26. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen baitira 2022ko indizeetan erregistratutako urte arteko aldaketak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak txostena egin du Nafarroako Aldizkari Ofizialean informazio estatistiko hau argitaratu beharrari buruz: Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan 2022an nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuen truke jasotako prezioen indizeetan izandako aldaketaren portzentajeak.

Urtetik urtera izaten diren portzentaje aldaketa horiek erabili ohi dira nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako aprobetxamenduetan urte anitzeko errentamenduen prezioa urtero eguneratzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eranskinean zehazturik ematen den informazioa, 2022an Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuetan jasotako prezioen indizeetan izan diren portzentaje aldaketei buruzkoa (oinarri urtea: 2015).

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 19an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

2022. URTEAN NEKAZARITZAN ETA ABELTZAINTZAN JASOTAKO PREZIOEN INDIZEETAN IZAN DIREN ALDAKETAK

Aldaketak ehunekotan - 2015eko oinarria

ZEREALAK

39,11

LEKADUNAK

22,84

PATATA

10,81

LABORE INDUSTRIALAK

46,51

BAZKA LABOREAK

33,65

FRUTAK

3,27

FRUITU LEHORRAK

2,05

BARAZKIAK

10,36

MAHASTIZAINTZA ETA ARDOGINTZA

-14,16

NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA

25,29

GIZENTZEKO BEHI AZIENDA

20,75

GIZENTZEKO ARDI AZIENDA

8,55

GIZENTZEKO AHUNTZ AZIENDA

0,87

GIZENTZEKO TXERRI AZIENDA

21,80

GIZENTZEKO HEGAZTIAK

26,42

GIZENTZEKO UNTXIAK

27,85

ESNEA

26,81

ARRAUTZAK

32,96

LANA

0,59

BIZIRIK DAGOEN AZIENDA

14,38

ANIMALIEN PRODUKTUAK, GUZTIRA

23,21

ZURA

35,74

BASOGINTZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA

35,74

JASOTAKO PREZIOEN INDIZE OROKORRA

24,50

Iragarkiaren kodea: F2301172