Iragarkia
30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
6/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko matrikula librerako deialdia eta egutegia ezartzen dituena 2022-2023 ikasturterako.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren helburua da ikasleak gaitzea hizkuntzak modu egokian erabiltzeko hezkuntza sistemaren ohiko etapetatik kanpo. Hori helburu, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzak hiru mailatan antolatzen ditu: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua.
Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretua onetsita, zeinaren bidez oinarrizko mailaren, tarteko mailaren eta maila aurreratuaren curriculumak ezarri baitziren Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetarako (2/2006 Lege hori, gero, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu zen), ezarrita dago maila horien curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean, betiere abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak xedatzen dituen gutxieneko ebaluazio alderdietatik abiatuta.
Foru dekretu horren 5. artikuluan, ziurtagiriei buruz ari dela, hauxe ezartzen da:
1. Oinarrizko A2 mailaren ziurtagiria lortzen ahal da azken proba berariazko bat gaindituz edo etengabeko ebaluazioaren bitartez modalitate ofizialean.
2. Tarteko B1 mailaren, Tarteko B2 mailaren, C1 Maila Aurreratuaren eta C2 Maila Aurreratuaren ziurtagiria lortzeko, kasuan kasuko hizkuntzaren maila bakoitzerako azken proba berariazko bat gainditu beharko da.
3. Aurreko paragrafoetan aipatutako probak Hezkuntza Departamentuak arautuko ditu, kasuko mailarako eta hizkuntzarako curriculumetan ezarritako gaitasunak erreferentzia harturik.
4. Artikulu honen 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako mailen ziurtagiria lortzeko, urtean deialdi bat eginen da gutxienez. Hizkuntza bakoitzaren berezitasunak kontuan harturik, zilegi izanen da hizkuntza batzuetan ez egitea maila guztietako proben deialdia.
5. Hezkuntza administrazioek erraztasunak jarriko dituzte proba homologatuak egiteko, horien bidez ikasleek lor dezaten Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan ikasitako hizkuntzen ezagutzaren gaineko ziurtagiri ofiziala.
Ekainaren 21eko 253/2022 Ebazpenak, zeinaren bidez Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen antolaketa eta jarduna 2022-2023 ikasturtean arautzeko jarraibideak onetsi baitziren, IV.6 puntuan ezartzen du ezen, maila bakoitzaren ziurtagiriak lortzeko, ikasle libreek inskripzioa egin beharko dutela Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen modu, baldintza eta egunetan.
Hortaz, bidezkoa da araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko deialdi librea eta egutegia ezartzea 2022-2023 ikasturterako.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea, Nafarroako Foru Komunitaterako, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko matrikula librerako deialdia eta egutegia, 2022-2023 ikasturtekoak, ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetan jasota dagoen moduan.
2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2023ko urtarrilaren 19an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
1. ERANSKINA
Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza eskola ofizialetako sarrera libreko 2023ko probak egiteko baldintzak eta betebeharrak
1.–Iragarritako probak eta haien ezaugarriak.
1.1. 2023. urteari begira, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek sarrera libreko probetarako deialdia egiten dute, ebazpen honetako 2. eranskinean ezartzen diren hizkuntza, maila eta egutegiaren arabera.
1.2. Azterketa proben egitura izangaientzako indarreko zehaztapenetan ezartzen da.
1.3. Maila bakoitzeko ziurtapen probak aldi berean administratuko dira deialdi bakarrean, bai ikasle ofizialentzat, baita libreentzat ere, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, hura egiteko dagokion egutegia ezarriko baita.
1.4. Ikasle libreek bi deialdi izanen dituzte dagokien maila gainditzeko. Probak maiatzean eta ekainean eginen dira, deialdi arruntean, eta irailean deialdi berezian, eta 2. eranskinean ageri den egutegiari jarraikiz banatuko dira.
1.5. Azterketak egin baino lehen, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek beren web-orrietan argitaratuko dituzte ziurtapen probetarako izangaientzako deialdiak, probak zer tokitan, zer egunetan eta ordutan izanen diren adierazita.
