98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

355E/2022 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Inguumeneko zuzendari nagusiak emana, Lizoain-Arriasgoitiko Udal Planaren aldaketari buruzko ingurumen txosten estrategikoa egiten duena, Oskarizko 9. poligonoko 17. eta 396. lurzatiei eragiten diena. Sustatzailea Heraclio Jiménez Alba da.

Udalak 2022ko otsailaren 23an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. eta 6. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren menpe jarri da.

Aldaketaren xedea da hiri-lurzoruaren muga egokitzea Oskarizko 396. lurzatiaren inguruan, muga mendebalderantz mugituz hiri-aldearekin homogeneoak diren lurretan, eta 9. poligonoko 17. lurzatiaren zati bat hartuz, etxebizitza bat eraiki ahal izateko.

Indarrean dagoen plangintzaren arabera, 396. lurzatia nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezina, eta gaur egun zerealetarako lehorreko alor bat da. Eragindako eremua 821m²-koa da, eta bizitegi-erabilerarako hiri-lurzoru finkatua izatera igaroko da. Azalera txikiko nekazaritza-espazio bat da, herrigunearen ondoan dagoena, eta ez du ingurumen balio nabarmeneko elementu edo enklaberik. Beraz, proposatutako erabilera-aldaketak ez du udalerriaren lurralde egitura aldatzen, eta ez du ingurumenean eraginik sortzen.

Ingurumen azterketatik ondorioztatzen denez, ingurumen eragina txikia da, eta bertan ez da nabarmentzen ingurumenaren ikuspuntutik garrantzitsua den eremurik. Horrez gain, azterketan, lur mugimenduen, argiztapenaren eta paisaia-egokitzapenaren inguruko zenbait prebentzio neurri proposatzen dira.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Lizoain-Arriasgoitiko Udal Planaren aldaketari buruzko ingurumen txosten estrategikoa egiten da, Oskarizko 9. poligonoko 17. eta 396. lurzatiei eragiten diena, kontuan harturik aldaketak ez duela ingurumen ondorio nabarmenik izanen eta, hura garatzean, neurri egokiak hartuko direla hiri-ertza paisaian integratzeko. Aldaketaren sustatzailea Heraclio Jiménez Alba izan da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Lizoain-Arriasgoitiko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 28an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2206174