak eta lizitazioen bestelako kontrol-neurriak. Nafarroako Toki Entitateen kontratazio arloko berezitasunak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean.

31.–Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak. Izaera, kontzeptua, edukia eta kontserbazioa. Lurralde Aberastasunaren Erregistroko oinarrizko datuak aldatzeko prozedurak: aipamen berezia balioen aldaketa kolektiborako prozedurari eta Balorazio-ponentziei.

32.–Nafarroan etxebizitza izateko eskubidea eta hura arautzen duen 10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa. Xedapen orokorrak. Etxebizitza babestuaren kontzeptua, ezaugarriak eta tipologiak eta etxebizitzaren arloa sustatzeko jarduera publikoa. Etxebizitza hutsak egotea saihesteko tresna administratiboak.

33.–Ingurumenean eragina duten jarduerak eta horiek arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea. Printzipio eta xedapen orokorrak. Ingurumenean esku hartzeko tresnak: aipamen berezia jarduera sailkatuen lizentziari.

34.–Lurralde-antolamendua eta hirigintza (1). Printzipio orokorrak, jarduera administratiboak eta helburuak. Udalen eskumenak. Partzuergoak, administrazioen arteko hirigintza-lankidetzarako hitzarmenak eta hirigintza-hitzarmenak. Lurraldea antolatzeko tresnak: aipamen berezia Udalez gaindiko Plan eta Proiektu Sektorialei. Lurzoruaren merkatuan esku hartzeko tresnak: aipamen berezia Udalaren lurzoru-ondareei.

35.–Lurralde-antolamendua eta hirigintza (2). Udalaren hirigintza planeamenduko tresnak eta hirigintza antolamenduko determinazioak. Hirigintza planen prestaketa, onespena eta ondorioak.

36.–Lurralde-antolamendua eta hirigintza (3). Lurzoruaren sailkapena. Hiri-lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren araubidea. Balorazioak eta desjabetzeak.

37.–Lurralde-antolamendua eta hirigintza (4). Aurrekontuak eta planeamendua gauzatzeko moduak. Jarduketa-sistemak.

38.–Lurralde-antolamendua eta hirigintza (5). Eraikuntzan eta lurzoruaren erabileran esku hartzea: hirigintzako lizentziak; lizentzia behar duten egintzak; egikaritze-aginduak eta aurri-deklarazioa. Hirigintzako legezkotasuna babestea eta hautsitako ordena lehengoratzea. Erantzuleak. Arau-hauste eta zehapenen preskripzioa.

Iragarkiaren kodea: L2302976