16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2023ko tasak eta prezio publikoak

Honako honen bidez jakinarazten da Erriberriko Udalak, 2022ko urriaren 28ko bilkuran, hasiera batez onetsi zituela 2023an indarrean egonen diren tasak eta prezio publikoak. Espedientea jendaurrean egoteko epea igarota, inork ez du haren kontrako alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu, eta, beraz, hasierako onespena behin betikotzat jo behar da. Hona hemen tasen eta prezio publikoen zenbatekoak:

3. ORDENANTZA

Agiriak ematea eta izapidetzea

–Ezkontza zibilaren espedienteak tramitatzea: 125 euro.

–Fotokopiak egitea:

KOLORETAN

ZURI-BELTZEAN

DIN-A4
(euroak)

DIN-A3
(euroak)

DIN-A4
(euroak)

DIN-A3
(euroak)

Herritarrentzat, oro har

1,20

2,00 (bi aldeak)

2,50

4,00 (bi aldeak)

0,20

0,40

Interes sozialeko elkarteentzat

0,60 euro

1,00 (bi aldeak)

1,20 euro

2,00 (bi aldeak)

0,10

0,20

Agirien fotokopiak liburutegian

0,60 euro

1,00 (bi aldeak)

1,20

2,00 (bi aldeak)

0,10

0,20

–Arma txartelak: 11,00 euro.

–CDen kopia: 5,00 euro.

–Faxa (bidalitako orri bakoitza): 2,65 euro.

–Faxa (jasotako orri bakoitza): 0,50 euro.

–Ziurtagiri ofizialak: 5,00 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak: 2,80 euro.

–Agiriak luzatzea, artxiboetan bilatzeko lana behar denean: 38,00 euro eta, gainera, egiten diren kopien prezioa (esaterako, obra-proiektuen kopiak egiten direnean).

–Udal akreditazioko txartelen kopiak ematea: 6,75 euro.

–Agiriak konpultsatzea:

  • 5 orri bitarte: 3,00 euro orriko.
  • 5 orri baino gehiago: 2,55 euro orriko.

–Ordainagirien kopia: 2,55 euro.

–Sinaduren egiaztapena: 5,50 euro agiriko.

–Joan-etorria eskatzen duten agirien kopia. Kopiaren gastuak, joan-etorriak eragindako gastuak eta emandako denborari dagozkion soldata-kostuak kobratuko dira.

Obra-lizentziak emateak eta erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten hirigintzako egintzen kontrol jarduketek tasa hauek izanen dituzte:

–Jarduera sailkatuetarako lizentziak:

  • Aplikatu beharreko tarifa jarduerak hartuko duen azalera eraiki osoaren arabera ezartzen da, hura garatzeko beharrezkoak diren lokal erantsi guztiak barne.
  • Handitzeko lizentziaren berrikuspenen kasuan, handitze horri dagozkion m²ak bakarrik zenbatuko dira.
  • Jarduerak aldatzen direnean beste jarduera bati lotutako azalera beraren barnean, lizentziaren berrikuspenean aldaketa horrek ukitzen dituen metroak bakarrik hartuko dira kontuan.

Beharrezko txosten teknikoen kostuari zenbateko hauek gehituko zaizkio:

  • Ukitutako azalera, 50 m² bitarte: 630,00 euro.
  • 51 metrotik gora, eskala honetan ageri diren tributuak ordaindu beharko dira, lokalen guztizko azaleraren arabera betiere:
    • 51tik 100 m²-ra bitarteko lokalak: 3,075 euro/m².
    • 101etik 400 m²-ra bitarteko lokalak: 1,72 euro/m².
    • 401etik 2,500 m²-ra bitarteko lokalak: 1,35 euro/m².
    • 2,501 m²-tik gorako lokalak: 1,13 euro/m².
    • Edonola ere, gehienez 2.965,00 euro ordainduko dira.

–Jarduera sailkatu gabeetarako lizentziak: 58,00 euro.

–Obra-lizentziak:

  • Obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,5; gutxienez 37,00 euro.

