13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-hezitzaile izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi osoan betetzeko

Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2022ko apirilaren 1ean egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Mankomunitatearen 2022ko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen, eta abenduaren 29ko 34/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte-hezitzaile izateko lanpostu bat.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte-hezitzaile izateko lanpostu bat betetzea, B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi osoan.

Halaber, deialdi honen bidez hautapen-prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hauek osatu nahi dira, 9. oinarrian xedaturikoarekin bat:

a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

1.2. Izangaia, hautaprobak gainditu eta deialdi honetako lanpostuan aritzeko izendatu ondotik, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean sartuko da eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko, eta alta emanen zaio, araubide horretan ezarritako babesean.

1.3. Hautaprobak gainditurik, deialdiko lanpostua betetzeko izendatzen den pertsona B mailan edo taldean egokituko da, eta plantilla organikoan nahiz gainerako xedapen aplikagarrietan ezarrita dauden lansari eta osagarriak hartuko ditu.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epearen barrenean (deialdiaren 7.2 apartatuan adierazia), eta lanpostuaren jabetza hartu arte, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztien betebeharrak.

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Orobat, parte har dezakete espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko beste estatuetako ezkontideek edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, parte har dezakete haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Gizarte Hezkuntzako diplomadun edo gradudun titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Prozesuan parte hartzen ahalko dute, orobat, unibertsitateko diplomadun tituluren bat dutenek edo ingeniaritza teknikoaren edo arkitektura teknikoaren titulua dutenek, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean haietako bat eskuratzeko moduan daudenek, baldin eta Nafarroako Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialak emandako lanbide gaikuntza badute.

Tituluak atzerrian lortu badira, frogagiriak eduki beharko dira, agertzen dutenak baliozkotuak edo homologatuak daudela. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez egotea.

f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

g) Uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera (lege horren bidez aldatu zen haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema), adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

h) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik.

2.2. Betebehar horiek deialdiaren 7.2 apartatuan ezarritako epean eta moduan egiaztatu beharko ditu izendatua izateko proposatzen den izangaiak, salbu eta 3. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, eskabidearekin batera egiaztatu behar direnak.

3.–Eskaerak aurkeztea.

3.1. Eskaerak.

Eskabideak deialdi honen I. eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabide eredua Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritzan emanen da. Horretarako 948 890705 telefono zenbakira deitu behar da 12:30etik 14:30era bitartean, edo mancomunidades@salazarnavascues.es posta elektronikoko helbidera idatzi. Bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da, argitaratzen denean.

3.2. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko erregistro orokorrean (Arrotxapea kalea 10, 31690 Ezkaroze), edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, hamabost egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzendu daitezke ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

3.3. Eskaerari erantsi beharreko dokumentazioa.

Behar bezala betetako eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira izangaiak alegatzen dituen merezimenduen egiaztagiriak, 6.2 apartatuan xedatzen denaren arabera.

Desgaitasuna duten izangaiek epeak eta moduak egokitzeko eskatzen ahalko dute ariketak egiterakoan, hala behar izanez gero. Kasu horietan eskaeran, beste orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Orobat aurkeztu beharko dute desgaitasuna dutela egiaztatzen duen ziurtagiria.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bururaturik, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta epaimahaiaren osaera onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta horiek ebatzi ondoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.4. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioko ariketak non, noiz eta zer ordutan eginen den. Denak egun berean eginen dira.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

1.–Epaimahaiburua: Maia Ederra Barber, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Miriam Elarre Elizondo, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.

2.–Epaimahaikidea: Cristina Lopes Dos Santos, Nafarroako Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialeko alorreko teknikaria.

Ordezkoa: Alorreko teknikaria, Nafarroako Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialak izendatua.

3.–Epaimahaikidea: Virginia Landiribar Rodríguez, Atarrabiako Udalaren Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoetako gizarte hezitzailea.

Ordezkoa: Alorreko teknikaria, Nafarroako Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialak izendatua.

4.–Epaimahaikidea: Yolanda Marcos Francia, Nafarroako Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialeko alorreko teknikaria.

Ordezkoa: Alorreko teknikaria, Nafarroako Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialak izendatua.

