23. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, 2023. urtean dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko. Deialdi honen bidez, taxi-bonua erabiltzeko gizarte laguntzak emanen dira, mugitzeko desgaitasun larria dutenek beraiei egokitutako beste garraiobide bat izan dezaten. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 671256.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz xedatutakoarekin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsultatzen ahal da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/671256).

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 17an egin bilkuran, onetsi zuen 2023. urterako deialdi publikoa, dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko taxi-bonua erabiltzeko gizarte laguntzetarako, mugitzeko desgaitasun larria dutenek berei egokitutako garraiobide alternatiboa izan dezaten.

Onuradunak eta xedea

Deialdi honen xedea da prozedura juridikoa arautzea, dirulaguntzak/gizarte laguntzak emateko norgehiagokako araubidean, mugitzeko desgaitasun larria dutenek berei egokitutako garraiobidea izan dezaten, garraio publiko kolektiboa erabiltzerik ez badute.

Laguntza hauen xedea da Burlatako bizilagunei, mugitzeko arazoak dituztenei, joan-etorriak egiten laguntzea taxiaren zerbitzu publikoa erabiliz. Joan-etorriak eskualdeko garraio publikoaren hiri arteko eremuaren barrenean eginen dira, eta sartuko dira, orobat, eremu horretatik kanpo dauden gizarte eta osasun bidaiak eta gizarte eta hezkuntza zentro eta zerbitzuetarako bidaiak, baldin eta horiek gehienez ere Burlatatik 15 kilometrora badaude.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa

Deialdiko gehieneko kopurua, guztira: 9.500,00 euro, taxi-bonurako laguntzen 23181 4800003 aurrekontu-partidaren kargura. Zenbateko hori baldintzaturik dago, dagokion aurrekontuan onetsi beharko baita.

Laguntzen zenbatekoa

Eskabide guztiak baloratu ondotik, eta kontuan hartuz dirulaguntza honetarako dagoen partidaren zenbatekoa eta onuradunen kopurua, diruz laguntzen ahal den hilabeteko gehieneko zenbatekoa kalkulatuko da. Onuradun guztiei zenbateko bera emanen zaie.

Diruz lagunduko da justifikatutako hilabeteko kostuaren %75. Justifikatutako zenbatekoa handiagoa bada hilabeterako ezarri den gehienekoa baino, hilabeterako ezarri den gehienekoaren %75erako dirulaguntza emanen da soilik; gainerako %25 onuradunen kargura izanen da.

Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Burlatan, 2023ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2300979