21. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

2023ko zerga, tasa eta prezio publikoen gaineko ordenantzak eta arauak. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, 2022ko azaroaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat 2023an aplikatu beharreko prezio publikoen gaineko arauetan eta ordenantza fiskaletan:

Ikusirik espedientea, biltzen dituena ordenantza fiskalak, prezio publikoen gaineko arauak, ekonomia-jardueren gaineko zergaren indizeen eskala, eta lurraren kontribuzioaren karga-tasak 2023rako, eta bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearekin;

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Onestea 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera lurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hau:

–%0,265.

Bigarrena.–Egungo indizeen eskala mantentzea 2023rako ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko:

Indizea: 1,4.

Hirugarrena.–Onestea zerrendatzen diren udal zerga eta tasen ordainarazpena arautzen dituzten ordenantza eta tarifen eranskinak. 2023ko ekitaldian %6,2 gehituko zaie. Espedientean jaso dira haien testu bateginak.

Ordenantza fiskalak eta arauak

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena irekitzeko lizentzien tasak.

–Ordenantza fiskala, arautzen duena zangak irekitzea.

–Ordenantza fiskala, arautzen duena merkataritza ez egonkorra (merkatu txikia).

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena Udalaren hilerriko zerbitzuak emateko tasak.

–Ordenantza fiskala, arautzen duena herritarrek herri-lurrak erabiltzea.

–Ordenantza fiskala, arautzen duena lehen erabilerarako lizentziak ematea.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu bereziak egiteko tasak.

–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren tasak.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena ezkontza zibilak egiteko lokalak erabiltzeko tasak.

–Ordenantza, arautzen dituena Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak.

–Ordenantza, arautzen dituena Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak.

–Araua, materialak lagatzeko eta zerbitzu pertsonalak emateko.

Laugarrena.–2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izanen dituztela, lurren balioaren gainean sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza noiz sortzen den kontuan hartuta, eta kuotak zehazteko xedez hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako. Koefizienteak automatikoki eguneratuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak ezarritako indarreko gehieneko koefizienteen arabera.

Bosgarrena.–Hasierako onespenaren erabakia jendaurrean jartzea, aditzera emanez hasierako onespena behin betikoa bihurtuko dela baldin alegaziorik ez bada aurkezten haren aurka. Hori guztia, bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan.

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2022ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 29an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzak eta arau erregulatzaileak behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beriainen, 2023ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2300734