5.–Epaimahaikide-idazkaria: Cristina Ochoa Rolán, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: José Javier Garate Garate, Otsagabiko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketa baliozkoa izateko eta jarduketak egiteko, beharrezkoa izanen da bertan izatea epaimahaiburua eta epaimahaikide-idazkaria, edo haien ordezkoak, eta gutxienez ere mahaikideen erdiak.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo deitzaileari horren berri emanen diote, baldin badaude Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute kalifikazio epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduari buruz sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Kalifikazio epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eska dezake proba baterako edo guztietarako. Aholkulari horien laguntza norberaren espezialitate teknikora mugatuko da.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Lehiaketaldia.

6.2.1. Deialdiaren 3.3 oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko dira, oposizio lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo kopia egiaztatuak erabiliz; eta hala egin ezean, merezimendu horiek alegatu ez direla ulertuko da.

6.2.2. Alegatu eta frogatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean jasotako baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

6.2.3. Lehiaketaldian gehienez ere 40 puntu lortzen ahal dira, honela banatuak:

a) Titulu akademikoak: 8 puntu gehienez ere.

b) Egindako zerbitzuak: 17 puntu gehienez ere.

c) Prestakuntza jarduerak: 8 puntu gehienez ere.

d) Euskaraz jakitea: 7 puntu gehienez ere.

6.2.4. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, baremoan apartatu bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

6.2.5. Lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak noiznahi.

6.2.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoan, epaimahaiak lortutako puntuazioak argitaratuko ditu Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki taulan, eta bost egun balioduneko erreklamazio epea ezarriko du, izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

Erreklamazioetarako epea iraganik eta epaimahaiak haiek ebatzitakoan, iragarki taulan ezarriko da izangaien zerrenda, lehiaketaldian ateratako puntuazioak dituena. Puntuazio horiek oposizioaldian ateratzen denari gehituko zaio eta horrela aterako da oposizio-lehiaketaren guztirako puntuazioa.

6.3. Oposizioaldia.

6.3.1. Oposizioa 2023ko otsailean hasiko da, gutxi gorabehera. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Horren ondotik, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, erregelamenduari jarraikiz.

6.3.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehen ariketa: teorikoa, gai zerrendako 1. eta 2. ataletan jasotako gaiei buruzko 80 eta 100 galdera artean erantzun beharko dira idatziz. Galdera bakoitzerako erantzun bat baino gehiago eskainiko dira aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Erantzun okerrak zigortuko dira. Kalifikazio epaimahaiak adieraziko du lehiatzaileek ariketa hori egiteko zenbat denbora izango duten gehienez, hura hasterakoan.

Bigarren ariketa: teoriko-praktikoa. Gai zerrendako 2. ataleko edukiei buruz epaimahaiak proposatutako kasuak ebatzi beharko dira idatziz. Kalifikazio epaimahaiak adieraziko du lehiatzaileek ariketa hori egiteko zenbat denbora izango duten gehienez, hura hasterakoan.

6.3.3. Oposizioko ariketen balorazioan 60 puntu ematen ahalko dira gehienez ere, honela banatuak:

–Lehen ariketa: 30 puntu gehienez.

–Bigarren ariketa: 30 puntu gehienez.

6.3.4. Lehen eta bigarren ariketak baztertzaileak izango dira. Bazterturik geldituko dira ariketa bakoitzean kalifikaziorik altuena lortzen duen izangaiaren puntuazioaren erdira gutxienez iristen ez diren izangaiak. Dena dela, ariketa gainditutzat jotzeko, puntuazioa ez da izango deialdiaren oinarrietan ariketa horretarako ezarritako gehieneko puntuazioaren herena baino baxuagoa.

6.3.5. Pliken sistema erabiliko da ariketak egiteko.

6.3.6. Ariketa bakoitzaren kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak plikak irekitzeko deia egingo die parte-hartzaileei jendaurreko ekitaldian, eta onartutako izangaien zerrenda argitaratuko da, proba egingo den lekuan eta Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko, udal mankomunatuetako eta Zaraitzuko Ibarraren Batzordeko iragarki-taulan lortutako kalifikazioekin. Orobat kontsultatzen ahalko da aipatu zerrenda 948 890705 telefono zenbakira deituta, eta mancomunidades@salazarnavascues.es posta elektronikoko helbidearen bidez ere lortzen ahal da.

