42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Aurrerako ahateen hazkuntzarako ustiategia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Titularra: Maider Sarasa Egea.

Jarduera: aurrerako ahateen hazkuntzarako ustiategia handitzea.

Tokia: Aldabako 3. poligonoko 75. eta 76. lurzatiak eta Orderizko 11. poligonoko 14. lurzatia.

Itzan, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2302313