1.6. Izangaien kopuruak zentroaren gaitasuna gainditzen badu hizkuntza eta maila baterako, beste azterketa-egoitza batzuk prestatzen ahalko dira proba idatzia zein ahozkoa egiteko, bai eta bi deialdi egin ere, goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren. Kasu horietan, eskolek garaiz-garaiz argitaratuko dute zer azterketa-egoitzatan eta ordutan egin beharko duen proba izangai bakoitzak.
1.7. Antolaketa arrazoiengatik, lehenago eginen dira NUHEOko testu idatzien produkzioko eta koprodukzioko eta idatzizko bitartekotzako proba batzuk, ingelesezkoak eta euskarazkoak, egutegian adierazten den moduan (2. eranskina).
2.–Aurreinskripzioa euskara eta ingeles hizkuntzetan.
2.1. Aurreko urteetan euskara eta ingeles hizkuntzetan matrikula libre asko egin izan direnez gero, eta dauden baliabideak era egokian baliatu ahal izateko, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetan aurreinskripzioa online egiteko epe bakar bat irekiko da.
2.1.1. Ziurtapen probak araubide librean egin nahi dituzten izangaiek hizkuntzaren araberako aurreinskripzio bat egin behar dute, zer mailatara aurkeztu nahi diren adieraziz. Hizkuntza bakoitzean maila batean matrikulatzea baizik ez da onartuko.
2.1.2. Aurreinskripzioa eginen da, bakarrik, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen web-orrietan horretarako berariaz egonen den estekaren bidez, 2023ko otsailaren 13tik 28ra arte, biak barne.
2.1.3. Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak, hizkuntza eta egin nahi duen maila adieraziko ditu, baita lehentasunez zer eskolatan egin nahi dituen ziurtapen probak ere. Aurreinskripzioa bukatuta, eskaera bakoitzak bere erreferentzia zenbakia izanen du. Aurreinskripzioan ematen diren datuak matrikula egitean baieztatuko dira, eta zinpeko aitorpenaren izaera izanen dute.
2.2. Baremoa.
2.2.1. Euskara eta ingeles hizkuntzen matrikula libreak banatzeko asmoz, ondoren aipatzen diren irizpideen araberako baremo bat ezarriko da. Irizpideak ez dira metatuko eta matrikula egitean ziurtatu beharko dira:
IRIZPIDEA | PT |
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe ez-unibertsitarioetako irakasleak, jardunean daudenak | 2 |
Nahi den aukera egiteko eskatutako eskolaren eragin eremuan bizi direnak. | 2 |
Nafarroan bizi arren, lehen aukera moduan eskatu den eskolaren eragin eremutik kanpo bizi direnak | 1 |
Nafarroan bizi ez direnak | 0 |
2.2.2. HEO bakoitzaren eragin eremua.
Hiru eremu ezarri dira, hiru azterketa-zentroei lotuta (Lizarra, Iruña eta Tutera). Aurreinskripzioa egitean eremu bat aukeratu behar da, eta esan behar da, halaber, beste zentro batean matrikulatzeko aukera izan nahi den edo ez, baldin eta ez bada lortzen matrikulatzea lehen aukeratu den zentroan. Zentro bakoitzaren eragin eremuaren barruko udalen zerrenda ebazpen honen 3. eranskinean argitaratzen da.
2.2.3. Baremo honetan balio duten ziurtagiriak izanen dira 3.4 puntuan adierazitakoak.
2.3. Zentroa zozkatzea eta esleitzea.
2.3.1. Aurreinskripzioa egiteko epea amaitu eta gero, izangai bakoitzari zentro bat esleituko zaio, kontuan hartuta giza baliabideen erabilgarritasuna eta zentroek dauzkaten espazioak.
2.3.2. Zentroa esleitzeko, aurreinskripzioa erregistratu den sistema informatikoak ausaz aterako du zenbaki bat hizkuntza bakoitzeko, eta zenbaki horretatik abiaturik esleituko da ikasleen matrikulazio-zentroa, probak egiteko, kontuan harturik 2.2 puntuko baremoan lortutako puntuazioa. Zenbaki hori ateratzeko, ekitaldi publiko bat eginen da, martxoaren 1ean, 10:00etan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Atzerriko Hizkuntzen Atalean (Iruñeko San Domingo kalea 8). Ausazko zenbakia ateratzeko ekitaldian Atzerriko Hizkuntzen Ataleko buruak eta Europako Proiektuen Bulegoko buruak parte hartuko dute, edo haiek eskuordetzen dituzten pertsonek, eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko legelari batek.
