31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa, Irunberriko Udalaren eta Irunberriko lanbide enpresen mintegian kokatuta dauden ekintzaileen artean harremanak arautzeko barne araubidearen erregelamenduan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Irunberriko Udalaren eta Irunberriko lanbide enpresen mintegian kokatuta dauden ekintzaileen artean harremanak arautzeko barne araubidearen erregelamenduan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako araudia behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irunberrin, 2023ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2301537