97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Aldaketa egituratzailea, Enderizko 1. poligonoko 38. eta 197. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Olaibarko Udalak, 2022ko martxoaren 16an egin bilkura berezian eta legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat, Enderizko 1. poligonoko 38. eta 197. lurzatiei dagokiena, Javier Rodríguez Piñarrek eta Diana Rodríguez Piñarrek sustatua. Ikusirik Udaleko aholkulari teknikoak 2022ko martxoaren 7an emaniko txostenaren edukia, aldaketak aldeko txostena du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan xedatua aplikatu beharrez (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Olaibarren, 2022ko martxoaren 28an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2206051