Bi egun naturaleko epea irekiko da lortutako emaitzei buruzko alegazioak egiteko.

6.3.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat aldean dutela agertu beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira azterketara agertzen ez direnak edo nortasuna frogatzen ez dutenak arestian aipatutako agirietako baten bidez.

6.3.8. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.–Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautaprobak buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditzen dituztenen zerrenda, oposizio-lehiaketan lortutako kalifikazioekin, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki taulan eta azterketa egin den tokian. Gero, zerrenda hori buruari igorriko dio, eta, horrekin batera, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena eta espediente osoa. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Berdinketarik gertatuz gero, bigarren ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

7.2. Izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 10 egun naturalen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiriok aurkeztu beharko ditu Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak emandako txostena, frogatzeko interesdunak ez duela karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

d) Zinpeko deklarazioa, agertzen duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetarako, eta ez dagoela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia.

e) Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko Funtzio Publikoan.

f) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak izangaien zerrendan, 7.1 atalean aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

7.5. Nahitaezko betebehar eta baldintzen frogagiriez gain, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, bere eskudantziak erabiltzeko, beste edozein agiri eska diezaioke proposatutako izangaiari, eta hark deialdi honen 7.2 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko ditu.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua bururatutakoan, hautatu den izangaia izendatuko du Mankomunitateak.

8.2. Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak nominako eta plantillako langile lan-kontratudun finko izaera emango diete izendatutakoei, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finkoen arloan indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin.

8.3. Izendapena eta, bidezkoa bada, kontratatzeko baimena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Izangai izendatuek 10 egun naturaleko epean jabetu beharko dute beren lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita. Lan loturaren kasuetan, interesdunek epe horretan izenpetu beharko dute kontratua.

Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun langile finkoa izateko. Hala bada, deialdiko 7.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

9.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Jarraikiz xedatua dagoenari Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan (lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onesten dituena) eta oinarri honetan ezarritako prozeduran, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

9.2. Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean hautaproba lanposturik gabe gainditu dutenen zerrenda eta kontratatzeko zerrenda.

Epaimahaiak espedientea igorri ondoren, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, eta horren bidez onetsiko dira probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta lehen ariketa gainditu dutenena; hori guztia, une oro indarrean dauden kudeaketa arauei jarraikiz. Zerrenda horiek argitara emanen dira Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta gardentasun atarian.

Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: oposizioa gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen-prozesuan lortutako puntuaziorik handienaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako lehenbiziko ariketan lortutako puntuazioaren arabera. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, aplikatuko dira deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela 2. oinarrian ezarritako baldintzak; izan ere, horiek frogatu beharko dituzte oinarri honetan adierazten den bezala.

Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, honako hauek beteko dira: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 94. artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), Mankomunitatearen indarreko akordioa edo hitzarmena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Dei horretan kontuan hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategineko zazpigarren xedapen gehigarrian, 4. apartatuan, ezarritakoa.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko 2. oinarrian eskatzen den titulazioaren gaineko baldintzak betetzen direlako frogagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, horretarako aurkeztuz jatorrizko agiriak edo kopia behar bezala konpultsatuak.

Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak, deusetan ukatu gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

Zerrenden indarraldia: sartzeko hurrengo deialdi publikoa egin arte.

9.3. Baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

10.–Errekurtsoak.

10.1. Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, buruari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

10.2. Deialdi honen oinarrien kontra edo aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, errekurtso hauetakoren jar daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin, zeinaren bidez arautzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

11.3. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Ezkarozen, 2022ko abenduaren 22an.–Maia Ederra Barber, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

I. ERANSKINA

Eskabidea deialdian parte hartzeko, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte-hezitzaile izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi osoan betetzeko

I.–HAUTAPEN-PROZESUA:

Deialdia egiten duen erakundea: Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Lanpostuaren izena:B MAILAKO GIZARTE-HEZITZAILEA.

II.–DATU PERTSONALAK:

Deiturak eta izena:

Helbidea:

1. telefonoa: 2. telefonoa:

Helbide elektronikoa:

o Bitarteko elektronikoak: jakinarazpen telematikoa.

o Adierazitako posta-helbidean jakinaraztea.

