33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

3/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin-behinean onesten baita honako proiektu hau: "Txirrindulariendako eta oinezkoendako korridore jasangarria, Olatz-Gorraitz-Uharte lotzen dituena".

Ekimen honekin txirrindularien eta oinezkoen mugikortasuna hobetu nahi da Iruñerriko ekialdearen eta Iruñearen artean.

Korridorea eraikitzeko proiektuan honako sei tarte hauek bereizten dira argi eta garbi:

Olazko herritik (proiektuaren hasiera) hasi eta PA-30 eta NA-150 errepideen arteko bidegurutzeko birigilguneraino. Bide-tarte horretan bada bizikleta-espaloi bat, nahasketa bituminosoaz zolatua, errepideko erreitik bereizia heskai bidez. 2,00 metroko zabalera du eta zoladura hondatua dago oso, bereziki biribilgunearen eremuan.

Aurreko puntutik hasita Berroa Garden lorezaintzako enpresaren bukaeraraino. Bide-tarte horretan bada nahasketa bituminosoaz zolatutako espaloi bat, aparkalekuaren eremutik bereizia hormigoizko horma txiki batekin, bi eremuen arteko desnibela gainditzeko. Heskaia ere badu, errepideko galtzadatik bereizteko. 1,90 metroko zabalera du eta zoladura egoera onargarrian dago.

Aurreko puntutik hasita Itaroa merkataritza-guneko sarreraren ondoko biribilguneraino. Bide-zati horrek badu bizikleta-espaloi bat, nahasketa bituminosoaz zolatua, errepideko erreitik bereizia heskai bidez. 2,60 metroko zabalera du eta zoladura oso hondatua dago, besteak beste, zuhaitzen sustraiek altxatuta dagoelako.

Aurreko puntutik hasita PA-30 errepidearen bi aldeetan kokatutako merkataritza eta zerbitzu eremuaren hasieraraino. Eremu horretan bada baldosa hidraulikoz zolatutako espaloi bat, baranda batekin babestua, Arga ibaiarekiko desnibel handia dela eta. Espaloia nabarmen pitzatua dago, hura eusten duen egitura –kareharrizko harri-lubetazko horma oin bat– asentatu eta horizontalki mugitu delako. Haren konfigurazioa eta egoera arriskutsuak dira oinezkoen, txirrindularien eta ibilgailuen zirkulaziorako, ez duelako segurtasun hesirik.

Aurreko puntutik hasita Uharteraino, proiektuaren bukaeraraino, alegia. Oinezkoendako eta txirrindulariendako arriskurik handiena duen bide-zatietako bat da, aurrekoarekin batera. Espaloi bat dago, oso estua, 1,35 metro ingurukoa, baldosa hidraulikoz zolatua, eta haren gainean zirkulazio seinale batzuen mastak daude. Baranda metaliko bat du, espaloia bereizten duena PA-30 errepideko galtzadatik. Eremu horretan badira hotel bat, erregai-zerbitzugune bat, nekazaritzako makinen enpresa bat eta txinatar bazar bat, espaloitik bereiziak zerbitzu-errei batekin, non ibilgailuen aparkalekuak eta hiri-hondakin solidoen edukiontziak dauden.

Gorraitzekin lotzeko bide-zatia. Olatz-Uharte korridore nagusiaren eta Gorraizko urbanizazioaren arteko konexioa da, berriki egin den pasabide baten bidez. Konexioa eginen da Itaroa merkataritza-guneak (NORAUTO enpresa) mugatutako eremu urbanizatuan zehar.

Erabakitako konponbidean oinezkoendako eta txirrindulariendako korridore bereizi bat diseinatu da, honako bi ardatz hauetan zehar doana:

H-1 ardatza, korridoreko nagusia, 905 metroko luzera duena. Zabalerari erreparatuz gero, honako bi tarte hauek ezberdintzen dira:

Lehenengo zatia, 658 metroko luzera duena: espaloiaren zabalera 2,50 metrokoa eta bizikleta-erreiaren zabalera 2,50 metrokoa.

Bigarren zatian, espazio erabilgarri mugatua duenez, 2,50 metro zabaleko espaloi bat diseinatu da, eta erregai-zerbitzugunearen eta merkataritza gunearen bideko galtzada gelditzen da motordun ibilgailuen eta bizikleten erabilera mistorako.

H-2 ardatza, Gorraitzekin lotzeko, 100 metroko luzera duena: 2,00 metro zabaleko bizikleta-erreia, lehendik dauden espaloien gainean. Lehendik dauden 2,00 metro zabaleko espaloiak egokitzea.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da trazadura proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak emandako txostenarekin eta proposatutakoarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinean onestea Olatz-Gorraitz-Uharte lotzeko bizikletendako eta oinezkoendako korridore jasangarriaren proiektua.

2. Abiaraztea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze-espedientea (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Uharteko udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Uharteko Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 1ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

"Bizikleten eta oinezkoen mugikortasunerako proiektua, Olatz-Gorraitz-Uharte artean"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

ZK.

JABEA

DESJ. AZALERA

ALDIB. OKUP. AZALERA (m²)

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

UHARTEKO UDAL-MUGARTEA

HU-01

Arteseros Zaragoza, Manuel

6

23

1

1142A

Lurzorua

Orbaiceta Younis, Thaisma

HU-02

Arteseros Zaragoza, Manuel

-

16

1

750A

Zuhaixkak

Orbaiceta Younis, Thaisma

HU-03

S Y S-Agrosal Sal

-

38

1

747A

Zoladura

-

6

1

747C

Elkorra

HU-04

Braco Paternain, Enrique

21

37

1

745A

Larreak

Braco Paternain, Marina

Galarraga Braco, Itziar

Galarraga Braco, Maider

Paternain Izaguirre, Enrique

HU-05

AC Itaroa SL

30

16

1

744A

Larreak

HU-06

Munarriz Mina, María Jesús

58

27

1

743A

Larreak

HU-07

Uharteko Udala

119

42

1

742A

Zuhaixkak

HU-08

Uharteko Udalaren herri-lurrak

99

2

1

151A

Makaldiak

HU-09

Grandes Áreas Comerciales de Aragón SA

-

150

1

170A

44

30

1

170B

Zoladura

HU-10

Tejedor Barrios, Alberto Joaquín

-

36

1

171A

Lurzorua

HU-11

Unzue Gil, Ana María

-

39

1

172A

Lurzorua

Unzue Montero, Jesús Miguel

HU-12

Kingbook Inversiones Socimi SAU

-

72

1

149A

Lurzorua

HU-13

Iriguibel López, Jose

-

37

1

148A

Lurzorua

HU-14

Ros Iturralde, Cayetana María Rosario

-

6

1

174A

Lurzorua

Ros Iturralde, María Jose Gloria

Ros Iturralde, Manuel

Sevilla García Ester María

Ros Sevilla, Francisco Javier

Ros Sevilla, Ester María

Ros Sevilla, María Lourdes

Ros Sevilla, Pedro María

HU-15

AC Itaroa SL

380

-

2

1188A

Lurzorua

HU-16

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

904

22

2

1280C

Lurzorua

HU-17

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

2.736

357

2

1281B

Elkorra

526

110

2

1281A

Lurzorua

Iragarkiaren kodea: F2301754