4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-lurren 1099 metro karratu desafektatzea, 3. poligonoko 432. lurzatian

Corellako Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 1099 metro karraturen desafektazioa 3. poligonoko 432. herri-lurzatian, Santiago Arellano Marcillaren jabetzekin trukatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak aurkez daitezen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluarekin bat. Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura. Jendaurreko epean ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da.

Corellan, 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2217325