Bitarteko elektronikoak aukeratzen badituzu, bide hori erabiliko da eskabide honekin lotutako edozein komunikazio edo jakinarazpen egiteko, eta jakinarazpenak behar bezala egindakotzat joko dira eta behar diren ondorioak izanen dituzte, harik eta berariaz jakinarazten duzun arte jakinarazpenak posta-helbidearen bidez egitea nahi duzula.

III.–ADITZERA EMATEN DUT:

o Eskabide honekin batera merezimenduak eta merezimenduen egiaztagirien kopiak aurkeztu dira, deialdiko oinarrien 3.3 oinarrian jasotzen den moduan.

DESGAITASUN-BALDINTZAK:

o Desgaitasuna aitortua dudala, %...................(e)koa, eta desgaitasunaren ziurtagiria aurkezten dudala.

EUSKARAREN EZAGUTZA EGIAZTATZEA:

o Euskararen jakite-maila egiaztatzeko agiririk aurkeztu ezin dudanez, eta nahitaezkoa edo baloragarria denez, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eginen dituen egiaztapen probetara aurkezteko konpromisoa hartzen dut.

IV.–ADIERAZTEN DUT:

1. Betetzen ditudala deialdiaren oinarrietan hautapen-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak guztiak.

2. Ez nagoela kondenatua dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ere, eta ez nagoela ezgaitua eginkizun publikoetan aritzeko.

3. Ez dudala indarreko xedapenetan ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasunerako berariazko kausarik.

4. Alegatutako merezimenduak eta haien frogagiriak errealitatearen isla zehatza direla.

ESKATZEN DUTdeialdi honetan onar nazazuen.

Eguna eta sinadura

Adierazpenaren egileak baimena ematen dio toki erakundeari, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientean eta tramiteetan jasota dauden bere datuak trata daitezen, fitxategi automatizatu batean sartzeko, fitxategi horren helburua baita datu pertsonal horiek sartzen dituzten organoei erraztea dagozkien kudeaketa, egiaztapen eta jarraipen prozedurak kontrolatzeko eta hobetzeko jarduketak; eta badaki, aipatu lege organikoan xedatutakoaren arabera, toki erakundearengana jo dezakeela datu horiek ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak erabiltzeko, idatziz, eskatzailearen nortasunaren fede ematen duen frogarekin, eta erreferentzia gisa "Datuen babesa" paratuta.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

1.–Titulu akademikoak.

a) Goi mailako ikasketa-titulu ofizialak, lanbide arloarekin lotuak: 3 puntu, titulu bakoitzeko.

b) Erdi maila edo graduko ikasketa-titulu ofizialak, lanbide arloarekin lotuak: 2 puntu, titulu bakoitzeko.

c) Aurrekoez bestelako ikasketa-titulu ofizialak, lanbide arloarekin lotuak: puntu bat, kreditu bakoitzeko (10 irakastordu), eta 3 puntu gehienez.

Merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barrenean balorazio zehatza duten ikasketa-tituluak lortzeko beharrezkoak diren maila apalagoko tituluak ez dira baloratuko. Era berean, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.

Lehenbiziko atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 8 puntu izanen da.

2.–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Atal honetan baloratuko dira izangai bakoitzak deialdia argitaratzen den egunean, antzinatasuna zehazteko, aitortuak dituen zerbitzu urteak. Puntu bat emanen da urte bakoitzeko.

Zerbitzu urteen kopurua ez bada osoko zenbaki bat, izangaiei egokituko zaie egin dituzten zerbitzu egunei proportzioan dagokien puntuazioa.

Bigarren apartatu honi dagokion puntuazioa gehienez ere 17 puntukoa izango da.

3.–Prestakuntza ekintzak.

Lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza ekintzak, entitate, erakunde, zentro eta unibertsitateek antolatuak: 0,10 puntu kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide den eskola aldi bakoitzeko (10 irakastordu), eta gehienez ere 8 puntu.

Oharrak:

1.–Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2.–Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3.–Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4.–Puntuazio bera emanen da, erakunde antolatzaileari dagokion beharkizuna betetzen ez badu ere, baldin delako prestakuntza ekintzak Administrazioak agindurik, baimendurik edo berak baliodundurik badira.

