4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Jendaurreko informazioa herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenari buruzkoa

Corellako Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen transkazio-hitzarmena, Corellako Udalaren eta José Antonio Ayensa Madurgaren artekoa, herri-ondasunak berreskuratzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko informazioaren aldian erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, eta, horrenbestez, Nafarroako Gobernuaren departamentu eskudunari bidaliko zaio espedientea, behar bezala izapideturik, behin betiko onespena eman diezaion.

Corellan, 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2217327