–Banantzeko lizentzia:

  • 37,00 euro ondoriozko lurzatiko.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak:

  • Obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,1; gutxienez 37,00 euro.

4. ORDENANTZA

Establezimenduak ireki eta eskualdatzea (lokalaren m² erabilgarrien arabera)

–Establezimenduak irekitzea:

  • 100 m²-ra bitarte: 193,54 euro/m².
  • 101etik 400 m²-ra bitarte: 247,23 euro/m².
  • 401etik 1.000 m²-ra bitarte: 355,68 euro/m².
  • 1.000 m² baino gehiago: 540,56 euro/m².

–Establezimenduak eskualdatzea:

  • 63,55 euro.

5. ORDENANTZA

Prezio publikoak zangak irekitzeagatik eta zoladurengatik

–1 m-tik beherako zabalera: 1,025 euro metro linealeko egunean.

–1 m-ko zabalera edo gehiago: 1,87 euro metro linealeko egunean. (Lehen 10 egun naturaletan. 11. egunetik aurrera tasa bikoiztu eginen da).

6. ORDENANTZA

Prezio publikoak kirol, aisialdi eta kultur instalazioak erabiltzeagatik

6. ordenantzako tasak kobratzeari dagokionez, erroldan gutxienez 6 hilabete daramatzatenak bakarrik hartuko dira erroldatutzat.

A.–Udal kiroldegia.

–Kiroldegiko pista estalia:

  • Bazkideak: 23,35 euro orduko eta taldeko, argia barne.
  • Bazkide ez direnak: 48,20 euro orduko eta taldeko, argia barne.
  • Kirol talde federatuak, udal kiroldegiko pistak entrenamenduko kirol jarduerarako eta lehiaketetako partiduetarako erabiltzen dituztenak: 25,00 euro urtean.

–Kanpoko pistak: ezarritako zenbatekoen barnean dago energia elektrikoaren kontsumoa (futbito, padel, tenis):

  • Bazkideak: 5,10 euro orduko eta taldeko, argia barne.
  • Bazkide ez direnak: 7,00 euro orduko eta taldeko, argia barne.
  • Enpresa kudeatzailearen jarduerek okupatzen ez dituzten kiroldegiko aretoak erabiltzea: 14,00 euro orduko.

–Tokiko esparruko irabazi-asmorik gabeko erakunde sozial edo kulturalek kanpoko pistak erabiltzea: 10,25 euro eguneko.

Kiroldegiko ohiko jardueratik kanpo ekitaldiak egiteko, lagapen-hartzaileek 300,00 euroko fidantza aurkeztu beharko dute, bai eta izan daitezkeen kalte-galerak estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguru bat ere, eta ekitaldiak eragindako garbiketa-gastuak kiroldegiaren kudeaketaren enpresa adjudikaziodunarekin kontratatuko dituzte.

–Kiroldegiko abonuak:

1.–Eguneko sarrera.

ADINA

EGUN OSOA

16 urtetik gorakoak

5,00 euro

9tik 15 urtera bitarte

4,00 euro

3tik 8 urtera bitarte

2,30 euro

2.–Abonuak.

ADINA

ABONUAK

Hilabetekoa

Hiruhilekokoa

Urtekoa

65 urtetik gorakoak

25,00 euro

50,00 euro

165,00 euro

19tik 65 urtera bitarte

30,00 euro

60,00 euro

200,00 euro

16tik 18 urtera bitarte

25,00 euro

50,00 euro

165,00 euro

9tik 15 urtera bitarte

12,00 euro

23,00 euro

45,00 euro

3tik 8 urtera bitarte

10,25 euro

15,60 euro

26,00 euro

–Matrikulak: 36,00 euro.

–Tasak, udal kiroldegiko armairuak alokatzeagatik: 3,00 euro hilean (aldagela nagusietakoak) eta 2,00 euro hilean (sarrerakoak).

–Hilabeteko abonua eskuratzen denean, ez da matrikularik ordaindu beharko.