5.–Ikasketa-titulu bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko.

4.–Euskararen ezagutza.

Euskaraz jakiteagatik, gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1.–EGA titulua izanez gero, edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, gehieneko balorazioa jasoko da.

2.–Titulu hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila edo baliokidea izanez gero, 2/5; B1 edo baliokidea izanez gero, 3/5; eta B2 edo baliokidea izanez gero, 4/5.

3.–Bestela, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren 1/6 emanen da, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12.

4.–Izangaiak euskaraz dakiela frogatu ahal izanen du, orobat, Euskarabideak-Euskararen Nafar Institutuak horretarako prestatutako berariazko proba gaindituz. Proba hori egin nahi duten izangaiek hautaprobetan onartuak izateko eskabidean adierazi beharko dute. Proba hori gainerakoak amaitu ondoren eginen da.

III. ERANSKINA

Lehenengo zatia.–Oinarrizko araudia eta araudi orokorra

1. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Testu bategina (Toki-administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzko 27/2013 Legearen lehenengo artikuluaren bidez egindako aldaketak). I. titulua. Udalerrien gaineko xedapen orokorrak. II. titulua. II. kapitulua. Antolamendua.

2.gaia.–2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena: Testu bateratua. IV. titulua. I. kapitulua. Hirugarren atala. Informazio batzordeak. II. kapitulua. Lehen atala. Informazio Batzordeen funtzionamendurako arau bereziak.

3. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. III. titulua. I. kapitulua. 2. atala. Udalen funtzionamendua. VIII. titulua. I. kapitulua, 2. atala. Aurrekontu-kredituak, 3. atala. Aurrekontuak gauzatzea eta likidatzea, 4. atala. Kontabilitatea. IX. titulua. II. kapitulua. 3. atala. Toki erakundeen jarduketen legezkotasunaren eta interes orokorraren kontrola eta inpugnazioa Foru Komunitateko Administrazioaren aldetik:

4. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. I. titulua. Prozeduran interesdun direnak.

5. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. II. titulua. I. kapitulua. Jarduteko printzipio orokorrak. III. titulua. I. kapitulua. Administrazio egintzen betekizunak. II. kapitulua. Egintzen eraginkortasuna.

6. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. IV. titulua. II. kapitulua. Prozedurari hasiera ematea. III. kapitulua. Prozeduraren antolamendua. IV. kapitulua. Prozeduraren instrukzioa. V. kapitulua. Prozeduraren amaiera. VII. kapitulua. Exekuzioa. V. titulua. II. kapitulua. Administrazio errekurtsoak.

7. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa I. titulua. Nafarroako foru erakundeak. II. titulua. Nafarroaren ahalmen eta eskumenak.

8. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. II. titulua. Datu babesaren printzipioak. III. titulua. Pertsonen eskubideak.

Bigarren zatia.–Oinarrizko araudi berariazkoa, planak, programak eta gidak

1. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Eskubideak eta betebeharrak. II. titulua. Gizarte zerbitzuen sistema publikoa. III. titulua. Eskumenen eta antolaketaren gaineko araubidea.

2. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. IV. titulua. Gizarte zerbitzuen sistema publikoaren finantzaketa. V. titulua. Kontsultatzeko eta parte hartzeko organoak.

3. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. VI. titulua. Gizarte zerbitzuetako profesionalak. VII. titulua. Ekimen pribatua. VIII. titulua. Gizarte zerbitzuen kalitatea. IX. titulua. Ikuskapena eta zehapen araubidea.

4. gaia.–1/2011 Foru Legea, otsailaren 15ekoa, Mendetasun-egoera aitortzeko prozedura ezartzen duena eta Nafarroan mendetasun-egoera baloratzeko ekipoak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ezartzen dituena.

5. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa: I. titulua, III. kapitulua. Mendekotasuna eta haren balorazioa. IV. kapitulua. Eskubidea aitortzea. V. kapitulua. Sistemaren finantzaketa eta onuradunen ekarpena.

6. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa: II. Titulua. Autonomiarako eta mendekotasunaren arretarako sistemaren kalitatea eta eraginkortasuna.

