10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2023rako karga-tasak

Urrozko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez, aho batez

ERABAKI DA:

1) Karga-tasa hauek ezartzea 2023rako:

Zergak:

1.–Kontribuzioa: %0,175.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

3.–Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %0,12.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

2) Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, dagozkion ondorioetarako.

Jakinarazten da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio-bidea agortzen duela, eta haren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Urrozen, 2023ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2300285