–Kiroldegiko kuotak hilabetean edo hiru hilabetean behin ordainduko dira, aurretiaz.

–Familiako abonuak, seme-alaba bat edo bi izanez gero, %15 merkeagoak izanen dira.

–Familia ugarietako kideen abonuetan %50eko deskontua aplikatuko da.

–Guraso bakarreko familietako kideen abonuetan %50eko deskontua aplikatuko da, familia ugarietan bezala.

–Langabezian daudela frogatzen duten abonatuek %15eko deskontua izanen dute, eta epea amaitutakoan ordainduko dute, aldi bakarrean.

–16 urtetik gorako abonatuek, ikasleak direlako ziurtagiria aurkezten badute, %15eko deskontua izanen dute.

–%65 baino minusbaliotasun handiagoa dutela frogatzen duten abonatuek %50eko deskontua izanen dute, eta doan izanen da minusbaliatuaren laguntzailearentzat, instalazioak erabiltzen ez baditu.

Oharra: deskontuak ezin dira batera aplikatu, eta, kasu horretan, abonatuarentzat onuragarrien gertatzen dena aplikatuko da.

B.–Udako igerilekuak.

1.–Abonuak:

ADINA

ERROLDATU GABEAK

DENBORALDIKO PREZIOA

ERROLDATUAK
DENBORALDIKO PREZIOA

HILABETE BAT
ERROLDATUAK ETA
ERROLDATU GABEAK

65 urtetik gorakoak

78,00 euro

51,50 euro

37,30 euro

19tik 64 urtera bitarte

100,70 euro

66,50 euro

44,80 euro

16tik 18 urtera bitarte

78,00 euro

52,00 euro

37,30 euro

9tik 15 urtera bitarte

57,10 euro

37,30 euro

28,00 euro

3tik 8 urtera bitarte

19,75 euro

12,45 euro

10,25 euro

–Abonuetan, hauek %100eko deskontua izanen dute:

  • 3-15 urte bitarteko seme-alabek, baldin gurasoak luzaroko langabeak badira edo gizarteratzeko errenta jasotzen badute, betiere egoera horretan daudela justifikatu ondoren.

–Abonuetan, hauek %50eko deskontua izanen dute:

  • Familia ugariek.
  • %65 baino minusbaliotasun handiagoa frogatzen dutenek, eta doan izanen da minusbaliatuaren laguntzailearendako, igerilekuak erabiltzen ez baditu.

2.–10 sarrerako bonua (denboraldi osorako balioa du):

ADINA

ZENBATEKOA

16 urtetik gorakoak

42,00 euro

9tik 15 urtera bitarte

32,00 euro

3tik 8 urtera bitarte

15,60 euro

3.–Eguneko sarrerak (arratsaldea 16:00etatik aurrera hasiko da):

ADINA

EGUN OSOA

ARRATSALDEA

16 urtetik gorakoak

6,00 euro

3,50 euro

9tik 15 urtera bitarte

4,00 euro

2,50 euro

3tik 8 urtera bitarte

2,50 euro

1,50 euro

4.–Dutxatzeko sarrerak:

Hauentzat izanen dira bakarrik: Erdi Aroko azoketan parte hartzen dutenentzat eta Udalak baimendutako beste talde batzuentzat; 2 euro pertsonako.

C.–Udal pilotalekua.

a) Pilotalekuaren erabilera lagatzea, ekitaldiak antolatzeko.

–Irabazi-asmoa duten entitate eta/edo jarduerak: 830,00 euro eguneko; 155,00 euro orduko.

–Irabazi-asmorik gabeko entitate eta/edo jarduerak: 520,00 euro eguneko; 105,00 euro orduko.

–Irabazi-asmorik gabeko gizarte edo kultur erakundeak, tokiko esparrukoak: 10,25 euro eguneko.

Ekitaldiak egiteko, lagapen-hartzaileek 300,00 euroko fidantza aurkeztu beharko dute, bai eta erantzukizun zibileko aseguru bat ere, sor ditzaketen kalte-galerak estaltzeko, eta, hala badagokio, ekitaldiaren ondoriozko garbiketa-gastuak jasanaraziko zaizkie.

