33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Hirigintza Jarduketa Plan Berezia 6. poligonoko 557. eta 558. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Olaztiko Udalak, 2023ko urtarrilaren 19ko ohiko osoko bilkuran, Hirigintza Jarduketa Plan Berezia onartu zuen, Olaztiko Goienkale kaleko 1 eta 3 zenbakietan (6. poligonoko 557. eta 558. lurzatietan), Juan Ramón Imaz Vicente jaunak bultzaturik.

Hiri Jarduketako Plan Berezia jendaurrean egonen da hilabete batez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Izapide hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udal honen egoitza elektronikoan iragarri beharko da.

Jendaurreko erakustaldian, edozein pertsonak aztertu ahal izango du Hiri Jarduketako Plan Berezia, eta egoki diren alegazioak egin ahal izango dira. Horretarako, interesdunen eskura geratzen da izapidetutako administrazio-espedientea, jendaurreko erakustaldian aztertu ahal izan dezaten, jendaurreko ordutegian, astelehenetik ostiralera, 10: 00etatik 14: 00etara.

Hasiera bateko onespenaren akordioa behin betiko izatera pasako da erreklamazioak, oharrak edo iruzkinik aurkeztu ezean. Horrelako egoeraren berri eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.

Olaztin, 2023ko urtarrilaren 20an.–Alkateak, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2301344