4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

124/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 346 eredua onesten duena, "Nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako jardueren ondoriozko dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak. Urteko aitorpen informatiboa" izenekoa.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduko 62.18 artikuluak ezartzen du nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako jardueren ondoriozko dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak eman edo onartzen dituzten entitate publiko edo pribatuek urtero horien guztien berri emateko betebeharra dutela. Besteak beste, kitatu edo ordaindutako dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzaren zenbatekoa, mota eta kontzeptua jakinarazi behar dute.

62. artikulu horrek berak, 23. apartatuan, zerga arloan eskumena duen departamentuko titularra gaitzen du informazio betebehar hori betetzeko epeak, ereduak eta modua zehazteko. Gaikuntza hori baliatuz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, azaroaren 9ko 279/2001 Foru Aginduaren bidez, 346 eredua onetsi zuen, "Nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako jardueren ondoriozko dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak. Urteko aitorpen informatiboa" izenekoa.

Eredua onetsi zenetik, hainbat arau aldaketa izan dira, eta, horien ondorioz, eredua eguneratu behar izan da, Administrazioak behar besteko xehetasunez jaso dezan informazioa, zerga tratamendu egokia izan dezan.

Lehenik eta behin, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, beste salbuespen kasu bat jasotzen du ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7.z) artikuluak. Zehazki, salbuetsita gelditzen dira Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) osorik finantzatutako laguntzen 100eko 50, horiek jaso badituzte ogibide nagusia nekazaritza duten nekazariek edo lehentasunezko nekazaritza ustiategien titularrek, eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutakoen 100eko 100; biek batera 20.000 euroko gehieneko muga dute.

Aurrekoaren arabera, 346 eredua aldatu behar da, hots, nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako jardueren ondoriozko dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzen urteko aitorpen informatiboa, eredu horretan behar bezala zehaztu ahal izateko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan salbuetsita egonen diren laguntza horiek.

Horretarako, bi gako berri sartu dira ereduaren "Hartutakoaren gakoa" eremuan, ereduaren diseinu logikoetako 2. motako erregistroan. "C" gako berriarekin emanen da LGENF funtsak kofinantzatutako laguntzei buruzko informazioa, eta "D" gako berriarekin NBEUF funtsak osorik finantzatutako laguntzei buruzkoa.

Bigarrenik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 78. artikuluak denbora egozpenari buruzko arau bereziak ezartzen ditu nekazari gazteei lehen instalaziorako emandako laguntza publikoetarako, Espainiako Landa Garapenerako Esparru Nazionalean ezarrietarako. Laguntza horiek identifikatzeko, ereduaren diseinu logikoetako 2. motako erregistroko "Hartutakoaren mota" eremua ere aldatu behar izan da: beste gako bat gehitu da, 7. gakoa, laguntza horiei buruzko informazioa emateko.

Ereduaren edukian egindako aldaketa horiez gain, aurkezteko moduari eta epeari buruzko aldaketak daude, berriki onetsiak. Batetik, urtarrilaren 18ko 4/2016 Foru Aginduan ezarri zen aitorpena aurkezteko epea, urtero, urtarrilaren 1etik otsailaren 5era izanen dela, biak barne. Bestetik, abenduaren 21eko 147/2021 Foru Aginduak aitorpena ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko aukera kendu zuen.

Horrek guztiak justifikatzen du 346 eredu berria onetsi beharra, informazio premia berrietara egokitua eta egun indarrean diren aurkezteko moduari eta epeari dagokienez eguneratua.

Horrenbestez, eta bat etorriz Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduko 62.23 artikuluak emandako aipatu gaikuntzarekin,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. 346 eredua eta haren erregistro diseinuak onestea.

346 eredua onesten da, "Nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako jardueren ondoriozko dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak. Urteko aitorpen informatiboa" izenekoa. Ereduaren erregistro diseinuak eranskinean daude.

2. artikulua. 346 eredua aurkeztera behartuta dauden entitateak.

1. 346 eredua aurkeztera behartuta daude nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako jardueren ondoriozko dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak eman edo onartzen dituzten entitate publiko edo pribatuak, horien emaile gisa zein beste entitate edo erakunde batzuen izenean ordaintzeko arduradun gisa izan.

Entitate emaileak helbidea Espainiatik kanpo baldin badu, dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak haren izenean kudeatzeko eginkizuna esleiturik duen entitate egoiliarrak bete behar du aurreko paragrafoak aipatzen duen betebeharra.

2. 346 ereduan sartzeari dagokionez, dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak ordaintzeko agindua ematen den egunean joko dira kitatutzat. Ordainketa agindurik ez baldin badago, ordainketa egiten denean hartuko dira kitatutzat.

3. artikulua. 346 eredua aurkezteko epea.

