13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Allingo Udalak, 2022ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Allingo balorazio txostena berrikustea.

Jendaurrean jartzen da balorazio txostenaren proiektua 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan (https://allin.sedelectronica.es/info.0), aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak.

Amillaon, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2300292