99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

2022ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2022. urterako aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak, plantilla organikoa eta txosten osagarriak.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 325. artikuluekin, Idazkaritzan egonen dira ikusgai onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Beriainen, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2206655