2.3.3. Martxoaren 1eko 14:30etik aurrera, eskatzaileek kontsultatzen ahalko dute zer zentro esleitu zaien, behin-behinean, matrikula egiteko. Kontsulta egiteko, aurreinskripzioa egiteko erabili duten aplikazio informatikoa erabiliko dute.
2.3.4. Izangaiek 2023ko martxoaren 8ko 14:30era arteko epea izanen dute behin-behineko esleipenari alegazioak egiteko. Horretarako, eskabide bat aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzendua. Norbera esleipenarekin ez dagoela konforme beste arrazoirik ez duten alegazioak ez dira onartuko.
2.3.5. Behin betiko esleipenak kontsultatzen ahalko dira aurreinskripzioa egiteko erabili den aplikazio informatiko beraren bidez, 2023ko martxoaren 9ko 14:30etik aurrera.
3.–Matrikula.
3.1. Hizkuntza bakoitzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.
3.2. Aleman, frantses eta italieraren ziurtapen probak egiteko matrikula librea on line eta aurreinskripziorik gabe eginen da, nahi den zentroaren web-orrian, 2023ko otsailaren 20tik 27ra bitartean.
3.3. Aldez aurretik aurreinskripzioa egin duten izangaiek baizik ezin izanen dute matrikula egin euskararen edo ingelesaren ziurtagiriak lortzeko probak egiteko txanda librean.
3.3.1. Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek matrikulazio epe bat irekiko dute, 2023ko martxoaren 9tik 17ra arte (biak barne), ingelesean eta euskaran aurreinskripzioa egin dutenentzat.
3.3.2. Aurreinskripzioa egin duen bakoitzak online matrikula bat eginen du eranskin honen 2.3 puntuan deskribatu den prozesuaren bidez esleitu den zentroan, aipatu zentroaren web-orrian argitaratutako jarraibideei segituz.
3.4. Matrikula egiteko unean, bidezkoa bada, honako agiri eskaneatu hauek aurkeztu beharko dira aplikazio informatikoaren bidez:
a) NANaren/AIZren fotokopia. Ez da beharrezkoa izanen, baldin eta izangaia esleitu zaion hizkuntza eskola ofizialeko ikasle ohia bada.
b) Euskara edo ingeleseko matrikula libreetarako, erroldatze agiria, Nafarroan eta dagokion zentroaren eragin eremuaren barruan bizi dela egiaztatzeko. Ez da beharrezkoa izanen, baldin eta NANak/AIZk ematen duten informazioarekin bat badator.
c) Euskara edo ingeleseko matrikula libreetarako, Nafarroako ikastetxe itundu bateko irakaslea dela ziurtatzeko, ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria. Unibertsitatez kanpoko Nafarroako sare publikoko irakasleen kasuan, ofizioz ziurtatuko da.
d) Hala badagokio, interesduna prezio publikoak osorik edo partez ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentua, indarreko araudiak ezartzen duen moduan.
e) Espedientea probak egiteko esleitu zaien hizkuntza eskola ofiziala ez den beste batean daukaten izangaiek espediente-lekualdaketaren agiria aurkeztu beharko dute, beren espedientea dagoen hizkuntza eskola ofizialetik esleitu zaienera eramatekoa, hain zuzen.
3.5. 2022-23 ikasturteko matrikula librea egiteko kostuak apirilaren 20ko 28/2022 Foru Aginduan ezarrita daude (2022ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 27koa).
3.5.1. Ordainketa egin ezean, matrikula ez da osatutzat joko.
3.5.2. Probetara aurkezten ez diren ikasleek ez dute sartutako zenbatekoa itzultzeko eskubiderik izanen.
3.5.3. Matrikularen zenbatekoa itzuliko da, bakar-bakarrik, onartuen behin betiko zerrendak argitaratu aurretik itzulketa eskatuz gero (apirilaren 19a baino lehen).
