97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Taxi bonurako laguntzen 2022ko deialdia. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 625131.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/625131).

Leozko Udaleko alkatearen apirilaren 26ko 202-0052 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laguntza ekonomikoak emateko, 2022. urteko garraiorako.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartzen ahalko dute oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, 2022. urteko garraiorako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ikus daitezke, uztailaren 29koan.

Laugarrena.

Gehienez, 500 euro izanen da zenbatekoa.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2022ko abenduaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2022ko apirilaren 26an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2206583