346. eredua urtero aurkeztu behar da, urtarrilaren 1etik otsailaren 5era, biak barne, aurre-aurreko ekitaldian kitatu edo ordaindu diren dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzei dagokienez.

4. artikulua. 346 eredua aurkezteko modua.

Aipatutako eredua soilik formatu elektronikoan izanen da eskuragarri eta modu elektronikoz aurkeztu beharko da, Internet bidez, 6. eta 7. artikuluetan azaltzen diren baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.

Aitortzaileek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuta daudenak, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

5. artikulua. 346 eredua aurkezteko gaikuntza.

Honako hauek aurkezten ahalko dute 346 eredua modu elektronikoz, Internet bidez:

1. Zergadunek edo, hala dagokionean, haien legezko ordezkariek.

2. Tributuen aplikazioan laguntzaile sozialen izaera duten pertsonek edo entitateek, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluan eta ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat (kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen foru agindua, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta telematika bidez tramitatzeko tributu zorren ordainketa).

6. artikulua. 346 eredua aurkezteko baldintza orokorrak.

346 eredua elektronikoki aurkezteko, bete beharko dira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak, foru agindu horretan arautzen baitira zenbait tributu aitorpen baliabide telematikoen bidez edo ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak.

7. artikulua. 346 eredua elektronikoki aurkezteko prozedura.

Aitorpenak Internet bidez aurkezteko, prozedura hau erabiliko da:

1. Sartu 346 eredua aurkezteko tramitera, Nafarroako Gobernuaren webgunean, Nafarroako Foru Ogasunaren atalean.

2. Bete web formularioan galdetzen diren datuak eta erantsi aitorpenaren fitxategia, igortzeko.

Fitxategi horren edukia eranskinean ezartzen diren erregistro diseinuen araberakoa izan behar da.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili.

Aitorpena zuzen egina bada, sistemak baliozkotuko du. Akatsik atzemanez gero, formularioaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena behar bezala bete ondoren, aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia emanen du aditzera sistemak, eta inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 9ko 279/2001 Foru Aginduaren lehenengo apartatua eta I. eta II. eranskinak. Foru agindu horren bidez onesten dira eurotako 346 eredua, entitate publiko edo pribatuek nekazari edo abeltzainei ordaindutako dirulaguntza eta kalte-ordainen urteko aitorpen informatiboa aurkeztekoa, eta ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien diseinu fisiko eta logikoak, eredu horren barreneko orriak ordeztuko dituztenak; eta aldatzen dira 181, 182, 190 eta 345 ereduak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien diseinu fisiko eta logikoak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz, 2022ko informazioari dagokionez.

Iruñean, 2022ko abenduaren 15ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

ERANSKINA

346 eredua elektronikoki aurkezteko sortzen diren fitxategiek bete beharreko diseinu logikoak

Erregistroen azalpena.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

1. mota: aitortzailearen erregistroa. Identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

2. mota: hartzailearen erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da, eta 2. motakoen kasuan, aitorpenak zenbat hartzaile dituen, hainbat erregistro izanen dira.

Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, "Ñ" letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta "Ç" letrak (c hautsi maiuskula) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfanumerikoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

Hartzaile berari ordaindutako dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak zerrendatu behar badira 346. ereduan, eta hartutakoen gakoak edo motak desberdinak badira, behar diren beste erregistro bete beharko dira, halako moduz ezen erregistro bakoitzak soilik gako eta mota bereko dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzen datuak jasoko dituen.

346 EREDUA

A.–1. erregistro mota

Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘1’ zenbakia.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: '346'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfanumerikoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetara lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfanumerikoa

AITORTZAILEAREN IZENA EDO SOZIETATE-IZENA.

Sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako honekin beteko da:

‘T’: Transmisio telematikoa.

59-107

Alfanumerikoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

IZEN-DEITURAK: lehenbiziko deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Adierazi beharreko frogagiri zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 346 kodea izanen dira.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Aitorpen bat, salbuespenez, bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA: "C" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren hartutakoak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA: "S" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN ZENBAKIA.

"AITORPEN OSAGARRIA" eremuan "C" adierazi bada edo "ORDEZKO AITORPENA" eremuan "S" adierazi bada, osatzen edo ordezten den aitorpenaren frogagiri zenbakia adieraziko da.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Beste edozein kasutan, zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

HARTZAILEAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

Entitate aitortzaileak 2. motako xehetasun erregistroetan guztira aitortutako hartzaileen kopurua adieraziko da. Aitortu bat erregistro batean baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den adina aldiz konputatuko da.

145-162

Alfanumerikoa

DIRULAGUNTZA, KALTE-ORDAIN EDO LAGUNTZEN GUZTIZKO ZENBATEKOA.

18 idazguneko eremu alfanumerikoa.

