97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2/2022 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2022ko aurrekontu orokor eta bakar onetsian 2/2022 aldaketa egiteari buruzko espedientea. 82.500,00 euroko kreditu-gehigarria da, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatua, helburu duena Mendabiako ur-biltegi zaharrak eraisteko eta ondoren inguru hori urbanizatzeko obrak exekutatzea.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iragaten bada alegaziorik jaso gabe, behin betikoa bilakatuko da 2/2022 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2206535