7. gaia.–69/2008 Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena. Hitzaurrea, artikuluak eta xedapenak.

8. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena I. eranskina. Prestazio bermatuak. Oinarrizko laguntza.

9. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena I. eranskina. Prestazio bermatuak. Mendekotasunari erantzutea.

10. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena I. eranskina. Prestazio bermatuak. Adinekoentzako arreta.

11. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena I. eranskina. Prestazio bermatuak. Desgaitasuna duten pertsonen arreta.

12. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena I. eranskina. Prestazio bermatuak. Gaixotasun mental larria duten pertsonen arreta.

13. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena I. eranskina. Prestazio bermatuak. Gizarte-bazterketa egoeran edo horretarako arriskuan dauden pertsonen arreta.

14. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena I. eranskina. Prestazio bermatuak. Adingabeen arretaren arloa.

15. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena I. eranskina. Prestazio bermatuak. Genero-indarkeriaren biktimei arreta emateko arloa.

16. gaia.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa ematekoa eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa. I. titulua. Haur eta nerabeen eskubideak. II. titulua. II. Kapitulua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako toki erakundeen eskumenak

17. gaia.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa ematekoa eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa. II. titulua. V. kapitulua. Zehapen araubidea.

18. gaia.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa ematekoa eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa. III. titulua. Aurreneurriak.

19. gaia.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa ematekoa eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa. IV. titulua, babesa.

20. gaia.–1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa, eta Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen zati batzuk aldatzekoa ere. I. titulua. Adingabeen eskubide eta betebeharrak.

21. gaia.–1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa, eta Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen zati batzuk aldatzekoa ere. II. titulua. I. kapitulua. Adingabearen babesgabetasun-egoeran jardutea.

22. gaia.–1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa, eta Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen zati batzuk aldatzekoa ere. II. titulua. II. kapitulua. Tutoretza. III. kapitulua. Adopzioa. IV. kapitulua. Jokabide arazoak dituzten adingabeak babesteko zentroak.

23. gaia–26/2015 Legea, uztailaren 28koa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Babes Sistema aldatzen duena.

24. gaia.–II. Eskuliburua, Nafarroako Foru Komunitateko haurren babeserako esparruko prozedurarako. 1. liburukia. 2. Haurrak babesteko sistema Nafarroako Foru Komunitatean. 3. Babesgabetasun egoeretan esku hartzeko eta horiek prebenitzeko eskumenak. 4. Sustapen eta prebentzio arloko jarduketak.

25. gaia.–II. Eskuliburua, Nafarroako Foru Komunitateko haurren babeserako esparruko prozedurarako. 1. liburukia. 5. Babes faltako kasu posibleak detektatzea eta jakinaraztea. 6. Ikerketa eta ebaluazio prozesua. 7. Erabakiak hartzea eta kasu-plana (garapena eta ixtea).

26. gaia.–II. Eskuliburua, Nafarroako Foru Komunitateko haurren babeserako esparruko prozedurarako. 2. liburukia. 2. Oinarrizko laguntzako gizarte-zerbitzuen funtzionamendua Nafarroako Foru Komunitateko Haurren babeserako sisteman. 3. Sustapena eta prebentzioa oinarrizko laguntzaren bidez. 4. Babesgabetasun-gradienteak.

27. gaia.–II. Eskuliburua, Nafarroako Foru Komunitateko haurren babeserako esparruko prozedurarako. 2. liburukia. 5. Prozesuak: detektatzea eta jakinaraztea. 6. Ikerketa eta ebaluazio prozesua. 7. Erabakiak hartzea eta Kasu Plana.

28. gaia.–II. Eskuliburua, Nafarroako Foru Komunitateko haurren babeserako esparruko prozedurarako. 3. liburukia. B. Tratu txarren tipologiak. C. Haurtzaroko eta nerabezaroko oinarrizko beharren taxonomia.

29. gaia.–II. Eskuliburua, Nafarroako Foru Komunitateko haurren babeserako esparruko prozedurarako. 5. liburukia. 6. Hezkuntza-sistemaren parte-hartzea haurren babesgabetasuneko esku-hartzean.

