33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2022-2023 ikasturtean euskarazko eta euskara duten eskolaz kanpoko jarduerak arautzeko deialdia. Laburpena

DDBN (Identif.): 673751.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/673751).

Barañaingo Udalak, 2023ko urtarrilaren 16ko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako erabakiaren bidez, Barañaingo Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eskolaz kanpoko jarduerak euskaraz edo euskararekin egiteko dirulaguntzak emateko deialdia onartu du.

Eskaerak aurkezteko epea: Eskaerak Barañaingo Udaleko Erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dira, 15 egun balioduneko epean, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Guraso Elkarteetako lehendakariek edo ordezkariek egin beharko dituzte eskaerak.

Barañainen, 2023ko urtarrilaren 17an.–María Lecumberri Bonilla. Barañaingo alkatea.

Iragarkiaren kodea: L2301808