15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2023ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberriko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela espediente bat, 2023ko udal aurrekontuari eta hura betearazteko oinarriei, bai eta plantilla organikori eta langileen zerrendari buruzkoa.

Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Alegaziorik egiten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erriberrin, 2023ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2300312