Erriberriko kultur jardueren erregistroan sartuta dauden erakundeek ez dute fidantzarik jarri beharko.

–Pilotalekua alokatzea herritarrei: 5,5 euro orduko eta taldeko (udal kiroldegiko dutxak edo udako igerilekuetakoak erabiltzeko eskubidea barne).

–Pilotalekua alokatzea kanpotarrei: 10,25 euro orduko eta taldeko (udal kiroldegiko dutxak edo udako igerilekuetakoak erabiltzeko eskubidea barne).

–Udalak antolatzen ez dituen ikastaroak: 3,60 euro ordu bakoitzeko.

D.–Udalaren karpa.

Udalaren karparen erabilera lagatzea, ekitaldiak antolatzeko:

–Irabazi-asmoa duten entitate eta/edo jarduerak: 830,00 euro eguneko; 155,00 euro orduko.

–Irabazi-asmorik gabeko entitate eta/edo jarduerak: 520,00 euro eguneko; 105,00 euro orduko.

–Irabazi-asmorik gabeko gizarte edo kultur erakundeak, tokiko esparrukoak: 10,25 euro eguneko.

–Ezkontzak/izatezko bikoteen ospakizunak: 130,00 euro (gehienez ere 3 ordu).

Ekitaldiak egiteko, lagapen-hartzaileek 300,00 euroko fidantza aurkeztu beharko dute, bai eta erantzukizun zibileko aseguru bat ere, sor ditzaketen kalte-galerak estaltzeko, eta, hala badagokio, ekitaldiaren ondoriozko garbiketa-gastuak jasanaraziko zaizkie.

Erriberriko kultur jardueren erregistroan sartuta dauden erakundeek ez dute fidantzarik jarri beharko.

E.–Kultura etxea.

ARETOA

GOIKO GELAK

Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak

Aretoa erabiltzeko, 90 euroko fidantza jarri beharko da

105,00 euro ekitaldiko eta eguneko

36,00 euro ekitaldiko eta eguneko

Ekitaldi politikoak, hauteskundeetan

0,00 euro

0,00 euro

Kultura ekitaldi hitzartuak

0,00 euro

0,00 euro

Udalak antolatzen ez dituen ikastaro eta jarduerak:

Interes sozialeko elkarteek antolatuak

8,30 euro orduko

4,30 euro orduko

Beste batzuk:

14,50 euro orduko

6,75 euro orduko

Merkataritzako ekitaldiak eta bilerak egiteko lokalen erreserba egun erdirako edo osorako soilik egiten ahalko da, orduen hainbanaketarik gabe.

–Zinema eta antzerkia:

  • Helduen sarrera (12 urtetik gora): 4,00 euro.
  • Txikien sarrera (3-11 urte): 3,00 euro.
  • 0-2 urte bitarte: sarrera doan.

–Erakusketak:

  • Irabazi-asmoa duten erakusketak (asegurua eta zaindaria, halakorik bada, interesdunaren kontura izanen dira): 10,25 euro eguneko.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakusketak: 0,00 euro.

Jarduera bat, irabazi-asmokoa nahiz gabekoa, egiteak ekartzen badu atezainak edo haren ordezko udal langileak lan egin behar izatea asteburuetan eta/edo ordutegitik kanpo, prezioak 11,40 euro garestiago izanen dira orduko.

F.–San Francisco eskolak.

–Herritar guztientzat antolatutako interes sozialeko jarduerak (irabazi-asmorik gabekoak): ez da ezer ordainduko.

–Interes sozialeko elkarteek antolatutako ikastaroak: 8,30 euro ordu bakoitzeko.

–Bestelakoak: 14,50 euro ordu bakoitzeko.

G.–Galerietako, txapiteleko eta Santa Brigitako erakusketetarako sarrerak.