Eremu hau bitan banatzen da:

145

ZEINUA: Eremu alfabetiko hau beteko da kitatutako dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzen guztizko zenbatekoa lortzeko baturaren emaitza (1. motako erregistro honetako 146. idazgunetik 162.era) 0 (zero) baino txikiagoa denean. Kasu horretan, "N" bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia zuriune bat izanen da.

146-162

ZENBATEKOA: zenbakizko eremua, 17 idazgunekoa.

Adieraziko da hartzaileen erregistroetako "KITATUTAKO EDO ORDAINDUTAKO ZENBATEKOA" eremuetan (81. idazgunetik 94.era) adierazi diren zenbateko guztien batura, zeinurik eta koma dezimalik gabe. Hartzaileen erregistroetan "N" adierazi bada "ZEINUA" eremuan (2. motako erregistroko 80. idazgunea), zenbateko horiek minus zeinuarekin konputatuko dira, batura honetan islatu behar diren zenbatekoen guztirakoa ateratzerakoan. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

146-160

Dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzen zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

161-162

Dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzen zenbatekoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

163-500

ZURIUNEAK.

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten eremu alfanumerikoak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik

(*) Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriz beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

346 EREDUA

B.–2. erregistro mota

Hartzaileen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: '2'.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: '346'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

9-17

Alfanumerikoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

18-26

Alfanumerikoa

HARTZAILEAREN IFZ.

Hartzaileak Espainian esleitutako IFZ badu, honela adieraziko da:

–Pertsona fisikoa bada, aitortuaren IFZ, honako hauetan aurreikusitako arauekin bat: uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua (haren bidez onetsi zen Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra) eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua (haren bidez arautu ziren Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu).

–Tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan 14 urtetik beherako pertsonak identifikatzeko, 14 urtetik beherako pertsonaren datuekin batera, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, haren legezko ordezkariarenak (aita, ama edo tutorea) ere azaldu beharko dira.

–Pertsona juridikoa bada edo errentak eratxikitzeko araubidea duen entitate bat bada (ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, jaraunspen jasogabea, etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia adieraziko da.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Espainian esleituriko IFZekin bakarrik beteko da.

27-35

Alfanumerikoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Hartzailea 14 urtetik beherakoa bada, haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) adieraziko da eremu honetan.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

36-75

Alfanumerikoa

HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATE-IZENA EDO IZENDAPENA.

a) Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe.

Hartzailea adingabea bada, haren deiturak eta izena jasoko dira eremu honetan.

b) Pertsona juridikoen eta errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen kasuan, entitatearen sozietate-izena edo izendapen osoa adieraziko da, anagramarik gabe.

76-77

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA.

Oro har, hartzailearen helbideko probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari dagozkion bi digituak adieraziko dira, zerrenda honen arabera:

ARABA

01

LEÓN

24

ALBACETE

02

LLEIDA

25

ALACANT

03

LUGO

27

ALMERÍA

04

MADRIL

28

ASTURIAS

33

MÁLAGA

29

ÁVILA

05

MELILLA

52

BADAJOZ

06

MURTZIA

30

BARTZELONA

08

NAFARROA

31

BURGOS

09

OURENSE

32

CÁCERES

10

PALENTZIA

34

CÁDIZ

11

LAS PALMAS

35

KANTABRIA

39

PONTEVEDRA

36

CASTELLÓ

12

ERRIOXA

26

CEUTA

51

SALAMANCA

37

CIUDAD REAL

13

SANTA CRUZ TENERIFEKOA

38

KORDOBA

14

SEGOVIA

40

CORUÑA

15

SEVILLA

41

CUENCA

16

SORIA

42

GIRONA

17

TARRAGONA

43

GRANADA

18

TERUEL

44

GUADALAJARA

19

TOLEDO

45

GIPUZKOA

20

VALENTZIA

46

HUELVA

21

VALLADOLID

47

HUESCA

22

BIZKAIA

48

BALEAR UHARTEAK

07

ZAMORA

49

JAÉN

23

ZARAGOZA

50

78

Alfabetikoa

HARTUTAKOAREN GAKOA.

Kasuan kasuko dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzari dagokio gako alfabetikoa adieraziko da, zerrenda honen arabera:

A

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik salbuetsita dauden dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak, aitorpenari dagokion ekitaldian zerga hori arautzen duen indarreko araudiaren arabera, hala nola Europar Batasunaren nekazaritza politikako dirulaguntzak eta ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren zortzigarren xedapen gehigarrian zehazten diren laguntza publikoak.

Gako hau ez da adieraziko C edo D gakoak dagozkienean.

B

Gako hau adieraziko da ez direnean A, C edo D letretan adierazitako dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak.

C

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak kofinantzatutako Nafarroako landa garapenerako programako laguntzak, zerga-salbuespena izaten ahal dutenak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7.z) artikulua aplikatzearen ondorioz.

