98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

94/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, kide berri bat izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremuko lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoan.

Uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremuko lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoa sortu zen.

Foru dekretu horren 2.2 artikuluak ezartzen du batzordea kide hauek osatuko dutela:

“Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoa ondoko kideek osatuko dute. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren foru agindu bidez izendatuko dira, ondotik zehazten diren unitate organikoetako edo entitateetako arduradunek proposaturik:

a) Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko hiru ordezkari; haietako bat lehendakari arituko da eta bestea idazkari.

b) Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko hiru ordezkari.

c) Hezkuntza Departamentuko ordezkari bat.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ordezkari bat.

e) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkari bat.

f) Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariak hautatutako hiru ordezkari, desgaitasuna duten pertsonen Nafarroako erakundeek edo entitateek proposaturik.

g) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuek proposatutako bi ordezkari.”

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak azaroaren 4an eman 166/2019 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremuko lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kideak izendatu ziren. Horien artean María Josefa Vidal de Grado andrea zegoen.

Lan Harremanen Atalean aldaketak egin direla kontuan hartuta, bidezkoa da kide berri bat izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremuko lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoan.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoa sortu zuen uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kide izendatzea honako hau:

Yolanda Zazo Gómez andrea, Lan Harremanen Ataleko burua, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari gisa; idazkari gisa arituko da, eta María Josefa Vidal de Grado andrearen ordez.

2. Foru agindu hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta batzordeko kideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 5ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2206496