3.6. Matrikulak onartzea.
3.6.1. Matrikula egiaztatzeko epean ikusten bada inkongruentziak daudela aurreinskripzioan eman diren datuen eta matrikula egiteko aurkezten diren agirien artean, matrikula hori deuseztatu eginen da.
3.6.2. Onartu diren eta onartu ez diren matrikulen behin-behineko zerrendak eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira apirilaren 11ko 10:00etan.
3.6.3. Behin-behineko zerrenden aurkako alegazioak apirilaren 11tik 18ra bitarte aurkezten ahalko dira, posta elektronikoaren bidez edo aurrez aurre kasuan kasuko eskolan.
3.6.4. Onartu diren eta onartu ez diren matrikulen behin betiko zerrendak eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira apirilaren 19ko 14:30ean.
4.–Ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.
Maila bakoitzeko zehaztasunei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.
5.–Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapena.
5.1. Behar den minusbaliotasun edo desgaitasun agiria aurkeztuz, ikasleek justifikatzen badute ziurtapen probak ohiko moduan egiterik ez dutela, behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte denbora eta baliabideen aldetik, 2023ko apirilaren 24a baino lehen.
5.2. Minusbaliotasun maila aitortua %33koa edo handiagoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak bere zerbitzu pedagogikoei aholku eskatuko die, desgaitasun motaren eta mailaren arabera nolako egokitzapenak egin behar diren jakiteko.
2. ERANSKINA
Ziurtapen proba bateratuen egutegia araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzentzat,
2022-2023 ikasturterako
2022-2023 ikasturteko ziurtapen proben idatzizko ataletarako egutegi hau ezartzen da, bera eta bakarra izanen dena Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ikasle ofizialentzat zein libreentzat.
HIZKUNTZA | MAILA | ARRUNTA | BEREZIA | |
2023ko maiatza/ekaina | TIPK*/IB** 2023ko apirila/maiatza NUHEO | 2023ko iraila | ||
Alemana | A2 | 5/25 (arratsaldean) | 9/8 (goizean) | |
B1 | 6/2 (arratsaldean) | 9/8 (goizean) | ||
B2 | 6/9 (arratsaldean) | 9/11 (arratsaldean) | ||
C1 | 5/25 (arratsaldean) | 9/7 (arratsaldean) | ||
Euskara | B1 | 5/31 (arratsaldean) | 9/6 (goizean) | |
B2 | 5/26 (arratsaldean) | 4/25 (arratsaldean) | 9/5 (arratsaldean) | |
C1 | 5/22 (arratsaldean) | 4/25 (arratsaldean) | 9/4 (goizean) | |
Frantsesa | A2 | 5/25 (goizean) | 9/1 (goizean) | |
B1 | 6/1 (arratsaldean) | 9/5 (goizean) | ||
B2 | 5/30 (arratsaldean) | 9/8 (arratsaldean) | ||
C1 | 5/25 (goizean) | 9/7 (goizean) | ||
Ingelesa | B1 | 5/23 (arratsaldean) | 4/26 (arratsaldean) | 9/1 (arratsaldean) |
B2 | 5/29 (arratsaldean) | 4/26 (arratsaldean) | 9/4 (arratsaldean) | |
C1 | 5/24 (arratsaldean) | 5/3 (arratsaldean) | 9/6 (arratsaldean) | |
Italiera | A2 | 5/26 (goizean) | 9/12 (goizean) | |
B1 | 5/24 (goizean) | 9/11 (goizean) | ||
B2 | 5/26 (goizean) | 9/12 (goizean) | ||
C1 | 5/24 (goizean) | 9/11 (goizean) | ||
–TIPK: testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa –(*) IB: idatzizko bitartekotza |
Hizkuntza eta maila bakoitzaren ahozko adierazpenaren azterketaren deialdiko egutegiak hizkuntza eskola ofizial bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira.