30. gaia.–II. Eskuliburua, Nafarroako Foru Komunitateko haurren babeserako esparruko prozedurarako. 6. liburukia. 6. Osasun-sistemaren parte-hartzea haurren babesgabetasuneko esku-hartzean.

31. gaia.–1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, zeinaren bidez onesten baita Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko lege orokorraren testu bategina. Atariko titulua. II. titulua. Aukera berdintasuna eta bereizkeria eza.

32. gaia.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. III. titulua. Prebentzioa eta sentsibilizazioa. IV. titulua. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta.

33. gaia.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. V. titulua. Arretarako eta oneratzeko baliabideak eta zerbitzuak. VI. titulua. Laneratzearen eta autonomia ekonomikoaren sustapena eta etxebizitza eskuratzea

34. gaia.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren Kontrako Babes Integralerako Neurriei buruzkoa: Atariko titulua. I. titulua. Sentsibilizazio, prebentzio eta detekzio neurriak. II. titulua. Genero indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak. III. titulua. Babes instituzionala. IV. titulua. Babes penala. V. titulua. Babes judiziala.

35. gaia.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, arautzen dituena gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak.

36. gaia.–Familientzako baliabideen gida (Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua, 2015eko ekaina). Laguntza ekonomikoak eta sozialak.

37. gaia.–Familientzako baliabideen gida (Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua, 2015eko ekaina). Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zerbitzuak eta programak.

38. gaia.–92/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Eskubide Sozialetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

39. gaia.–3/2010 Foru Agindua, urtarrilaren 14koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, familia egoera baloratzeko prozedura eta baremoa arautzen dituena, egoitzetako plazak eskuratze aldera, hain zuzen ere adinekoak, desgaitasuna duten pertsonak, eritasun mentala dutenak eta gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonak artatzera zuzendutako egoitzetako plazak eskuratze aldera.

40. gaia.–183/2006 Foru Agindua, abuztuaren 11koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, zeinaren arabera garatzen baita Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzko maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretua. Horren ondorioz, buru-nahaste larria duten pertsonen aldi bateko egonaldietarako zentroa hartu zen haien ahaide zaintzaileei atseden emateko unitatetzat.

41. gaia.–95/2005 Foru Agindua, ekainaren 30ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, zeinaren bidez garatzen baita Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenen araubideari buruzko maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretua, zerbitzuak honela sailkatuz: errehabilitazio psikosozialerako zentroa (EPSZ) eguneko zentroko programarekin eta Lanerako Prestakuntza eta Orientazioko Programarekin; egoitza-etxea; etxebizitza gainbegiratua; eta Esku-hartze Komunitarioko Programa buru-nahaste larria duten pertsonentzat.

42. gaia.–Nafarroako Gizarte-Zerbitzuen Plan Estrategikoa, 2019-2023: ikuspegia, egitekoa, printzipioak, xedeak, ildo orokorrak, ildo estrategikoak. Ebaluatzeko adierazleak.

43. gaia.–8/2021 Legea, ekainaren 2koa, zeinaren bidez eraberritzen baita desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko legedi zibil eta prozesala. XI. Titulua, IV. Kapitulua. Kuradoretza. V. kapitulua. Desgaitasuna duen pertsonaren defendatzaile judiziala.

44. gaia.–Gizarte-hezitzailearen kode deontologikoa. Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiaren lanbide agiriak.

45. gaia.–Eginkizunen eta eskumenen katalogoa Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiaren agiri profesionalizatzaileak.

46. gaia.–6/2011 Foru Dekretua, urtarrilaren 24koa, arautzen duena Nafarroako gizarte zerbitzuetako erreferentziako profesionala.

47. gaia.–94/2019 Foru Agindua, irailaren 9koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Eskubide Sozialetako Departamentuko arreta goiztiarreko zerbitzua arautzen duena.

48. gaia.–Nafarroako Inklusioaren Plan Estrategikoa (2018-2021). I. blokea, 1. puntua. Oinarrizko beharrak eta errenta-bermea eta 2. puntua. Gizarteratzea.

49. gaia.–Nafarroako Inklusioaren Plan Estrategikoa (2018-2021). II. blokea, 7. puntua. Gizarte-erantzukidetasuna inklusioan, eta jarraipena eta ebaluazioa.

