104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa 6. poligonoko 554. lurzatian (UE-17B). Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2023ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat UE-17B exekuzio unitatean, haren mugapena bat etorririk Irunberriko 6. poligonoko 554. lurzatiarekin, Antonio Joaquín Fernández Mendiondok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2307103