3. ERANSKINA
Zentro bakoitzaren eragin eremuaren barruko udalak
BIZILEKUA (UDALERRIA) | AZTERKETA ZENTROA |
Abaigar | Lizarra |
Abartzuza | Lizarra |
Abaurregaina | Iruña |
Abaurrepea | Iruña |
Aberin | Lizarra |
Ablitas | Tutera |
Adios | Iruña |
Aguilar Kodes | Lizarra |
Oibar | Iruña |
Allin | Lizarra |
Allo | Lizarra |
Altsasu | Iruña |
Ameskoabarrena | Lizarra |
Antzin | Lizarra |
Andosilla | Lizarra |
Antsoain | Iruña |
Anue | Iruña |
Añorbe | Iruña |
Agoitz | Iruña |
Araitz | Iruña |
Arakil | Iruña |
Aranaratxe | Lizarra |
Aranguren | Iruña |
Arano | Iruña |
Arantza | Iruña |
Aras | Lizarra |
Arbizu | Iruña |
Artzibar | Iruña |
Arellano | Lizarra |
Areso | Iruña |
Arguedas | Tutera |
Aria | Iruña |
Aribe | Iruña |
Armañantzas | Lizarra |
Arroitz | Lizarra |
Arruazu | Iruña |
Artaxoa | Tutera |
Artazu | Lizarra |
Atetz | Iruña |
Auritz | Iruña |
Aiegi | Lizarra |
Azagra | Lizarra |
Azuelo | Lizarra |
Bakaiku | Iruña |
Barañain | Iruña |
Barasoain | Tutera |
Barbarin | Lizarra |
Bargota | Lizarra |
Barillas | Tutera |
Basaburua | Iruña |
Baztan | Iruña |
Beintza-Labaien | Iruña |
Beire | Tutera |
Beraskoain | Iruña |
Bera | Iruña |
Berbintzana | Tutera |
Beriain | Iruña |
Berriobeiti | Iruña |
Berriozar | Iruña |
Bertizarana | Iruña |
Betelu | Iruña |
Bidaurreta | Iruña |
Biurrun-Olkotz | Iruña |
Buñuel | Tutera |
Burgi | Iruña |
Burlata | Iruña |
Cabanillas | Tutera |
Cabredo | Lizarra |
Cadreita | Lizarra |
Caparroso | Tutera |
Cárcar | Lizarra |
Zarrakaztelu | Tutera |
Cascante | Tutera |
Kaseda | Tutera |
Castejón | Tutera |
Gazteluberri | Iruña |
Oltza Zendea | Iruña |
Cintruénigo | Tutera |
Zirauki | Lizarra |
Ziritza | Iruña |
Zizur | Iruña |
Corella | Tutera |
Cortes | Tutera |
Desoio | Lizarra |
Deikaztelu | Lizarra |
Donamaria | Iruña |
Doneztebe | Iruña |
Etxarri | Iruña |
Eguesibar | Iruña |
El Busto | Lizarra |
Elgorriaga | Iruña |
Eneritz | Iruña |
Eratsun | Iruña |
Ergoiena | Iruña |
Erroibar | Iruña |
Eslaba | Iruña |
Espartza Zaraitzu | Iruña |
Esprontzeda | Lizarra |
Lizarra | Lizarra |
Esteribar | Iruña |
Etaiu | Iruña |
Etxalar | Iruña |
Etxarri Aranatz | Iruña |
Etxauri | Iruña |
Eulate | Lizarra |
Ezkabarte | Iruña |
Ezkaroze | Iruña |
Ezkurra | Iruña |
Ezporogi | Iruña |
Faltzes | Tutera |
Fitero | Tutera |
Fontellas | Tutera |
Funes | Tutera |
Fustiñana | Tutera |
Galar | Iruña |
Galipentzu | Iruña |
Galoze | Iruña |
Garaioa | Iruña |
Garde | Iruña |
Garinoain | Tutera |
Garralda | Iruña |
Genevilla | Lizarra |
Goizueta | Iruña |
Goñerri | Lizarra |
Gorza | Iruña |
Gesalatz | Lizarra |
Girgillao | Lizarra |
Hiriberri Aezkoa | Iruña |
Uharte | Iruña |
Ibargoiti | Iruña |
Igantzi | Iruña |
Iguzkitza | Lizarra |
Imotz | Iruña |
Irañeta | Iruña |
Irurtzun | Iruña |
Izaba | Iruña |
Ituren | Iruña |
