99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

53/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute haien plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Azkenik, egokia da xedapen gehigarri bat sartzea, lan araubideko lanpostu jakin batzuk funtzionarioen araubideko bihurtzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko maiatzaren hemezortzian egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

–Erdi mailako tituludunak (administrazioa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, C1 euskara-maila duen lanpostu elebiduna, plantilla organikoan 10091 zenbakia duena.

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

–Obra zibileko teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 1877 zenbakia duena.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna

–Goi mailako tituludunak (aldizkako finkoak)*: lanpostu huts bat, aldizka aritzeko lan araubide finkokoa, A mailakoa, plantilla organikoan 1180 zenbakia duena.

–Administrariak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 1049, 1053, 1149, 1219, 1223 eta 8662.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Administrariak: bi lanpostu huts, lanaldi partzialeko lan araubidekoak, C mailakoak, destinoa Iruñeko “Basoko” BHIn dutenak, eta plantilla organikoan 39017 eta 39368 zenbakiak dituztenak.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Sukaldariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Nuestra Señora de los Ángeles Haur Eskolan duena, eta plantilla organikoan 3321 zenbakia.

–Hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Barañaingo Lur Gorri egoitzan duena, eta plantilla organikoan 4565 zenbakia.

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa San Jose zentroan duena, eta plantilla organikoan 3221 zenbakia.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 66992 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

–Erdi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11486 zenbakia duena.

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

–Industria ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11487 zenbakia duena.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 11488, 11489, 11490 eta 11491.

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11492, 11493 eta 11494 zenbakiak dituztenak.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Iruñeko “Basoko” BHIn duena, eta plantilla organikoan 39538 zenbakia.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Zaintzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Barañaingo Lur Gorri egoitzan duena, eta plantilla organikoan 11495 zenbakia.

–Zerbitzu orokorretako langileak: bi lanpostu huts, lanaldi partzialeko lan araubidekoak, D mailakoak, destinoa San Jose zentroan dutenak, eta plantilla organikoan 11496 eta 11497 zenbakiak dituztenak.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

–Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren arloko erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72439 zenbakia duena.

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

–Psikologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11498 zenbakia duena.

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11499 zenbakia duena.

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

–Arkitektoak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 11500, 11501, 11502 eta 11503.

3. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza bati esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoa

–Zaintzaileen Koordinazio Unitateko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9779.

Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.

Bi.–Partez aldatzen da Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria, Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burutza merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak aldatzeko. Honela geldituko dira:

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10879.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B, C.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarri bakarra.–Lan araubideko lanpostu jakin batzuk automatikoki funtzionarioen araubideko bihurtzea.

Kasuan kasuko hautapen prozedura egitearen ondorioz, ebazpen judizial irmoaren bidez lan-kontratudun mugagabe ez-finko gisa aitortutako langileek betetako lanpostu bat behin betiko betetzen denean, lanpostu hori automatikoki funtzionarioen araubideko bihurtuko da, eta horrela jasoko da plantilla organikoan. Berdin jokatuko da beste edozein arrazoirengatik lan-kontratudun mugagabe ez-finko gisa aitortutako pertsonaren zerbitzu-harremana amaitzen bada.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2207315