–Tarifa orokorra:

  • Santa Brigita ermita bisitatzea: 5 euro pertsonako.
  • Txapiteleko dorrea bisitatzea: 3 euro pertsonako.
  • Santa Brigita eta txapitela, biak bisitatzea: 6 euro pertsonako.
  • 15 lagun (gutxienez) eta 20 lagun (gehienez) bitarteko taldeak:
  • Santa Brigita ermita bisitatzea: 30 euro/taldea.
  • Txapiteleko dorrea bisitatzea: 30 euro/taldea.

–Familia ugariak:

  • Santa Brigita ermita bisitatzea: 1 euro pertsonako.
  • Txapiteleko dorrea bisitatzea: 1 euro laguneko.
  • 10 urtetik beherako haurrak: 0 euro.

–Erriberrin erroldatuak: 0 euro.

H.–Erdi Aroko galeriak erreserbatzea.

Erabilera lagatzea, ekitaldiak antolatzeko:

–Irabazi-asmoa duten entitate eta/edo jarduerak: 520,00 euro eguneko; 105,00 euro orduko.

–Irabazi-asmorik gabeko entitate eta/edo jarduerak: 315,00 euro eguneko; 77,00 euro orduko.

–Irabazi-asmorik gabeko gizarte edo kultur erakundeak, tokiko esparrukoak: 10,25 euro eguneko.

–Ezkontzak/izatezko bikoteen ospakizunak: 130,00 euro (gehienez ere 3 ordu).

–Filmak filmatzea: lehen egunean 505 euro eguneko; gainerako egunetan 75 euro eguneko.

Lagapen-hartzaileek 300,00 euroko fidantza utzi beharko dute, eta erantzukizun zibileko aseguru bat eduki, kalte­galerak estaltzeko, halakorik sortzen bada.

Erriberriko kultur jardueren erregistroan sartuta dauden erakundeek ez dute fidantzarik jarri beharko.

I) Futbol zelaia.

a) Futbol zelaiaren erabilera lagatzea, ekitaldiak antolatzeko.

–Irabazi-asmoa duten erakunde eta/edo jarduerak: 10,25 euro orduko.

7. ORDENANTZA

Lurgain, lurzoru eta lurpeko aprobetxamendu bereziak (urtean)

A) Erregai biltontziak lurpe publikoan: 68,50 euro.

B) Baskulak eta deskargalekuak, salmenta automatikoko aparatuak, etab.: 42,20 euro urtean.

C) Kutxazain automatikoak, bide publikoa okupatzen dutenak: 421,60 euro urtean.

D) Materialak, obra hondakinak, salgaiak eta abar:

–0 m² eta 30 m² bitarte: 0,57 euro/m² eguneko.

–30,10 m² eta 100 m² bitarte: 0,32 euro/m² eguneko.

–100 m²-tik gora: 0,1538 euro/m² eguneko.

–Gutxienekoa: 41,50 euro.

–Garabia: 10,50 euro eguneko.

E) Kaleak ixtea: 121,46 euroko zenbateko finkoa, eta 4. egunetik aurrera, hura barne, 14,55 euro eguneko.

F) Bide publikoa okupatzea:

1.–Ostatuetako mahai eta aulkiak.

–Urte guztia: 107,00 euro mahai bakoitzeko, urtean.

–Fidantza ezarri da (31,20 euro/mahaia/urtea), karrikaren garbitasuna bermatzeko.

–Bestelako objektuak paratzea eremu publikoan (kupelak, bankuak, erakustokiak eta abar); gutxienez 1 m²:

  • Urte osorako: 31,20 euro.

Establezimendu berriak ireki edo itxiz gero, irekita dauden seihileko naturalari dagokion tasa ordainduko da bakarrik.

2.–Asteroko merkatu txikia, azokak eta erakusketak: 2,05 euro/m²/eguna. Irabazi-asmoa duten erakundeen jarduerak.

3.–Santa Brigitaren erromeria.

–Irabazi-asmoa duten tabernak: 82,00 euro.

–Gainerako postuak: 25,60 euro.

4.–Erdi Aroko azokaren tarifak.

–Nekazaritzako elikagaien saltokiak: 73,00 euro.

–Gainerako saltokiak: 36,40 euro.