D

Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) osorik finantzatutako laguntzak, zerga-salbuespena izaten ahal dutenak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7.z) artikulua aplikatzearen ondorioz.

79

Zenbakizkoa

HARTUTAKOAREN MOTA.

Dagokion kodea adieraziko da, zerrenda honen arabera:

1

Dirulaguntza arruntak.

2

Kapitaleko dirulaguntzak.

3

Hartzailearen nekazaritzako edo abeltzaintzako jardueraren aktibo zirkulatzailearen ondare-elementuetan izandako kalteengatik hartutako kalte-ordain edo laguntzak.

4

Hartzailearen nekazaritzako edo abeltzaintzako jardueraren ibilgetuaren ondare-elementuetan izandako kalteengatik hartutako kalte-ordain edo laguntzak.

5

Jarduera erabat edo partez utzi edo abandonatzeagatik hartutako kalte-ordain edo laguntzak.

6

Bestelako dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak, gainerako kodeetan zehazten ez direnak.

7

Nekazari gazteen lehen instalaziorako laguntza publikoak, Espainiako Landa Garapenerako Esparru Nazionalean ezarriak.

80-94

Alfanumerikoa

KITATUTAKO EDO ORDAINDUTAKO ZENBATEKOA.

Eremu hau bitan banatzen da:

80

ZEINUA:

Eremu alfabetikoa. Beteko da 346 ereduan sartzen direnean dagokion ekitaldian hartzaileek itzuli dituzten zenbatekoen datuak, itzuli dituztelako aurreko ekitaldietan bidegabe edo zegokionetik gora hartutako dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak. Kasu horretan, "N" bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia zuriune bat izanen da.

81-94

ZENBATEKOA:

zenbakizko eremua, 14 idazgunekoa.

Adieraziko da hartzaile bakoitzari benetan ordaindutako edo kitatutako dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzaren urteko zenbateko osoa, zeinurik eta koma dezimalik gabe.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

81-92

Dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzaren urteko zenbateko osoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

93-94

Dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzaren urteko zenbateko osoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

95-98

Zenbakizkoa

SORTZAPENAREN EKITALDIA.

Jarraian azaltzen diren kasuetan soilik beteko da eremu hau:

a) Aitorpenean zerrendatutako dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzetako bat atzerapen gisa ordaindutako kopuru bat bada eta haren sortzapena edo galdagarritasuna aitorpenaren xede den ekitaldiaren aurreko ekitaldiei badagokie. Halakoetan, behar diren gainerako datuak betetzeaz gain, sortzapenaren ekitaldiaren lau zifrak adieraziko dira eremu honetan.

Hartzaile berari ordaindutako dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzen sortzapena ekitaldi desberdinetakoa bada, haien zenbatekoak erregistro desberdinetan banatu beharko dira, erregistro bakoitzak soilik ekitaldi bereko sortzapenei dagozkien dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak jaso ditzan.

b) Halaber, eremu hau beteko da 346 ereduan sartzen direnean dagokion ekitaldian hartzaileek itzuli dituzten zenbatekoen datuak, itzuli dituztelako aurreko ekitaldietan bidegabe edo zegokionetik gora hartutako dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzak.

Kasu horietan, itzulketa bakoitza zerrendatuko da bidegabe edo zegokionetik gora ordaindutako dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntza, bere garaian, 346 ereduan sartu zen gako eta mota berarekin. "Zeinua" eremuan (80. idazgunea) "N" adierazi behar da; "Zenbatekoa" eremuan (81-94 idazguneak), dagokion zenbatekoa; eta "Sortzapenaren ekitaldia" eremuan, itzuli diren hartutakoak zer urtetan sortu ziren jatorrian.

Pertsona edo entitate beretik etorritako itzulketak baldin badagozkie jatorrian ekitaldi batean baino gehiagotan sortutako dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzei, itzulketen zenbatekoak erregistro desberdinetan banatu beharko dira, erregistro bakoitzak soilik ekitaldi bereko dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzen itzulketak jaso ditzan.

99-155

Alfanumerikoa

KONTZEPTUA.

Kitatu edo ordaindutako dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzaren izena jarriko da, adibidez: Mahastia behin betiko uztea.

156

Zenbakizkoa

ESKU-HARTZE MOTAREN GAKOA.

Adieraziko aitortzaileak zer izaerarekin esku hartzen duen, aitorpenean sartutako dirulaguntza, kalte-ordain edo laguntzei dagokienez.

Dagokion kodea adieraziko da, zerrenda honen arabera:

1

Norbere izenean.

2

Hirugarren baten izenean.

157-500

ZURIUNEAK.

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten eremu alfanumerikoak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik

(*) Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriz beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: F2217146