16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza eta Udalaren baskula-zerbitzua arautzen duen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Erriberriko Udalak, 2022ko ekainaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza hauek indargabetzea:

–Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza.

–Udalaren baskula-zerbitzua arautzen duen ordenantza.

Jendaurreko aldiaren tramitea igaro ondoren, hasi baitzen iragarkia jarrita 2022ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 21ean, inork ez du alegaziorik aurkeztu, eta, horrenbestez, indargabetze hori behin betikotzat jo behar da.

Erriberrin, 2023ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2300554