Iturmendi | Iruña |
Itza | Iruña |
Itzagaondoa | Iruña |
Itzaltzu | Iruña |
Jaurrieta | Iruña |
Xabier | Iruña |
Txulapain | Iruña |
Lakuntza | Iruña |
Lana | Lizarra |
Lantz | Iruña |
Lapoblación | Lizarra |
Larraga | Lizarra |
Larragoa | Lizarra |
Larraun | Iruña |
Elizagorria | Lizarra |
Leatxe | Iruña |
Legarda | Iruña |
Legaria | Lizarra |
Leitza | Iruña |
Lekunberri | Iruña |
Leotz | Tutera |
Lerga | Iruña |
Lerin | Lizarra |
Lesaka | Iruña |
Lezaun | Lizarra |
Ledea | Iruña |
Lizoainibar-Arriasgoiti | Iruña |
Lodosa | Lizarra |
Longida | Iruña |
Los Arcos | Lizarra |
Irunberri | Iruña |
Lukin | Lizarra |
Luzaide | Iruña |
Mañeru | Lizarra |
Marañón | Lizarra |
Martzilla | Tutera |
Mélida | Tutera |
Mendabia | Lizarra |
Mendaza | Lizarra |
Mendigorria | Tutera |
Metauten | Lizarra |
Milagro | Tutera |
Mirafuentes | Lizarra |
Miranda Arga | Tutera |
Elo | Iruña |
Monteagudo | Tutera |
Morentin | Lizarra |
Mues | Lizarra |
Murchante | Tutera |
Murieta | Lizarra |
Murillo el Cuende | Tutera |
Murillo el Fruto | Tutera |
Muruzabal | Iruña |
Nabaskoze | Iruña |
Nazar | Lizarra |
Noain (Elortzibar) | Iruña |
Obanos | Iruña |
Otsagabia | Iruña |
Oko | Lizarra |
Odieta | Iruña |
Oitz | Iruña |
Olaibar | Iruña |
Olazti | Iruña |
Olexoa | Lizarra |
Erriberri | Tutera |
Ollaran | Iruña |
Oloritz | Tutera |
Orbaizeta | Iruña |
Orbara | Iruña |
Orisoain | Iruña |
Orkoien | Iruña |
Orontze | Iruña |
Orotz-Betelu | Iruña |
Orreaga | Iruña |
Oteitza | Lizarra |
Iruña | Iruña |
Azkoien | Tutera |
Petilla Aragoi | Iruña |
Piedramillera | Lizarra |
Pitillas | Tutera |
Gares | Iruña |
Puiu | Tutera |
Ribaforada | Tutera |
Erromantzatua | Iruña |
Erronkari | Iruña |
Zare | Iruña |
Saldias | Iruña |
Jaitz | Lizarra |
San Adrián | Lizarra |
San Martin Unx | Tutera |
Zangoza | Iruña |
Santsol | Lizarra |
Santakara | Tutera |
Sartze | Iruña |
Sartaguda | Lizarra |
Sesma | Lizarra |
Sorlada | Lizarra |
Sunbilla | Iruña |
Tafalla | Tutera |
Tebas-Muru Artederreta | Iruña |
Tirapu | Iruña |
Torralba del Río | Lizarra |
Torres del Río | Lizarra |
Tutera | Tutera |
Tulebras | Tutera |
Ukar | Iruña |
Uharte Arakil | Iruña |
Uxue | Tutera |
Ultzama | Iruña |
Untzitibar | Iruña |
Untzue | Tutera |
Urdazubi | Iruña |
Urdiain | Iruña |
Urraulgoiti | Iruña |
Urraulbeiti | Iruña |
Urrotz | Iruña |
Urrotz-Hiria | Iruña |
Urzainki | Iruña |
Uterga | Iruña |
Uztarroze | Iruña |
Deierri | Lizarra |
Valtierra | Tutera |
Viana | Lizarra |
Bidankoze | Iruña |
Alesbes | Tutera |
Villamayor de Monjardín | Lizarra |
Villatuerta | Lizarra |
Atarrabia | Iruña |
Esa | Iruña |
Zabaltza | Iruña |
Ziordia | Iruña |
Zizur Nagusia | Iruña |
Zubieta | Iruña |
Zugarramurdi | Iruña |
Zuñiga | Lizarra |
Iragarkiaren kodea: F2301071
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50