5.–Lurra okupatzea barrakak, etxolak, aisiarako instalazioak eta feria-saltokiak paratzeko (m² eta egun bakoitzeko): 0,36 euro eguneko. (60,00 euroko fidantza eratu beharko da, 175,00 eurokoa izanen dena zirkoentzat).

6.–Barrak paratzea aurreikusi gabeko bestelako kasuetan (ostalaritzako establezimenduek bakarrik dute horretarako baimena): 52,00 euro eguneko.

7.–Bide publikoa okupatzea jaiegunetan edo ekitaldi berezietan (herriko jaiak, Mahats Bilketaren Eguna, Koleraren Ama Birjinaren jaiak eta abar), ibilgailuen kontzentrazioak...

–Janari postu mugikorrak: 3 egunetarako 52,00 euro eguneko, eta 4. egunetik 10.era bitarte, 31,20 euro eguneko.

–Bide publikoa beste elementu mugikor batzuez okupatzea: 31,20 euro eguneko.

8.–Espazioa okupatzea filmak filmatzeagatik.

–Honako eskala honen arabera ordainduko da zerga, okupatutako azaleraren arabera:

  • 30 m²-tik 500 m²-ra, 0,10 euro/m²/eguna.
  • 501 m²-tik 1.000 m²-ra, 0,09 euro/m²/eguna.
  • 1.001 m²-tik 2.000 m²-ra, 0,08 euro/m²/eguna.
  • 2001 m²-tik 3.000 m²-ra, 0,07 euro/m²/eguna.
  • 3.001 m²-tik gora, 0,06 euro/m²/eguna.

G) Autokarabanetarako aparkalekua okupatzea: 5,00 euro 24 ordurako.

8. ORDENANTZA

Pasabideak

–Bermea, emakidaren plakak itzultzeko: 100 euro.

Bermea itzuliko da plakak itzultzen direnean, egoera onean baldin badaude.

–Kale guztiak: 29,10 euro urtean.

10. ORDENANTZA

Prezio publikoak hilerriko zerbitzuengatik

NITXOAK

50 urteko kontzesioa

1.418,36 euro

6,83 euro urtean

Mugarik gabeko luzapenak, 15 urtean behin

458,63 euro

HILOBIAK

HIRU SOLAIRUKOAK

75 urteko kontzesioa

3.463,07 euro

13,77 euro urtean

Luzapen bakarra, 15 urterako

1,035,30 euro

BI SOLAIRUKOAK

75 urteko kontzesioa

2.997,19 euro

10,35 euro urtean

Luzapen bakarra, 15 urterako

688,47 euro

SOLAIRU BATEKOAK

75 urteko kontzesioa

1309,30 euro

6,83 euro urtean

Luzapen bakarra, 15 urterako

458,64 euro

KOLUNBARIOAK

25 urteko kontzesioa

300,23 euro

3,47 euro urtean

10 urteko luzapenak

113,80 euro

PANTEOIAK

99 urteko kontzesioa

10.330,22 euro

Panteoia, kapera duena edo bi hobi + korridorea:

31,37 euro urtean

Bi hobiko panteoia: 20,70 euro urtean

Hobi bateko panteoia: 13,77 euro urtean

Azkeneko lurperatzearen egunetik aurrera kontatuko da epea.

Aurretik emandako kontzesioei gehitu eginen zaizkie kontzesio urteak, betiere garai hartan emaniko hilobi, panteoi, nitxo edo kolunbario motaren arabera, eta onetsitako urteekin bat.

–Hilerriko udal lokalak erabiltzeagatik, 20,00 euro eguneko.

–Ehorzteko eta gorpuzkinak lekualdatzeko eskubideak: kontratatu den enpresaren kostua jasanaraziko da.

11. ORDENANTZA

Udal lokalak erabiltzeko tasa

–Osoko bilkuren aretoa: 130,18 euro ekitaldiko eta eguneko, gehienez ere 3 ordu.

17. ORDENANTZA

Musika eskolako tasak 2023-2024 ikasturtean

–Matrikula: 62,53 euro.

