42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Akats zuzenketa ordenantza honetan: udal ordenantza, arautzen dituena ibilgailuen hornidura elektrikoa eta kargatzeko zutoinak jartzeko tasak, herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu bereziari dagozkionak

2022ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8an, honako ordenantza hau argitaratu zen: Ibilgailuen hornidura elektrikoa eta kargatzeko zutoinak jartzeko tasak, herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu bereziari dagozkionak, arautzen dituen udal ordenantza.

Akatsa atzeman da tarifen eranskinean, eta, hartara, zuzenketa hau argitaratzen da. Beraz, honela dioen tokian: "Karga "erdilasterreko" zerbitzua (potentzia ≤ 22 kW): 0,22 euro/kWh", honela behar du: "Karga "erdilasterreko" zerbitzua (potentzia ≤ 22 kW): 0,59 euro/kWh, %25eko hobariarekin erroldatuentzat".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2023ko otsailaren 14an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2302483