49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko otsailaren 22an hartua, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako klase pasiboetako pentsioak eguneratzen dituena 2023. urterako.

Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen 25.2 artikuluak ezartzen duenez, pentsioen zenbatekoa urtero eguneratuko da, Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legean ekitaldi ekonomiko bakoitzerako ezartzen den portzentajean.

Bestetik, Nafarroako 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen 10. artikuluak ezartzen duenez, "2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboetako pentsioek, indarreko araudiaren arabera eguneratzeko eskubidea dutenek, pentsio publikoek urte horretan oro har duten igoera bera izanen dute". Badira alarguntza eta zurztasun pentsio batzuk lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera finkatzen direnak, beren aplikazio araudian hala ezarrita dagoelako. Pentsio horiei ez zaie aipatutako igoera aplikatuko.

Alde horretatik, Gizarte Segurantzako sistemaren pentsioak, klase pasiboen pentsioak eta beste gizarte prestazio publiko batzuk 2023ko ekitaldian errebalorizatzeari buruzko abenduaren 27ko 1058/2022 Errege Dekretuan (2022ko 311. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 28koan) jasotzen da pentsio publikoen 2023ko errebalorizazioa, eta, oro har, ehuneko 8,5eko igoera izanen dute, errege dekretu horren 3. artikuluari jarraikiz.

Gutxieneko alarguntza pentsioa, zeinen zenbatekoa, 10/2003 Foru Legean jasota dagoenez, lanbide arteko gutxieneko soldataren araberakoa baita, 14.000 eurokoa izanen da 2023. urtean (1.000 euro hilean), 2022ko lanbide arteko gutxieneko soldata finkatzen duen otsailaren 22ko 152/2022 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Izan ere, errege dekretu hori 2023rako luzatu da, abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege-dekretuak, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko eta La Palma uhartearen berreraikuntzari laguntzeko eta beste zaurgarritasun egoera batzuetarako neurriei buruzkoak, 100. artikuluan ezarritakoaz baliatuz. Zenbateko bera aplikatuko zaie zurztasun pentsioei; batetik, 10/2003 Foru Legean aurreikusitako eskubide pasiboen sistemakoak direnean, baldin haien onuradunak aitarik eta amarik ez duten umezurtzak badira; eta, bestetik, funtzionarioen eskubide pasiboen araubidearen babesean emandakoak direnean, baldin funtzionarioak 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemari atxikita badaude. Salbuespen bakarrak dira aurreikusten direnak 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen 11. artikuluko 7. apartatuko bigarren paragrafoan.

Bestalde, Nafarroako 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen 11. artikuluko 3. apartatuko a) letran zehazten denez, 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemari atxikita dauden funtzionarioen eskubide pasiboen araubideari dagokionez, "eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak 2023. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, sortzen direnak 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek finkatutako igoerak aplikatu ondoren".

Bukatzeko, Foru Diputazioaren 1981eko azaroaren 16ko Erabakian, Nafarroako osasun-funtzionario titularren ordainsariak arautzen dituen araua onetsi zuen horretan, aurreikusitako araubide juridikoari atxikita dauden osasun arloko udal funtzionarioei dagokienez, arau horren 7. artikuluak xedatzen du arauan ezarritako ordainsariak urtero eguneratuko direla Foru Diputazioak ezartzen joanen denaren arabera, gainerako udal funtzionarioen araubide orokorraren barnean.

Hortaz, bidezkoa da 2023. urterako pentsioen eguneraketa zehaztea, bai eta gutxieneko erretiro pentsioen, alarguntza pentsioen eta zurztasun pentsioen zenbatekoak eta eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak ere, behin aplikatu ondoren Nafarroako 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legeak 2023. urtean sortzen diren erretiro eta pentsioetarako finkatzen duen igoera, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemari atxikita dauden funtzionarioen eskubide pasiboen araubidean. Izan ere, lege horren bidez, eskubide pasiboen araubide iragankor bat ezarri zen Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioentzat. Bidezkoa da, orobat, osasun arloko udal funtzionarioen eskubide pasiboak kalkulatzeko kontuan hartu behar diren ordainsari kontzeptuak eguneratzea, 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari atxikita daudenen kasuan.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, eguneratzeko eskubidea dutenek, %8,5eko igoera izanen dute.

2. Eguneratze hori ez zaie aplikatuko jadanik aitortuak dauden edo etorkizunean aitortuko diren pentsioei, baldin eta berek bakarrik nahiz onuradun berak jasotzen dituen beste pentsio publiko batzuekin batera, pentsio publikoetarako ezarritako urteko gehieneko zenbatekoa gainditzen badute, hau da, 42.823,34 euro 2023. urtean.

3. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako gutxieneko erretiro pentsioa, indarreko araudiaren arabera gaurkotzeko eskubidea duena, 17.371,34 eurokoa izanen da 2023. urtean, urte osoko kopurua harturik.

4. Gutxieneko alarguntza pentsioak eta zurztasun pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzen dira 2023rako; hortaz, 14.000,00 eurokoak izanen dira urte osoko kopurua harturik. Salbuespena da, zurztasun pentsioei dagokienez, Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen 11. artikuluko 7. apartatuko bigarren paragrafoan ezarritakoa.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarrita dagoen eskubide pasiboen sistemako zurztasun-pentsioei ere aplikatuko zaie, baldin onuradunak aitarik ez amarik ez duten umezurtzak badira. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzkoa da foru lege hori.

5. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen sistemari atxikita ez badaude, Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxako funtzionarioen eta Nafarroako udal funtzionarioen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak honako hauek izanen dira 2023. urterako:

MAILA

SOLDATA

BIZITZA GAR. PLUSA

1

15.526,95

11.466,92

2

12.773,22

10.878,74

3

11.370,94

10.579,65

4

10.807,67

10.459,81

5

10.332,68

10.358,64

6

9.895,11

10.264,95

7

9.480,36

10.411,63

8

9.191,30

10.736,16

9

8.772,82

10.646,67

10

8.526,44

10.399,18

11

8.304,62

10.269,46

12

7.828,23

9.988,20

13

7.503,39

9.828,95

14

6.910,77

9.526,54

15

6.365,03

9.090,39

16

6.032,22

8.894,42

17

5.482,17

8.698,84

6. 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko, kontuan izan behar diren ordainsari kontzeptuak, 2023koak, honakoak dira, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorrean dauden kasuetarako aplikagarriak izan daitezkeen gainerako kontzeptuak:

a) Medikuak, farmazialariak eta albaitariak:

SOLDATA

FAKULTATIBOAREN LANPOSTUA

9.701,48

6.340,14

b) Osasun laguntzaile teknikoak:

SOLDATA

FAKULTATIBOAREN LANPOSTUA

5.607,07

5.072,52

7. Erabaki honek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorio ekonomikoak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.

8. Erabaki hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2303162