97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, Tafallako Kirol kiroldegiko matrikula ordaintzeko 2022an. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 625135.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/625135).

Leozko Udaleko alkatearen apirilaren 26ko 2022-0054 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, laguntza ekonomikoak emateko, Tafallako Kirol kiroldegiko matrikula ordaintzeko 2022an.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Deialdiaren xedea da Leozko bizilagunei laguntza ekonomikoak ematea, Orbaibarko igerilekuen abonua eros dezaten eta Tafallako kiroldegiko matrikula ordain dezaten, 2022an.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

Laugarrena.

Gehienez, 500,00 euro izanen da zenbatekoa.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2022ko abenduaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2022ko apirilaren 26an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2206591