21. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

325E/2022 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, 2024ko ekitaldirako baimendutako kreditua handitzen duena "Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean doitasunezko nekazaritza eta teknologietarako dirulaguntzak (SEM)" emateko deialdian, 2022koan. DDBN identifikazioa: 621411.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiak apirilaren 13an emandako 93E/2022 Ebazpenaren bidez, "Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean doitasunezko nekazaritza eta teknologietarako dirulaguntzak (SEM)" emateko 2022ko deialdia onetsi zen.

Ebazpen horren 3. puntuan ezartzen denez, aurrekontuko zuzkidura handitzen ahalko da, gehienez ere 954.000 euro handitu ere, Nafarroako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 31. artikuluan ezartzen den bezala.

Gobernuak 2022ko martxoaren 30ean hartutako Erabakiak baimena ematen dio Landa Garapeneko zuzendari nagusiari erabaki horretan aurreikusitako gastu konpromisoa handitzeko, gehienez ere 954.000 euro, baldin eta Estatuko Administrazioak funts gehigarrien transferentziarako konpromisoa hartzen badu edo Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak baimentzen badu 948/2021 Errege Dekretuan aurreikusitako gainerako programei dagozkien laguntza deialdietan erabili ez diren funtsen transferentzia.

2022ko urriaren 11n egindako Ministroen Kontseiluak onetsi zuen erabaki bat, zeinaren bidez baimentzen baita SEEPren "Nekazaritzako elikagaien eta arrantzaren sektorearen ingurumen eraldaketa eta eraldaketa digitala" izeneko 3. osagaiaren dirulaguntzak (C·.I3 eta C3.I4 inbertsioak) autonomia erkidegoen artean banatzeko proposamena, Nekazaritza eta Garapeneko Konferentzia Sektorialak azter dezan.

Bigarren banaketaren arabera, eta dagoeneko aurkeztuta dauden eskaerei erantzuteko, Nafarroako Foru Komunitatearentzat 6.923.748,54 euroko zenbatekoa proposatzen da, 2022ko aurrekontuan sartutako kopuruen banaketatik, eta 2.245.606,12 eurokoa, berriz, 2023. urterako, azaroaren 2ko 948/2021 Errege Dekretua aurreikusitako inbertsioetarako.

Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak proposatzen du 2024ko ekitaldirako baimendutako gastua 954.000 euro handitzea, laguntzen deialdia finantzatzeko, Gobernuak 2022ko martxoaren 30ean hartutako erabakiarekin bat.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT

1. Baimendutako kreditua Handitzea Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 93E/2022 Ebazpenean, "Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean doitasunezko nekazaritza eta teknologietarako dirulaguntzak (SEM)" deialdia onetsi zuen hartan.

Kreditu gehigarria 954.000 eurokoa izanen da, eta ordainduko da 2022ko gastu aurrekontuko "SEM Doitasunezko nekazaritza eta 4.0 teknologiak nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean aplikatzeko laguntzak (PEP E21/000458-04 elementua) izeneko 720004 72200 7700 412110 partidaren baliokidea den eta 2024ko ekitaldian horretarako gaitzen den partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

2. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.

Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko da.

3. Argitalpena.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4. Administrazio errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko abenduaren 22an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafe Aranda.

Iragarkiaren kodea: F2217607