14. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Udaltzain izendatzea

Alkatetzaren 24/2023 Ebazpena.

Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka Garcia Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

IKUSIRIK:

1.–3205/2022 Ebazpena, abenduaren 12koa, Nafarroako Gobernuaren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Eneko Abaurrea Aramburuk Corellako udaltzain lanpostua jabetzan hartzeari buruzkoa.

2.–Alkatetzaren 23/2023 Ebazpena, Jesús Mellado Grávalosi eszedentzia egoera aitortzen diona, lanpostu erreserbarik gabe.

Eta kontuan harturik Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarria.

EBATZI DUT:

Lehena.–Corellako Udaleko funtzionario izendatzea Eneko Abaurrea Aramburu, Corellako Udaltzaingoko udaltzain lanpostuan jardun dezan.

Bigarrena.–Ezartzea 2023ko urtarrilaren 10a izanen dela lanpostuaz jabetzeko eguna.

Hirugarrena.–Izendatuari eta Nafarroako Gobernuaren Funtzio Publikoko Zerbitzuari ebazpena jakinaraztea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Corellan, 2023ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2300324