–Irakasgaia: 22,86 euro.

–Ikasleen hileko ordainketak:

  • Musika eta Mugimendua:

–Astean 45 minutuko 2 eskola: 15,58 euro hilean.

  • Tailerra.

–2 saio astean, ordubetekoak: 21,88 euro.

  • Musika Hizkuntza:
  • Adingabeak:
    • Astean 2 eskola, ordubete eta 15 minutukoak: 26,00 euro.
    • Astean 2 eskola, ordubete eta 30 minutukoak: 32,20 euro.
  • Helduak:
    • Astean eskola bat, ordubete eta 30 minutukoa: 26,44 euro.
  • Astean eskola 1, ordubete eta 30 minutukoa, kontserbatorioan sartzeko prestatzekoa: 37,40 euro.
  • Musika-tresna:
    • Astean 30 minutu: 38,00 euro.
    • Astean 45 minutu: 56,00 euro.

–Instrumentu taldea; ordubete astean: 11,07 euro.

–Informatika eskolak: 31,20 euro.

–Musikako Eskolakoa ez den norbaitek musika-tresnak erabiltzea: 3,65 euro ordu bakoitzeko.

–Eskolako ikasleek musika-tresnak erabiltzea: 12,00 euro hilabetean.

–Musika Eskolan matrikulatuta ez dauden haur abesbatzako kideak: 3,10 euro hilabetean.

Kanpoko ikasleek aurreko tasak %30 gehituta ordainduko dituzte.

Familia ugariek %50 merkeago izanen dituzte tasak, matrikula izan ezik.

65 urtetik gorakoak eta Musika Eskolan hiru kide edo gehiago matrikulaturik dituzten familia-unitateak (familia ugariak izan ezik) salbuetsirik egonen dira matrikula ordaintzetik eta matrikulazioan irakasgai bakoitzeko ordaintzen denetik.

18. ORDENANTZA

Herri-lurretako aprobetxamendua eta gozamena

Lehentasunezko ustiategi adjudikazioak eta bestelakoak:

–Lehorreko eta ureztatzeko herri-lurrak, KPIan oinarrituriko igoera, kontratuaren arabera:

Herritarren arteko adjudikazioaren prezioa eta enkante bidez adjudikatzeko hasierako prezioa izanen dira aprobetxamendu horien adjudikaziodunek ordaintzen dutena.

Kostu finkoengatiko ordainketa bat ezartzen da, ura erabiltzeagatik hornigairik gabeko ureztalurretako lurzatietan: 208,02 euro/ha (urtero gehituko da, KPIan oinarriturik), kobratzen den kanonaren zatia deskontaturik.

–Erlauntzak paratzea:

  • 10 erlauntz bitarte: 35,32 euro urtean.
  • 25 erlauntz bitarte: 47,87 euro urtean.
  • 50 erlauntz bitarte: 63,35 euro urtean.
  • 50 erlauntz baino gehiago: lehen 50 erlauntzengatik, 63,35 euro urtean; eta gainerakoengatik 1,85 euro erlauntzeko urtean.

19. ORDENANTZA

Udal larreen aprobetxamendua

–Bazkalekuak:

  • Encinar mendia: adjudikazio prezioaren arabera.
  • Eskortaren eta hari atxikitako belarren erabileraren lagapena: 375,00 euro hilean.

26 B ORDENANTZA

Osasuna eta segurtasuna eta animaliak edukitzea arautzen dituena

–Animalia potentzialki arriskutsuak edukitzea: 52,00 euro.

–Zakurrak erregistroan inskribatzea: 36,35 euro.

Beste tasa batzuk

–Festen programako iragarkiak:

  • Orrialde osoa: 123,50 euro.
  • Orrialde erdia: 77,40 euro.
  • Orrialde laurdena: 54,30 euro.

–Udalaren argitalpenak:

  • Festetako programa: 3,60 euro.

–Jaibusaren zerbitzua: 2 euro bidaia bakoitzeko.

Erriberrin, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L2300652