50. gaia.–II. Plan Integrala, Laguntza Emateko Nafarroako Foru Komunitateko Familiei, Haurrei eta Nerabeei (2017-2023) VI. zatia Jarduera-arloak, ildo estrategikoak, programak eta jarduerak.

51. gaia.–II. Plan Integrala, Laguntza Emateko Nafarroako Foru Komunitateko Familiei, Haurrei eta Nerabeei (2017-2023) VII. zatia. Kudeaketa, jarraipen, koordinazio eta ebaluazio egitura.

52. gaia.–Nafarroako Desgaitasun Plana (2019-2025). 4. puntua. Desgaitasuna duten pertsonen profila eta egoera Nafarroan.

53. gaia.–Nafarroako Desgaitasun Plana (2019-2025). 6. puntua. Jardun-arloak eta 7. puntua. Planaren ebaluazioa eta jarraipena.

54. gaia.– III. prebentzio plana: drogak eta adikzioak 2018-2023. 2. puntua. Nafarroako egoera.

55. gaia.–III. prebentzio plana: drogak eta adikzioak 2018-2023. 6. puntua. Jardun-arloak eta 7. puntua. Ebaluazioa eta egoera ekonomikoa.

56. gaia.–Nafarroako Osasun Mentalaren Plana (2019-2023). 5. puntua. Gaur egungo egoera.

57. gaia.–Nafarroako Osasun Mentalaren Plana (2019-2023). 8. puntua. Nafarroako Osasun Mentalaren 2019-2023 Planaren ekintza-plana, ebaluazioa eta jarraipena.

58. gaia.–Gobernu Irekiaren I. Plana. 6. puntua. Helburuak eta gako estrategikoak.

59. gaia.–Nafarroan Migratzaileei Harrera Egiteko 2021-2026 Plana. II. blokea. 2.4. Ardatz estrategikoak.

60. gaia.–Nafarroan Migratzaileei Harrera Egiteko 2021-2026 Plana. II. blokea. 2.5. Lehentasunezko jarduera-ildoak, helburu espezifikoak, neurriak eta adierazleak.

61. gaia.–Nafarroako Kultura arteko Bizikidetzaren Estrategia (2021-2026). II. blokea. Ekintza-egitura.

62. gaia.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira oinarrizko gizarte-zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema. II. kapitulua. Oinarrizko gizarte zerbitzuen programak.

63. gaia.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira oinarrizko gizarte-zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema. III. kapitulua. 2. atala. Finantzaketa-irizpideak.

64. gaia.–Nafarroako Gobernuaren gizarte zerbitzuetako oinarrizko laguntzaren esparru agiria. 2. puntua. Gaur egungo egoera.

65. gaia.–Nafarroako gizarte zerbitzuetako oinarrizko laguntzaren esparru agiria. 3. puntua. Birdefinizio estrategiko eta operatibo baterantz eta 4. puntua. Jarduketa-ildoen laburpena.

66. gaia.– Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren Estrategia Nafarroan 2017-2022. Arlo estrategikoak.

67. gaia.–Aniztasunari Erantzuteko Nafarroako Gobernuaren Plan Estrategikoa. Ildo estrategikoak.

68. gaia.–Aniztasunari Erantzuteko Nafarroako Plan Estrategikoa. Plan estrategikoaren faseak.

Hirugarren zatia.–Gizarte hezkuntzako gai berariazkoak.

69. gaia.–Pertsonarengan zentratutako arreta integralaren eredua.

70. gaia.–Talde lana.

71. gaia.–Taldekako esku-hartzea.

72. gaia.–Esku-hartze komunitarioa.

72. gaia.–Bizi-kalitatea.

74. gaia.–Desgaitasuna

75. gaia.–Laneratzea.

76. gaia.–Adinekoak.

77. gaia.–Gizarteko eta hezkuntzako esku-hartzea.

78. gaia.–Prebentzioa familiekin eta nerabeekin.

79. gaia.–Gizarteko eta hezkuntzako esku-hartzeen programazioa

80. gaia.–Ebaluazioa.

Gai-zerrendaren hirugarren zatiko bibliografia eskuratzeko, bidali mezu bat Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen helbide elektroniko honetara:

mancomunidades@salazarnavascues.es

Iragarkiaren kodea: L2300163