2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Ordenantza fiskala, Ordezko betearazpenen tasak, betearazteko aginduenak eta partikularrek eragindako zerbitzuenak arautzen dituena. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza fiskala, Ordezko betearazpenen tasak, betearazteko aginduenak eta partikularrek eragindako zerbitzuenak arautzen dituena.

Ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Itzan, 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2217278